Garapen bideak
Bizitzea tokatu zitzaion iraultza aldiak eta 1920ko hamarraldian Errusiak bizi izan zuen egoerak bi norabidetan baldintzatu zuten Babelen literatur garapena. Kontuan izan behar da, alde batetik, errusieraz adierazten zen literatura judua -esparru horretan kokatzen da Babelek 1913an argitaratu zuen lehen lana : Staryj Slojme (Salomon zaharra, Kieveko Ogni [Suak] aldizkarian argitaratu zen ipuina)- erabat desagertu zela judu-errusiar aldizkariak ixtera behartu zituztenean . Une hartan, literatura hartako ordezkari asko sobietar literatura gaztean sartu ziren, eta Babel bilakatuko zen denetan ezagunena . Bestalde, gizarte -eta literaturairakinaldi hartan, indarrean jarri herria zen balio-sistemak hartaraxe bultzatuta, ideal berriak beretu eta barneratuko zituen itxaropena jaio zitzaion idazleari. Bi bermagune horietan oinarrituta -sustrai juduak eta sobietar abertzaletasuna- idatzi zuen Babelek bere libururik onena, mundu osoko literaturan obra bakar izango zena : Konarmija (1926, Zaldieria gorria).
Zaldieria gorria
Ehun eta berrogeita hamar orrialde inguni
baizik ez dituen hogeita hamalau kontakizunez
osatutako bilduma hau (1933ko
argitaralditik aurrera, hogeita hamabost),
zortzi argitalditan argitaratu zen 1926tik
1933ra bitartean. Oro har, kritikak oso harrera
ona egin zion liburuari, haina hasieratik
izan zituen salaketa politikoak ere.
1920ko udan, Zaldizko I. Gudarostean zegoela
Babelek idatzitako barne egunkarian
argi ikusten da zer nolako egoera bizi zuen
Kirill Liutov izengoitipean Krasnyj Kavalerist
(Zaldun gorria) egunkarirako kolaborazioak
idazten zituen idazle gazte hark.
Zaldieria gorria liburuko narratzaileak -hini
kontakizunetan Liutov deiturapean agertzen
da- kontraesan nabarmenak erakusten ditu
adierazten dituen iritzien eta portaeren artean
. Bakardadera kondenaturiko judu eskolatu
hura -judua zelako bezainbat eskolatua
zelako bakardadera kondenatua- beldur
zen etxean eta auzoan ezagutu zuen kultura
judua galduko ote zen, baina, horrekin batera,
irrikitan zegoen kosakoen mundu hasa
eta izukaitz hartan iraultzaren ideologia zabaltzeko
eta txerarazteko. Hala ere, ez zuen
guztiz bat egiten iraultzak aldarrikatzen zituen
printzipioekin : juduen bizitokietakomundu itogarriak atzera eragiten zion, kosakoen
basakeriak izu-larritu egiten zuen eta
baita boltxebike batzuen fanatismoak ere.
Bestalde, Zaldieria gorria-ko kontakizunen
ordena ez dator bat benetako gertakarienarekin
. Errepikatzen diren zenbait elementu
paralelok osatzen dute liburuaren
barne-jostura korapilotsua : kristau mitologiako
hainbat irudi, folklorekoak, zeruko
argizagiak, koloreen sinbolismoa, eta beste
hainbat leitmotiv. Aipatutako elementu horien
bizitasuna eta erabili zuen hizkuntza
distiratsua konbinaturik, prosa apaingarri
deitu zaion idazkera sortu zuen Babelek.
Skaz formak (aho hizkeraren estilizazioa,
gizarte maila apaletakoena, batik bat) eta
Babelen hizkeraren berezitasunek kosakoen
mundu basati hurbilgaitzak sortzen duen
izua oso ongi transmititzen dute. Zaldieria
gorria-ren narrazio-ehundura guztia elkarrekin
nahasten diren hainbat gaiz osatua
dago : hasidismoarekin zerikusia dutenetatik
hasi, poloniar katolizismotik pasa eta
kosakoen mundua islatzen dutenetaraino,
ia hirurehun urtez elkarrekin izandako historia
islatzen clutela. Egilea hiru ikuspegietan
jartzeak halako harmonia bat ematen
dio testuaren antolakunde zorrotzari.
Bi kulturatako partaide
Odesskie Rasskazy ( 1921-1932. Odessako
ipuinak) izenekoan, Ukrainako portu-hiri
hartako unibertso berezia erakusten da, eta
horretarako, Odessako hizkera erabiltzen
du egileak, ukrainerazko eta yiddish-ezko
esaeraz jositako errusiera hura, alegia, zeina
Babelen ama hizkuntza -eta gogokoenabaitzen
. Gaiak erabat juduak dira, haina
egilea ez da deskribatzen duen munduko
partaide, Odessako gaizkileen eta lapurren
mundua kontatzen baitu. Gogo biziz eta
inbidia pittin batez idatzitako ipuinak dira,
baina kanpotik, betiere. Liburu horren orrialdeak
irakurtzean ozen entzuten da desagertzen
ari zen juduen mundu hark Babeli
sortzen zion galdu-mina eta pikaro jende
harekiko sentitzen zuen halako erromantizismo
moduko bat.
Hil ondoko argitaraldietan Istorija moej
golubjatni, Pervaja Ijuhov', V podvale, eta
Probuzdenie (Nire usategiaren istorioa, Lehen
maitasuna, Sotoan eta Esnatzea) ipuinak
Avtobiograficeskie Rasskazy (Kontakizun autobiografikoak) izenburupean bildu
izanak ondorio okerretera eraman dezake.
Alde batetik, ipuin horiek ez dute ziklo bat
osatzen, eta bestetik, tratatzen diren gertaerak
eta egoerak ez daude idazlearen biografiatik
aterata, nahiz eta haren haurtzaroko
giroa maisuki islatzen duten. Ipuin horietako
elementu giltzarria, bestalde, haurraren
ikuspegia da : begirada horrek ez ditu
ezagutzen, ez bereizten, prozesu historikoetatik
jaio diren gizarte mailak eta erkidego
nazionalak. Begirada hori, neurri batean,
Babelek beti izan zuen posizio urrun eta inpartzialarekin
bat dator. Besteetatik bakartuak
bizi ziren juduen eguneroko bizitza,
pertsekuzioak, pogromak, bigarren planoan
gelditzen dira haurraren bizitzako gertakari
garrantzitsuagoen atzean : amodioaren aurkikuntza,
lehen iruzurra, lehen maisua, etab.
Eta, hain zuzen ere, herriaren patu historiko
gogorra bigarren mailan erakuste horrek
ematen die ipuin horiei benetako trajikotasuna
.
Antzezlanak
Bi antzezlan nagusi idatzi zituen Babelek
: Zakat (1926-1927, Ilunabarra) eta Marija
(1935 ; Maria). Lehenengoak paper
berezia jokatzen du Babelen literatur biografian
. Antzelanaren gaia Odessako ipuinak-etik
aterata dago, eta hangoak dira,
orobat, obrako giroa eta pertsonaiak ere.
Baina, epikaren generoan gertaera bitxi soil
bat zena, gai jasoago eta seriosago bilakatzen
da forma dramatikoan. Gai hori bera
-belaunaldien ordezkapenaren betiereko
trajedia- lehen ere erabilia zen errusierazko
antzerkigintza juduan, baina Babelen lumak
maisu lan bilakatu zuen tragedia hori,
batez ere, herri juduak Bibliako antzinako
jakinduria historian zehar bereganatu eta
eguneroko jakinduria bilakatu zuelako. Bestalde,
ilunabarraren sinbolismo zabalak juduen
aro patriarkalaren eta antzinako bizimoduaren
galera adierazten du. Babelek ez
zion mundu hari negar egin, baina hari itsatsita
geratu zen, eta ez espiritu soilez, baita
gorputzez ere. Egunsentia nolakoa izango
zen eta zer nolako mundu berria argituko
zuen ez zekien idazleak. Estutasuna eta
goibeltasuna nabarmen antzematen dira antzezlan
horretan, eta obra horretxek markatuko
zuen, hain zuzen, Babel beraren ilunabarraren
hasiera ere. Politikaren munduko
beste gertaera askorekin batera (Stalin-en
diktaduraren hasiera, nekazarien hondamendia,
industrializazio basatia) paper garrantzizkoa
jokatu zuen Babelek hain maitea
zuen herri judu tradizionala Errusiatik
aienatu izanak : idazle judu-errusiarra jaio
eta hazi zen mundua betiko desagertzea
ekarri zuen horrek.
Azken urteak
1930eko hamarraldian, hala ere, zalantzarik
gahe Babelen maisu lanen artean sartu
behar diren zenbait kontakizun idatzi zituen,
bai ikuspegiaren zorroztasunagatik,
bai deskripzioen distiragatik, bai oharmen
psikologiko zehatzagatik : Doroga (1930,
Bidea), Ulica Dante (1934, Dante kalea) eta
Di Grasso (1937).
1925etik aurrera, Babelek zinemarako
lan egin zuen, filmetarako argumentuak
idazten. Hasieran, Sholem Aleichem-en
gaietan oinarrituta, gero, bere ipuinetatik
aterata, eta, azkenean, enkarguzko lanak
egiten, soldata ateratzea beste helbururik ez
zuela. Etengabeko eraso politikoen pean,
lehendabizi, gerra zibilari buruz margotu
zuen koadroa behar bezain heroikoa ez
zelako, eta ondoren, isilik egon izanagatik,
Babel "bidelagunen" multzoan sailkatu
zuten, hau da, langile klaseari eta haren
literaturari leial izatea zin egin ez zioten
idazleen multzoan. Gorkiren sustengua eta
adiskidetasuna benetako babesa izan ziren
Babelentzat. Baina hura hil ostean, "purgahandien" mende erori zen Babel, eta, atxilotu
ondoren, Siberiara eraman zuten.
Babelen obraren funtsa, gehienetan, aurkakotasunean
oinarritzen da, eta talka hori
izan ohi da kontakizunaren mamia : humanismoa-ankerkeria,
idealismoa-sentsualtasun
baldresa, erabakitasun heroikoa-zalantzak,
pertsona eskolatuak-kosakoak, ironiasentimentaltasuna,
etab. Dikotomia horren
presentzia atergabeak, askotan, Babelengan
erromantiko bat ikustera eramaten du. Idazleak
berak idatzita utzi zuenagatik, Gogol,
Maupassant, Flaubert eta Gorki gaztea izan
ziren Babelengan eragin handiena izan zuten
autoreak. Nolanahi ere, erabilitako
gaiengatik eta idazkeragatik, Errusiako
1920ko belaunaldiko literatur mugimenduan
sartzen den arren, ez da ahaztu behar errusieraz
idatzitako literatura juduaren barruan
ere kokatu behar dela Isaak Babel.
Behin stalinismoa bukatu eta gero, pixkanaka-pixkanaka,
Babelen idazlanak argitaratzen
hasi ziren eta haren izen ona berriro
bere tokia hartzen joan zen. 1960 ingururako,
mundu osoan zabaldu zen Babelen
obrarekiko interesa, eta geroztik ez du gutxiagora
egin.