Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Eça de Queirós (1845-1900) Machado de Assis (1839-1908)
Jose Maria Ega de Queiros
1845eko azaroaren 25ean jaio zen Jose
Maria Esa de Queiros, Povoa do Varzimen,
Portugalgo iparraldean, ezkon aurretiko
harreman batzuen ondorioz, berak lau urte
zituela ezkondu baitzitzaizkion gurasoak.
Queirosen familia Portugalgo burgesia eskolatuko
kide zen. Gaztetxotan, Coimbrako
unibertsitatean sartu zen Zuzenbidea ikastera
eta han ezagutu zituen, beste batzuen
artean, Antero de Quental eta Teofilo Braga,
hiriko literatura zirkuluetan eta ikasle
bizitzan kide izango zituenak, nahiz eta artean,
haien aldean, Esa gaztea oso bigarren
mailan geratzen zen. 1866an argitaratu zituen
lehen idazlanak Gazeta de Portugalen
-askoz geroago, 1905ean, idazlea hil eta
gero, Prosas Bkrbaras izenburupean argitaratuko
zirenak-. Urte batzuk geroago,
Lisboan, berriro Anterorekin topo egin zuenean,
azken honek Proudhonen pentsamendu
iraultzailea aztertzeko gonbita egin
zion Esari. Hala, 1870 ingururako, Esa de
Queiros XIX. mendeko Errealismoaren idealekin
guztiz bat eginda azaltzen zaigu,
Lisboan, "70eko Belaunaldiak" antolatutako
hitzaldi sorta batean -belaunaldi horretako
kide eta aitzindari zen Esa-, Errealismoa,
Artearen adierazpen berria izeneko hitzaldia
irakurri zuenean erakutsi zuen bezala.
Administrazioko lanpostu baten kariaz
Leiria-ra bizitzera joanda, inguruan zuen
nekazari giroak horretara bultzaturik, bere
lehen eleberri handia idatzi zuen : O crime
do padreAmaro (1875, Aita Amaroren krimena)
. Nolanahi ere, nobela hori liburu gisa
argitaratzerako, diplomazian sartua zen, eta,
kontsul titulua bereturik, Habanara bidali
zuten bi urterako. Ondoren, Ingalaterran
egon zen kontsul urte mordoska batean :
Newcastle upon Tyne-n, lehenik, 1874tik
1879ra, eta Bristolen gero, 1879tik 1888raino
. 1886an, Bristolen zegoela, Portugalgoaristokraziako neska batekin ezkondu zen.
Ingalaterran antolatu eta idatzi zituen Ecak
bere obrako atalik mardulenak : 1875etik
1878ra bitartean O primo Basilio (1878,
Basilio lehengusua) idatzi zuen, segur aski,
Esaren eleberri biribilena ; O mandarfm
(1880, Mandarin zaharra) eta A reliquia
(1887, Erlikia) argitaratu zituen gero ; eta
1888an argitaratu zen, azkenean, bederatzi
urtez lanean aritu ondoren, Os Maias (Maiatarrak)
bere eleberri luzeena eta goranahiena,
Portugalgo burgesiaren eta gizartearen
erretratua egin nahi zuena.
1889an Portugalgo kontsul izendatu
zuten Parisen, eta hiri hartan bizi izan zen,
harik eta, 1900ean, tuberkulosiaren mende
hil zen arte. Esaren bizitzako azken aldi
honetako lanen artean aipatzekoak dira A
ilustre casa de Ramires (1900, Ramiresen
etxe ospetsua) -aurreko eleberrien ezaugarri
bertsuak dituena, nahiz eta estiloarekiko
kezka berezia nabaritzen zaion-, eta idazlea
hil ondoren argitaratu ziren beste batzuk
: A cidade e as serras (1901, Hiria eta
mendiak), non haurtzaroko parajeak gogoratzen
dituen malenkonia lirikoz ; Contos
(1902, Ipuinak) ; eta Ultimaspaginas (1912,
Azken orrialdeak).
Ez dago zalantzarik Esa de Queiros izan
zela Portugalgo literatura erromantizismotik
errealismora eramaten ahalegin handienetakoa
egin zuenetako bat. Hala ere, Prosas
barbaras-en bildutako lehen idazlanetan
antzematen da "artea arteagatik" formularen
argitan hasi zela idazten. Ez da ahaztu
behar miresmen handia izan ziola beti Frantziako
kulturari, eta literaturako bere lehen
ereduak Baudelaire, Victor Hugo eta Heine,
alemaniar olerkaria, izan zirela.
Gorago aipatu den bezala, 1871n, Lisboan,
bere hitzaldi ospetsu eta eragin handikoa
eman zuenerako Ecak oso ongi zekien
arte adierazpide berriaren premiak zeintzuk
ziren eta zer nolako eraginak izatea
bilatzen zuen. Era horretan, Esaren idazlan
errealistak portugaldar gizartea deskribatzeko
eta aztertzeko modu bat ziren, gizartearen akatsak salatu eta, ikuspegi moderno
batetik, soluzioak bilatzen ahalegintzeko.
Queirosen eleberri errealistetan gizarteko
arazo zehatzak kritikatzen dira.
Esate baterako, ezkontzaren ideia burgesaren
eta, batez ere, XIX. mendearen
azkenetako gizarte hark emakumeari ezartzen
zion eginkizunaren aurkako kritika
egin zuen O primo Basilio eleberrian. Lan
horretan nabarmen geratzen da, Esaren iritziz,
ezkontza burgesa harreman konbentziozko
eta hipokrita batean oinarritzen zela,
eta harreman horretan paper "sentimentala"
baizik -hezkuntza erromantikotik jarauntsia-
ez zitzaiola eskaintzen emakumezkoari,
ideal aurrerakoiei begira zetorren
gizarte berrian inolako tokirik eta baliorik
ez zuen papera, hain zuzen.
Elizgizonak izan ziren haren kritiken
beste jopuntu ohiko bat. Izan ere, hiri txikietan
edo nekazari girokoetan, batik bat,
elizak eragin ikaragarria zuen artean, bai
herritar xeheengan, bai probintzietako kultura
eskaseko burgesiarengan. Gai honi
eskaini zion Queirosek bere lehen nobela :
O crime do padre Amaro. Eleberri horretan,
apaizen azaluskeria kritikatu zuen, jendeari
predikatzen zieten bertutea praktikatzeko
gauza ez izateagatik. Baina, batez ere,
dirudunen balio eta interesetara makurtzea
egozten zien, ebanjelioko idealak guztiz
alde batera utzirik.
Kritikarik gogorrenak, hala ere, klase
politikoari zuzendu zizkion. Kontuan izan behar
da Esa de Queiros, diplomatikoa zenez,
goi mailako funtzionarioa zela, eta ongi ezagutzen
zituela Portugalgo bizitza publikoko
zirrikituak. Os Maias eleberrian -Esaren eleberri
luzeena eta konplexuena-, gai hori
tratatu zuen, eta lan horretako orrialde mingotsenetan
garai hartako portugaldar politikarien
azpijokoak, ezjakintasuna eta ergelkeriak
salatu zituen : labur esanda, klase
politikoaren erdipurdikeria azaleratu nahi
izan zuen, eta, horrekin batera, ezkor etafede gabe agertu zen etorkizunaren aurrean,
ez baizituen esandako politikariak gai ikusten
Portugalen premiazkoak ziren berrikuntzak
aurrera eramateko.
Esan liteke, beraz, Esaren hasierako
aurrerakoitasun borrokalaria apalduz eta
bigarren mailan geratuz joan zela, denbora
joan ahala, gizarte kritikak sorkuntza literario
bilakatu ziren heinean, eta Ecak berak
gizartean bere esparrua diplomazian, hain
zuzen- hartu ahala. Esan behar da oso ongi
integratu zela, emaztearekin batera, Parisko
gizarte bizitzan, baina, horrekin batera,
ez da ahaztu behar urrun zegoela idatzitako
orrialdeetan islatu zituela ongien eta
argien bere herrialdeko gertaerak. Egia izan
arren, denboraren gurpilean, eszeptizismora
hurbildu zela, inoiz ere ez zituen galdu kritikarako
intentzioa eta ahalmena.
Portugalek eman duen nobelagile onenentzat
eduki da duela gutxi arte, eta, askoren
iritzian, XIX. mendeko Europako idazle
hoberenen artean dago.
Joaquim Maria Machado de Assis
Brasildar idazle honen literatur karrera
tradizio erromantikoan sustraitu zen hasieran,
baina denbora asko baino lehen, gauzak
kontatzeko modu berritzaile eta konplexu
bat landu zuen, eta esan liteke, huts
egiteko beldur handirik gabe, geroko Brasilgo
-eta Hego Amerika osoko- nobelagintza
guztiaren abiapuntua markatu zuela
Machado de Assisen obrak.
1839ko ekainaren 21ean jaio zen Joaquim
Maria Machado de Assis, Rio de Janeiron
. Etxe pintatzaile baten semea zen eta
arbaso portugaldarrak eta beltzak zituen
aitaren aldetik. Ama hil ondoren, ugazamak
hazi zuen. Gaixobera, epileptikoa, itxuraeskasekoa eta hiztotela, tipografo aprendiz
sartu zen, 17 urte zituela, Brasilgo Inprenta
Nazionalean, eta gero, proba zuzentzaile
gisa egin zuen lan. Libre zuen denboran
idazten hasi zen, eta berehala argitaratu zituen,
egunkarietan eta aldizkarietan, lehen
olerki eta kontakizun erromantikoak.
1969rako Machado brasildar letra-gizon
arrakastatsu bat zen. Administrazio publikoak
lanpostu eroso bat eskaini zion eta
urte hartantxe ezkondu zen Carolina Xavier
de Novais izeneko kultura handiko neskarekin
. Definizio argirik gabeko obra batzuk
argitaratu zituen garaitsu hartan, horien artean
mugimendu erromantikoari lotutako
eleberri bat : Ressurreiccio (1872, Piztuera),
parnasiar estiloko olerki sorta bat : Ocidentais
(1879-1880), eta zenbait saiakera eta
antzerki lan.
1881ean argitaratu zen Machado de Assisen
idazkeran erabateko berrikuntza markatuko
zuen eleberria : Memorias postumas de
Bras Cubas (Blas Cubasen hil ondoko oroitzapenak),
garai hartako literatur konbentzioak
hankaz gora bota zituena. Benetako
psikologia ariketa konplexu bat ez ezik,
Brasilgo burgesiaren erratratu gogor bat ere
egiten da eleberri horretan, umore garratza
eta bizitzaren ikuspegi ezkorra etengabe
islatzen direla. Kritikari askoren iritzian, eleherri
horretan du lehen iturburua Hego
Ameriketako literaturako errealismo fantastiko
izeneko joera entzutetsuak. Une horretatik
aurrera, batez ere narraziogintzari lotu
zitzaion brasildar autorea, nahiz eta literatur
kritikak egiteari ez zion inoiz utzi.
Ordutik aurrera idatzi zituen eleberri eta
ipuinetan, tonu ezkor eta ironikoz, hizkera
egokia eta guztiz landua erabiliz, Machado
de Assisek gizartearen azaluskeria kritikatu
zuen eta gizakiaren adimena eta jokamoldeak
arakatu zituen. Nobelagintza horren
adibide argiak dira Quincas Borba (1891)
eta Dom Casmurro (1899), askoren iritziz,
Machado de Assisen maisu lan nagusia.
Adulterioaren gaia tratatzen da eleberri
horretan, eta bidaldi kezkagarri eta beldurgarri
bat egiten da jelosiak erabat mendean
harturik duen arima baten barrutik.
Kontakizun laburretarako ere talentu
aparta zuen eta horren erakusgarri argia da,
esate baterako, Reliquias da tasa velha
(1906 ; Etxe zaharreko erlikiak). Beste ipuin
asko ere idatzi zituen, hona hemen batzuk :
Esau e Jaco (1904), Memorial de Aires
(1908), Contos fluminenses (1872, Rio de
Janeiroko ipuinak), Historias da meia-noite
(1873, Gauerdiko istorioak), Papeis avulsos
(1882, Paper hautatuak), Historias sem data
(1884, Datarik gabeko kontakizunak),
hkrias historias (1896, Zenbait kontakizun),
etab.
Hiritarra, aristokratikoa, kosmopolita,
hotz samarra eta zinismotik ez oso urrun,
Machadok oso arreta eskasa eskaini ziengarai hartako Brasilgo gizartea kezkatzen
zuten arazo nagusiei, nola ziren, Brasilen
independentzia eta esklabismoaren indargabetzea
. Haren lanetan, mundu naturala
ia ez da agertzen, eta hain ezkortasun sakonez
eta desilusioz idatzi zuen, ezen, jasangaitza
gertatuko bailitzateke, baldin eta
ezkortasun hori arinkeriaz, zorroztasunez
eta umorez mozorrotu izan ez balu.
1896an, Brasilgo Hizkuntz Akademia
sortu zuen, beste batzuekin batera, eta erakunde
horretako lehendakari izan zen bizi
izan zen bitartean. Rio de Janeiron hil zen
1908ko irailaren 29an, haina haren oroitzapenak
bizirik iraun du Brasilgo literaturan.