Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Eça de Queirós (1845-1900) Machado de Assis (1839-1908)

 

Jose Maria Ega de Queiros

1845eko azaroaren 25ean jaio zen Jose Maria Esa de Queiros, Povoa do Varzimen, Portugalgo iparraldean, ezkon aurretiko harreman batzuen ondorioz, berak lau urte zituela ezkondu baitzitzaizkion gurasoak.

Queirosen familia Portugalgo burgesia eskolatuko kide zen. Gaztetxotan, Coimbrako unibertsitatean sartu zen Zuzenbidea ikastera eta han ezagutu zituen, beste batzuen artean, Antero de Quental eta Teofilo Braga, hiriko literatura zirkuluetan eta ikasle bizitzan kide izango zituenak, nahiz eta artean, haien aldean, Esa gaztea oso bigarren mailan geratzen zen. 1866an argitaratu zituen lehen idazlanak Gazeta de Portugalen -askoz geroago, 1905ean, idazlea hil eta gero, Prosas Bkrbaras izenburupean argitaratuko zirenak-. Urte batzuk geroago, Lisboan, berriro Anterorekin topo egin zuenean, azken honek Proudhonen pentsamendu iraultzailea aztertzeko gonbita egin zion Esari. Hala, 1870 ingururako, Esa de Queiros XIX. mendeko Errealismoaren idealekin guztiz bat eginda azaltzen zaigu, Lisboan, "70eko Belaunaldiak" antolatutako hitzaldi sorta batean -belaunaldi horretako kide eta aitzindari zen Esa-, Errealismoa, Artearen adierazpen berria izeneko hitzaldia irakurri zuenean erakutsi zuen bezala.

Administrazioko lanpostu baten kariaz Leiria-ra bizitzera joanda, inguruan zuen nekazari giroak horretara bultzaturik, bere lehen eleberri handia idatzi zuen : O crime do padreAmaro (1875, Aita Amaroren krimena) . Nolanahi ere, nobela hori liburu gisa argitaratzerako, diplomazian sartua zen, eta, kontsul titulua bereturik, Habanara bidali zuten bi urterako. Ondoren, Ingalaterran egon zen kontsul urte mordoska batean : Newcastle upon Tyne-n, lehenik, 1874tik 1879ra, eta Bristolen gero, 1879tik 1888raino . 1886an, Bristolen zegoela, Portugalgoaristokraziako neska batekin ezkondu zen.

Ingalaterran antolatu eta idatzi zituen Ecak bere obrako atalik mardulenak : 1875etik 1878ra bitartean O primo Basilio (1878, Basilio lehengusua) idatzi zuen, segur aski, Esaren eleberri biribilena ; O mandarfm (1880, Mandarin zaharra) eta A reliquia (1887, Erlikia) argitaratu zituen gero ; eta 1888an argitaratu zen, azkenean, bederatzi urtez lanean aritu ondoren, Os Maias (Maiatarrak) bere eleberri luzeena eta goranahiena, Portugalgo burgesiaren eta gizartearen erretratua egin nahi zuena.

1889an Portugalgo kontsul izendatu zuten Parisen, eta hiri hartan bizi izan zen, harik eta, 1900ean, tuberkulosiaren mende hil zen arte. Esaren bizitzako azken aldi honetako lanen artean aipatzekoak dira A ilustre casa de Ramires (1900, Ramiresen etxe ospetsua) -aurreko eleberrien ezaugarri bertsuak dituena, nahiz eta estiloarekiko kezka berezia nabaritzen zaion-, eta idazlea hil ondoren argitaratu ziren beste batzuk : A cidade e as serras (1901, Hiria eta mendiak), non haurtzaroko parajeak gogoratzen dituen malenkonia lirikoz ; Contos (1902, Ipuinak) ; eta Ultimaspaginas (1912, Azken orrialdeak).

Ez dago zalantzarik Esa de Queiros izan zela Portugalgo literatura erromantizismotik errealismora eramaten ahalegin handienetakoa egin zuenetako bat. Hala ere, Prosas barbaras-en bildutako lehen idazlanetan antzematen da "artea arteagatik" formularen argitan hasi zela idazten. Ez da ahaztu behar miresmen handia izan ziola beti Frantziako kulturari, eta literaturako bere lehen ereduak Baudelaire, Victor Hugo eta Heine, alemaniar olerkaria, izan zirela.

Gorago aipatu den bezala, 1871n, Lisboan, bere hitzaldi ospetsu eta eragin handikoa eman zuenerako Ecak oso ongi zekien arte adierazpide berriaren premiak zeintzuk ziren eta zer nolako eraginak izatea bilatzen zuen. Era horretan, Esaren idazlan errealistak portugaldar gizartea deskribatzeko eta aztertzeko modu bat ziren, gizartearen akatsak salatu eta, ikuspegi moderno batetik, soluzioak bilatzen ahalegintzeko.

Queirosen eleberri errealistetan gizarteko arazo zehatzak kritikatzen dira.

Esate baterako, ezkontzaren ideia burgesaren eta, batez ere, XIX. mendearen azkenetako gizarte hark emakumeari ezartzen zion eginkizunaren aurkako kritika egin zuen O primo Basilio eleberrian. Lan horretan nabarmen geratzen da, Esaren iritziz, ezkontza burgesa harreman konbentziozko eta hipokrita batean oinarritzen zela, eta harreman horretan paper "sentimentala" baizik -hezkuntza erromantikotik jarauntsia- ez zitzaiola eskaintzen emakumezkoari, ideal aurrerakoiei begira zetorren gizarte berrian inolako tokirik eta baliorik ez zuen papera, hain zuzen.

Elizgizonak izan ziren haren kritiken beste jopuntu ohiko bat. Izan ere, hiri txikietan edo nekazari girokoetan, batik bat, elizak eragin ikaragarria zuen artean, bai herritar xeheengan, bai probintzietako kultura eskaseko burgesiarengan. Gai honi eskaini zion Queirosek bere lehen nobela : O crime do padre Amaro. Eleberri horretan, apaizen azaluskeria kritikatu zuen, jendeari predikatzen zieten bertutea praktikatzeko gauza ez izateagatik. Baina, batez ere, dirudunen balio eta interesetara makurtzea egozten zien, ebanjelioko idealak guztiz alde batera utzirik.

Kritikarik gogorrenak, hala ere, klase politikoari zuzendu zizkion. Kontuan izan behar da Esa de Queiros, diplomatikoa zenez, goi mailako funtzionarioa zela, eta ongi ezagutzen zituela Portugalgo bizitza publikoko zirrikituak. Os Maias eleberrian -Esaren eleberri luzeena eta konplexuena-, gai hori tratatu zuen, eta lan horretako orrialde mingotsenetan garai hartako portugaldar politikarien azpijokoak, ezjakintasuna eta ergelkeriak salatu zituen : labur esanda, klase politikoaren erdipurdikeria azaleratu nahi izan zuen, eta, horrekin batera, ezkor etafede gabe agertu zen etorkizunaren aurrean, ez baizituen esandako politikariak gai ikusten Portugalen premiazkoak ziren berrikuntzak aurrera eramateko.

Esan liteke, beraz, Esaren hasierako aurrerakoitasun borrokalaria apalduz eta bigarren mailan geratuz joan zela, denbora joan ahala, gizarte kritikak sorkuntza literario bilakatu ziren heinean, eta Ecak berak gizartean bere esparrua diplomazian, hain zuzen- hartu ahala. Esan behar da oso ongi integratu zela, emaztearekin batera, Parisko gizarte bizitzan, baina, horrekin batera, ez da ahaztu behar urrun zegoela idatzitako orrialdeetan islatu zituela ongien eta argien bere herrialdeko gertaerak. Egia izan arren, denboraren gurpilean, eszeptizismora hurbildu zela, inoiz ere ez zituen galdu kritikarako intentzioa eta ahalmena.

Portugalek eman duen nobelagile onenentzat eduki da duela gutxi arte, eta, askoren iritzian, XIX. mendeko Europako idazle hoberenen artean dago.

 

Joaquim Maria Machado de Assis

Brasildar idazle honen literatur karrera tradizio erromantikoan sustraitu zen hasieran, baina denbora asko baino lehen, gauzak kontatzeko modu berritzaile eta konplexu bat landu zuen, eta esan liteke, huts egiteko beldur handirik gabe, geroko Brasilgo -eta Hego Amerika osoko- nobelagintza guztiaren abiapuntua markatu zuela Machado de Assisen obrak.

1839ko ekainaren 21ean jaio zen Joaquim Maria Machado de Assis, Rio de Janeiron . Etxe pintatzaile baten semea zen eta arbaso portugaldarrak eta beltzak zituen aitaren aldetik. Ama hil ondoren, ugazamak hazi zuen. Gaixobera, epileptikoa, itxuraeskasekoa eta hiztotela, tipografo aprendiz sartu zen, 17 urte zituela, Brasilgo Inprenta Nazionalean, eta gero, proba zuzentzaile gisa egin zuen lan. Libre zuen denboran idazten hasi zen, eta berehala argitaratu zituen, egunkarietan eta aldizkarietan, lehen olerki eta kontakizun erromantikoak.

1969rako Machado brasildar letra-gizon arrakastatsu bat zen. Administrazio publikoak lanpostu eroso bat eskaini zion eta urte hartantxe ezkondu zen Carolina Xavier de Novais izeneko kultura handiko neskarekin . Definizio argirik gabeko obra batzuk argitaratu zituen garaitsu hartan, horien artean mugimendu erromantikoari lotutako eleberri bat : Ressurreiccio (1872, Piztuera), parnasiar estiloko olerki sorta bat : Ocidentais (1879-1880), eta zenbait saiakera eta antzerki lan.

1881ean argitaratu zen Machado de Assisen idazkeran erabateko berrikuntza markatuko zuen eleberria : Memorias postumas de Bras Cubas (Blas Cubasen hil ondoko oroitzapenak), garai hartako literatur konbentzioak hankaz gora bota zituena. Benetako psikologia ariketa konplexu bat ez ezik, Brasilgo burgesiaren erratratu gogor bat ere egiten da eleberri horretan, umore garratza eta bizitzaren ikuspegi ezkorra etengabe islatzen direla. Kritikari askoren iritzian, eleherri horretan du lehen iturburua Hego Ameriketako literaturako errealismo fantastiko izeneko joera entzutetsuak. Une horretatik aurrera, batez ere narraziogintzari lotu zitzaion brasildar autorea, nahiz eta literatur kritikak egiteari ez zion inoiz utzi.

Ordutik aurrera idatzi zituen eleberri eta ipuinetan, tonu ezkor eta ironikoz, hizkera egokia eta guztiz landua erabiliz, Machado de Assisek gizartearen azaluskeria kritikatu zuen eta gizakiaren adimena eta jokamoldeak arakatu zituen. Nobelagintza horren adibide argiak dira Quincas Borba (1891) eta Dom Casmurro (1899), askoren iritziz, Machado de Assisen maisu lan nagusia.

Adulterioaren gaia tratatzen da eleberri horretan, eta bidaldi kezkagarri eta beldurgarri bat egiten da jelosiak erabat mendean harturik duen arima baten barrutik.

Kontakizun laburretarako ere talentu aparta zuen eta horren erakusgarri argia da, esate baterako, Reliquias da tasa velha (1906 ; Etxe zaharreko erlikiak). Beste ipuin asko ere idatzi zituen, hona hemen batzuk : Esau e Jaco (1904), Memorial de Aires (1908), Contos fluminenses (1872, Rio de Janeiroko ipuinak), Historias da meia-noite (1873, Gauerdiko istorioak), Papeis avulsos (1882, Paper hautatuak), Historias sem data (1884, Datarik gabeko kontakizunak), hkrias historias (1896, Zenbait kontakizun), etab.

Hiritarra, aristokratikoa, kosmopolita, hotz samarra eta zinismotik ez oso urrun, Machadok oso arreta eskasa eskaini ziengarai hartako Brasilgo gizartea kezkatzen zuten arazo nagusiei, nola ziren, Brasilen independentzia eta esklabismoaren indargabetzea . Haren lanetan, mundu naturala ia ez da agertzen, eta hain ezkortasun sakonez eta desilusioz idatzi zuen, ezen, jasangaitza gertatuko bailitzateke, baldin eta ezkortasun hori arinkeriaz, zorroztasunez eta umorez mozorrotu izan ez balu.

1896an, Brasilgo Hizkuntz Akademia sortu zuen, beste batzuekin batera, eta erakunde horretako lehendakari izan zen bizi izan zen bitartean. Rio de Janeiron hil zen 1908ko irailaren 29an, haina haren oroitzapenak bizirik iraun du Brasilgo literaturan.