Gizartearen aztertzaile
Emile Zola Parisen jaio zen 1840ko apirilaren
2an ; Francois Zola eta Emilie Aubert
zituen gurasoak. Emile Zolak Aix-en-Provencen
igaro zuen haurtzaroa eta nerabezaroa
. Parisera itzuli zen amarekin, eta han
1858an Saint-Louis lizeoan egin zituen ikasketak,
baina ez zuen batxilergoa ateratzea
lortu. Geroztik bi urte oso egin zituen ezertan
lan egin gabe. Hachette liburudendan
sartu zen gero, eta hango publizitate buru
izan zen 1862tik 1866ra, hala zabaldu zitzaizkion
idazle ofizioaren ateak : lanbide
horretan ari zela idazle eta kazetari asko
ezagutu zituen, Taine, Stendhal, Balzac,
Flaubert irakurri zituen, bere lehenengo
ipuinak eta artikuluak argitaratu zituen, eta
olerkigintza utzi zuen nobelak idazteko.
La Confession de Claude (1865, Clauderen
aitorpena) izan zen Zolaren lehen nobela,
aspaldiko maitasun grina zorigaitzeko
batean oinarritua. Harrezkero literatura
izan zuen bizibide, eta nobela mordo bat
argitaratu zituen hurrenez hurren : Le Vcpu
d'une morte (1866, Emakume hil baten aitorpena),
ThereseRaquin (1867), estetika naturalistari
hasiera eman ziona, Les Mysteres
deMarseille (1867, Marseillako misterioak),
eta Madeleine Ferat (1868). Abangoardiako
kritikoaren ospea izan zuen, Goncourtarrak,
Taine eta Courbet goretsi baitzituen Mes
Haines (1866, Niregorrotoak) liburuan, eta
Manet, Sisley, Pisarro eta Monet, berriz, Mes
Salons (1866-1868 Nire Erakusketak) liburuan
. Egunkari errepublikazaleetan egin zituen
kroniketan, 1868ko maiatzetik Inperioa
desegin zen artekoak, paisajeak eta
garai hartako ohiturak modu poetikoan irudikatu
zituen, eta, bestetik, politikari buruzko
polemika sutsuak izan zituen. Orduan
ari izan zen baita ere Les Rougon-Macquart
nobela sailerako trebatzen.
Alexandrine Meley-rekin ezkondu zen
1870eko maiatzaren 31n, eta Marseillan bizi
izan zen, eta gero Bordelen, 1870eko irailetik1871ko martxoa arte. Ia mende laurden
eman zuen Les Rougon-Macquart saileko
nobelak idazten, 1871tik 1893ra. Aldi
berean legebiltzarreko kronika egin zuen
1871tik 1872ra La Cloche aldizkarirako, eta
1871tik 1877ra ehundaka artikulu idatzi zituen
Le Semaphore de Marseille egunkarirako
. Arestian aipatu den sail horretan nobela
hauek argitaratu zituen lehenik : La Fortune
des Rougon (Rougondarren ondasunak)
eta La Curee (1871), Le Ventre de Paris
(1873, Parisen sabela), La Conquete de
Plassans (1874, Plassans-en konkista), La
Faute de l'abbe Mouret (1875, Mouret apaizaren
hutsegitea), Son Excellence Eugene
Rougon (1876, Eugene Rougon jaun txit
agurgarria), L Assommoir (1877, Taberna).
Azken nobela horretako ausardiek arrakasta
eta eskandalua ekarri zioten Zolari.
1875etik 1880ra literatura eskola berri
baten gidari ospea areagotu egin zen bai
L Assommoir eta Nana (1880) nobelengatik
eta bai Bien public, Voltaire eta Figaro aldizkarietan
argitaratzen zituen literatura kronikengatik
; geroztik, 1881-1882n, artikulu
horiek bost bildumatan bildu zituen : Le
Roman experimental (Esperimentu bidezko
nobela), Les Romanciers naturalistes (Nobelagile
naturalistak), Le Naturalisme au thedtre
(Naturalismoa antzerkian), Documents
litteraires (Literaturazko dokumentuak) eta
Une campagne, eta haiekin batera bi «nouvelle»
bilduma ere argitaratu zituen, Le Capitaine
Burle (1882, Burle kapitaina) eta
Naik Micoulin (1884). Garai hartan antzerki
lanak idazten ere ahalegindu zen, alferrik
ordea. 1880ean, Maupassant, Huysmans,
Ceard, Alexis eta Henniquerekin batera,
kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, Les
soirees de Medan (Medango gaualdiak).
Zolatarrak moduz bizitzen hasiak ziren
harrezkero, haren liburu askok ale askoko
argitaraldiak izan baitzituzten. Hala eta guztiz
ere, Zolak etsialdi bat izan zuen boladahartan, berrogei urte bete zituela : inguruko
pertsona batzuk hil zitzaizkion -ama, Flaubert,
Duranty, Tourgueniev eta Manet-,
garai batean ikasle izan zituen idazle batzuk
urrundu zitzaizkion -Huysmans eta
Maupassant-, 1887an Bosten Manifestuko
egileek eraso zakarrak egin zizkioten, baina,
horren ordain, Paul Alexisek eta Alfred
Bruneau musikoak Zolari leial iraun zuten.
1888an Zolak aldaketa handia izan zuen
bere bizitzan, aldi baten amaiera eta beste
aldi baten hasiera, alegia. Jeanne Rozerot
neska gaztearekin maitemindu zen, eta bi
ume izan zituen harekin ; Zola biziberritu
egin zen hartara, eta Les Rougon-Macquart
saila bukatu ahal izan zuen : Au Bonheur
des Dames (1883, Emakumeen zorionerako),
Germinal (1885), Le Reve (1888, Ametsa)
; La Bete humaine (1890, Giza piztia) ;
L Argent (1891, Dirua) ; La Debacle (1892,
Hondamena) ; Le Docteur Pascal (1893, Pascal
doktorea) ; eta hala onartu zuten kritikoek
tradizio errealistaren eta kritikoaren
nobela handiaren maisu ezin ukatuzko,
Balzac, Stendhal eta Flauberten ondoren.
Beste bi nobela ziklo hasi zituen berehala,
aurrekoa baino laburragoak, baina
obra trinkoagoekin : Hiru hirien zikloa
-Lourdes (1894) ; Rome (1896) ; Paris (1898)bere
garaiko gizartea aztertzen zutena, eta
Quatre Evangiles (Lau Ebanjelioek) saila
-Fecondite (1899, Emankortasuna), Travail
(1901, Lana), herite (1903, Egia), Justice
(Zuzenbidea) idazlanerako oharrak.
Dreyfus auziak eta haren ondorioek eta
oihartzunek baldintzatu zituzten Zolaren azken
urteak. 1897 urtearen bukaeran Lettrea la France (Gutuna Frantziari) eta Lettre
a la jeunesse (Gutuna gazteriari) artikuluak
argitaratu ondoren, J'accuse (Salatzen dut)
artikulua argitaratu zuen L Aurore egunkarian,
auzi haren bidegabekeriak eta bihurrikeriak
salatzeko. Artikulu gogor haren oihartzunak
Dreyfusen aldeko ekinaldi bat jarrizuen abian, eta, azkenerako, 1894an, Dreyfusi
ezarritako kondena baliogabe uztea
ekarri zuen, baina baita ere Zola urtebeteko
espetxe zigorrera kondenatzea, eta, hala,
erbestera joan behar izan zuen, 1898ko uztailaren
8tik 1899ko ekainaren 5era. Alfred
Dreyfus berriz epaitu zuten, berriz kondenatu,
eta azkenean zigorra barkatu zioten,
baina hala eta guztiz ere Zolak ekinean jarraitu
zuen ofizial hari lehengo gradua eta
eskubideak itzul ziezazkioten. 1902ko irailaren
28an hil zen Zola.
Naturalismoa
Zolak nobelaren teoria orokor bat egin
zuen, aldi berean balio zitzaiona bai bere
aitzindariak eta bere garaiko idazleak epaitzeko
neurritzat eta bai nobelak idazteko
eredutzat. Naturalista eta naturalismo hitzak
biologiako, filosofiako eta arte ederretako
hizkeretatik hartu zituen bere nobelagintza
definitzeko. Zolak bazekien Stendhalek,
Baudelairek eta Tainek izadiaren eta
gorputzaren benetako irudikatze adierazgarriaren
zentzuan erabiliak zituztela hitz horiek,
eta bazekien errusiarrek ere eskola
erretorikoari kontra jarririk baliatzen zituztela
. Zolak kontzeptu horren adiera horiek
guztiak bildu zituen beraz edertasunaren
tradizio akademikoari aurre egiteko.
Artean eta, bereziki, nobelagintzan egiak
izan behar zuela nagusi zen haren ideia nagusia
. Naturalismoaren egia zientziaren egiaren
pareko urratsen ondorioa zen beraz : behatzea,
dokumentatzea, aztertzea, saiatzea,
eta ondorioak zehaztea. Ukazioak definitzen
zuen era berean egia : idealismoaren, dogmatismoaren
eta debekuen tankera eta molde
guztiak arbuiatzen zituen. Gauza bakarra
hartu beharra zegoen, haren ustez, kontuan :
«gizadia sorkari benetako eta betierekoetan
bildua eta haien bidez ikusia eta irudikatua
. Analisia eta artistaren nortasuna elkartzeko
kezkak tenka eta tirabira sortzen zuen
teoria naturalistaren baitan, baina Zolak ez
zuen sekula bere sormen lana egia estetikoen
ziurtasunen mende jarri.
Naturalismoaren oinarri-oinarrizko balioei
esker, Zolak zehatz epaitu zituen bere
garaiko nobela eta antzerkia. Egia antzemateko
baliabide gisa erabili zuen Zolak naturalismoa,
biologian hitz horrek biltzen zituen
pentsamoldearen eta metodoaren eraginez
. Naturalismoaren indarrak osagai berri-berri
bat ekarri zuen bere garaiko nobelagintzara
: gorputza bere biluztasunean eta bere
desioetan antzematea eta agerian jartzea.
Zolaren nobelak bere garaiaren ispilu
zehatza ziren beraz, historialariek kontuan
hartu beharrekoa ; hala Les Rougon-Macquart
sailak izenburu hau zuen : -Bigarren
Inperioaren garaiko familia baten historianaturala eta soziala; Les Trois Villes sailean,
herriz, bere garaia eta hurrengo mendea dira
gertakizunen denborak. Eta nobela horien
giroak, pertsonaiak, eguneroko bizitzaren
zertzeladak, ohiturak, arauak eta erritoak
ikerlariaren xehetasunaz aztertu eta adierazi
zituen Zolak, baina aldi berean historia
natural edo organiko bat idatzi zuen, gorputzaren
arrazoiek eta ezinbesteek eratzen
baitituzte gizarte bizitzaren arrazoiak eta
ezinbesteak.
Kontakizunaren maisua
Zolak berehala antolatu zituen nobelak
idazteko bere teknikaren elementu nagusiak
: antolamenduaren trebetasuna, pertsonaia
ugari, ondo bereziak eta elkarren mendekoak
sortzeko ahalmena, eta narrazioaren
nondik norakoa abiarazteko eta menderatzeko
antzea. Nobela bat idatzi aurretik, Zolak
egitasmoak prestatzen zituen ondoz
ondo, eta, gainera, pertsonaien fitxategi bat
egiten zuen, eta idatzi nahi zuenari buruzko
irakurketen eta ikerketen ohar ugari egiten
zituen. Obraren neurriak kalkulatzen zituen
gero, era askotako simetriak antolaturik eta
kontakizuna, elkarrizketa, deskribapena eta
azterketa orekaturik. Paisajeek garrantzi
handia dute Zolaren obran, eta pintura
inpresionistaren eragin handia dute ; paisajea
bezain garrantzitsuak dira baita ere erritmoa
eta idazlan osoaren neurkera, era horretara
Zolaren nobela bakoitzak esanahi
sinboliko bat du eta orkestra lan baten
tankera.
Pertsonaiak ere sistema oso baten baitan
lantzen zituen. Lanbidearen eta gizarte
mailaren araberako pertsonaia ereduak sortzen
zituen alde batetik, baina pertsonaia
bakoitzak zeregin jakin bat zuen kontakizunean,
eta zeregin hori pertsonaiaren egiantzekotasuna
bezainbat hartzen zuen kontuan
egileak. Trajedietan eta epopeietan
bezala, nahi bizi batek abiarazten ditu Zolaren
heroiak -aberats izan nahiak, botereak,
emakumeak, justiziak-, edo bestela
izadiaren edo historiaren tresna soilak besterik
ez dira, eta ia beti aurkariak edo etsaiak
aurkitzen dituzte ; pertsonaia nagusien
ondoan bigarren mailako pertsonaiak sortzen
zituen, protagonistaren laguntzaileak
edo haren kaltedunak. Heroia arazo handitan
sartua egoten da beti, estutasunean,
galbidean edo zalantza bizian. Bestalde,
kontakizunaren logikak baldintzatzen ditu
pertsonaiak, eta haien ibilerak gertaerez
josita daude. Kontakizuna hari askotan adarkatzen
da Zolaren nobeletan, eta pertsonaia
jakin baten ikuspegitik edo beste batenetik
irakurri, hartara oso modu desberdinean
irakurriko da nobela bera.
Zolaren gaiak, sinboloak eta mitoak
Zolaren nobeletan barne irudi eta obsesio
jakin batzuk ageri dira, erromantizismotik
surrealismoraino sortu izan diren
joera eta inspirazio iturri nagusiekin bat
egiten dutenak. Izadiaren gaia aurrenik ;
Zola modu espresionistan baliatu zen paisajeaz
modu inpresionistan baino gehiago,
izaki bizidun baten bultzadez eta grinez
hornitua baitago haren nobeletan paisajea.
Gauza bera egin zuen gorputzari eta grinei
dagokienez. Zolak ordu arte inork ez bezala
irudikatu zituen gizakiaren nahikariak
eta gurariak, haren zaputzak eta debekuak,
jan-edanean eta sexuan, besteak beste.
Gorputzaren ikuspegi moral eta estetiko
berria izan zuen bezala, herriaren ikuspegi
berria izan zuen Zolak, XIX. mendean herriaren
izatea gero eta serioago hartu izanarekin
bat eginik ; jendetzaren eta herri
higikundeen bizitasuna izadiko indarren
bidez metafora bihurtu zuen, ur lasterren
eta itsasoaren mugimenduen irudiekin.
Zolarentzat, langile masen indarra guztiz ere
herria zen gizartean eta eragin handikoa
historiaren bilakaeran.