Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Gustave Flaubert (1821-1880)

 

Idazlearen sena

Gustave Flaubert Rouenen (Frantzia) jaio zen 1821ean eta Croisseten hil zen 1880an. Kirurgilari baten semea zen. Zuzenbide ikasketak egiten hasi zen, baina ez zituen bukatu, eta harrezkero literaturara bete-betean emana bizi izan zen. Flaubert letra gizonaren eredu erabatekoa da, gainontzeko guztiari uko egin baitzion literaturan betegintzarrea iritsi nahian, hainbesteraino non Louise Colet-ekin zituen harremanak ere hautsi baitzituen, bere artegintzan oztopo egiten omen ziola eta. 1846an aita hil zitzaion, eta geroztik Croisset-en bizi izan zen, Rouendik hurbil, bere amarekin, eta oso gutxitan atera zen handik, ezpada Egipton eta Turkian barrena bidaian joateko (1849-1851), eta 1858an Tunisiara joateko, Kartagon girotutako Salammbo nobelarako girotu nahian.

Bere obra aztertu aurretik, eta Flaubertek bere garaiko errealitatea irudikatzeko egin zuen ahalegin handia jakinik, kontuan hartu beharra dago Flaubert bizi izan zen bitartean Frantziak era askotako gobernu motak izan zituela eta nolanahiko gertakizunak, istiluak eta matxinadak ere bai politikaren eta gizartearen alorrean. Hala, Flaubert Luis XVIII.aren monarkia bete-betean zegoenean jaio zen, 9 urte zituen Frantziako finantza gizonek 1830eko iraultza bultzatu zutenean, eta geroztik Orleanseko duke Luis Felipe erregearen monarkia, Uztaileko Monarkia esan zitzaiona, ezagutu zuen (1830- 1848). Gertaera harekin batera kapitalismoak hazkunde handia izan zuen Frantzian, baina langile klaseak ere gero eta bizimodu okerragoa zeukan, eta horrek ekarri zuen 1848ko iraultza eta 11 Errepublika, Luis Napoleon Bonaparte buru izan zuena. 1851ko estatu kolpeak legebiltzarra desegin zuen, eta haren ondorioz 1852an Luis Napoleon izendatu zuten errege, Napoleon III.a izec~,naz, eta hala sortu zen Bigarren Inperioa, 1871 arte iraungo zuena. Bitartean, Frantziaren eta Prusiaren arteko gerra izan zen (1870-1871). Flaubertek berrogeita hamar urte zituen 1871n Parisko Komunako gertaerak izan zirenean ; geroztik 111. Errepublika izan zen aginpidean. Hil baino lehentxeago Flaubertek Komunan parte hartu zutenen amnistiaren eta < ,Nahitaezko Irakaskuntza Egitasmoaren» berri izan zuen.

 

Literatura eta egia

Flauberten literatura bere bizitzari eta bigarren Inperioaren (1852-1871) gorabeherei lotua egonagatik, haren literaturan frantses literaturaren tradizioa sumatuagatik, eta alderdi askotan haren obrak XIX.. endearen bigarren erdialdean Frantzian nagusi izan ziren bi joera estetikoen -errealismoa eta naturalismoa- aztarna izanagatik, Flauberten literatura guztiz ere berezia eta bere-berea da, eta berrikuntza handia ekarri zuen bere garaian.

Flauberten berezitasun hori hiru ezaugarriren bidez dago adierazia : literatura errealitatera egokitzeko borondatea, horretarako egiaz baliaturik ; estiloaren grina maila guztietan -hitz egokiak, sintaxia, esaldiaren doinua, narrazio osoaren egitura- ; eta giza ergelkeriaren kritika sumina, bere garaiko frantses gizartearen ohituren eta bizimoduaren kritika batez ere.

Flaubertek herak esana da : 4noiz ezer egiten badut mundu honetan, pentsalari gisa izango da, eta ez moralista gisa. Egiarik krudel, izugarri eta gordinena esan, hori besterik ez dut egingo., Egiaren printzipio hartara makurtu zuen Flaubertek bere lan osoa, eta hura da haren «erabateko objektibotasunaren- garantia nagusia ; izan ere, egile gisa bere idazkeraren atzean ezkutatzen zen beti, eta ia inoiz ez zuen bere obran heraren iritzirik eman, gertaeren beren zehaztasunekmoldatzen zuten irakurlearen iritzia, eta horretarako Flaubertek dokumentazio neurrigabea erabiltzen zuen, gero aipatuko den bezala. Era hartara, Flaubertek ez zuen irakurlea bere ikuspuntura nahitaez erorarazi nahi, aitzitik, bizitzan berez, eta ez egilearen eraginez, bizirik dauden gauzen irudipena sortu nahi zuen idazkeraren baitan, Arestian aipatu den bezala, dokumentazioaren grina horrek, gertaerak gertatu bezala zintzo eta leial kontatzeko premiak, ia historialarien pare jartzen zuen Flaubert.

Hala, adibidez, Madame Bovary benetako gertaera batean oinarritua zegoen. Salammbo idazteko, Flaubert Tunisiara joan zen, eta dokumentatzeko, ezin konta ahala idazleren liburuak irakurri zituen : Biblia, Polibio, Apiano, Kornelio, Plinio, Plutarko, Estrabon, Tito Livio, San Agustin... L'Education sentimentale idazteko, heste xehetasun askoren artean, Flaubert Paris-Fontainebleau bidea egiten zuten dilijentzien ordutegiak eta prezioak zeintzuk ziren jakiteaz kezkatu zen, eta baita ere 1874an «Kafe Ingelesean, zer menu ematen zuten ; zeramika nola egiten zuten zehatz-mehatz aztertu zuen eta 1848ko gertaerei buruzko informazio guztia irakurri zuen.Baina dokumentaziorako grina neurrigabe horrek bere azken liburuan, Bouvard et Pecuchet, iritsi zuen goia. Adituek diotenez, liburu hori idazteko Flaubertek 1.500 bat liburu eta dokumentu irakurri omen zituen, eta, hala, liburu horretan aipatzen diren gai asko eta era askotakoak Flaubertek zehatz-mehatz aipatu ahal izan zituen, nahiz ez zen espezialista horietako ezeinetan : landare hazkuntza, janari kontserbak, gimnasia, frenologia, arkeologia zelta, mnemoteknika historiako estudioetarako, gauza zaharren bilduma, edari bizien destilazioa...

Errealitatea zehatz irudikatzeko grina hori dela eta, bazegoen esatea Flaubert XIX.. endeko beste idazle asko bezala »

 

Estiloaren grina

Egiantzekotasunaz kontatzeko asmo hura bere garaiko beste idazle askorena ere izan bazen, hizkuntzaz zuen ustea eta erabilera ordea oso ezaugarri berezia eta bereberea dira Flauberten obran ; kezka hori bere liburuetan argi eta garbi antzemateaz gainera, Flaubertek berak behin eta berriz errepikatu zuen bere adiskideei idatzi zien gutunetan. 1852an, Madame Bovary idazten ari zela, Flaubertek bere adiskide Louise Colet-i idatzi zion gutun baten pasarte bat aldatuko dugu hona, oso ondo adierazten baitu Flaubertek estetikaz eta estiloaz zuen iritzi berezia : »Niri ederra iruditzen zaidana, niri benetan egitea gustatuko litzaidakeena, ezeri buruz ez litzatekeen libunt bat da, kanpoaldearekin harremanik izango ez lukeen liburu bat alegia, estiloaren barne indarrak eutsiko liokeen liburu bat, lurra airean inongo euskarririk gabe eutsirik dagoen bezala, ia argumenturik ez lukeen liburu bat, edo, gutxienez, argumentua ia ezin ikusizkoa izango lukeena, horrelako zerbait posible balitz. Materia gutxien duten obrak dira ederrenak (...). Artearen etorkizuna bide horretatik doa, nire ustez.

Flaubertentzat estiloa lantzeak »»objektibotasunaz bermatzen zuen, horrela besterik ezin baitzitekeen itzuri, haren ustean, egilearen ikuspuntuak eta iritziak testuragehiegi isurtzetik. Literatura lana arreta ezin handiagoz eratzeko eta antolatzeko ahalegin ia maniakoak eta hizkuntza ezin bikainago bere alderdi eta xehetasun guztietan menderatzeak baizik ez zezakeen ekarri nobelaren elementu narraziozkoek eta elementu deskripziozkoek gauzek eta gertaerek herez eta literaturan baliatu aurretik duten tankera objektibo berbera izatea.

Flaubertentzat, beraz, idazleak ezinbestekoa du edozein literatura motan efektuak sortzeko oinarri-oinarrian behar den hori : literatura estiloa ; alegia, hizkuntzaren kategoriak erabiltzen jakitea, eta, kasu bakoitzari zer teknika dagokion asmatzen jakitea.

Flaubertek ez zuen bere narrazioetan esku hartzen, ezpada »estilo zuzendari» gisa ; gertaerak eta egintzak herez gertatzen eta egiten zirelako sentipena sortu nahi zuen Flaubertek, kanpoko inoren -egilearenesku hartze mugatzailerik gabe. Beraz, estiloaren nagusitasuna erabatekoa da Flaubertengan, eta hartara makurtuta daude gainontzeko kontu guztiak. Hori aintzat harturik baizik ezin da ulertu Flauberten nobeletako argumentuak eta pertsonaiak arruntak izatea, garrantzitsuena ez baita zer kontatzen den, nola kontatzen den baizik, eta, hala, zenbat eta ahulagoa izan argumentua, orduan eta gehiago nagusitzen da estiloaren indarra.

Literaturari garrantzi ezin handiagoa ematean Flaubert erromantizismoari hurbiltzen bazitzaion ere, idazkeraren heste alderdi batzuetan Flaubertek ihes egiten zion erromantizismoari. Izan ere, Flaubertek oso miresten zuen Frantziako tradizio klasiko eta ilustratua eta frantses idazle klasiko batzuk -Madame de La Fayette, Choderlos de Laclos, 1'Abbe Prevost, Voltaire-, eta gehiago egiten zion men haien itzalari, erromantizismoak, haren ustean, zituen gehiegikeria batzuei baino.

 

Ergelkeriaren kontra

Flauberten obran Madame Bovary literaturaren duintasunaren eta giza izatearen arrunkeriaren arteko aldearen ispilu ezin hobea baldin bada, Bouvard et Pecuchet da giza izatearen, Flauberten arabera, ergelkeriaezin itzurizkoaren ispilu. Madame Bovary-n Flaubertek estiloaren gailurra iritsi bazuen, Bouvard et Pecuchet-en Flaubertek literatura, historia, filosofia eta, oro har, jakintza maila guztien bilduma moduko bat ondu zuen, garai hartan indarrean zegoen burges klaseak bere gain hartua zuen aurrerabidearen bideari iseka egiteko.

Bi bulegariren historia kontatzen duen nobela horretan Flaubertek bere testamentu ideologikoa adierazi zuen, frantses gizartearen antolamenduari buruzko bere ideiak, alegia ; eta auzitan jarri zituen, bereziki, bere garaiko gizonak estatuaren eta burokraziaren makina erraldoiaren aurrean zuen ezina, eta burgesiak sortua zuen kulturazko mitologia bera, Flaubertek bere bizitza osoan hartua baitzuen begitan burgesia.

Nobela horretako bi pertsonaien ibileren bidez, Flaubertek zorrotz aztertu zuen gizarte klase hura, eta kritikarik konplexuena, erabatekoena eta basatiena egin zion burgesiaren ergelkeriari, eta haren uste, topiko eta lilura axalekoei.

Gizarte burgesaren ergelkeriari burla egite hartan, Flaubertek historiaz zuen ustea adierazten zuen : historia fikzio ideologiko bat zen harentzat, faltsua hizkeraz eta baldarra estiloz. Hala, Flaubertek benetako literatura eginez erantzun bide nahi izan zion historiaren fikzio hari, eta bere obraren benetakotasun hori ez da ulertu behar estiloaren duintasunaren aldetik bakarrik, orobat ulertu behar da hori historiaren benetako aurpegiaren alderdi guztiak agerian jarri eta haren erantzuleen aurpegira botatzeko ahalegin gogoetatu eta gupidagabe gisa.