Idazlearen sena
Gustave Flaubert Rouenen (Frantzia)
jaio zen 1821ean eta Croisseten hil zen
1880an. Kirurgilari baten semea zen. Zuzenbide
ikasketak egiten hasi zen, baina ez
zituen bukatu, eta harrezkero literaturara
bete-betean emana bizi izan zen. Flaubert
letra gizonaren eredu erabatekoa da, gainontzeko
guztiari uko egin baitzion literaturan
betegintzarrea iritsi nahian, hainbesteraino
non Louise Colet-ekin zituen harremanak
ere hautsi baitzituen, bere artegintzan
oztopo egiten omen ziola eta. 1846an
aita hil zitzaion, eta geroztik Croisset-en bizi
izan zen, Rouendik hurbil, bere amarekin,
eta oso gutxitan atera zen handik, ezpada
Egipton eta Turkian barrena bidaian joateko
(1849-1851), eta 1858an Tunisiara joateko,
Kartagon girotutako Salammbo nobelarako
girotu nahian.
Bere obra aztertu aurretik, eta Flaubertek
bere garaiko errealitatea irudikatzeko
egin zuen ahalegin handia jakinik, kontuan
hartu beharra dago Flaubert bizi izan zen
bitartean Frantziak era askotako gobernu
motak izan zituela eta nolanahiko gertakizunak,
istiluak eta matxinadak ere bai politikaren
eta gizartearen alorrean. Hala, Flaubert
Luis XVIII.aren monarkia bete-betean
zegoenean jaio zen, 9 urte zituen Frantziako
finantza gizonek 1830eko iraultza bultzatu
zutenean, eta geroztik Orleanseko duke Luis
Felipe erregearen monarkia, Uztaileko Monarkia
esan zitzaiona, ezagutu zuen (1830-
1848). Gertaera harekin batera kapitalismoak
hazkunde handia izan zuen Frantzian,
baina langile klaseak ere gero eta bizimodu
okerragoa zeukan, eta horrek ekarri zuen
1848ko iraultza eta 11 Errepublika, Luis Napoleon
Bonaparte buru izan zuena. 1851ko
estatu kolpeak legebiltzarra desegin zuen,
eta haren ondorioz 1852an Luis Napoleon
izendatu zuten errege, Napoleon III.a izec~,naz, eta hala sortu zen Bigarren Inperioa,
1871 arte iraungo zuena. Bitartean, Frantziaren
eta Prusiaren arteko gerra izan zen
(1870-1871). Flaubertek berrogeita hamar
urte zituen 1871n Parisko Komunako gertaerak
izan zirenean ; geroztik 111. Errepublika
izan zen aginpidean. Hil baino lehentxeago
Flaubertek Komunan parte hartu
zutenen amnistiaren eta < ,Nahitaezko Irakaskuntza
Egitasmoaren» berri izan zuen.
Literatura eta egia
Flauberten literatura bere bizitzari eta
bigarren Inperioaren (1852-1871) gorabeherei
lotua egonagatik, haren literaturan
frantses literaturaren tradizioa sumatuagatik,
eta alderdi askotan haren obrak XIX.. endearen bigarren erdialdean Frantzian
nagusi izan ziren bi joera estetikoen -errealismoa
eta naturalismoa- aztarna izanagatik,
Flauberten literatura guztiz ere berezia
eta bere-berea da, eta berrikuntza handia
ekarri zuen bere garaian.
Flauberten berezitasun hori hiru ezaugarriren
bidez dago adierazia : literatura
errealitatera egokitzeko borondatea, horretarako
egiaz baliaturik ; estiloaren grina
maila guztietan -hitz egokiak, sintaxia, esaldiaren
doinua, narrazio osoaren egitura- ;
eta giza ergelkeriaren kritika sumina, bere
garaiko frantses gizartearen ohituren eta bizimoduaren
kritika batez ere.
Flaubertek herak esana da : 4noiz ezer
egiten badut mundu honetan, pentsalari gisa
izango da, eta ez moralista gisa. Egiarik krudel,
izugarri eta gordinena esan, hori besterik
ez dut egingo., Egiaren printzipio hartara
makurtu zuen Flaubertek bere lan osoa,
eta hura da haren «erabateko objektibotasunaren-
garantia nagusia ; izan ere, egile gisa
bere idazkeraren atzean ezkutatzen zen beti,
eta ia inoiz ez zuen bere obran heraren iritzirik
eman, gertaeren beren zehaztasunekmoldatzen zuten irakurlearen iritzia, eta
horretarako Flaubertek dokumentazio neurrigabea
erabiltzen zuen, gero aipatuko den
bezala. Era hartara, Flaubertek ez zuen irakurlea
bere ikuspuntura nahitaez erorarazi
nahi, aitzitik, bizitzan berez, eta ez egilearen
eraginez, bizirik dauden gauzen irudipena
sortu nahi zuen idazkeraren baitan,
Arestian aipatu den bezala, dokumentazioaren
grina horrek, gertaerak gertatu
bezala zintzo eta leial kontatzeko premiak,
ia historialarien pare jartzen zuen Flaubert.
Hala, adibidez, Madame Bovary benetako
gertaera batean oinarritua zegoen. Salammbo
idazteko, Flaubert Tunisiara joan zen,
eta dokumentatzeko, ezin konta ahala idazleren
liburuak irakurri zituen : Biblia, Polibio,
Apiano, Kornelio, Plinio, Plutarko, Estrabon,
Tito Livio, San Agustin... L'Education
sentimentale idazteko, heste xehetasun
askoren artean, Flaubert Paris-Fontainebleau
bidea egiten zuten dilijentzien ordutegiak
eta prezioak zeintzuk ziren jakiteaz kezkatu
zen, eta baita ere 1874an «Kafe Ingelesean,
zer menu ematen zuten ; zeramika
nola egiten zuten zehatz-mehatz aztertu
zuen eta 1848ko gertaerei buruzko informazio
guztia irakurri zuen.Baina dokumentaziorako grina neurrigabe
horrek bere azken liburuan, Bouvard
et Pecuchet, iritsi zuen goia. Adituek diotenez,
liburu hori idazteko Flaubertek 1.500
bat liburu eta dokumentu irakurri omen zituen,
eta, hala, liburu horretan aipatzen diren
gai asko eta era askotakoak Flaubertek
zehatz-mehatz aipatu ahal izan zituen, nahiz
ez zen espezialista horietako ezeinetan :
landare hazkuntza, janari kontserbak, gimnasia,
frenologia, arkeologia zelta, mnemoteknika
historiako estudioetarako, gauza
zaharren bilduma, edari bizien destilazioa...
Errealitatea zehatz irudikatzeko grina
hori dela eta, bazegoen esatea Flaubert XIX.. endeko beste idazle asko bezala »
Estiloaren grina
Egiantzekotasunaz kontatzeko asmo
hura bere garaiko beste idazle askorena ere
izan bazen, hizkuntzaz zuen ustea eta erabilera
ordea oso ezaugarri berezia eta bereberea
dira Flauberten obran ; kezka hori
bere liburuetan argi eta garbi antzemateaz
gainera, Flaubertek berak behin eta berriz
errepikatu zuen bere adiskideei idatzi zien
gutunetan. 1852an, Madame Bovary idazten
ari zela, Flaubertek bere adiskide Louise
Colet-i idatzi zion gutun baten pasarte bat
aldatuko dugu hona, oso ondo adierazten
baitu Flaubertek estetikaz eta estiloaz zuen
iritzi berezia : »Niri ederra iruditzen zaidana,
niri benetan egitea gustatuko litzaidakeena,
ezeri buruz ez litzatekeen libunt bat da,
kanpoaldearekin harremanik izango ez
lukeen liburu bat alegia, estiloaren barne
indarrak eutsiko liokeen liburu bat, lurra
airean inongo euskarririk gabe eutsirik dagoen
bezala, ia argumenturik ez lukeen liburu
bat, edo, gutxienez, argumentua ia
ezin ikusizkoa izango lukeena, horrelako
zerbait posible balitz. Materia gutxien duten
obrak dira ederrenak (...). Artearen etorkizuna
bide horretatik doa, nire ustez.
Flaubertentzat estiloa lantzeak »»objektibotasunaz
bermatzen zuen, horrela besterik
ezin baitzitekeen itzuri, haren ustean,
egilearen ikuspuntuak eta iritziak testuragehiegi isurtzetik. Literatura lana arreta ezin
handiagoz eratzeko eta antolatzeko ahalegin
ia maniakoak eta hizkuntza ezin bikainago
bere alderdi eta xehetasun guztietan
menderatzeak baizik ez zezakeen ekarri
nobelaren elementu narraziozkoek eta elementu
deskripziozkoek gauzek eta gertaerek
herez eta literaturan baliatu aurretik
duten tankera objektibo berbera izatea.
Flaubertentzat, beraz, idazleak ezinbestekoa
du edozein literatura motan efektuak sortzeko
oinarri-oinarrian behar den hori : literatura
estiloa ; alegia, hizkuntzaren kategoriak
erabiltzen jakitea, eta, kasu bakoitzari zer
teknika dagokion asmatzen jakitea.
Flaubertek ez zuen bere narrazioetan
esku hartzen, ezpada »estilo zuzendari» gisa ;
gertaerak eta egintzak herez gertatzen eta
egiten zirelako sentipena sortu nahi zuen
Flaubertek, kanpoko inoren -egilearenesku
hartze mugatzailerik gabe. Beraz,
estiloaren nagusitasuna erabatekoa da
Flaubertengan, eta hartara makurtuta daude
gainontzeko kontu guztiak. Hori aintzat
harturik baizik ezin da ulertu Flauberten
nobeletako argumentuak eta pertsonaiak
arruntak izatea, garrantzitsuena ez baita zer
kontatzen den, nola kontatzen den baizik,
eta, hala, zenbat eta ahulagoa izan argumentua,
orduan eta gehiago nagusitzen da
estiloaren indarra.
Literaturari garrantzi ezin handiagoa
ematean Flaubert erromantizismoari hurbiltzen
bazitzaion ere, idazkeraren heste alderdi
batzuetan Flaubertek ihes egiten zion
erromantizismoari. Izan ere, Flaubertek oso
miresten zuen Frantziako tradizio klasiko
eta ilustratua eta frantses idazle klasiko
batzuk -Madame de La Fayette, Choderlos
de Laclos, 1'Abbe Prevost, Voltaire-, eta gehiago
egiten zion men haien itzalari, erromantizismoak,
haren ustean, zituen gehiegikeria
batzuei baino.
Ergelkeriaren kontra
Flauberten obran Madame Bovary literaturaren
duintasunaren eta giza izatearen
arrunkeriaren arteko aldearen ispilu ezin
hobea baldin bada, Bouvard et Pecuchet da
giza izatearen, Flauberten arabera, ergelkeriaezin itzurizkoaren ispilu. Madame Bovary-n
Flaubertek estiloaren gailurra iritsi
bazuen, Bouvard et Pecuchet-en Flaubertek
literatura, historia, filosofia eta, oro har, jakintza
maila guztien bilduma moduko bat
ondu zuen, garai hartan indarrean zegoen
burges klaseak bere gain hartua zuen aurrerabidearen
bideari iseka egiteko.
Bi bulegariren historia kontatzen duen
nobela horretan Flaubertek bere testamentu ideologikoa adierazi zuen, frantses gizartearen
antolamenduari buruzko bere ideiak,
alegia ; eta auzitan jarri zituen, bereziki, bere
garaiko gizonak estatuaren eta burokraziaren
makina erraldoiaren aurrean zuen ezina,
eta burgesiak sortua zuen kulturazko
mitologia bera, Flaubertek bere bizitza
osoan hartua baitzuen begitan burgesia.
Nobela horretako bi pertsonaien ibileren
bidez, Flaubertek zorrotz aztertu zuen gizarte
klase hura, eta kritikarik konplexuena,
erabatekoena eta basatiena egin zion
burgesiaren ergelkeriari, eta haren uste,
topiko eta lilura axalekoei.
Gizarte burgesaren ergelkeriari burla
egite hartan, Flaubertek historiaz zuen ustea
adierazten zuen : historia fikzio ideologiko
bat zen harentzat, faltsua hizkeraz eta
baldarra estiloz. Hala, Flaubertek benetako
literatura eginez erantzun bide nahi izan zion
historiaren fikzio hari, eta bere obraren
benetakotasun hori ez da ulertu behar estiloaren
duintasunaren aldetik bakarrik, orobat
ulertu behar da hori historiaren benetako
aurpegiaren alderdi guztiak agerian jarri
eta haren erantzuleen aurpegira botatzeko
ahalegin gogoetatu eta gupidagabe gisa.