Idazle madarikatu baten bizitza
Edgar Allan Poe Estatu Batuetan jaio
zen, Bostonen, 1809. urtean, eta 1849an hil
zen, Baltimoren. Bera da atzerrian izena
lortu zuen Estatu Batuetako lehen idazlea. ,
Poeta, ipuin idazlea eta literatura kritikaria
izan zen. Misteriozko eta beldurrezko lanek
eman zioten ospea : The Raven (Belea)
poemak eta The Murders in the Rue Morgue
(Rue Morgueko hilketak) kontakizunak,
adibidez, oso fama handia izan zuten, eta
gaur egun ere bizi-bizi jarraitzen du fama
horrek. Bestalde, idazle gutxi dago literaturaren
historian Poek adinako interpretazio
eta hipotesi sorrarazi duenik. Oso idazle gutxik
liluratu dituzte Poek bezala belaunaldiz
belaunaldi irakurleak eta mitomanoak.
Pertsonak herak ere, eta ia-ia baita obratik
aparte ere, interes bizia sorrarazi du.
Antzezleen semea zen Poe. Ama zen berez
antzezlea, eta arrakasta handia zuen bere
lanetan; aitak berriz ez zuen antzerkirako
batere balio, eta edaten hasi zen. Alkoholak
markatuko zituen gero bikotearen hiru
seme-alabak : William, zaharrena, gazterik hil
zen, tuberkulosi alkoholikoz ; bigarrena, Edgar,
delirium tremens-eko krisi batek jota hil
zen, eta alaba gazteena, Rosalie, adimen urrikoa
zen. Edgarrek bi urte zituela, etxetik alde
egin zuen aitak. Ama, haurdun eta gaixorik,
hegoaldera joan zen, han sustraituagoa
baitzegoen antzerkia. Hogeita lau urterekin
hil zen, Edgarrek lau urte ere bete gahe.
Amaren eritasunak eta heriotzak arrasto
sakona utzi bide zuten Poeren memorian.
Umeak familia banatan geratu ziren.
Allan senar-emazteek hartu zuten Edgar.
Eskoziar jatorriko familia aberatsa zen, presbiterianismo
zorrotzekoa. 1812an Allan jauna
Londresa joan zen, eta berekin eraman
zituen emaztea eta haurra. Lau urte eman
zituzten han, barnetegietan Edgarrek. Han,alde batetik, asko ikasi zuen -frantsesa,
historia, latina eta literatura asko"-, baina,
bestetik, kalte handia egin zion Ingalaterrako
egonaldiak, aldaketak ekarri zion
bakardade eta noraezagatik, hegoaldeko
paisaje eguzkitsuetatik atera eta "ingeles
herri goibel" batean utzi baitzuten, bakarrik,
iparreko lainoetan, zaharkinen artean.
Hango eraikinak agertuko ziren hogei urte
geroago, William Wilson kontakizunean, eta
orobat da hangoa Usher etxeko dekoratua
(The Fall of the House of Usher, Usher etxearen
hondamena ipuinekoa), ipuin gehientsuetako
bera : etxe zahar izugarri handia,
lainoetan galdua, horma altukoa, ate astunekoa,
ziegez beteak diruditen sotoak dituena,
eta, leku orotan, inoiz bertan bizi izan
ziren hilen arrastoa igarri zaiona. Dekoratu
erromantiko hori ez da bakarrik literatura
gotikoaren oroitzapena, era berean da haurtzaroko
bizikizun latzen emaitza.
1820ko udan itzuli ziren Allandarrak
Richmondera. Edgar, hamaika urterekin,
haur ikaratia, isila, goibela zen, eta, bere
heroi guztiak bezalaxe, bere baitan itxi zen.
1823 eta 1824 artean, Byronen lana eredu
hartuta, ondu zituen lehen poemak. 1826an
Virginiako Unibertsitatean sartu zen, filologia
modernoa eta klasikoa ikastera. Baina,
ikaskideekin batera, edanean eta jokoan
hasi zen. Izan ere, edariak ekarriko zion
Poeri hondamendia : taldean ondo hitz egiteko
bizkorgarriren bat behar izaten zuen,
baina jerez kopa bat hartzea ikaragarrizko
mozkorraldi baten hasiera gertatzen zitzaion
; eta intoxikaziora gutxitan iristen bazen
ere, behin baino gehiagotan sortu zituen eskandalu
izugarriak. Esan izan da halaber drogazalea
zela, baina ez dirudi egia denik.
Nolanahi dela ere, zor handiak egin zituen
unibertsitatean ; aitaordeak ez zituen ordaindu
nahi izan, eta 1827an gurasoen etxetik
alde egin zuen Edgarrek, Bostongo hirira.
Urte haietan idatzitako poema batzuk besterik
ez zituen bidairako hartu, laster argitaratuko
zituenik : Poens. 7~tnx r-hnrc onil OtherPoems (1827, Tamerlan eta beste poema
batzuk). Poek berak idatzitako ohar biografiko
batzuen arabera, sekulako abenturak
bizi izan zituen garai hartan, askatasunaren
aldeko borrokan, Grezian, Errusian, Siberian
... Dena gezurra zen ordea. Soldadu
joan zen, eta hegoaldeko hainbat gotorlekutan
ibili ondoren, West Point-eko Akademia
Militarrean sartu zen. Gogokoa zuen
hango diziplina, hantxe aurkitu zuen beharbeharrezko
zuen bizitza ordenatua. Bere izaera
zakarrak ordea berehala sortu zizkion
arazoak agintariekin. Azkenean bota egin zuten
eskola militarretik, eta gurasoengana
itzultzen saiatu zen. Ez zuten onartu ordea,
eta izeba batengana joan zen, Maria Clemm,
beti zainduko zuen emakume eraman onekoa,
Poeren emazte izango zenaren ama.
1833rako argitaratuak zituen hiru poema
liburu, baina, ez baitzuten arrakastarik
izan, hitz lauz hasi zen idazten. Baltimore
Saturday Visitor egunkariak ehun dolarreko
saria eskaintzen zuen ipuin lehiaketa batean
. Poek sei kontakizun bidali zituen, eta
Ms. Found in a Bottle (Botila batean aurkitutako
eskuizkribua) kontakizunarekin
(1833) lehiaketa irabazi zuen. Adiskide batek
eskatuta, Southern Literary Messenger
aldizkariko zuzendaritza hartu zuen : eginahal
guztian, hamazazpi aleko argitaraldia
hamabost milarainokora igotzea lortu zuen.
Bizitza herri bat hasteko gogoa zuen, aldizkariko
lanak segurtasuna eskaintzen zion,
eta zoriontsua zela zioen. Bere lehengusu
Virginia Clemm-ekin ezkondu zen, urte
beteren buruan hilko zen hamahiru urteko
neska gaztea, Mariaren alaba. Ezkondu eta
hilabete gutxiren ondoren, ordea, guztiz batbatean,
ondoezik larrienak jota zegoen
poeta : "(...) alferrik borrokatu naiz malenkoniaren
kontra. Zorigaitzak jota nago, eta
ez dakit zergatik". Opioa eta alkohola hartzen
zituen bere egonezina sendatzeko.
Neurrigabe edaten hasi zen, eta zenbait
egunez desagertzen zen, taberna zulo miserableenetan
. Krisiak gero eta gogorragoakziren. Hainbat aldizkaritako zuzendari izan
zen, eta modu berean errepikatzen ziren
beti gertaerak : gau eta egun lan eginez, bere
ardurapean zituen aldizkarien argitaraldiak
biderkatu ondoren, arrakasta eta dirua lorturik,
bat-batean depresiozko krisiak jotzen
zuen, eta lur jota geratzen zen. Bazekien
edariek izugarrizko kaltea egiten ziotela,
baina ezin zuen utzi. Delirium tremens-eko
krisi batek jota hil zen, berrogei urte zituela,
Baltimoren.
Poeren poesia eta kontakizunak
Poek poesia, fikzioa eta kritikaren teoria
landu zituen. Zenbait kritikariren iritziz
(T.S. Elliot, A. Huxley), ez zuen ezertan obra
biribilik lortu. Poeren poesiak, oso bakuna
baita, oso erritmo markatuko lelo baten
efektua eragiten du, eta sentimendu sakon
eta primitiboak azaleratzen ditu. Poemek
musikaltasun agerikoa dute, baina egileak
sarritan belarrira ondoen jotzen duen hitza
hautatzen du, ez poemak benetan behar
duena. Izan ere, hitzen esanahiek ez zuten
Poe bereziki arduratzen, ezta poemaren
beraren esanahi orokorrak ere.
Izumenezko eleberria anglosaxoniar
erromantizismoko genero herrikoia eta tradizio
handikoa da. Poek leialtasunez jarraitzen
dio tradizio horri, topiko guztiei eutsiz,
baina osagai berriak txertatu zizkion,
eta generoa bikain berriztatu. Lehen begiratuan,
klasikoak bezalakoxeak dira Poerenizumenezko ipuinak : heroia hakar-bakarrik
dago, gaztelu zahar batean, edo ziega batean
itxia, edo basoan galduta. Osagai horiek
ordea Poek ez ditu inoiz deskribatzen :
halako lekuetan, egoera horietan egoteak
dakarren egonezina eta larritasuna deskribatzen
ditu. Izuzko ipuinetan gehiago nabarmentzen
da izaki bat leku bat baino, sentsazio
bat objektu bat baino. Poek ez du
eszenografia bat antolatzen, izumenezko
ipuin klasikoetan bezala ; aitzitik, gogo egoera
iradokitzea da helburua. Irakurketa
poliki-poliki hasten da, irakurlea egoeraren
dimentsio psikologikoaz jabe dadin ; Poeren
unibertsoa ez baitago ez benetako munduan
ez izadiaz gaindikoan: adimenaren mundua
da, gogoarena, errealitate objektiboaren
gainean eraikia. Egileak ez du irakurlea
mundu horren existentziaz komentzitu nahi ;
kontzientzia guztiz nahasirik duen pertsona
baten gogo egoeraren kide egin nahi du.
Kontakizun askotan, benetan gertatuak fantasia
bitxienekin nahastu zituen. Horren
adibide argiak dira The Narrative ofArthur
Gordon Pym (1838, Arthur Gordon Pym-en
kontakizuna), Melvilleren Moby Dick-en
aurrekaritzat hartzen dena. Poeren beste
istorio famatu batean, gorago aipatutako
Usher etxearen hondamena kontakizunean,
neurosi kasu bat aztertzen da, oraintsu jakin
denez, bere ezagun batena, ez, uste zen
bezala, berea.
Poeren ipuinek eragin handia izan dutela
ez du inork eztabaidatzen ; areago, literatura
genero berri baten sortzailea izan zela
ere esaten da, polizia eleberriarena hain
justu. Detektibe logikaz betea eta sen handikoa,
Sherlock Holmes-engandik hasita
detektibe guztien eredua izango zena. Monsieur
Auguste Dupin da, The Murders in the
Rue Morgue (1841, Rue Morgueko hilketak)
eta The Purloined Letter (1842, Gutun ebatsia)
istorioetako protagonista. Dupin dandy
bat da, bai itxuran, bai arraizoketen adimen
egituran, bere lana dotoretasun matematikoz
egiten duena, eta matematikaren
logika zehatzaz harilduko dira istorio hauek.
Interpretazioak, eraginak
Asaldagarria izaten da beti Poeren ipuinen
irakurketa. Eta hala gertatzen da halako
egonezin batek hartzen duelako irakurlearen
irudimena, ez plazerrik gabe ordea. Poeren
kontakizunek sentikortasunari eragiten
diote, haren alderdirik senezkoen eta ezkutuenari
. Eta eragin hori negatiboa da, ez
baitu ekintzara edo ezer baiestera bultzatzen
; gehienera ere, ezezagunak edo ezagutu
daitekeenaren mugak gugan duten indarrari
buruzko hausnarketa sorrarazten dute.Hala ere, higikunde erromantikoko bigarren
mailako epigonotzat hartu dute Poe
adituek ; fikziozko lanetan, eleberrigile gotikoen
ondorengotzat, eta Byron eta Shelleyren
jarraitzailetzat bertsoetan. Hori dela-eta,
badirudi ingeles tradizioan kokatu beharra
dagoela, baina, obra ingelesez idatzia badu
ere, Poe ez da britainiar idazlea, iparramerikar
idazlea da, areago, Estatu Batuetako
hegoaldekoa : badira bere obran errepikatzen
diren gai batzuk geroago Faulkner,
O'Neill edota Tennessee Williams-en lanetan
ere agertuko direnak, familiako krimen
baten obsesioa edo izugarrikeria batzuk.
Berehala ezagutu eta goretsi zuten atzerrian
Poeren izena. Bi frantses poeta izan zituen
batez ere propaganda egile: Charles Baudelaire
eta Stephan Mallarme. Haiek ezagutarazi
zuten, ez bakarrik Frantzian eta Europan,
baita Estatu Batuetan bertan ere. Poek
paper erabakigarria jokatu zuen frantses literaturan
: poesian, ereduzko maisu izan zen,
eta kritikan gidari. Frantses sinbolismoa Poeren
Konposizioaren filosofia lanean oinarritu
zen, haren irudiak baliatu zituen, eta haren
adibideak erabili zituzten "poesia huts"
delakoaren teoria modernoa sortzeko.