Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Alexander S. Puxkin (1799-1837)

Puxkin izan zen, aditu guztien arabera, errusierazko eta Errusiako literaturaren lehen berritzaile handia. Puxkini esker bizkortu zen modu nabarmenean errusiar literaturaren bilakaera motela, eta, nolabait esatearren, Europako gainerako literaturaren paretsuan kokatu zen. Neoklasizismoaren eta sentimentalismoaren oinordeko ez ezik, erromantizismoaren gurtzaile suharra izan zen, eta hark markatutako bidean gauzatu zen XIX. mendeko errusiar literatura errealista paregabea.<br><br>

 

Haurtzaroa eta gaztaroa

Alexander Sergeievitx Puxkin Moskun jaio zen 1799an. Kronika zaharretan askotan aipatu izan da aristokraziako familia batekoa zela, baina poeta jaiotzerako, Puxkindarrek ez zuten itzal handirik Errusiako gizartean. Amaren aldetik birraitona bitxi bat zuen, abisiniarra jatorriz, agi danean, turkiar soldaduek Konstantinoplako esklabo merkatuan saldua -omen-, eta han, Errusiako diplomatiko batek erosia. Denborarekin, Alexanderren birraitona abisianarra esklabo eta morroi izatetik Pedro La Handia tsarraren itsas armadako almirante maila iritsi ere zuen.

Puxkinen familiak lehenagotik zuen harremana literaturarekin. Alexanderren aitak liburutegi ona zuen etxean, frantses autoreen liburuz osatua, batik bat, eta horiexek izan ziren, hain zuzen, poetaren lehen irakurketak. Errusiako aitoren semeen ohiturari jarraituz, irakasle frantsesak izan zituen Puxkinek, eta errusiera baino lehenago irakatsi zioten frantsesa. Suertez, Arina Rodionovna izeneko haurtzain batek zaintzen zuen, eta hark irakatsi zion errusiarhizkuntza eta haren inguruko folklore aberatsa .

1811n, Alexandro La tsarrak Lizeo izeneko ikastetxe bat sortu zuen aristokraziako haurrentzat Tsarkoie Selo-n, tsarraren udako egoitzaren ondoan. Asmoa zera zen, noizbait administrazioko postu gorenetan e- gongo zirenei maila oneko hezkuntza eskaintzea.

Nahiz eta tsarra zegoen atzetik, Lizeoko programa nahiko liberala zen, eta orobat irakasleak. Puxkin ez zen ikasle distiratsua izan, interes handiagoa baitzuen historian eta literaturan, matematikan baino.

Lizeoko egonaldian nabarmen geratu zen Puxkinen izaeraren funtsezko ezaugarri bat : gauzak azken muturreraino eramateko joera zuen. Guztiz samurra edota neurrigabea izan ohi zen, oso erraz pasatzen zen bozkariotik atsekaberik hitsenera, jokoaren grinak mendean hartzen zuen sarri, eta horrekin batera, oso langilea zen, beti zerbait berria ikasteko prest, bai agiritegi zaharretan, politikako tratatuetan edo hizkuntzetan (hiruzpalau ezagutzen zituen).

 

Lehen argitalpenak

1812an, Errusiaren bizitzan eragin handia izango zuen gauza bat gertatu zen. Napoleonen aurkako gerra eta garaipena. Gertakari horrek asko goratu zuen Errusiako gizartearen sentimendu abertzalea eta askatasun desira berriak piztu zituen gazteengan.

1814an argitaratu ziren Puxkinen lehen olerkiak, eta Lizeoaz haraindiko ospea bildu zuen. Garai hartako idazle entzutetsuenek -Derzhavin, Karamzin, Zhukovski, eta abarrek- etorkizun oparoa iragarri zioten.

1817an amaitu zituen Lizeoko ikasketak eta Kanpo Arazoetako Ministerioan sartu zen. Lanak ez zion denbora askorik kentzen eta, bere famaz baliaturik, San Petersburgok eskaintzen zizkion plazer guztiezgozatzen saiatu zen. Aldi berean, liberalen eta masoien zirkuluetara hurbildu zen eta neurtitz eta epigrama zorrotz batzuk idatzi zituen, ideia politiko muturreko samarrak aldezten zituela.

Ruslan i Liudmila (1820, Ruslan eta Liudmila) olerkiak -errusiar folklorearen kutsu handia du, nahiz eta Puxkinek asmatutako argumentua izan- eztabaida sutsua piztu zuen irakurle "zaharzaleen eta eraberritzaileen - artean. Olerki horretan herri hizkera biziari eman zion lehentasuna Puxkinek, eta, bere obra horretatik aitzakia harturik, errusiera ikasteko aldarria egin zuen, baina ez handikien bilera-aretoetan, plazetan eta ferietan baizik.

 

Deserriturik

1820an, Errusia hegoaldera deserritu zuten, hiru urterako, administrazioko kargu txiki bat emanda. Orduan korritu zituen Moldavia, Krimea eta Kaukaso aldea. Aldi hartan idatzi zituen Puxkinek Lord Byronen eragin handia zuten olerki erromantiko batzuk, hala nola Kavkazski plennik (1822, Kaukasokogatihua), Bakhtxsaraiskifontan (1824, Bakhtxisaraiko iturria) eta Tsigani (1827, Ijitoak).

Garaitsu hartan hasi zuen Puxkinek bere olerki lan luzeena eta garrantzizkoena, neurtitzez egindako eleberri oso bat: Yevgeny Onegin (1833). Deserritua egon arren, Puxkinek errespeto gutxiz tratatzen zituen administrazioko eskalan gainetik zituenak.

Beharbada, horregatik bota zuten zerbitzutik eta Mikhailovskoieko bere jabetzara urrundu zuten, Letoniako mugara. Hantxe bizi izan zen 1824tik 1826ra. Arina Rodionovna, Puxkinen haurtzain zaharra ere hantxe bizi zen. Bitxia bada ere, Puxkinek olerki mordoa eskaini zizkion bere haurtzain zaharrari, eta hakar bat ere ez bere amari. "Auzotar gutxi ditut -idatzi zien San Petersburgoko lagunei-, familia bakarra ezagutzen dut, eta horiek ere ez ditut maiz ikusten. Egunezzaldiz ibiltzen naiz, eta gauez, nire haurtzainak kontatzen dizkidan istorioak entzuten ditut [...] huraxe da nire lagun bakarra, harekin ez beste guztiekin aspertu egiten nahiz." Eta liburuak eskatzen zizkien etengabe : "Liburuak, jainkoagatik, bidal iezazkidazue liburuak ; olerkiak, olerkiak, bidal iezadazue Byron, Walter Scott..." Bien bitartean, lanak argitaratu ahala, Puxkinen ospea geroz eta hancliagoa zen.

Errusiaren historiak pizten zion interesak bultzatuta Boris Godunov antzerki lana idatzi zuen, XVI. mendearen azkenetan eta XVILaren hasieran jazotako benetako gertakari batean oinarriturik. Hona hemen istorioa . Ivan Izugarriaren semea, Fiodor, Boris Godunov handikiaren arrebarekin ezkondurik zegoena, oinordekorik gabe hil zen.

Ivan Izugarriaren beste semea, Dimitri, mutiko bat, era arraroan hil zen : jolasean zebilela, sastakai bat lurrean sartzen, epilepsia atake bat izan zuen, lurrera erori, sastakaia sartu zitzaion eta hil egin zen. Boris Godunovek hartu zuen orduan tsarraren aulkia.

1825eko abenduaren l4an, Puxkin Mikhailovskoieko erretiro derrigortuan zegoela, San Petersburgon, Nikolas I.a tsar herriaren aurrera zin egitera joandako goardia inperiala matxinatu zen. Aitoren seme gazteak ziren matxinatuak, Puxkinen lagunak, haren pentsaera berberekoak. Berehalaxe zapaldu zuten jazarraldia eta matxinoei zigor gogorrak ezarri zitzaizkien. Tsar berriak, orduan, poetarekin adiskidetu nahi izan zuen : Mikhailovskoeko desterrua kendu zion, eta bere koroatzea zela-eta Moskun ospatu ziren festetara gonbidatu zuen.

Gainera, mesede berezi gisa, Puxkinen zentsore lana tsarrak herak egitea erabaki zuen.

 

Deserritiko itzulera

Horrela itzuli zen Puxkin Moskura, bere jaioterrira, geroz eta ugariago zituen miresleei pozbidea ematen ziela. Tsarraren adeitasunari erantzuteko, poema ospetsu batzuk eskaini zizkion, eta, berorietan, Pedro I.a tsarra jarraibidetzat erabil zezan eskatzen zion, nekaezina eta irmoa izateko, hura bezala, eta bekaitzik gabea. Baina Siberian zituen lagunak ere ez zituen ahaztu, eta lagun baten emaztearen bitartez Siberiako ineatze sakonetan izenburuko olerkia igorri zien. 1828 aldera, Puxkinek Natalia Gontxarova ezagutu zuen, Moskuko emakumerik ederrentzat zeukatena ; maitemindu zen eta ezkontzeko eskatu zion. Erraz maitemintzen omen zen eta gonazale fama zuen, eta Gontxarovaren amak ez zion baiezko garbirik eman. Puxkinek ez zuen etsi, hala ere, eta azkenean lortu zuen nahi zuena. Aitak, ezkonsaritzat, Moskutik sortaldera dagoen Boldinoko jabetza eman zion. 1830eko irailean, herri horretara joan zen poeta berejabetza berrien kargu egitera, egun batzotarako asmotan, presaka baitzegoen Moskura itzuli eta ezkontzeko. Baina hiru hilabetez geratu behar izan zuen Boldinon : kolera izurri batek hartu zuen Mosku mendean eta debekatu egin zuten hara sartzea edo handik irtetea.

 

Udazken emankorra

Geroztik "Boldinoko udazkena" deitu zaion hura izan zen, zalantzarik gabe, Puxkinen bizitza guztiko aldi garrantzizkoena eta emankorrena. Boldino izadi zekenez inguratutako herriska miserable bat zen.

Gainera, euriteen eraginez, eskualde guztia lokazti handi bat bilakatu zen. Hala ere -edo, beharbada, horregatixe-, Puxkinek egun guztia idazten ematen zuen. Genero guztietan idatzi zuen hiru hilabete haietan, eta maisu lanak egin zituen denetan. Prosan Povesti pokoynogo I.P. Belkina (1839, Belkingo ipuinak) idatzi zituen. Neurtitzez, egileak berak "trajedia txikiak" izendatu zituenak : Skupoy rytsar (1836, Zaldun zekena), Mozart i Salieri (1831, Mozart eta Salieri), Kamenny gost (1839, Harrizko gonbidatua) eta Pir vo vremya cbumy (1832, Oturuntza izurri garaian). Beste olerki asko idatzi izanaz gainera, orduan amaitu zuen Yevgeny Onegin izeneko neurtitzezko eleberri ospetsua ere.

Belkingo ipuinak dira errusiar prosa errealistaren aitzindari eta hasierako zutabe . Errusian kokatzen dira istorioak eta erromantizismoko elementu asko dituzte.

Trajedia txikiak, aldiz, obra dramatiko labur batzuk dira, sei orritik pasatzen ez direnak, eta denak Errusiatik urrun gertatzen dira.

 

Azken urteak

Berrogeialdia amaitu zenean, Puxkin Moskura itzuli zen eta 1831ko otsailean ezkondu zen, azkenean. Handik laster San Petersburgora joan ziren bizitzera, eta hango gorte-bizitzako ohiko partaide bilakatu ziren ezkonberriak. Poetaren bizitzako azken aldi honetan ordu arte egin gaheko lanei ekin zien. Hasteko, estatuko agiritegiak arakatzen hasi zen Pedro Laren istoriorako datuen bila. Baina denboran atzerago ere jo behar izan zuen, Pugatxov buruzagi nekazariaren bizitza idatziko bazuen. Azterketa hauetatik jaio ziren Istoriya Pugachova (1834, Pugatxoven historia), eta Kapitanskaya docbka (1836, Kapitainaren alaba).

Garaitsu hartan, gorteko bizitzak sortzen zizkion gastu ugariei aurre egitearren, saiakerak eta literatur kritikak argitaratzen hasi zen aldizkari batean. Ordu arteko errusiarliteratura handikien zeregina zen, eta, jakina, denak "amateurrak" ziren. Puxkin izan zen Errusiako lehenengo literato profesionala . Hona hemen haren lema : Inspirazioa ez da saltzen, baina eskuizkribua bai".

Poeta aspertuta zegoen gorteko bizitzaz baina tsarrak ez zion aldentzen uzten, poetaren emaztearen edertasunak distira berezia ematen baitzien gorteko ospakizunei.

1834an Georges D. Anthes izeneko aristokrata frantses gazte bat azaldu zen San Petersburgon . Mihi gaiztoek ziotenez, Puxkinen emazte gaztea gorteiatzen hasi zen Anthes . Irainezko hiruzpalau gutun izengabe jaso ondoren, duelorako desafioa egin zion Puxkinek emaztearen ohorea garbitzeko, eta, 1837ko urtarrilaren 27an, San Petersburgotik hurbileko zelai batean, larriki zauritua gertatu zen. Handik bi egunera hil zen Puxkin.

Tximista bezala zabaldu zen berria eta errusiarrek nahigabe ikaragarria izan zuten.

Poliziaren buruak, desordenak saihestearren, gauez eta isilka eraman zuten poetaren hilotza Mikhailovskoietk hurbileko Sviatogorskeko monasteriora, eta hantxe hilobiratu zuten.

Zenbait historialarik diotenez, Anthens hori tiralari trebea zen, eta hura San Petersburgora azaltzea eta haren desafioak, nobleziako zati batek Puxkinen kontra, hura hiltzeko, antolatutako maniobrak ziren guztiak.