Haurtzaroa eta gaztaroa
Alexander Sergeievitx Puxkin Moskun
jaio zen 1799an. Kronika zaharretan askotan
aipatu izan da aristokraziako familia
batekoa zela, baina poeta jaiotzerako, Puxkindarrek
ez zuten itzal handirik Errusiako
gizartean. Amaren aldetik birraitona bitxi
bat zuen, abisiniarra jatorriz, agi danean,
turkiar soldaduek Konstantinoplako esklabo
merkatuan saldua -omen-, eta han,
Errusiako diplomatiko batek erosia. Denborarekin,
Alexanderren birraitona abisianarra
esklabo eta morroi izatetik Pedro La
Handia tsarraren itsas armadako almirante
maila iritsi ere zuen.
Puxkinen familiak lehenagotik zuen
harremana literaturarekin. Alexanderren aitak
liburutegi ona zuen etxean, frantses autoreen
liburuz osatua, batik bat, eta horiexek
izan ziren, hain zuzen, poetaren lehen
irakurketak. Errusiako aitoren semeen ohiturari
jarraituz, irakasle frantsesak izan zituen
Puxkinek, eta errusiera baino lehenago
irakatsi zioten frantsesa. Suertez, Arina
Rodionovna izeneko haurtzain batek zaintzen
zuen, eta hark irakatsi zion errusiarhizkuntza eta haren inguruko folklore aberatsa
.
1811n, Alexandro La tsarrak Lizeo izeneko
ikastetxe bat sortu zuen aristokraziako
haurrentzat Tsarkoie Selo-n, tsarraren udako
egoitzaren ondoan. Asmoa zera zen, noizbait
administrazioko postu gorenetan e-
gongo zirenei maila oneko hezkuntza
eskaintzea.
Nahiz eta tsarra zegoen atzetik, Lizeoko
programa nahiko liberala zen, eta orobat
irakasleak. Puxkin ez zen ikasle distiratsua
izan, interes handiagoa baitzuen historian
eta literaturan, matematikan baino.
Lizeoko egonaldian nabarmen geratu
zen Puxkinen izaeraren funtsezko ezaugarri
bat : gauzak azken muturreraino eramateko
joera zuen. Guztiz samurra edota neurrigabea
izan ohi zen, oso erraz pasatzen
zen bozkariotik atsekaberik hitsenera, jokoaren
grinak mendean hartzen zuen sarri,
eta horrekin batera, oso langilea zen, beti
zerbait berria ikasteko prest, bai agiritegi
zaharretan, politikako tratatuetan edo hizkuntzetan
(hiruzpalau ezagutzen zituen).
Lehen argitalpenak
1812an, Errusiaren bizitzan eragin handia
izango zuen gauza bat gertatu zen. Napoleonen
aurkako gerra eta garaipena. Gertakari
horrek asko goratu zuen Errusiako gizartearen
sentimendu abertzalea eta askatasun
desira berriak piztu zituen gazteengan.
1814an argitaratu ziren Puxkinen lehen
olerkiak, eta Lizeoaz haraindiko ospea bildu
zuen. Garai hartako idazle entzutetsuenek
-Derzhavin, Karamzin, Zhukovski, eta
abarrek- etorkizun oparoa iragarri zioten.
1817an amaitu zituen Lizeoko ikasketak
eta Kanpo Arazoetako Ministerioan sartu
zen. Lanak ez zion denbora askorik kentzen
eta, bere famaz baliaturik, San Petersburgok
eskaintzen zizkion plazer guztiezgozatzen saiatu zen. Aldi berean, liberalen
eta masoien zirkuluetara hurbildu zen eta
neurtitz eta epigrama zorrotz batzuk idatzi
zituen, ideia politiko muturreko samarrak
aldezten zituela.
Ruslan i Liudmila (1820, Ruslan eta
Liudmila) olerkiak -errusiar folklorearen
kutsu handia du, nahiz eta Puxkinek asmatutako
argumentua izan- eztabaida sutsua
piztu zuen irakurle "zaharzaleen eta eraberritzaileen
- artean. Olerki horretan herri
hizkera biziari eman zion lehentasuna Puxkinek,
eta, bere obra horretatik aitzakia harturik,
errusiera ikasteko aldarria egin zuen,
baina ez handikien bilera-aretoetan, plazetan
eta ferietan baizik.
Deserriturik
1820an, Errusia hegoaldera deserritu zuten,
hiru urterako, administrazioko kargu
txiki bat emanda. Orduan korritu zituen
Moldavia, Krimea eta Kaukaso aldea. Aldi
hartan idatzi zituen Puxkinek Lord Byronen
eragin handia zuten olerki erromantiko batzuk,
hala nola Kavkazski plennik (1822,
Kaukasokogatihua), Bakhtxsaraiskifontan
(1824, Bakhtxisaraiko iturria) eta Tsigani
(1827, Ijitoak).
Garaitsu hartan hasi zuen Puxkinek bere
olerki lan luzeena eta garrantzizkoena, neurtitzez
egindako eleberri oso bat: Yevgeny
Onegin (1833). Deserritua egon arren, Puxkinek
errespeto gutxiz tratatzen zituen administrazioko
eskalan gainetik zituenak.
Beharbada, horregatik bota zuten zerbitzutik
eta Mikhailovskoieko bere jabetzara urrundu
zuten, Letoniako mugara. Hantxe bizi
izan zen 1824tik 1826ra. Arina Rodionovna,
Puxkinen haurtzain zaharra ere hantxe bizi
zen. Bitxia bada ere, Puxkinek olerki mordoa
eskaini zizkion bere haurtzain zaharrari,
eta hakar bat ere ez bere amari. "Auzotar
gutxi ditut -idatzi zien San Petersburgoko
lagunei-, familia bakarra ezagutzen dut, eta
horiek ere ez ditut maiz ikusten. Egunezzaldiz ibiltzen naiz, eta gauez, nire haurtzainak
kontatzen dizkidan istorioak entzuten
ditut [...] huraxe da nire lagun bakarra, harekin
ez beste guztiekin aspertu egiten nahiz."
Eta liburuak eskatzen zizkien etengabe :
"Liburuak, jainkoagatik, bidal iezazkidazue
liburuak ; olerkiak, olerkiak, bidal iezadazue
Byron, Walter Scott..."
Bien bitartean, lanak argitaratu ahala,
Puxkinen ospea geroz eta hancliagoa zen.
Errusiaren historiak pizten zion interesak
bultzatuta Boris Godunov antzerki lana
idatzi zuen, XVI. mendearen azkenetan eta
XVILaren hasieran jazotako benetako gertakari
batean oinarriturik. Hona hemen istorioa
. Ivan Izugarriaren semea, Fiodor,
Boris Godunov handikiaren arrebarekin ezkondurik
zegoena, oinordekorik gabe hil zen.
Ivan Izugarriaren beste semea, Dimitri, mutiko
bat, era arraroan hil zen : jolasean zebilela,
sastakai bat lurrean sartzen, epilepsia
atake bat izan zuen, lurrera erori, sastakaia
sartu zitzaion eta hil egin zen. Boris Godunovek
hartu zuen orduan tsarraren aulkia.
1825eko abenduaren l4an, Puxkin
Mikhailovskoieko erretiro derrigortuan zegoela,
San Petersburgon, Nikolas I.a tsar
herriaren aurrera zin egitera joandako goardia
inperiala matxinatu zen. Aitoren seme
gazteak ziren matxinatuak, Puxkinen lagunak,
haren pentsaera berberekoak. Berehalaxe
zapaldu zuten jazarraldia eta matxinoei
zigor gogorrak ezarri zitzaizkien. Tsar berriak,
orduan, poetarekin adiskidetu nahi
izan zuen : Mikhailovskoeko desterrua kendu
zion, eta bere koroatzea zela-eta Moskun
ospatu ziren festetara gonbidatu zuen.
Gainera, mesede berezi gisa, Puxkinen zentsore
lana tsarrak herak egitea erabaki zuen.
Deserritiko itzulera
Horrela itzuli zen Puxkin Moskura, bere jaioterrira, geroz eta ugariago zituen miresleei pozbidea ematen ziela. Tsarraren adeitasunari erantzuteko, poema ospetsu batzuk eskaini zizkion, eta, berorietan, Pedro I.a tsarra jarraibidetzat erabil zezan eskatzen zion, nekaezina eta irmoa izateko, hura bezala, eta bekaitzik gabea. Baina Siberian zituen lagunak ere ez zituen ahaztu, eta lagun baten emaztearen bitartez Siberiako ineatze sakonetan izenburuko olerkia igorri zien. 1828 aldera, Puxkinek Natalia Gontxarova ezagutu zuen, Moskuko emakumerik ederrentzat zeukatena ; maitemindu zen eta ezkontzeko eskatu zion. Erraz maitemintzen omen zen eta gonazale fama zuen, eta Gontxarovaren amak ez zion baiezko garbirik eman. Puxkinek ez zuen etsi, hala ere, eta azkenean lortu zuen nahi zuena. Aitak, ezkonsaritzat, Moskutik sortaldera dagoen Boldinoko jabetza eman zion. 1830eko irailean, herri horretara joan zen poeta berejabetza berrien kargu egitera, egun batzotarako asmotan, presaka baitzegoen Moskura itzuli eta ezkontzeko. Baina hiru hilabetez geratu behar izan zuen Boldinon : kolera izurri batek hartu zuen Mosku mendean eta debekatu egin zuten hara sartzea edo handik irtetea.
Udazken emankorra
Geroztik "Boldinoko udazkena" deitu
zaion hura izan zen, zalantzarik gabe, Puxkinen
bizitza guztiko aldi garrantzizkoena
eta emankorrena. Boldino izadi zekenez
inguratutako herriska miserable bat zen.
Gainera, euriteen eraginez, eskualde guztia
lokazti handi bat bilakatu zen. Hala ere
-edo, beharbada, horregatixe-, Puxkinek
egun guztia idazten ematen zuen. Genero
guztietan idatzi zuen hiru hilabete haietan,
eta maisu lanak egin zituen denetan. Prosan
Povesti pokoynogo I.P. Belkina (1839,
Belkingo ipuinak) idatzi zituen. Neurtitzez,
egileak berak "trajedia txikiak" izendatu zituenak
: Skupoy rytsar (1836, Zaldun zekena),
Mozart i Salieri (1831, Mozart eta Salieri),
Kamenny gost (1839, Harrizko gonbidatua)
eta Pir vo vremya cbumy (1832,
Oturuntza izurri garaian). Beste olerki
asko idatzi izanaz gainera, orduan amaitu
zuen Yevgeny Onegin izeneko neurtitzezko
eleberri ospetsua ere.
Belkingo ipuinak dira errusiar prosa
errealistaren aitzindari eta hasierako zutabe
. Errusian kokatzen dira istorioak eta erromantizismoko
elementu asko dituzte.
Trajedia txikiak, aldiz, obra dramatiko labur
batzuk dira, sei orritik pasatzen ez direnak,
eta denak Errusiatik urrun gertatzen dira.
Azken urteak
Berrogeialdia amaitu zenean, Puxkin
Moskura itzuli zen eta 1831ko otsailean ezkondu
zen, azkenean. Handik laster San Petersburgora
joan ziren bizitzera, eta hango
gorte-bizitzako ohiko partaide bilakatu ziren
ezkonberriak. Poetaren bizitzako azken
aldi honetan ordu arte egin gaheko lanei
ekin zien. Hasteko, estatuko agiritegiak arakatzen
hasi zen Pedro Laren istoriorako datuen
bila. Baina denboran atzerago ere jo
behar izan zuen, Pugatxov buruzagi nekazariaren
bizitza idatziko bazuen. Azterketa
hauetatik jaio ziren Istoriya Pugachova
(1834, Pugatxoven historia), eta Kapitanskaya
docbka (1836, Kapitainaren alaba).
Garaitsu hartan, gorteko bizitzak sortzen
zizkion gastu ugariei aurre egitearren, saiakerak
eta literatur kritikak argitaratzen hasi
zen aldizkari batean. Ordu arteko errusiarliteratura handikien zeregina zen, eta, jakina,
denak "amateurrak" ziren. Puxkin izan
zen Errusiako lehenengo literato profesionala
. Hona hemen haren lema : Inspirazioa
ez da saltzen, baina eskuizkribua bai".
Poeta aspertuta zegoen gorteko bizitzaz
baina tsarrak ez zion aldentzen uzten, poetaren
emaztearen edertasunak distira berezia
ematen baitzien gorteko ospakizunei.
1834an Georges D. Anthes izeneko aristokrata
frantses gazte bat azaldu zen San Petersburgon
. Mihi gaiztoek ziotenez, Puxkinen
emazte gaztea gorteiatzen hasi zen Anthes
. Irainezko hiruzpalau gutun izengabe
jaso ondoren, duelorako desafioa egin zion
Puxkinek emaztearen ohorea garbitzeko, eta,
1837ko urtarrilaren 27an, San Petersburgotik
hurbileko zelai batean, larriki zauritua gertatu
zen. Handik bi egunera hil zen Puxkin.
Tximista bezala zabaldu zen berria eta
errusiarrek nahigabe ikaragarria izan zuten.
Poliziaren buruak, desordenak saihestearren,
gauez eta isilka eraman zuten poetaren
hilotza Mikhailovskoietk hurbileko
Sviatogorskeko monasteriora, eta hantxe
hilobiratu zuten.
Zenbait historialarik diotenez, Anthens
hori tiralari trebea zen, eta hura San Petersburgora
azaltzea eta haren desafioak, nobleziako
zati batek Puxkinen kontra, hura hiltzeko,
antolatutako maniobrak ziren guztiak.