Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Marazoni eta Leopardi, italiar erromantizismoaren aitzindari
Alessandro Manzoni (1785-1873)
Alessandro Manzoni italiar olerkaria eta eleberrigilea Milanen jaio zen 1785ean eta hiri hartan bertan hil 1873an. Eleberri historikoak egiten hartu zuen ospea, eta Risorgimento higikundearen garaiko nazionalismoaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, Ipromessi sposi maisulanarekin batez ere.
Lehen urteak
Manzoniren gurasoak banandu egin
ziren 1792an, eta harrezkero eskola erlijiosoetan
ikasi zuen, aitaren ardurapean.
1801ean Milango nobleen eskolara aldatu
zuten eta han ikasi zuen 1805 arte. Milanen
harremanak izan zituen iheslari politikoekin
eta ideia ilustratuetan sakondu
zuen. Joera jakobino erradikala eta elizaren
kontrakoa nabarmendu zen Manzonirengan
urte haietan, Del trionfo de la liberta
(Askatasunaren garaipena, 1801) obrako
4 kantuek erakusten duten bezala.
Parisko egonaldia
1805. urtean Parisa aldatu zen, amarekin
elkartzera. 1810 arte bizi izan zen han,
eta garrantzi handiko urteak izan zituen, bai
bere bizitzari eta baita, batez ere, bere karrerari
dagokionez ere. Izan ere, Europako
literatura joeren berri izan zuen Parisen, eta
beste kultura batzuk ezagutu zituen. Harremanak
izan zituen ideologo errepublikazaleekin,
eta frantses tradizio moralista
ezagutu eta bereganatu zuen. Horrela literaturaren
kontzeptua aldatzen ari ziren
ezaugarriak jabetzen joan zen.
1808. urtean Henriette Blondel gazte
kalbinistarekin ezkondu zen. Emaztea katolizismora
bihurtu zen ezkondu eta handikdenbora gutxira, eta Manzoni bera ere,
bere jarrera agnostikoa alde batera utzirik,
Voltaireren deismora hurbildu zen lehenik,
eta katoliko egin zen, azkenik, 1810ean.
Manzoniren oparoaldia
Urte hartan Milanera itzuli zen. Milanen
idazleen eta intelektualen bilgune bihurtu
zuen bere etxea, eta erromantizismoaren sehaskatzat
har daiteke, horrenbestez.
Hiru urtez idatzi gabe egon ondoren
literaturari heldu zion berriro 1812an, eta
Inni sacri (Ereserki sakratuak) obraren lehen
abestiak argitaratu zituen (1822an eman
zuen argitara azkena). Handik aurrera, eta
1817. urtea inguru arte, izan zituen Marazonik
urterik oparoenak olerkigile, antzerkigile,
eleberrigile eta teorialari gisa.
Antzerkiari dagokionez, bi obra hauek
ditu aipagarriak : 11 conte di Carmagnola
(Carmagnolako kondea, 1820), XV. mendean
Venezia eta Milan artean gertatu ziren
istiluei buruzko obra erromantikoa, eta Aldechi
(1822), Lonbardiaren historiari buruzko
drama poetikoa. Shakespeareren eragina
ageri duten bi antzezlan hauek, Manzoniren
olerkigintzaren obra bikaintzat har daitezkeen
koruak agertzen dituzte eta bikain
dokumentatuta daude ; horrez gainera, arau
klasikoak hautsi zituen egileak lan horietan,
eta horrenbestez, haiek dira erromantizismoaren
muina garbien erakusten dutenak.
Olerkietan, berriz, Marzo 1821 (1821 eko
martxoa, 1821) eta Il cinque maggio (Maiatzaren
5a, 1822), Napoleonen heriotza
zela-eta hari buruz idatzitako oda, dira azpimarratzekoak
. Goetheren ustez gertaera
historiko hari buruz sekula idatzi den lanik
ederrena da Maiatzaren 5a.
Baina, hasieran esan bezala, Manzoniren
obrarik ospetsuena Ezkongaiak eleberri
historikoa da. Italiar abertzaletasunaren
maisulantzat hartua da, eta Italia berriko
hizkuntza eta prosa finkatu zituen.
Ezkongaiak
Manzoni 1821. urtean hasi zen Ezkongaiak
eleberria idazten. Lehenengo bertsioa,
Fermo eta Lucia, 1823an amaitu zuen, baina
1827. urtean eman zuen argitara lan osoa,
hiru liburukiz osaturiko argitalpen batean.
1842an, dena dela, zuzenduta argitaratu
zuen atalka.
Ezkongaiak eleberria XVII. mendean
dago kokatua, Lonbardian, eta Renzo eta
Lucia nekazarien istorioa du kontagai. Renzo
eta Lucia ezkongaiak dira eta ezkondu
egin nahi dute. Herriko jauntxoa emaztegaiaz
maitemintzen da, ordea, eta ezkontza
hori galarazteko ahalegin guztiak egingo
ditu, herriko apaiz koldarra mehatxatuz,
besteak beste. Hainbat gorabeheraren ondoren
(gerra, izurria, etab.), ezkontzea lortzen
dute gazteek.
Garai hartan ohi zen bezala, Manzonik
ez zuen irudimenezko gertaerek egia historikoa
ezkutatzerik nahi izan, eta irudimena
eta historia bateratu zituen horretarako, gertaera
eta sentimendu errealak hobeki azaldu
ahal izateko. Sinesgarritasuna ematen ahalegindu
zen, beraz, Manzoni, baina horretarako
lana berridatzi eta herri hizkuntzara egokitu
behar izan zuen 1842ko argitalpenerako,
maila guztietako irakurleek, eta ez soilik
eliteek, ulertzeko moduko obra izan zedin.
Giacomo Leopardi (1798-1837)
Giacomo Leopardi aita santuaren estatuetako Recanati herrixkan jaio zen 1798an eta Napolin hil 1837an. Olerkari eta filosofo gisa nabarmendu zen, eta XIX.. endeko idazle nagusietako bat da bere olerkigintza lirikoari eta lan filosofikoei esker.
Lehenengo ikasketak eta klasikoen eragina
Leopardi familia noble batean sortu zen
eta aitaren eta apaizen eskutik jaso zuen
lehen heziketa. Heziketa kontserbadoreaizan zuen, eta giro konformista eta erreakzionarioan
hezi zuten beraz, baina Leopardik
berehala baztertu zuen giro hura
eta bere kasa hasi zen ikasten. Horrela, 16
urte zituela grekoa, latina eta zenbait hizkuntza
moderno ikasi zituen eta hainbat
obra klasiko itzuli zituen. Bi tragedia, italierazko
zenbait poema eta beste obra batzuk
ere idatzi zituen, adibidez Storia
dell'astronomia (Astronomiaren historia)
eta Saggio sopra gli errori popolari degli antichi
(Antzinatekoen akats ezagunei buruzko
saiakera, 1815), Europa guztian ospetsu
egin zutenak. Obra horietan Leopardiren
heldutasun aroko zenbait ezaugarri
eta gai nabarmentzen dira, iluminismoaren
eragina eta klasikoek eta antzinateko izpirituak
izpiritu modernoaren gainean zuten
nagusitasuna, adibidez.
Ikasteko zuen grina hark, ordea, osasuna
hondatu zion (begi batetik itsu gelditu
zen eta bizkarrezur muinean eritasun
bat zuen) eta sarritan utzi behar izan zituen
bertan behera ikasketak. Bestalde, anaiarrebekin
harreman ona zeukan arren,
gurasoen aldetik ez zuen jaso herak nahi
zuen arreta guztia, eta horrela hasi zen bere
baitako samina eta etsipena olerkietan
hustutzen, Appressamento della morte
(Heriotzara hurbiltzen) 1816an idatzia eta
1835ean argitara emana) obran esaterako.
Hipiko erriman idatzitako olerkia da, Petrarcaren
eta Danteren eragina ageri du, eta
olerkigintzarako trebetasun handia eta
etsipenezko sentipen sakona erakutsi zituen
egileak.
Aipatu berri diren gaztetako gertaera
horiek etsipena eragin bazioten, erabat
lurjota gelditu zen 1817-1818 urteetan : batetik
Gertnide Cassi lehengusina ezkonduarekin
maitemindu zen (harreman ezinezko
hari buruz idatzi zuen Diario d'amore
egunkarian eta Il primo amore elegian), eta
bestetik, aitaren gurdizainaren alaba tuberkulosiak
jota hil zen (hari eskaini zionA Silvia, bere olerki nagusietako bat). Saminez
eta atsekabez beteriko urteak izan
ziren Leopardirentzat, eta munduaren ikuspegi
ezkorra eta etsia osatuz joan zen horrela
.
1817. urtearen inguruan hasi zen idazten
1835ean Zibaldone di pensieri (Gogoetennahas-mahasa) izenburupean argitara
eman zuen gogoeta filosofiko, psikologiko
eta literarioen bilduma. Aurrerapenak eta
gizakiaren filosofiak kutsatu gabeko antzinatasuna
berreskuratu nahi izan zuen Leopardik,
eta erlijioaren, arrazoiaren eta izadiaren
arteko gatazka islatu zuen, besteak
beste, obra honetan. Esan bezala olerkari
erromantikotzat hartua da Leopardi, baina
hainbat kontraesan zituen, italiar egile erromantikoek
ohi bezala ; zenbait obretan, olerkietan
batez ere, klasizismora jo zuen estiloari
dagokionez, eta ideiei dagokienez ere,erromantikoei aurre egin zien, bere ustez mundu klasikoan izadiarekin bat eginda bizi baitziren, haina erromantizismoaren eta arrazionalismo ilustratuaren eraginez gizakia desnaturalizatu egin baitzen, gizakiak bere berezko bizitasuna galdu baitzuen. Izadiaren aldeko jarrera hori, dena den, aldatu egin zen haren azken urteetako obretan ikus daitekeenez.
Gogaitasunetik ihesi
Nahigabeez beteriko bizitza hartan izan
zen gertaera pozgarririk, adiskidetasunarekin
loturik beti. Azpimarratzekoa da, adibidez,
Pietro Giordani jakintsuarekiko harremana,
eta geroago, Antonio Ranierirekin
izan zuena.
Pietro Giordaniren gomendioz atera zen
Leopardi sorterritik. 1818an etxetik alde
egitea gomendatu zion Giordanik, eta Leopardi
ihes egiten saiatu zen. Saiakera hartan
huts egin zuen, baina Erromara bidaiatu
ahal izan zuen 1822an, familiaren baimenarekin
.
1822an idatzi zituen Canzone (Kantuak,
1831) olerki bildumako lehen lanak, eta
haietan erakutsi zuen Leopardiren heldutasun
aroko ezaugarri nagusiak : izpiritualismoaren
kontrako jarrera, gizakiaren
zoriontasunik eza, borondatearen garrantzia
azpimarratzea... Urte haietan bakardade
existentzialaren ateetara iritsi zen Leopardi
; patuaren tiranokeria salatu zuen, eta lege
unibertsal itogarri eta zapaltzaileen kontra
agertu zen.
Hurrengo urteetan zenbait bidaiak egin
zituen Boloniara, Recanatira, Pisara eta Florentziari
eta hainbat lan eman zituen argitara
: Versi olerki bilduma (1826) eta Operette
morali (1827), bere saminaren doktrinari
buruzko gogoeta agertzen duen lan
filosofikoa. Garai hartan hautsi egin zuen,
lehen esan bezala, hasieran izadiari izan
zion atxikimendua, eta arrazoiaren eta erlijioaren
aurrean hari emandako paperaren
ordez, hura identifikatu zuen gizakiaren
zorigaitzaren arrazoi nagusi gisa.
Azken urteak
Antonio Ranieriren laguntzari esker
Florentziara bidaiatu zuen berriro 1830ean.
I canti olerki bilduma plazaratu zuen orduan
eta florentziar gazte eder batekiko
maitasunean oinarriturik idatzi zuen, bestalde,
bere olerki bikainenetakoak : Il pensiero
dominante (Pentsamendu nagusia),
Amore e morte (Maitasuna eta heriotza),
Consalvo, A se stesso (Nire buruari). Obra
haietan maitasuna agertu zuen gogaitasunari
aurre egiteko bide bakar gisa.
1833an Napolira aldatu zen, bere osasunak
hobera egingo zuelakoan, baina hantxe
hil zen handik lau urtera.