Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Walter Scott (1771-1832)
Iraganaren zaletasuna XVIII. mendearen bukaeran
Walter Scott (1771-1832) Edinburgon
jaio zen, baina osasun txarreko haurra izanik
-elbarri geratu zen-, Highlands-etan,
Eskoziako iparralde menditsuan, eman zuen
bere haurtzaroaren parte bat, aiton-amonen
etxean, amonak eta izebak kontatzen zizkioten
ipuin, balada eta kontakizun zaharrak
entzunez eta ikasiz.
"Gotikoaren berpizkundea" deritzanaren
baitan (The gothic revival) ulertu behar da
Scotten literatura lana. Izan ere, fikziozko
iragan idealizatu baten zaletasunak irakurlego
zabala harri herria zuenean iritsi zen
Scott literaturara. 1760an, James Macpherson
eskoziar poetak antzinako britainiar
bardoen garaira itzuli nahi izan zuen Ossian-en
poemak obrarekin; aldi berean ia,
Thomas Percy-k ingeles poesia zaharreko
testuak bildu zituen (Ingeles poesia antzinakoaren
erlikiak, 1765) ; aldi bertsuan
berraurkitu zuten ingelesek Chaucer, eta
saiatu zen Chatterton estilo zaharra imitatzen
. Scott hera George Ellis-ekin jarri zen
harremanetan 1801. urtean, Ellis zalduneriako
testuak, geroago argitaratuko zituenak,
biltzen ziharduen unean. Sturm und Drang
alemaniar higikundearen garrantziak eta
Gottingen-go idazle taldearenak indartuko
zuten gero Erdi Aroko iraganaren zaletasuna
. Scottek argitaratu zituen lehen lanek
joera horri jarraitzen diote : Burger-en baladak
itzuli zituen, horien artean Lenore eta
Ehiztari basatia 1796. urtean, eta Goetheren
Gotz von Berlichingen drama 1799. urtean
; eskoziar balada zaharren bilduma bat
ere argitaratu zuen, berak idatzitako lanekin
osatuko zuena, eta, bestalde, iraganagaitzat zuten poema dramatikoak ere kaleratu
zituen, besteak beste The Lay of the
Last Minstrel (1805, Azken trobadorearen
poema) eta The Lady of the Lake (1810, Aintzirako
dama). Hala ere, eta edozein dela
ere Scotti poeta gisa ematen zaion lekua,
hitz neurtuen mugak, generoarenak eta
modarenak, bere garaiko usadioetatik ateratzea
eragozten zioten. Hortaz, iraganaren
berreraikuntza estilo berri batez jantzi ahal
izateko, eleberriaren generoak eskaintzen
duen askatasuna aurkitu behar izan zuen,
eta, hala, kontagintzaren bidetik, iraganaren
zaletasun nostalgikoa gaindituz, historiaren
zentzuari heldu alial izan zion.
Scotten ekarria
Lord Byron poetaren arrakasta gero eta
handiagoaren mehatxua sentitu zuelarik,
eleberrigintzari heldu zion Scottek, eta,
hala, 1814an, Waverley or Tis Sixty Years
Ago (Waverley edo duela hirurogei urte)
argitaratu zuen ; eleberrigintzaren gailurra
nolanahi ere 1820 inguruan jo zuen, Ivanhoe
plazaratu zuenean. Handik aurrera, hil
zen arte, fama handia izan zuen, dirua, tituluak
eta era guztietako sari eta opariak
ekarri zizkiona. Landetxe bat erosi zuen,
Abbotsford, eta dirutza handiak gastatu zituen
han antzinako altzariak erosten eta
etxea berriztatzen, baina, 1826an, bere argitaratzaileetako
batek erreka jo zuelarik,
arazo ekonomiko handiak sortu zitzaizkion,
eta estuasunean eta zorrak ordaintzeko inoiz
baino lan gehiago eginez bizi izan zen hil
zen arte.
Berrogei eleberri historikotik gora idatzi
zuen : lan ugaria beraz, haina kalitatez
ez beti maila berekoa, bere garaiko modak
eta gustuak agertzen baititu beti ere -fantasiaren
zaletasuna bereziki-, eta gehiegikeriaz
zenbaitetan ; baina lan hori, akatsengatik
hain zuzen ere, europar literaturarenune orijinal baten adierazgarri da. Izan ziren
Scotten aurretik beren gaiak eta pertsonaiak
iraganean bilatu zituzten eleberrigileak
(Mme de La Fayette, adibidez, edota
Horace Walpole bere Otranteko gaztelua
eleberrian), baina historiaren berreirakuntzak
ez zituen inoiz agertu Scotten eleberrietan
eskaintzen dituen ezaugarriak. Ordu
arte, heren irakurleak iraganera eramaten
saiatzen ziren eleberri "historiko" zeritzanen
egileak, baina denbora desagertu
zelako irudipena sortuz beti ere, berariaz
eta arduraz ezabatzen baitzuten denborazko
aldearen aipamen oro. Baina Scott XIX.. endeko irakurleari mintzatzen zaio, eta
helburu jakin eta argi batez gainera, alegia,XII. mendeko bere arbasoak, edo hirurogei
urte lehenagoko aiton-amonak, nola bizi
ziren agertu ; Scotten asmoa, hortaz, didaktikoa
da batez ere, eta asmo horrexetatik
sortzen da deskribapenen luzera, haien zehaztasuna
eta ezaugarri teknikoak. Scotten
istorioetan gauzakiak eta gertalekuak ez dira
bakarrik aipatzen intrigarekin duten zerikusiagatik,
aitzitik, berreraikuntza baten
funtsezko osagaiak dira, eta egileak kontakizunean
esku hartzen duenean oraina
iraganean sartzen dela dirudi.
Baina ez da bakarrik kontakizuna kokaleku
historiko pintoresko baten mende
jartzeak Scott bere aurreko egileengandik
bereizten duena, historia hera ulertzen baitu
hark heste modu batera. Scotten aurretik,
ia apaingarri hutsa zen materia historikoa,
helburua heroiaren sentimenduen analisia
azpimarratzea zuena, ez gehiago. Baina eleberriaren
gai bihurtuta, mugimendu etengabe
gisa aurkezten da historia, aldiek eta
indar desberdinen arteko konpromisoek
markatua : Waverley-n, gizarte feudal batean
-Highlands-eko menditarren gizartean- nola
tankera modernoko monarkia konstituzionala
nekez txertatzen den kontatzen da,
1745 inguman ; Ivanhoe-k berriz, XIII. mendetik
aurrera nola desagertu zen pixkana
konkistatzaile normandoen eta saxoniar
garaituen arteko areriotasuna kontatzen du,
asimilazio motel batez ingeles nazioa osatu
zen arte ; The FairMaiden ofPerth eleberriaren
(1828, Perth-eko neska polita) gaia da
nola borrokatu ziren XIV. mendeko hirietako
burgesak noblezia bizkarroi baten kontra
heren eskubideak lortzeko, feudaltasun
arkaikoa baitzen noblezia haren eredua.
Maitasunezko istorioak, Scotten garaiko
kontagintzan funtsezkoak -eta oroitzapen
historikoaren aitzakia izan ohi zirenak-, oso
bigarren mailakoak dira Scotten liburuetan.
Izan ere, Scotten eleberri gehienetan, kontakizunaren
bigarren partean bakarrik sortzen
dira amodiozko auziak, dramaren
benetako osagaiak ondo finkatuak daudenean
. Sarritan gaitzetsi izan zaio Scotti bereanalisi psikologikoen pobretasuna. Baina
kritika hori egitea egilearen helburua gaizki
ulertzea da : berpiztu nahi duen iragan
hori halako distantziaz dago hartua, non
eleberrigilea behartua baitago bere pertsonaiak
beti ere beren gatazketan ikustera,
gainerako gizarte taldeekiko harremanetan,
bere garaiko ideien baitan, elkarren kontrako
gertatzen diren ideiekin borrokan.
Hori eginez, Scottek modu inplizitoan uko
egiten dio gizonaren mitoa edo giza bihotza
betiereko eta unibertsal delako ideiari ;
mito horiexek agertzen dute zergatik lantzen
zen historia elementu osagarri eta
apaingarria balitz bezala Scotten aurretik ;
haina Scotten pertsonaiak, beren sentimendu,ideia eta erreakzioetan, multzo sozial
konplexu batean daude murgilduak, etamendeko dira. Zenbaitetan, hori egia
da, areagotuak edo bakunduak daude
egoerak Scotten eleberrietan, maiz ageri dira
anakronismoak eta okerrak, baina horiek
guztiek ez diote ezer kentzen Scottek ekarri
zuen ikusmolde berriari.
Eragina
Bitxia badirudi ere, Ingalaterran baino
areago Europako kontinentean izan zuen
eraginik handiena Scotten lanak ; 1820 arte,
Ivanhoe arte alegia, itxoin behar izan zen
haren lanak kontinentera hel zitezen, haina
urte horretatik aurrera segituan zabaldu
zen Scotten izena Europa osora. Imitatzaile
asko sortu zitzaizkion ; Espainian, adibide
baterako, Scotten zenbait nobela bildu zuen
Mariano Jose de Larrak bere El Doncel de
don Enrique el Doliente lanean (1834, Don
Enrique minduaren mutila) ; baina era berean,
oso obra aberatsak ere ekarri zituen
Scotten erakutsiak, adibidez Manzoniren I
Promessi Sposi (Ezkongaiak), lehen idazketa
1821-1823koa duena. Manzonik, Scottenganako
zorra ukatu ezik, behin baino gehiagotan
aipatu zuen. Hain zuzen ere, Scottek
berak 1831n Milanen egin zioten elkarrizketa
batean adierazi zuen ezen, baldin eta
Manzoniren obra bere eraginari zor bazitzaion,
huraxe zuela herak -Scottek- obrarik
onena. Alemanian, higikunde erromantikoaren
indarragatik -iragan idealizatu batera
itzultzea aldarrikatzen zuen-, Scotten
aurrekoa izan haitzen higikunde hori, ezzuen hainbesteko arrakastarik izan, haina
Errusian, aitzitik, idazle handiak, Gogol bere
Taras-Boulha-rekin (1834) eta Puxkin Kapitanskaja
Dock eleberriarekin (1836, Kapitainiaren
alaba), bete-betean kokatzen
dira Scottek zabaldu zuen bidean. Frantzian,
1820-1870 urte bitartean, ez zen ia idazlerik
izan zenbait eleberri historiko idatzi ez
zuenik.
Scotten eragina, hasteko, historiaren
berreraikuntza formal baten zentzu estuan
gorpuzten da : xehetasun pintoreskoa zaintzen
da, eta orobat zaintzen dira bizimoduaren
baldintzak, zenbaitetan orainari uko
eginez eta iraganaren gorespen nostalgiko
baten zerbitzuan, Alfred de Vigny frantsesaren
Cinq-Mars-en bezala (1826, Martxoak
5). Baina beste idazle batzuk, zein bere
modura, saiatu ziren Scotten irakaspenak
aplikatzen, eta iragana esplikatuz, ulertzen,
herriz biziarazteko, hala Merimee La Chronique
du regne de Charles IX lanean (1829,
Karlos IX.aren erreinaldiaren kronika) eta
Victor Hugo Parisko Notre-Dame-n ( 1831).Urrunago joan zen Balzac : Les Chouans liburuan
(1829) Scotten irakaspenei jarraitu
ondoren, Scotten metodoaren aplikazioa
zabaldu zuen XIX. mendeko gizartearen
deskribapena egiteko erabiliz, eta halaxeidatzi zuen La Comedie humaine (Giza komedia)
. Eleberri historikoaren moda -"Scotten
modura idaztea" esaten zitzaion-, 1870.. rte inguruan galdu zen, baina moda horri
esker historiaren eta eleberriaren arteko
harremanen definizio berri bat sortu zen,
eta definizio horrek zabaldu zion bidea eleberrigintzan
errealismoari.