Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Johann C. F. Hölderlin (1770-1843)
Prestakuntza urteak
Friedrich Holderlin, gaur egun Mendebaldeko
poeta handienetakotzat hartzen
dena, bizi zelarik ia ezezaguna izan zen.
Ozta-ozta agertzen da XIX. mendeko alemaniar
literaturaren historietan, eta XX.. endea arte ez zen mundua konturatzen
hasi egile honen poesiaren garrantziaz. Estetika
klasikoaren eta erromantikoaren arteko
zubia eginez, klasizismoaren eta modernotasunaren
arteko lokarria izan zen
Europako literaturan.
1770. urtean sortu zen Lauffen am Neckar-go
hirian, Suabiako erreinuan, Alemaniaren
hego-mendebaldean. Aita bi urte
zituela hil zitzaion, eta handik bi urtera ama
Niirtingen-go alkatearekin ezkondu zen,
han ari haitzen Holderlin eskolan. Ezkontza
hartatik sei ume jaio ziren, baina bakarra
bizi izan zen. Ama berriz alargundu zen
ordea (1979), eta bakarrik geratu bere hiru
haurrak hazteko. Heriotza haiek guztiek,
bi aitenak bereziki, halako "tristezia" bat,
"seriotasun" bat ekarri omen zioten Holderlini,
inoiz galduko ez zituenak. Ama parroko
baten alaba zen, eta, hortaz, semea
ere elizgizon izatea nahi zuen. Apaizgaien
hezkuntza doakoa izaten zen, eta aukera
hori ezin galdu zuen mutil talentudun baina
pobre batek. Aurrena "monasterio eskoletara"
bidali zuten, Denkendorf eta Maulbronngo
hirietan, eta ondoren Tiibingengo
apaizgaitegi protestantera ("Stift" deitua ;
bost urte egin zituen han, 1788-1793).
Denkendorfen ezagutu zuen bizitzan izango
zuen "maisu" eta tutore bakarretakoa,
Friedrich Schiller, hera baino hamaika urte
zaharrago zena.
Stift hura oso eskola aurreratua zen ; helburu
nagusiak teologikoak eta eliztarrak izanik,
ikasketa sistema guztiz berezia zuen : inguruko
ikasle hoberenak hartzen zituzten,
tutoreekin ikasten zuten, filosofia eta antzinako
hikuntzak oso sakon lantzen ziren, eta
zenbaiti uzten zioten, artzain hezitzaile izateko
prestakuntza bazterturik -hori zen eskolaren
egitekoa-, irakasle, letra gizona izaten.
Hantxe ikasia zen Kepler, eta Holderlinek
hantxe ezagutu zituen filosofia idealista alemaniarraren
bi egile garrantzitsuenetakoak :
Hegel eta Schelling. Haiekin idatziko zituenurte batzuk geroago filosofia idealistaren
orri famatuak, "Idealismo alemaniarraren
egitarau sistematiko zaharrena".
Stift-eko ikasleak intelektual gazte anonimoak
ziren gehienak, kultura handikoak,
beren garaiko izpiritura zabalik zeudenak,
politikaz biziki arduratuak. "Apaizgaiek"
irentsi egiten zituzten Kant eta Rousseau.
Hantxe sakondu zuen Holderlinek filosofia
grekoa -Platonena bereziki-, irakurri eta miretsi
zuen Homeroren obra -Holderlinen
eleberri bakarrean, Hyperion-en, argiak dira
haren arrastoak- eta hasi zen maitatzen
Pindaroren eta Sofoklesen obra -geroago
aleman hizkuntzara itzuliko zituen bien
lanak-. "1788ko belaunaldi"-koek (edo
Stiftler) hemeretzi urte zituzten 1789an, gutxi
asko, Bonaparteren, Beethoveren, Chateaubrianden,
Alexandre von Humboldten
adin bera ; Holderlinek eta apaiztegiko bere
adiskide batzuek zuhaitz bat landatu zuten
Iraultzaren omenez, ospakizun historiko
handietan egin ohi zen bezala-. La Marseillaise
abestuz egin ziren haiek pertsona helduak
. Han, giro hartan, idatzi zituen lehen
poemak Holderlinek ; haietako batzuek
Frantziako Iraultzak agintzen zuen mundu
herriari kantatzen zioten : askatasuna, gizadia,
harmonia, adiskidetasuna eta izadia
omentzen dituzte.
Tiihingengo egonaldia izan zen Holderlinen
poesiaren, kontagintzaren eta
saiakeraren oinarriak finkatu zituen hazia :
izadiarekiko miresmena (J.J. Rousseauren
tankerakoa), jainkoaren jatorrizko sorkariaren
aztarna arrastogabetzat hartua, eta
orobat askatasun eta burujabetasun osoarekin
amesten duten gizonen jokamolde
arautzat ; Greziako herriak eta mitoek sortu
duen literatura hezalakorik izan ez delako
ideia Mendebaldeko historia osoan ; eta
erlijiotasun sakon bat, protestantea, hitz
errebelatuari fede katolikoak baino askoz
garrantzi gehiago ematen diona.
Laster konturatu zen Holderlin bere lekua
ez zegoela elizan. Bere garaiko teologia
protestanteak, fedearen eta arrazoiaren
arteko konpromiso aski zaila izaki, ez zion
aski lokailu sendorik eskaintzen ; kristau
dogmaren onarpena herriz ez zetorren batbere greziar mitologiaren mirespenarekin,
Greziako jainkoak benetako indar biziak
bezala ikusten baitzituen, gizonari eguzkian
eta lurrean, itsasoan eta zeruan ageri zitzaizkionak
. Alabaina, artzain luteranoa egin
ez bazen ere, bokazio erlijioso sakona izan
zuen beti ; Holderlinentzat, poeta izatea
jainkoen eta gizakien artean bitarteko lanak
egitea da, apaiz baten modura, bere bertso
famatu batean dioen bezala : "Was bleibet
aber, stiften die Dichter".'
1793an Friedrich Schiller ezagutu zuen,
eta harexen laguntzaz lortu zuen lehen lanpostua,
tutore gisa. Schillerrek gauza askotan
lagundu zion ; bere aldizkari Neue Thalia-n
argitaratu zituen Holderlin idazten hasi berria
zen poesietako batzuk, eta orobat Hyperion
bere eleberri bakarraren zati bat ; Greziaren
askatasunaren aldeko borrokalari etsi
baten istorioa da, amaitu gabea geratu zena.
Holderlinek miretsi egiten zuen Schiller ;
gorago aipaturiko poema haiek, Tiibingengoek,
agerikoa dute Schillerren oihartzuna.' "Andenken" poeman : "Geratzen dena ordea, poetek
fundatzen dute". (1969, Holderlin Werke und Briefe).
Maitasuna eta eromena
1795ean, lanik eta dirurik gahe, beharturik
hartu zuen tutore postu bat Frankfurteko
hankari aberats katen etxean, J.F. Gontard-enean
. Luzagabe, nagusiaren emazteaz
maitemindu zen, edertasun eta sentiberatasun
handiko emakumea baitzen. Emakumeak
ere -Susette- maite zuen, haina bikotearen
zorionak ez zuen luzaroan iraun ;
Susetteren senarrak harreman haien herri
jakin zuelarik, eszena mingarri baten ondoren,
Holderlinek Frankfurtetik alde egin
behar izan zuen (1798). Susette bere poemetan
eta Hyperion eleberrian ageri da,
Diotimaren pertsonaian.
Garai honetan hasi zen poeta gaizkitzen ;
hala ere, orduan idatzi zuen, 1806 arte, bere
obraren parterik garrantzitsuena : Hyperiorten
bigarren alea bukatu zuen, eta tragedia
bat hasi zuen, Der Tod des Empedokles (Enpedoklesen
heriotza), zeinaren lehen bertsioa
ia osorik bukatu baitzuen. Buruko
gaixotasunaren zantzuak gero eta argiagoak
ziren arren, 1798-1801 urteak oso oparoak
izan ziren : odez gainera, bere elegia handiak
idatzi zituen, Menons Klage n um Diotima
(Menonen deitorea Diolimari) eta Brot
und Wine (Ogia eta ardoa).
Suitzan egonaldi labur bat egin ondoren
-lan kontuetan-, Schillerren laguntzarekin
herriz ere, Jenara joan zen poeta greziar
literaturako irakasle postu bat hartu nahian,
haina, lortu ez zuelarik, tutore postu bat
onartu zuen Bordelen, kontsul baten etxean.
Susstte Gontard 1802ko ekainean hil zen ;
uda hartan bertan, Holderlinek Bordeletik
alde egin eta Frantzia osoa oinez gurutzatu
zuen Alemaniara joateko. Akabatuta iritsi
zen Nurtingenera, eskizofrenia gogor batek
joa. Zertxobait hobetu zela dirudi jaioterrikogoxotasunean. Baina 1805ean egin zioten
azterketa baten arabera, badakigu adimena
galtzen hasia zela, eta era berean hasia
zela, hil arte egingo zuen bezala, hizkuntza
bitxi katez hitz egiten : berak asmatutako
hizkuntza zen, alemanera, italiera, frantsesa,
grekoa eta latina nahasten zituena.
Frantziatik itzulita idatzi zituen poemen
artean, 1802-1806 bitartean, aipagarriak dira
Friedensfeier (Bakearen ospakizuna), Der
Einzige (Bakarra), eta Patmos. Eromenaren
ertzean dagoen adimen batek sortuak dira,
handitasun guztiz bereziko ikuskizun apokaliptikoak
.
Urte hartan bertan bere betiko adiskideak,
Isaak von Sinclair-ek, Homhurg-era
gonbidatu zuen, lihurutegizain postu bat
aurkitu baitzion han ; lan hura nolanahi ere
gehiago zen irudizkoa benetan profesionala
baino. Hala ere, eta ondoezik, lanean
jarraitu zuen : Sofoklesen Antigona eta Edipo
Tiranoa-ren bertsozko itzulpenak egin
zituen, eta Pindarorenak, XX. mendeko
idazleen inspirazio iturri izango zirenak,
poetaren bilakaera laburtzen duten trinkotasun
izugarrizko komentarioez hornituak ;
himnoak ere idatzi zituen, Patmos horien
artean. Baina eritasunak okerragora egiten
zuen, eta, Sinclair ere, Holderlinen babeslea,
larri zebilen, arazo politikoak zirela-eta.
1799an konspirazio katean edo nahastuta
ibili zen Sinclair -ez zen inoiz argitu-,
Wuttemberg-eko dukea postutik eraitsi eta
suabiar errepublika bat, Suitzakoa eredutzat
hartuta, sortzeko asmoz nonbait. Proiektu
hark porrot egin zuen; eta oraingoan,
1805ean, Wuttemberg-eko dukea hil nahi
izanaz salatu zuten Sinclair, eta denboraldi
baterako espetxeratu zuten. Ezaguerarik ez
zuela zioen sendagile agiri bati esker geratu
zen Holderlin arazo horietatik kanpo.
1806an, Sinclair-ek Tubingenera eraman
zuen, moderno eta liberaltzat hartua zegoen
erietxe batera. Terapia ikaragarri gogorrakpairatu arren, ez zuen hobera egin. Ezin
sendatuzko eria zela erabakita, Tuhingengo
arotz baten etxera bizitzera eraman zuen
Sinclair-ek. Hantxe bizi izan zen Holderlin
1807tik 1843ra, hil zen arte alegia, zaindua
baino nolabaiteko askatasunaz : paseatzera
ateratzen zen, adiskideak joaten zitzaizkion
bisita egitera, poemak asmatzen eta errezitatzen
emanez denbora, heroi erromantiko
moduko bat bihurtuta.
Hölderlinen poesia
Jordi Llovet-ek, Holderlinen obraren
itzultzaile katalanak, ezaugarri nagusi bat
ikusten du obra horretan guztian : neurrigabetasuna,
gehiegikeria.
Hasteko, Holderlinen literatura haren
gazte denboran oraindik ohikoak ziren arau
estetikoei buruz da gehiegizkoa ; izan ere,
kontuan hartu behar da Holderlinen gaztetako
literatura giroan Goethe zela jaun eta
jabe, Goethe helduaren klasikotasuna; bide
hori arbuiatuz, eta hein batean Schillerri
jarraituz, estetika guztiz "patetiko" bat hasi
zen lantzen Holderlin, dinamikoa eta erromantikoa
.
Bigarren, "gehiegizkoa" da literatura klasikoari
ematen zion garrantzia, literatura
grekoari bereziki, esan bezala, ezin hobeki
ezagutzen baitzuen eta itzuli ere egin zuen.
Hirugarren, "gehiegizkoa" da bere erlijiotasunean,
zeina sinkretismo bitxi bat baita Luteroren
pietismoaren, erlijio klasikoen eta hitz
poetikoaren ikusmolde sakratuaren artean.
Azkenik, Holderlinengan "gehiegizkoa"
da aberriaren eta kantu poetikoaren arteko
harremanen estutasuna ; hortixe sortu zen
poetak gizartean betetzen duen lekuari
buruzko ikusmolde moderno bitxienetako
bat, alegia, poetak "ordena historiko" berri
batean duen eginkizun erabakigarria.