Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Johann C. F. Hölderlin (1770-1843)

 

Prestakuntza urteak

Friedrich Holderlin, gaur egun Mendebaldeko poeta handienetakotzat hartzen dena, bizi zelarik ia ezezaguna izan zen.

Ozta-ozta agertzen da XIX. mendeko alemaniar literaturaren historietan, eta XX.. endea arte ez zen mundua konturatzen hasi egile honen poesiaren garrantziaz. Estetika klasikoaren eta erromantikoaren arteko zubia eginez, klasizismoaren eta modernotasunaren arteko lokarria izan zen Europako literaturan.

1770. urtean sortu zen Lauffen am Neckar-go hirian, Suabiako erreinuan, Alemaniaren hego-mendebaldean. Aita bi urte zituela hil zitzaion, eta handik bi urtera ama Niirtingen-go alkatearekin ezkondu zen, han ari haitzen Holderlin eskolan. Ezkontza hartatik sei ume jaio ziren, baina bakarra bizi izan zen. Ama berriz alargundu zen ordea (1979), eta bakarrik geratu bere hiru haurrak hazteko. Heriotza haiek guztiek, bi aitenak bereziki, halako "tristezia" bat, "seriotasun" bat ekarri omen zioten Holderlini, inoiz galduko ez zituenak. Ama parroko baten alaba zen, eta, hortaz, semea ere elizgizon izatea nahi zuen. Apaizgaien hezkuntza doakoa izaten zen, eta aukera hori ezin galdu zuen mutil talentudun baina pobre batek. Aurrena "monasterio eskoletara" bidali zuten, Denkendorf eta Maulbronngo hirietan, eta ondoren Tiibingengo apaizgaitegi protestantera ("Stift" deitua ; bost urte egin zituen han, 1788-1793).

Denkendorfen ezagutu zuen bizitzan izango zuen "maisu" eta tutore bakarretakoa, Friedrich Schiller, hera baino hamaika urte zaharrago zena.

Stift hura oso eskola aurreratua zen ; helburu nagusiak teologikoak eta eliztarrak izanik, ikasketa sistema guztiz berezia zuen : inguruko ikasle hoberenak hartzen zituzten, tutoreekin ikasten zuten, filosofia eta antzinako hikuntzak oso sakon lantzen ziren, eta zenbaiti uzten zioten, artzain hezitzaile izateko prestakuntza bazterturik -hori zen eskolaren egitekoa-, irakasle, letra gizona izaten.

Hantxe ikasia zen Kepler, eta Holderlinek hantxe ezagutu zituen filosofia idealista alemaniarraren bi egile garrantzitsuenetakoak : Hegel eta Schelling. Haiekin idatziko zituenurte batzuk geroago filosofia idealistaren orri famatuak, "Idealismo alemaniarraren egitarau sistematiko zaharrena".

Stift-eko ikasleak intelektual gazte anonimoak ziren gehienak, kultura handikoak, beren garaiko izpiritura zabalik zeudenak, politikaz biziki arduratuak. "Apaizgaiek" irentsi egiten zituzten Kant eta Rousseau.

Hantxe sakondu zuen Holderlinek filosofia grekoa -Platonena bereziki-, irakurri eta miretsi zuen Homeroren obra -Holderlinen eleberri bakarrean, Hyperion-en, argiak dira haren arrastoak- eta hasi zen maitatzen Pindaroren eta Sofoklesen obra -geroago aleman hizkuntzara itzuliko zituen bien lanak-. "1788ko belaunaldi"-koek (edo Stiftler) hemeretzi urte zituzten 1789an, gutxi asko, Bonaparteren, Beethoveren, Chateaubrianden, Alexandre von Humboldten adin bera ; Holderlinek eta apaiztegiko bere adiskide batzuek zuhaitz bat landatu zuten Iraultzaren omenez, ospakizun historiko handietan egin ohi zen bezala-. La Marseillaise abestuz egin ziren haiek pertsona helduak . Han, giro hartan, idatzi zituen lehen poemak Holderlinek ; haietako batzuek Frantziako Iraultzak agintzen zuen mundu herriari kantatzen zioten : askatasuna, gizadia, harmonia, adiskidetasuna eta izadia omentzen dituzte.

Tiihingengo egonaldia izan zen Holderlinen poesiaren, kontagintzaren eta saiakeraren oinarriak finkatu zituen hazia : izadiarekiko miresmena (J.J. Rousseauren tankerakoa), jainkoaren jatorrizko sorkariaren aztarna arrastogabetzat hartua, eta orobat askatasun eta burujabetasun osoarekin amesten duten gizonen jokamolde arautzat ; Greziako herriak eta mitoek sortu duen literatura hezalakorik izan ez delako ideia Mendebaldeko historia osoan ; eta erlijiotasun sakon bat, protestantea, hitz errebelatuari fede katolikoak baino askoz garrantzi gehiago ematen diona.

Laster konturatu zen Holderlin bere lekua ez zegoela elizan. Bere garaiko teologia protestanteak, fedearen eta arrazoiaren arteko konpromiso aski zaila izaki, ez zion aski lokailu sendorik eskaintzen ; kristau dogmaren onarpena herriz ez zetorren batbere greziar mitologiaren mirespenarekin, Greziako jainkoak benetako indar biziak bezala ikusten baitzituen, gizonari eguzkian eta lurrean, itsasoan eta zeruan ageri zitzaizkionak . Alabaina, artzain luteranoa egin ez bazen ere, bokazio erlijioso sakona izan zuen beti ; Holderlinentzat, poeta izatea jainkoen eta gizakien artean bitarteko lanak egitea da, apaiz baten modura, bere bertso famatu batean dioen bezala : "Was bleibet aber, stiften die Dichter".' 1793an Friedrich Schiller ezagutu zuen, eta harexen laguntzaz lortu zuen lehen lanpostua, tutore gisa. Schillerrek gauza askotan lagundu zion ; bere aldizkari Neue Thalia-n argitaratu zituen Holderlin idazten hasi berria zen poesietako batzuk, eta orobat Hyperion bere eleberri bakarraren zati bat ; Greziaren askatasunaren aldeko borrokalari etsi baten istorioa da, amaitu gabea geratu zena.

Holderlinek miretsi egiten zuen Schiller ; gorago aipaturiko poema haiek, Tiibingengoek, agerikoa dute Schillerren oihartzuna.' "Andenken" poeman : "Geratzen dena ordea, poetek fundatzen dute". (1969, Holderlin Werke und Briefe).

 

Maitasuna eta eromena

1795ean, lanik eta dirurik gahe, beharturik hartu zuen tutore postu bat Frankfurteko hankari aberats katen etxean, J.F. Gontard-enean . Luzagabe, nagusiaren emazteaz maitemindu zen, edertasun eta sentiberatasun handiko emakumea baitzen. Emakumeak ere -Susette- maite zuen, haina bikotearen zorionak ez zuen luzaroan iraun ; Susetteren senarrak harreman haien herri jakin zuelarik, eszena mingarri baten ondoren, Holderlinek Frankfurtetik alde egin behar izan zuen (1798). Susette bere poemetan eta Hyperion eleberrian ageri da, Diotimaren pertsonaian.

Garai honetan hasi zen poeta gaizkitzen ; hala ere, orduan idatzi zuen, 1806 arte, bere obraren parterik garrantzitsuena : Hyperiorten bigarren alea bukatu zuen, eta tragedia bat hasi zuen, Der Tod des Empedokles (Enpedoklesen heriotza), zeinaren lehen bertsioa ia osorik bukatu baitzuen. Buruko gaixotasunaren zantzuak gero eta argiagoak ziren arren, 1798-1801 urteak oso oparoak izan ziren : odez gainera, bere elegia handiak idatzi zituen, Menons Klage n um Diotima (Menonen deitorea Diolimari) eta Brot und Wine (Ogia eta ardoa).

Suitzan egonaldi labur bat egin ondoren -lan kontuetan-, Schillerren laguntzarekin herriz ere, Jenara joan zen poeta greziar literaturako irakasle postu bat hartu nahian, haina, lortu ez zuelarik, tutore postu bat onartu zuen Bordelen, kontsul baten etxean.

Susstte Gontard 1802ko ekainean hil zen ; uda hartan bertan, Holderlinek Bordeletik alde egin eta Frantzia osoa oinez gurutzatu zuen Alemaniara joateko. Akabatuta iritsi zen Nurtingenera, eskizofrenia gogor batek joa. Zertxobait hobetu zela dirudi jaioterrikogoxotasunean. Baina 1805ean egin zioten azterketa baten arabera, badakigu adimena galtzen hasia zela, eta era berean hasia zela, hil arte egingo zuen bezala, hizkuntza bitxi katez hitz egiten : berak asmatutako hizkuntza zen, alemanera, italiera, frantsesa, grekoa eta latina nahasten zituena.

Frantziatik itzulita idatzi zituen poemen artean, 1802-1806 bitartean, aipagarriak dira Friedensfeier (Bakearen ospakizuna), Der Einzige (Bakarra), eta Patmos. Eromenaren ertzean dagoen adimen batek sortuak dira, handitasun guztiz bereziko ikuskizun apokaliptikoak .

Urte hartan bertan bere betiko adiskideak, Isaak von Sinclair-ek, Homhurg-era gonbidatu zuen, lihurutegizain postu bat aurkitu baitzion han ; lan hura nolanahi ere gehiago zen irudizkoa benetan profesionala baino. Hala ere, eta ondoezik, lanean jarraitu zuen : Sofoklesen Antigona eta Edipo Tiranoa-ren bertsozko itzulpenak egin zituen, eta Pindarorenak, XX. mendeko idazleen inspirazio iturri izango zirenak, poetaren bilakaera laburtzen duten trinkotasun izugarrizko komentarioez hornituak ; himnoak ere idatzi zituen, Patmos horien artean. Baina eritasunak okerragora egiten zuen, eta, Sinclair ere, Holderlinen babeslea, larri zebilen, arazo politikoak zirela-eta.

1799an konspirazio katean edo nahastuta ibili zen Sinclair -ez zen inoiz argitu-, Wuttemberg-eko dukea postutik eraitsi eta suabiar errepublika bat, Suitzakoa eredutzat hartuta, sortzeko asmoz nonbait. Proiektu hark porrot egin zuen; eta oraingoan, 1805ean, Wuttemberg-eko dukea hil nahi izanaz salatu zuten Sinclair, eta denboraldi baterako espetxeratu zuten. Ezaguerarik ez zuela zioen sendagile agiri bati esker geratu zen Holderlin arazo horietatik kanpo.

1806an, Sinclair-ek Tubingenera eraman zuen, moderno eta liberaltzat hartua zegoen erietxe batera. Terapia ikaragarri gogorrakpairatu arren, ez zuen hobera egin. Ezin sendatuzko eria zela erabakita, Tuhingengo arotz baten etxera bizitzera eraman zuen Sinclair-ek. Hantxe bizi izan zen Holderlin 1807tik 1843ra, hil zen arte alegia, zaindua baino nolabaiteko askatasunaz : paseatzera ateratzen zen, adiskideak joaten zitzaizkion bisita egitera, poemak asmatzen eta errezitatzen emanez denbora, heroi erromantiko moduko bat bihurtuta.

 

Hölderlinen poesia

Jordi Llovet-ek, Holderlinen obraren itzultzaile katalanak, ezaugarri nagusi bat ikusten du obra horretan guztian : neurrigabetasuna, gehiegikeria.

Hasteko, Holderlinen literatura haren gazte denboran oraindik ohikoak ziren arau estetikoei buruz da gehiegizkoa ; izan ere, kontuan hartu behar da Holderlinen gaztetako literatura giroan Goethe zela jaun eta jabe, Goethe helduaren klasikotasuna; bide hori arbuiatuz, eta hein batean Schillerri jarraituz, estetika guztiz "patetiko" bat hasi zen lantzen Holderlin, dinamikoa eta erromantikoa .

Bigarren, "gehiegizkoa" da literatura klasikoari ematen zion garrantzia, literatura grekoari bereziki, esan bezala, ezin hobeki ezagutzen baitzuen eta itzuli ere egin zuen.

Hirugarren, "gehiegizkoa" da bere erlijiotasunean, zeina sinkretismo bitxi bat baita Luteroren pietismoaren, erlijio klasikoen eta hitz poetikoaren ikusmolde sakratuaren artean.

Azkenik, Holderlinengan "gehiegizkoa" da aberriaren eta kantu poetikoaren arteko harremanen estutasuna ; hortixe sortu zen poetak gizartean betetzen duen lekuari buruzko ikusmolde moderno bitxienetako bat, alegia, poetak "ordena historiko" berri batean duen eginkizun erabakigarria.