Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Corneille, Racine, Molière
Corneille (1606-1684) Racine (1639-1699) Molière (1622-1673)
Pierre Corneille
Frantziako antzerkia XVII. mendearen
hasieran zer egoeran zegoen ulertu ahal izateko,
jakin beharrekoa da XVI. mendean
jazotako gertaera bat : 1548an, Parlamentuak
obra lizun eta iraingarriak jokatzea debekatu
zuen. Debeku horren ondorioz, antzinaroko
gaiak, elezahar herrikoiak edo Biblia
izan ziren obren jatorririk ohikoena, eta
jokatzeko moldeari dagokionez, formula
dramatiko klasikoak nagusitu ziren. Pierre
Corneille izan zen formula klasiko horiek
beste era batera lantzen hasi zen lehen antzerki-idazlea
.
Pierre Corneille 1606an jaio zen, familia
burges batean, Rouen hirian. Abokatu
lanak egitea eta komediak idaztea izan zituen
gaztaroko lanak; hogeita bederatzi urte
zituenean Richelieuk babesten eta diruz
laguntzen zuen ,, Bost egileen» taldeko kide
zen, eta hogeita hamar urterekin trajedia lantzen
hasi zen, komedia alde batera utzirik.
Hamabost urteko aldi batez arrakasta izan
zuen, baina mendearen erdialdeko urteetan
ikusleen faborea galdu zuen. Bere azken
urteak latzak izan omen ziren : Moliererekin
mokoka ibili zen tartean, baina Racine
izan zuen etsairik handiena. Lagunik gabe,
erregearen pentsioa galduta, eta gero eta
arrakasta gutxiagorekin, 1684 urtean hil zen.
Bere lehen antzerki-lanak Berpizkundeko
gustuaren antzera eta moldera egindako
komediak izan ziren ; komedia kultuak ziren,
garai hartako Parisen arrakasta erraz
lortu zutenak. Horien artean Melite (1625)
eta La veuve (1632, Alarguna) dira aipagarrienak
. Komedia horien ezaugarririk bikainena
giroen eta pertsonaien deskripzioa da ;
tramak oso nahasiak izanagatik, haren pertsonaiak
oso sinesgarriak ziren garai hartako
ikusleentzat. Bere antzerki-idazle karreran komedia
zeharo alde batera inoiz utzi ez bazuen
ere -eta horren froga lirateke, besteak
beste, L'illusion comique (1636, Ilusio komikoa)eta, batez ere, Le menteur (1644, Gezurtia),
askorentzat idatzi zuen onena-, garai
hartako giroak trajediarantz bultzatu zuen.
Le Cid (1636) izan zen bere obra trajiko
handietan lehena, eta, kritiko askorentzat,
Frantziako antzerki klasikoak harekin iritsi
zuen heldutasuna. Obra horrek eskema trajiko
berri bat proposatzen zuen, gatazka
dramatikoaren nondik norakoa heroiaren
ezaugarri psikologikoen gainean ezartzen
baitzuen. Harrigarri gertatu zen pertsonaia
horren aukera ; alabaina, halabeharrak eraman
omen zuen Corneille aukera hori egitera
(jatorri espainiarra zeukan bere ahaide bat
aipatu ohi da puntu honetan) ; bestalde,
Frantziako tradizioarekin apurtzeko borondate
berariazkoa ikusi du beste zenbaitek
aukera horretan. Ohorea norberaren gurariaren
gainean jartzeak adierazten duen
nagusitasun morala azpimarratzen du obra
horrek. Ikusleek biziki txalotu zuten, baina
ez zen zenbait kritikariren gustukoa izan, arau
dramatikoekiko ausartegia omen zelakoan.
Horacio (1640) izan zen hurrengo obra.
Aurrekoaren ideia moral berbera lantzen
zuen, Erroman gertatzen den anaien arteko
gerra bat aitzakia, baina arau dramatiko
klasikoei men eginez. Urte bat geroago
Cinna taularatu zuen, iturri klasikoa duen
beste trajedia bat. Goi maila eta arrakasta
handia lortu zuen Corneillek obra honetan.
Geroztikakoak dira Polieucto (1643) eta
Nicomedes (1651), eta haiekin hasi zen Corneilleren
gainbehera. Handik aurrera etsai
amorratua zuen Racine gazteak gaina hartu
zion ikusleen harrera ona irabazteko lehian
. Bere azken obrak, Sertorius, (1662)
eta Pulquer, (1674) errepikakorrak eta arnasik
gabeak dira.
Antzerki klasikoaren aitzindaria izatea
da Corneilleren merezimendurik handiena.
Sinesgarritasuna eman zion antzerki klasikoari,
pertsonaien psikologiaren bidez,
baina, aldi berean, ezin izan zuen emari
dramatiko guztia arau klasikoen irmotasunaren
barruan eman.
Jean Racine Jean Raeine
Racine 1639an jaio zen La Ferte-Milon
izeneko herrian, familia apal batean. Bi gertaerak
markatu zuten Racinen bilakabidea :
lehena, umezurtz gelditzea haur txikia zenean
. Bigarrena aurrekoaren ondorioa da ;
bere aiton-amonekin bizitzera eraman zuten,
baina hauek, haurraren heziketa bere
gain ezin harturik, izeba-amonarenera bidali
zuten. Izeba-amona Port Royaleko monasterioan
bizi zen. Port Royal jansenismoak
Frantzian zuen gunerik garrantzizkoena zen.
Bere antzerki-idazle bidea 1664. urtean hasi
zen, La Thebaide izeneko obrarekin. Ordurako
Parisen bizi zen. Bere lehen obra hark
ez zuen arrakastarik izan. Bai, ordea, bigarrenak
(1665, Alexandre), Moliereren antzerki-taldeari
antzezteko eskaini ziona. Alabaina,
Racinek Moliereren taldea gaitzetsi
eta Motel de Bourgogneko taldeari eman
zion. Horren ondorioz, Moliererekin etsaitu
zen betiko.
1666an Port Royaleko haurtzaroko maisu
eta babesleekiko -eta beraz, jansenismoarekiko-
harremanak eten zituen, gutun
erasokor baten bidez. Handik aurrera, Pariseko
plazerrak gozatzen hasi zen ; harremanak
izan zituen Du Parc eta Champmesle
antzerki-jokalariekin, eta oportunismoaz eta
intrigaz baliatu zen. Haatik, urteetan eraikiriko
eragin-sareak huts egiten hasi zitzaizkion,
eta 1677. urterako Racine jatorrirantz
itzuli zen : burges batekin ezkondu, jansenismoarekin
adiskidetu eta erregea bere
alde paratzea lortu zuen. 1699an hil zen,
Port Royaleko monasterioan lurpera zezatela
agindu eta gero.
Hasieran Racine Corneillek hasitako
bidetik abiatu zen, ekarpen handirik egin
gabe. 1677tik aurrera, ordea, bide hori
bazterrean utzi eta bere bidea jorratu zuen.
Aldaketak onurak baizik ez zizkion ekarri.
Hala, 1667 urtean bertan Andromaquetaularatzearekin batera, erregearen eta
gortearen miresmena erdietsi zuen eta haren
ospea zabaldu egin zen. Obra horretan
bere antzerkiaren ezaugarri nagusia ageri
zen : bere pertsonaiek ez zioten ideia bati gorputza
eta ahotsa ematen ; ideiak dira pertsonaien
baitan eta pertsonaien nortasunean
sartzen zirenak, halako moldez non zer abstraktu
bat bihurtzen baitira. Gero, pertsonaiek
bere baitan daramatzaten zer abstraktu horiek
grina negatibo bihurtzen dira, gizonaren
arrazoia baino indartsuagoak.
Britannicus 1669koa da ; trajedia politikoa
dela esan ohi da, eta Corneilleren
erasoei erantzuna emateko xedearekin idatzia,
Corneillek trajedia politikoa sortzeko
ezintasuna egozten baitzion. Urte bat geroago
Berenice taularatu zuen. Trajedia honetan
borondatearen bidez grinari gaina hartzeko
ahalmena eman zion egileak pertsonaiari
. Bestalde, obra hori erregearen anaiak
bai Corneilleri bai Racineri gai berari buruz
egindako enkargua zen. Racineren Berenice
honek arrakasta handia izan zuen, baina
Corneillerenak ez. Ondoren Bajazet
(1672), Mithridate (1673), Lphigenie (1674)
eta Pbedre ( 1677) idatzi zituen.
1673an Frantziako Akademiako kide izendatu
zuten ; Pbedre idatzi eta gutxira erretiratu
zen, eta bere azken urteetan ez zuen
askorik idatzi, enkarguz egin eta pribatuan
taularatu ziren Esther eta Athalie alde batera
utzita.
Moliere
Jean-Baptiste Poquelin Moliere, Frantziako
XVII. mendeko antzerkiak eman duen
dramaturgo handiena eta osoena -idazle,
jokalari, zuzendari- da, eta baita unibertsalena
ere.
Parisen jaio zen, 1622an. Tapizgile baten
semea zen, eta hezkuntza burgesa eduki
zuen. Molierek, ordea, laster erabaki zuenantzerkia zela bere bizia. Hogeita bat urterekin
antzerki-talde bateko kidea zen. Taldeak
antzeztokiak alokatzeko eginak zituen
zorrak ezin ordaindu zituenez, espetxean
sartu zuten Moliere. Egun gutxiren buruan
aske utzi zutelarik, Paris utzi eta Frantzian
barna abiatu zen antzerkia egitera. Hogeita
zortzi urterekin taldeko burua zen. Moliere
antzerki-gizon peto-petoa izanik ere, bere
taldea ez zen Frantzian barna goseak akabatzen
zebilen arlote-koadrila, Bordelen,
Tolosan edo Lyonen aski estimatua zen jokalari
profesionalen antzerki-taldea baizik.
Edonola ere, hogeita hamasei urterekin
Parisera itzuli eta han hartu zuen bizilekua.
Hamabi urte probintzietan ibili eta gero,
1658ko urriaren 24an Louis XIV. erregearen
aurrean jokatu zuten pieza bat, lehen
aldiz, Petit-Bourbon aretoan.
Molieren bizitza ez zen batere erraza
izan. Parisera itzulirik, beste taldeetako kideen
bekaitza eta azpijokoak pairatu behar
izan zituen ; bere obren ironiagatik eta hipokrisiaren
aurkako erasoengatik, elizkoien
eta hainbat profesionalen haserreak eta amorruak
jasan behar izan zituen; bera baino
askoz gazteagoa zen emakume batekin
ezkondurik, neskatxaren infidelitateak
nabarmen-nabarmen ikusi ahal izan zituen
Paris guztiak ; gainera, neskatxa, ofizialki, aspaldi
amorantea izandako Madeleine Bejarten
ahizpa zen, baina, dirudienez, ahizpa ez
eta egitan haren alaba zen. Hortik aurrera,
zeuzkan etsai ugariek laster zabaldu zuten
benetan bere alaba zela, eta erregearengana
jo zuten intzestuaren berri ematera.
1665. urtean gaixotu, eta 1673. urtean
hil zen, berrogeita hamaika urte baizik ez
zituela, Le Malade imaginaire delakoaren
laugarren funtzioa eman eta gero. Bera zen
obraren idazlea, noski. Baina baita protagonista
ere.
Moliereren lehen obra garrantzizkoa Les
Precieuses ridicules izan zen. Obra hau fartsa
bat da. Fartsa esaten dugularik, ulertubehar da, garai haietako antzerki-literaturan,
bere arauak ongi finkaturik dituen generoa
dela. Fartsa ekitaldi bakarreko pieza
da, ergel bati egiten zaion azpijokoa kontatzen
baitu. Pertsonaiak tipoak dira. Fartsatik
fartsara badira errepikatzen diren pertsonaiak,
izen, keinu eta guzti ; ezaugarri
tipikoari eusteko, batzuetan maskara eta
guzti eramaten dute. Ezaugarri hauek denak
agertzen dira Les Precieuses-en. Ekitaldi
bakarrekoa da, bi neska ergeli egiten
zaien azpijokoa dago, baita arketipo batzuk
ere : Gorgibus, ideia zaharkituak dituen agurea,
Mascarille, modako markesa... Baina
Moliere, alderdi formalak errespetaturik ere,
ohiko fartsatik harantzago joan zen bere
lehen fartsa honetan, eta satira bihurtu zuen.
Handik aurrera Molierek egiten zituen
fartsek (Sganarelle, ou le Cocu imaginaire,
L'ecole des maris, L'ecole des femmes...), ez
zuten ezaugarri satirikoa galdu ; aitzitik, gero
eta gehiago sakontzen zuten moral jakin bat
salatzeko ahalegin horretan. Aldi berean,
fartsaren ezaugarriak aldatu zituen, pertsonaia
berriak sortuz, ekitaldi bakarretik hiru
eta are bost ekitalditara pasatuz. L'ecole des
femmes hartan, Molierek neska-protagonistaren
alde egin zuen mozorrorik gahe : moral
tradizionalaren zaindariek oihu egin zuten
.
Moliere ez zen hor gelditu. 1664rako
prest zeukan Tartuffe famatua. Obra horretan
ordena erlijiosoen aurka egiten zuen
gupidagabe, Moliereren aburuz, ordena horiek
hartzen ari ziren indarra eta agintea
jasanezina zelako. Pieza hura maiatzaren
12an jokatu zen Versaillesen, eta l7rako debekaturik
zen, artzapezpikuaren beraren eskariz
. Hiru urte geroago berriz saiatu zen
pieza hori ematen, eta berriz debekatu zioten
. 1669ko otsailaren 5a arte ez zen Parisen
Tartuffe-ren hirugarren bertsioa ikusi
ahal izan. Arrakasta izugarria izan omen zen.
Arazoak konpondu bitartean, Don Juan
(1665) prestatu eta eman zuen.
Gero eta ausartago, Molierek «bere mendeko
ohitura moralen freskoa» prestatu nahi
zuen, eta Le Misanthrope idatzi zuen, bere
piezarik humanoena. Beste obra batzuk : Le
medecin malgre lui (1666), L Avare (1668),
Le Malade imaginaire (1673).
Bere garaikideen iritziak gorabehera,
denborak erakutsi du Moliere dela Frantziako
eta mende hartako antzerkigilerik
handiena, baita garai eta denbora guztietan
izan den handienetakoa ere, Moliere ez
baitzen antzerki-idazle hutsa, zuzendaria eta
jokalaria ere bazen, hau da, antzerkia bere
osotasunean bizitzeko gauza zen lehen
mailako izpiritu dramatikoa. Gizakiaren arimaren
nolakoa zorrotz, umorez eta unibertsaltasunez
adierazten asmatu zuen, pertsonaia
behin-betikoak sortuz. Horren frogarik
nabarmenena da Molieren antzerkia,
egun ere, taularatzen dela Europa osoan,
eta zer esanik ez Frantzian.