Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Miguel de Cervantes (1547-1616)

 

Bizitzaren gorabeherak

Bere ondorengoentzat, Cervantes nazio baten literatura jeinuaren adierazgarria da, Dante, Goethe edota Shakespeare bezalaxe.

Horrez gainera, Cervantes da izen guztiz unibertsala lortu duen espainiar idazle bakarra . Izen hori Don Kixote-ri zor dio, mitoaren balioa bai baitu gaur egun Don Kixote-k.

Mito hori prosazko fikzioaren forma nagusietako baten sorrerari lotzen zaio, gaur egun "eleberri moderno" deritzaion horren sorrerari, Don Kixote hartzen baita genero horren lehen erakusgarritzat. Cervantesen modernotasuna ez dago ordea "pentsamolde sistema" jakin batean, zeinaren bitartez, pentsatu izan den bezala, bere garaiko usadiozko balioak zalantzan jarriz, krisi garai bateko tentsioak adierazi baitzituen. Modernotasun hori gehiago zor zaio idazkera baten nolakotasunari, gardena baita eta aldi berean anbiguoa, eta horri esker, Don Kixote-k, gaur egun iragana den garai bateko kultura giroan txertatua egonik ere, gainditu egin du sorrarazi zuen asmoa.

Miguel de Cervantes Saavedra 1547an jaio zen, Alcala de Henares-en. Kirurgialari baten semea zen, eta hark aitoren seme zela zioen, baina amaren arbasoak Kordobako kristau berriak zirela dirudi. Ia ezer ez dakigu Cervantesen bizitzako lehen urteez.

Argitaratu zituen lehen lanak lau poesia izan ziren, bere maisuak, Juan Lopez de Hoyos humanistak, Madrilen 1569an argitaratuak.

Berehala utzi zuen literatura ordea, Italiara joan behar izan baitzuen bat-batean soldadu . Armadan zela, Austriako Joanen kanpainetan parte hartu zuen. Lepantoko guduan ezkerreko eskuan zauritu zuten (1571). Espainiara itzultzerakoan, atxilo hartu zuten mairuek. Aljer-en bost urte preso eman ondoren -lau bider saiatu zen ihes egiten-, fraide trinitarioek askatu zuten, eta Madrila itzuli zen. 1585an, Catalina de Salazar-ekin ezkondu ondoren -senarra baino hogeita bi urte gazteagoa-, artzain giroko eleberri bat argitaratu zuen, La Galatea; aldi berean antzerki lan asko idatzi zituen, Madrilen arrakastaz antzeztu zirenak, baina galduak gaur egun, Aljer-eko bizitza eta Numantzia izan ezik. Bi urteren buruan Andaluziara abiatuzen. Han hamar urte egin zituen, munizio hornitzaile gisa lehenbizi, eta zerga biltzaile moduan gero. 1597an, Altxor publikoaren arazo batzuk zirela-eta, Sevillan espetxeratu zuten, eta 1605ean Valladoliden zen -garai hartan hantxe zegoen epaitegiaren egoitza-, Don Kixote-ren lehen zatiaren argitalpenarekin literatura itzuli zen garai berean.

1607an Madrilen hartu zuen egoitza. Bizitzako azken bederatzi urteetan, nahiz eta arazo larriak izan, lortu zuen betiko idazle ospea : 1613an Ereduzko nobelak argitaratu zuen, 1614an Parnasorako bidaia poema, 1615ean Komediak eta entremesak eta Don Kixote-ren bigarren zatia ; Persiles eta Segismundaren lanak hil baino bi egun lehenago amaitu zuen, 1616ko apirilaren 22an, eta hil ondoren argitaratu zen, 1617ko urtarrilean.

 

El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha

Izenburu horrekin argitaratu zen (1605) eleberriaren lehen partea, 1591 inguruan idatzia ; bigarrena, Lemos-ko kondeari eskainia, El ingenioso caballero Don Quijote de la Mancha tituluarekin kaleratu zen 1615ean.

Kixote-ren istorioak ez du korapilo handirik : Don Kixote, zalduneria liburuen zale den aitoren seme bat, erotu egiten da, zalduna dela uste du, eta hiru bider ateratzen bere herrixkatik abentura bila, etxera itzuli behar duen arte ; gaixoturik, bere senera etorri, eta kristau zintzo baten moduan hiltzen da. Kixote-ak ez du beraz ez argumentu nahasirik, ez suspentse dei daitekeenik ere : irakurleari ez zaio uzten ero baten istorioa irakurtzen ari dela ahanzten, eta eroak arrazoia berreskuratzen duenean, bukatu egiten da eleberria. Eromenak hiru ondorio faltsutara eramango du Don Kixote, eta ondorio horiexetan dago protagonistaren kasu patologikoaren funtsa eta eleberriarena : 1. Don Kixotek, erotu orduko, zalduna dela uste du ; 2. Guztiz sinetsita dago zalduneria liburuetan irakurri duena egia historikoa dela, eta haien protagonistak iragan denbo- :retako zaldun benetakoak eta errealak direla.

3. Don Kixotek uste du bere garaian -XVII.. endearen hasiera da, Filipe 111. aren Espainian-, zaldunen bizimodua eta Erdi Aroko idealak berpiztu daitezkeela.

Kontuan izan behar da zalduneriako liburuak, XVII. mendean, "entretenimendu handiko eta probetxu eskaseko" fikzio bezala definitzen zirela. Bestalde, Erdi Aroko eta XVI. eta XVII. mendeko gaztelar idazleak "historia" eta "kronika" hitzak modu berean erabiltzen zituzten asmakeriazko kontakizunak nahiz benetan gertatuak izendatzeko : hala, Don Kixote-ko pasarte askotan eztabaidatzen dira gezurrezko gauzen kontaera eta benetako gauzena. Don Kixotek, gizon jantzia baina eroa izanik, uste zuen egia kontatzen zutela heroitzat zaldun bat zuten liburu guztiek.

Osagai miragarrizko ibilerak eta gertaerak oso iragan urrunean eta lurralde exotikoetan kokatzea zen "zalduneriako liburuak" zeritzanen ezaugarria. Cervantesen helburua liburu horien irakurketa galaraztea zen ; hortaz, Don Kixote ez da zalduneriaren edo zaldunen idealen satira, aitzitik, XVI. mendeanasko irakurtzen zen genero baten parodia da. Liburu haien estilo zaharkitu eta puztuaren parodia, eta pasadizoen, gertaeren eta egituraren beraren parodia ere egiten du Don Kixote-k. Bere asmoa, liburu haiek baztertzea, osorik bete zuen Cervantesek : Don Kixote agertu ondoren, behera egin zuten, guztiz desagertu arte, genero honetako liburuen argitalpenek. Literatura kritika izan zitekeen hark ordea, Cervantesen antze eta trebetasunari esker, goragoko maila bat iritsi zuen, eta orobat esanahi eta transzendentzia iraunkorra, bere garaia eta bere gertalekua gainditu baitzituen Don Kixote-k.

Kixoteren irudiak irakurlea bereganatzen du ; gizon zintzoa, bihotz onekoa eta argia izanik, gehiago sentitzen baitu irakurleak haren porroten garraztasuna komikotasuna baino. Cervantesek ordea, hirugarren irtenaldian, benetako abentura batera ateratzen du bere protagonista, eta han ikusten da ez duela behar diren adorea eta heroismoa gertaerek hala eskatzen dutenean. Horregatik, zentzua berreskuratzea da irtenbidea : sendatzean, Alonso Quijano zintzoa izango da berriz ere protagonista, eta uko egingo die bere amets eroei eta heroismoz beteei.

Egitura nahiko desberdina da lehenengo partean eta bigarrenean. Lehen partea askotan eteten da, kontakizun nagusian beste batzuk, hari nagusiarekin zerikusirik gaheak, tartekatzen direlako. Eten horiek kritikatu zituztelarik, bigarren partean ezahatu egin zituen Cervantesek bigarren mailako istorio horiek, liburuaren hirurogeita hamalau ataletan bere protagonistak abandonatu gabe.

Lehenengo irtenaldia liburuaren gainerakoaren oso bestelakoa da, zeren, Santxo Panza agertu ez delarik, ez baitago haietan nagusiaren eta morroiaren arteko elkarrizketarik . Baina bi protagonisten hizketaldiek liburuko kapitulu osoak beteko dituzte gero, eta, maiz, ezer gertatu gabe, buru argitasunaren, umore onaren eta zorroztasunaren agergarri dira. Haien ahoetatik ateratzen diren ameskeriek eta iritziek bestelako deskribapen prozeduren ordezko bikainak dira.

Hitz egiteko moduak bakantzen ditu pertsonaia nagusiak : zein eta nolako pertsona den, argota, erudizio hanpatua, hizketa jasoa, herrikoia... erabiliko du. Pertsonaiak dira eleberriaren aberastasunik handienetako bat. Badira guztiz asmatuak eta bere garaiko tipoak direnak, Santxo Panza adibidez ; badira literaturatik hartuak eta errealitatetik hartuak ; Cervantes bera agertzen da lehen partean, eta liburua bigarrenean.

Estiloa asko aldatzen da, ekintzaren arabera : bada artzain estiloa, estilo pikareskoa, moriskoa, "ereduzko eleberri" direlakoen antzekoa... Oratoriaren baliabideak ere ageri dira, eta orobat gutun generokoak.

Cervantesen estiloak, oro har, bi alderdi nagusi ditu, jantzia ea tradizionala, gaztelarprosan usadiozkoa zen bezala, La Celestina-tik hasita, eta, batez ere, Amadfs de Gaula-ri jarraiki ; azken hori zalduneriazko liburu gaztelarra da, prosa zehatz, zorrotz eta ederrean idatzia, bere garaian irakurriena, eta Cervantesek sarrien aipatzen duena : Cervantes kontalariak prosa hori beretu eta gainditu egin zuen.

Ez da ahaztu behar, sakona eta garratza izanik ere, umorezko liburua ere badela Don Kixote. Umore ona eta grazia darie liburuko orri guztiei. Txisteez, hitz jokoez eta adierazpen xelebreez gainera, ironia da nagusi haren estiloan, tituluetatik hasita xehetasunik txikieneraino. XVI. mendean filosofoen, moralisten eta elizgizonen eraso etengabeak jasan zituzten zalduneriako liburuek ; haina ironiak eta isekak lortu zuten liburu kaltegarri haiei izena kentzea.

 

Obraren eragina : Don Kixote eta eleberri modernoa

Cervantesen ospeak, eta Don Kixoterenak bereziki, ez du inoiz beheraldirik izan.

Kaleratu zen urtean bertan, 1605ean, sei argitaraldi egin ziren ; 1612an itzuli zen ingelesera, eta 1614an frantsesera. Alemanez XVII. mendearen erdialdean agertu zen, eta 1622an italianoz. Lehen komentarioak dirudienez Jarvis ingelesak egin zizkion bere XVII. mendeko argitalpenean, nahiz eta XVIII.ean hasi zen ingeles kritika obraren aberatsaz ohartzen, Fielding bereziki, zeinaren lanetan (Tom Jones) ageriko eraginabaituen. Alemaniar erromantizismoak, XVIII.. endearen bukaeran, obraren balio filosofikoak eta sentimentalak azpimarratu zituen (Lessing, Schlegel, Herder, Goethe, Heine, etab.). XIX. mendean zehar Don Kixote-k zerikusi handia izan zuen errealismoaren arrakastan : Manzoni, Dickens, Stendhal, Flaubert, Galdos, Gogol, Dostoievski, beste askoren artean, Cervantesen zordun dira.

Errusiar literaturan ere funtsezko eredua izan zen : 1769an itzuli zen aurreneko aldiz errusierara, eta Turgenievek saio bat eskaini zion (1818-1883), oraindik ere baliagarriak diren ideia sail zabal bat biltzen dituena . Don Kixote-ren gaineko espainiar kritikak, XIX. mendean, mistizismora jo zuen oro har, atzerritarren lanak kontuan hartu gabe. Espainian, kaleratu zen garaian, zalduneriako liburuen parodia huts baten moduan irakurri zen Don Kixote; eta erromantizismoarekin hasi ziren nabarmentzen eleberriak gordetzen dituen zentzu transzendenteak . Ildo horretatik, oso garrantzitsua izan da Unamunok bere Vida de don Quijote y Sancbo (1905, Don Kixoteren eta Santxoren bizitza) liburuan egindako interpretazio bitalista. Geroztik, obra bere giroan kokatzen ahalegindu da kritika, metafisikako auzietatik urrun ; zentzu horretan aipagarria da adibidez Ramon y Cajal histologoaren Psicologfa de Don Quijote y el quijotismo (1905, Don Kixoteren psikologia eta kixotismoa) obra. Ez da zaila espainiar eleberrigile modernoenetan oraindik ere Cervantesen oihartzuna aurkitzea (Luis Martin Santos). William Faulkner-ek "Kontalarien Biblia" esaten zion, eleberriaren historia ez baita, ezin baita izan, Don Kixote-ren komentario ezin saihestuzkoa baino.