Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Miguel de Cervantes (1547-1616)
Bizitzaren gorabeherak
Bere ondorengoentzat, Cervantes nazio
baten literatura jeinuaren adierazgarria da,
Dante, Goethe edota Shakespeare bezalaxe.
Horrez gainera, Cervantes da izen guztiz
unibertsala lortu duen espainiar idazle bakarra
. Izen hori Don Kixote-ri zor dio, mitoaren
balioa bai baitu gaur egun Don Kixote-k.
Mito hori prosazko fikzioaren forma nagusietako
baten sorrerari lotzen zaio, gaur
egun "eleberri moderno" deritzaion horren
sorrerari, Don Kixote hartzen baita genero
horren lehen erakusgarritzat. Cervantesen
modernotasuna ez dago ordea "pentsamolde
sistema" jakin batean, zeinaren bitartez,
pentsatu izan den bezala, bere garaiko usadiozko
balioak zalantzan jarriz, krisi garai
bateko tentsioak adierazi baitzituen. Modernotasun
hori gehiago zor zaio idazkera baten
nolakotasunari, gardena baita eta aldi
berean anbiguoa, eta horri esker, Don Kixote-k,
gaur egun iragana den garai bateko
kultura giroan txertatua egonik ere, gainditu
egin du sorrarazi zuen asmoa.
Miguel de Cervantes Saavedra 1547an
jaio zen, Alcala de Henares-en. Kirurgialari
baten semea zen, eta hark aitoren seme zela
zioen, baina amaren arbasoak Kordobako
kristau berriak zirela dirudi. Ia ezer ez dakigu
Cervantesen bizitzako lehen urteez.
Argitaratu zituen lehen lanak lau poesia izan
ziren, bere maisuak, Juan Lopez de Hoyos
humanistak, Madrilen 1569an argitaratuak.
Berehala utzi zuen literatura ordea, Italiara
joan behar izan baitzuen bat-batean soldadu
. Armadan zela, Austriako Joanen kanpainetan
parte hartu zuen. Lepantoko guduan
ezkerreko eskuan zauritu zuten (1571). Espainiara
itzultzerakoan, atxilo hartu zuten
mairuek. Aljer-en bost urte preso eman ondoren
-lau bider saiatu zen ihes egiten-,
fraide trinitarioek askatu zuten, eta Madrila
itzuli zen. 1585an, Catalina de Salazar-ekin
ezkondu ondoren -senarra baino hogeita bi
urte gazteagoa-, artzain giroko eleberri bat
argitaratu zuen, La Galatea; aldi berean antzerki
lan asko idatzi zituen, Madrilen arrakastaz
antzeztu zirenak, baina galduak gaur
egun, Aljer-eko bizitza eta Numantzia izan
ezik. Bi urteren buruan Andaluziara abiatuzen. Han hamar urte egin zituen, munizio
hornitzaile gisa lehenbizi, eta zerga biltzaile
moduan gero. 1597an, Altxor publikoaren
arazo batzuk zirela-eta, Sevillan espetxeratu
zuten, eta 1605ean Valladoliden zen -garai
hartan hantxe zegoen epaitegiaren egoitza-,
Don Kixote-ren lehen zatiaren argitalpenarekin
literatura itzuli zen garai berean.
1607an Madrilen hartu zuen egoitza. Bizitzako
azken bederatzi urteetan, nahiz eta
arazo larriak izan, lortu zuen betiko idazle
ospea : 1613an Ereduzko nobelak argitaratu
zuen, 1614an Parnasorako bidaia poema,
1615ean Komediak eta entremesak eta Don
Kixote-ren bigarren zatia ; Persiles eta Segismundaren
lanak hil baino bi egun lehenago
amaitu zuen, 1616ko apirilaren 22an, eta
hil ondoren argitaratu zen, 1617ko urtarrilean.
El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha
Izenburu horrekin argitaratu zen (1605)
eleberriaren lehen partea, 1591 inguruan
idatzia ; bigarrena, Lemos-ko kondeari eskainia,
El ingenioso caballero Don Quijote
de la Mancha tituluarekin kaleratu zen
1615ean.
Kixote-ren istorioak ez du korapilo handirik
: Don Kixote, zalduneria liburuen zale
den aitoren seme bat, erotu egiten da, zalduna
dela uste du, eta hiru bider ateratzen
bere herrixkatik abentura bila, etxera itzuli
behar duen arte ; gaixoturik, bere senera
etorri, eta kristau zintzo baten moduan hiltzen
da. Kixote-ak ez du beraz ez argumentu
nahasirik, ez suspentse dei daitekeenik ere :
irakurleari ez zaio uzten ero baten istorioa
irakurtzen ari dela ahanzten, eta eroak arrazoia
berreskuratzen duenean, bukatu egiten
da eleberria. Eromenak hiru ondorio faltsutara
eramango du Don Kixote, eta ondorio
horiexetan dago protagonistaren kasu patologikoaren
funtsa eta eleberriarena :
1. Don Kixotek, erotu orduko, zalduna
dela uste du ;
2. Guztiz sinetsita dago zalduneria liburuetan
irakurri duena egia historikoa dela,
eta haien protagonistak iragan denbo- :retako zaldun benetakoak eta errealak
direla.
3. Don Kixotek uste du bere garaian -XVII.. endearen hasiera da, Filipe 111. aren
Espainian-, zaldunen bizimodua eta Erdi
Aroko idealak berpiztu daitezkeela.
Kontuan izan behar da zalduneriako liburuak,
XVII. mendean, "entretenimendu
handiko eta probetxu eskaseko" fikzio bezala
definitzen zirela. Bestalde, Erdi Aroko
eta XVI. eta XVII. mendeko gaztelar idazleak
"historia" eta "kronika" hitzak modu
berean erabiltzen zituzten asmakeriazko
kontakizunak nahiz benetan gertatuak izendatzeko
: hala, Don Kixote-ko pasarte askotan
eztabaidatzen dira gezurrezko gauzen
kontaera eta benetako gauzena. Don Kixotek,
gizon jantzia baina eroa izanik, uste
zuen egia kontatzen zutela heroitzat zaldun
bat zuten liburu guztiek.
Osagai miragarrizko ibilerak eta gertaerak
oso iragan urrunean eta lurralde exotikoetan
kokatzea zen "zalduneriako liburuak"
zeritzanen ezaugarria. Cervantesen helburua
liburu horien irakurketa galaraztea zen ; hortaz,
Don Kixote ez da zalduneriaren edo zaldunen
idealen satira, aitzitik, XVI. mendeanasko irakurtzen zen genero baten parodia
da. Liburu haien estilo zaharkitu eta puztuaren
parodia, eta pasadizoen, gertaeren eta
egituraren beraren parodia ere egiten du
Don Kixote-k. Bere asmoa, liburu haiek baztertzea,
osorik bete zuen Cervantesek : Don
Kixote agertu ondoren, behera egin zuten,
guztiz desagertu arte, genero honetako liburuen
argitalpenek. Literatura kritika izan
zitekeen hark ordea, Cervantesen antze eta
trebetasunari esker, goragoko maila bat iritsi
zuen, eta orobat esanahi eta transzendentzia
iraunkorra, bere garaia eta bere gertalekua
gainditu baitzituen Don Kixote-k.
Kixoteren irudiak irakurlea bereganatzen
du ; gizon zintzoa, bihotz onekoa eta
argia izanik, gehiago sentitzen baitu irakurleak
haren porroten garraztasuna komikotasuna
baino. Cervantesek ordea, hirugarren
irtenaldian, benetako abentura batera ateratzen
du bere protagonista, eta han ikusten
da ez duela behar diren adorea eta heroismoa
gertaerek hala eskatzen dutenean. Horregatik,
zentzua berreskuratzea da irtenbidea
: sendatzean, Alonso Quijano zintzoa
izango da berriz ere protagonista, eta uko
egingo die bere amets eroei eta heroismoz
beteei.
Egitura nahiko desberdina da lehenengo
partean eta bigarrenean. Lehen partea
askotan eteten da, kontakizun nagusian
beste batzuk, hari nagusiarekin zerikusirik
gaheak, tartekatzen direlako. Eten horiek
kritikatu zituztelarik, bigarren partean ezahatu
egin zituen Cervantesek bigarren mailako
istorio horiek, liburuaren hirurogeita
hamalau ataletan bere protagonistak abandonatu
gabe.
Lehenengo irtenaldia liburuaren gainerakoaren
oso bestelakoa da, zeren, Santxo
Panza agertu ez delarik, ez baitago haietan
nagusiaren eta morroiaren arteko elkarrizketarik
. Baina bi protagonisten hizketaldiek
liburuko kapitulu osoak beteko dituzte gero,
eta, maiz, ezer gertatu gabe, buru argitasunaren,
umore onaren eta zorroztasunaren
agergarri dira. Haien ahoetatik ateratzen
diren ameskeriek eta iritziek bestelako deskribapen
prozeduren ordezko bikainak dira.
Hitz egiteko moduak bakantzen ditu pertsonaia
nagusiak : zein eta nolako pertsona den,
argota, erudizio hanpatua, hizketa jasoa,
herrikoia... erabiliko du. Pertsonaiak dira
eleberriaren aberastasunik handienetako
bat. Badira guztiz asmatuak eta bere garaiko
tipoak direnak, Santxo Panza adibidez ; badira
literaturatik hartuak eta errealitatetik
hartuak ; Cervantes bera agertzen da lehen
partean, eta liburua bigarrenean.
Estiloa asko aldatzen da, ekintzaren arabera
: bada artzain estiloa, estilo pikareskoa,
moriskoa, "ereduzko eleberri" direlakoen
antzekoa... Oratoriaren baliabideak ere
ageri dira, eta orobat gutun generokoak.
Cervantesen estiloak, oro har, bi alderdi
nagusi ditu, jantzia ea tradizionala, gaztelarprosan usadiozkoa zen bezala, La Celestina-tik
hasita, eta, batez ere, Amadfs de
Gaula-ri jarraiki ; azken hori zalduneriazko
liburu gaztelarra da, prosa zehatz, zorrotz
eta ederrean idatzia, bere garaian irakurriena,
eta Cervantesek sarrien aipatzen duena
: Cervantes kontalariak prosa hori beretu
eta gainditu egin zuen.
Ez da ahaztu behar, sakona eta garratza
izanik ere, umorezko liburua ere badela
Don Kixote. Umore ona eta grazia darie
liburuko orri guztiei. Txisteez, hitz jokoez
eta adierazpen xelebreez gainera, ironia da
nagusi haren estiloan, tituluetatik hasita
xehetasunik txikieneraino. XVI. mendean
filosofoen, moralisten eta elizgizonen eraso
etengabeak jasan zituzten zalduneriako
liburuek ; haina ironiak eta isekak lortu zuten
liburu kaltegarri haiei izena kentzea.
Obraren eragina : Don Kixote eta eleberri modernoa
Cervantesen ospeak, eta Don Kixoterenak
bereziki, ez du inoiz beheraldirik izan.
Kaleratu zen urtean bertan, 1605ean, sei
argitaraldi egin ziren ; 1612an itzuli zen ingelesera,
eta 1614an frantsesera. Alemanez
XVII. mendearen erdialdean agertu zen, eta
1622an italianoz. Lehen komentarioak dirudienez
Jarvis ingelesak egin zizkion bere
XVII. mendeko argitalpenean, nahiz eta
XVIII.ean hasi zen ingeles kritika obraren
aberatsaz ohartzen, Fielding bereziki, zeinaren
lanetan (Tom Jones) ageriko eraginabaituen. Alemaniar erromantizismoak, XVIII.. endearen bukaeran, obraren balio filosofikoak
eta sentimentalak azpimarratu zituen
(Lessing, Schlegel, Herder, Goethe, Heine,
etab.). XIX. mendean zehar Don Kixote-k
zerikusi handia izan zuen errealismoaren
arrakastan : Manzoni, Dickens, Stendhal,
Flaubert, Galdos, Gogol, Dostoievski, beste
askoren artean, Cervantesen zordun dira.
Errusiar literaturan ere funtsezko eredua
izan zen : 1769an itzuli zen aurreneko aldiz
errusierara, eta Turgenievek saio bat eskaini
zion (1818-1883), oraindik ere baliagarriak
diren ideia sail zabal bat biltzen dituena
. Don Kixote-ren gaineko espainiar
kritikak, XIX. mendean, mistizismora jo
zuen oro har, atzerritarren lanak kontuan
hartu gabe. Espainian, kaleratu zen garaian,
zalduneriako liburuen parodia huts baten
moduan irakurri zen Don Kixote; eta erromantizismoarekin
hasi ziren nabarmentzen
eleberriak gordetzen dituen zentzu transzendenteak
. Ildo horretatik, oso garrantzitsua
izan da Unamunok bere Vida de don
Quijote y Sancbo (1905, Don Kixoteren eta
Santxoren bizitza) liburuan egindako interpretazio
bitalista. Geroztik, obra bere
giroan kokatzen ahalegindu da kritika,
metafisikako auzietatik urrun ; zentzu horretan
aipagarria da adibidez Ramon y
Cajal histologoaren Psicologfa de Don
Quijote y el quijotismo (1905, Don Kixoteren
psikologia eta kixotismoa) obra. Ez da
zaila espainiar eleberrigile modernoenetan
oraindik ere Cervantesen oihartzuna aurkitzea
(Luis Martin Santos). William Faulkner-ek
"Kontalarien Biblia" esaten zion, eleberriaren
historia ez baita, ezin baita izan,
Don Kixote-ren komentario ezin saihestuzkoa
baino.