Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Ludovico Ariosto (1474-1533) Torquato Tasso (1544-1595)
Ariosto
Ariosto Esteko etxearen zerbitzuan ziharduen
kapitain baten seme zaharrena zen.
Hamar urte zituela, familia aitaren sorterrira
aldatu zen, Ferrarara. Ariostok zuzenbide
ikasketak egitea nahi zuen familiak, eta horrela
lege ikasketak egiten hasi zen Ariosto
(1489-1494). Ariostok gaztetatik erakutsi zuen
olerkigintzarako zaletasuna, ordea, eta azkenean
letrak ikasteko baimena eman zioten.
1499. urtea arte humanitateak ikasten jardun
zuen, baina ezin izan zituen ikasketa
haiek sakondu, aita hil baitzitzaion 1500ean.
Seme zaharrena zenez, ordu arteko bizitza
lasaia bertan utzi eta ordena txikiak hartu
behar izan zituen etxekoei laguntzearren
(lau anaia eta bost arreba zituen).
1504an Esteko Hipolito kardinalaren zerbitzuan
hasi zen lanean. Kardinalaren zeregin
diplomatikoetan hari laguntzea eta haren
espedizioetan parte hartzea zen bere
lana, eta oro har, arrisku handiko zereginak
bete behar izan zituen haren zerbitzuan.
Geroago, Lukrezia Borgiaren senar Alfontsoren
zerbitzuan hasi zen lanean, eta harekin
ere zeregin neketsu asko bete zituen.
Gortean lanean jardun zuen urteetan
antzerki ikuskizunak prestatu ohi zituen,
Terentzioren eta Plautoren obretan oinarri
harturik. Bere ametsa literaturan jardutea
zen, eta era horretako lanak eginez bere
jaunek gorteko beste zeregin gogaikarrietatik
libratuko zutelako itxaropena zuen.
1516an prestatu zuen Orlando haserrea bere
maisulanaren lehen argitalpena, eta han
esaterako Hipolito kardinalari eskaintza egin
zion, baina sekula ez zuen lortu agintariek
bere zereginetatik aska zezaten.
Ariostoren familiaren egoerak ez zuen
hobera egin, eta horrek eraginda Apeninoetako
Garfagnana probintziako gobernadore
kargua onartu behar izan zuen ; ez zen
kargu erraza, barne borroka gogorrak baitziren
lurralde hartan. 1525 arte iraun zuen
lurralde hartan.1525ean Ferrarara itzuli zenerako bazuen
diru apur bat aurreztuta, eta etxe txiki
bat erosi ahal izan zuen bertan. 1528-1530
bitartean ezkondu zen Alessandra Benuccirekin
. Ezkutuan ezkondu zen, baina hala
ere, ezin izan zuen ekidin elizaren zenbait
mesede galtzea. Azken urteetan, dena dela,
bere ametsa bete ahal izan zuen ; bizitza
lasaia, jakintzei eta olerkigintzari eskainia,
emaztea, semea eta ama inguruan zituela.
Bere obretan sarritan adierazi zuenez, bere
zeregin guztiak alde batera utzi eta literaturan
burubelarri aritzeko grina zuen, eta
azken urteetan bazen ere, lortu zuen.
Literatura lan nagusiak
Ariostoren literatura lanetan komediak,
olerki liburu batzuk, satirak eta Orlando
haserrea olerki epiko handia dira azpimarratzekoak
.
Ariostok latinez eta herri hizkeran, bietara,
idatzi zuen, eta bere ekarpen nagusia
giro fantastikoa eta irudimena sentimendu
unibertsalen azalpenarekin bateratu izana
da. Pertsonaiak giro fantastikoan kokatzen
zituen eta irudimen handiz lantzen zituen,
baina giro horretan giza sentimenduak adierazten
zituen, maitasuna, ohorea edo heroikotasuna
besteak beste.
Bere lehenengo lan ezaguna Carmina
(1494-1503) liburua izan zen, Tibulo eta
Horazio erromatar olerkarien lanetan oinarri
harturik egindako ariketa moduko zenbait
idatziz osatua. Haren ondoren argitaratu
zuen Rimas (Errimak, 1494-1516),
maitasuna gai harturik herri hizkeran idatzitako
lanen bilduma. Baina lan txikietan
aipagarrienak Satire (Satirak, 1517-1525)
dira, eguneroko gaiak kontagai harturik
idatzitako zazpi satirak.
Komediari dagokionez, bost lan handi
utzi zituen : La Cassaria (1508), I Suppositi
(1509, Hipotesiak), Il nigromante (1520,
Aztia), La Lena (1528) eta I Studenti (1518,
Ikasleak, amaitu gahea). Herri hizkeran latinezko
komediak imitatuz idatzi ziren lehenengo obrak dira, eta azpimarratzekoa
da egileak antzerki klasikoaren eta edukiaren
(errealista, bizia, egunerokotasunetik
hartua) artean lortu zuen oreka.
Azkenik, bere obra nagusia, eta Europako
Berpizkundeko maisulanetako bat, Orlando
haserrea izan zen. 1515ean hasi zen
lehenengo bertsioa prestatzen, haina harrezkero
bizitza guztia eman zuen hura berridazten
eta zuzentzen. Hiru bertsio argitaratu
zituen. Lehenengo bi bertsioak (1516
eta 1521) 40 canto-z osatuak dira. Bigarrenean
eta hirugarrenean (1532) Bemboren
eragina nabarmentzen da batez ere, hizkuntzaren
erabileran eta estiloan. Hirugarrenean,
behin betiko bertsioan, 46 tanto idatzi
zituen eta 1545ean beste bost erantsi
zitzaizkion giunta edo eranskin batean.
Azken bertsio horretan nabarmendu zen
Ariostoren estilo eta poetika berezia.
Tasso
Tassoren haurtzaroa familiaren ezbeharrek
markatua izan zen. 1552. urtean aita,
olerkaria hura ere, erbesteratu egin zuten
Napoliko erreinutik eta familiari ondasun
guztiak kendu zizkioten. Aitak Erromara alde
egin zuen, eta 1556an ama hil zitzaiolarik,
Erromara abiatu zen Torquato ere, aitarengana
. Harrezkero hainbat hiritan bizi izan
ziren : Urbino, Venezia, Padua, Ferrara...
1560an Paduara bidali zuten legeak ikastera
eta 1565ean Esteko etxearen zerbitzuan
hasi zen lanean, Ferraran. Haiek izan ziren
Tassoren bizitzako urterik zoriontsuenak.Tassok gaztetan erakutsi zuen literaturarako
zaletasuna, eta Esteko etxearentzat lan
egin zuen urteetan izan zuen idazle gisa garairik
oparoena. Orduan idatzi zituen, besteak
beste, bere lan nagusiak : Aminta,
1573an gortean aurkeztua, eta batez ere,
Gerusalemme liberata (Jerusalem aske,
1575), bere maisulana.
Jerusalem aske obra handia amaitu zuen
urtean adimen eritasun larri baten zantzuak
antzematen hasi zitzaizkion ordea. Kontraerreformaren
garaian Italian bizi zen klima
izpiritualak eragindako erlijioarekiko obsesio
moduko batek eragin zion ondoez hura ;
Inkisizioaren aurrean bere burua herese gisa
salatzera eramaten zuen eritasun hark, eta
pertsekuzio mania eragin zion.
Harrezkero hainbat gorabehera bizi izan
zituen. Zenbait urtez batera eta bestera ihili
ondoren Ferrarara itzuli zen 1579. urtean,
baina Alfontso II.a dukearen ezteietan bazter
utzi zutela iruditu zitzaion eta krisi larria
jasan zuen. Krisi haren eraginez, zazpi
urte eman behar izan zituen Santa Anako
erietxean.
Erietxetik irten ondoren hara-hona ibili
zen berriro. Azken urteak Erromako komentu
batean igaro zituen, eta hantxe hil zen.
Literatura lan nagusiak: Aminta eta Jerusalem aske
Lehen esan hezala, Aminta artzain drama
eta Jerusalem aske dira Tassoren lan
aipagarrienak.
Aminta-rekin artzain dramaren generoko
maisu handiaren ospea lortu zuen
Tassok. Amintaren maitasunaren herri ematendu obra horrek : Aminta Silvia artzain
ederrarekin maiteminduta dago, baina
Silviak adiskide gisa maite du Aminsta.
Amintaren maitasun sutsuaren berri jakinik,
Silviak ihes egiten du haren ondotik eta
amorrua hartzen dio. Tassok gizakia nola
irudikatzen duen da obra horren ezaugarririk
garrantzizkoena, gizakiaren konplexutasunaren
irudia eskaintzen baitu. Maitasunari
buruzko bere ikuspegia azaldu zuen,
lirismo handiz, dramatismoz baino gehiago,
eta gorteko bizitzaren ikuspegi idealizatua
eskaini zuen, Tassok Ferraran igaro
zituen urte zoriontsuen eraginez.
Jerusalem aske hogei kantuz osaturiko
epopeia bat da. Godofredo Bouillonek
Lehen Gurutzadan Jerusalem konkistatu
zueneko pasartea du kontagai (lO99).
Benetako gertaerei beste hainbat pasarte
erantsi zizkien, bere irudimenetik sortuak.
Horrela, trebetasun handiz bateratu zituen
fantasia eta historia : kristauen eta musulmanen
arteko borrokak irudikatu zituen,
baina infernuko eta zeruko izakiek ere esku
hartzen zutela. Bestalde, obra horretan bildu
zituen bere idatzietan landu zituen gai
guztiak, inoiz baino diskurtsu zailago bat
osatuz.
1581ean Jerusalem eta Rime e prose lanaren
pasarte batzuk argitara eman zirelarik,
eztabaida larria sortu zen italiar kritikoen
artean, Tassoren epikaren kalitatea eta haren
aurreko Ariostoren Orlando haserrearena
alderatzen hasi zirenean. Tassok berak
ere parte hartu zuen eztabaida hartan,
Apologia idatziarekin.
Obra txikiak
Baina aipatu herri diren lanez gainera
idatzi zituen beste batzuk ere, gaztetan bereziki
. Jerusalem aske idazten hasita zegoela,
esaterako, hura alde batera utzi zuen,
horrelako kontakizun epiko bat idazteko
ezaguera aski ez zuela jabeturik edo (hemezortzi
urte hesterik ez zituen orduan),
eta zalduneriako obra bat idatzi zuen, Rinaldo
izenekoa. Obra honetan trebetasun
tekniko bikaina erakutsi zuen Tassok, baina
oraindik ez zitzaion nabarmentzen bere
obran gerora nagusitu zen jeinu poetikoa.
2000 Errima-tik gora utzi ere zituen, maitasuna,
grina, itxaropena, atsekabea eta abarri
buruz. Petrarcaren erestuari jarraitu zion,
haina ordu arteko joera klasizistari estilizazio
poetikorako joera erantsi zion. Obra hori
hartu izan da Leopardiren aitzindaritzat.
1586an Santa Ana erietxetik atera zenean,
sorkuntzarako sena berpiztu zitzaion eta
Torrismondo trajedia idatzi zuen, Mantuan.
Hurrengo urteetan Le sette giornate del
mondo creato (1592-1594, Munduaren sorkuntzako
zazpi egunak) eta Discorsi del poema
eroico (1595, Olerki heroikoari buruzko
diskurtsoa) aurkeztu zituen, hesteak heste.Tassoren obra literatura harrokoaren
aitzindaritzat har daiteke eta eragin handia
izan zuen geroagoko italiar olerkaritzaren
bilakaeran. Leopardiren ereduetako bat izan
zen eta eragina izan zuen orobat XIX. eta
XX. mendeetako olerkari askotan. Jerusalem
aske obra hainbat hizkuntzatara itzuli zen eta
idazle askok imitatu zuten Europan zehar.