Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Ludovico Ariosto (1474-1533) Torquato Tasso (1544-1595)

Ludovico Ariosto italiar olerkaria Reggio Emilian jaio zen 1474. urtean eta Ferraran hil 1533an. Olerkari eta antzerkigilegisa nabarmendu zen eta Italiako Berpizkundeko joera artistikoen eta jarrera izpiritualen aitzindarietako bat izan zen.<br><br>

 

Ariosto

Ariosto Esteko etxearen zerbitzuan ziharduen kapitain baten seme zaharrena zen.

Hamar urte zituela, familia aitaren sorterrira aldatu zen, Ferrarara. Ariostok zuzenbide ikasketak egitea nahi zuen familiak, eta horrela lege ikasketak egiten hasi zen Ariosto (1489-1494). Ariostok gaztetatik erakutsi zuen olerkigintzarako zaletasuna, ordea, eta azkenean letrak ikasteko baimena eman zioten.

1499. urtea arte humanitateak ikasten jardun zuen, baina ezin izan zituen ikasketa haiek sakondu, aita hil baitzitzaion 1500ean.

Seme zaharrena zenez, ordu arteko bizitza lasaia bertan utzi eta ordena txikiak hartu behar izan zituen etxekoei laguntzearren (lau anaia eta bost arreba zituen).

1504an Esteko Hipolito kardinalaren zerbitzuan hasi zen lanean. Kardinalaren zeregin diplomatikoetan hari laguntzea eta haren espedizioetan parte hartzea zen bere lana, eta oro har, arrisku handiko zereginak bete behar izan zituen haren zerbitzuan.

Geroago, Lukrezia Borgiaren senar Alfontsoren zerbitzuan hasi zen lanean, eta harekin ere zeregin neketsu asko bete zituen.

Gortean lanean jardun zuen urteetan antzerki ikuskizunak prestatu ohi zituen, Terentzioren eta Plautoren obretan oinarri harturik. Bere ametsa literaturan jardutea zen, eta era horretako lanak eginez bere jaunek gorteko beste zeregin gogaikarrietatik libratuko zutelako itxaropena zuen.

1516an prestatu zuen Orlando haserrea bere maisulanaren lehen argitalpena, eta han esaterako Hipolito kardinalari eskaintza egin zion, baina sekula ez zuen lortu agintariek bere zereginetatik aska zezaten.

Ariostoren familiaren egoerak ez zuen hobera egin, eta horrek eraginda Apeninoetako Garfagnana probintziako gobernadore kargua onartu behar izan zuen ; ez zen kargu erraza, barne borroka gogorrak baitziren lurralde hartan. 1525 arte iraun zuen lurralde hartan.1525ean Ferrarara itzuli zenerako bazuen diru apur bat aurreztuta, eta etxe txiki bat erosi ahal izan zuen bertan. 1528-1530 bitartean ezkondu zen Alessandra Benuccirekin . Ezkutuan ezkondu zen, baina hala ere, ezin izan zuen ekidin elizaren zenbait mesede galtzea. Azken urteetan, dena dela, bere ametsa bete ahal izan zuen ; bizitza lasaia, jakintzei eta olerkigintzari eskainia, emaztea, semea eta ama inguruan zituela.

Bere obretan sarritan adierazi zuenez, bere zeregin guztiak alde batera utzi eta literaturan burubelarri aritzeko grina zuen, eta azken urteetan bazen ere, lortu zuen.

 

Literatura lan nagusiak

Ariostoren literatura lanetan komediak, olerki liburu batzuk, satirak eta Orlando haserrea olerki epiko handia dira azpimarratzekoak .

Ariostok latinez eta herri hizkeran, bietara, idatzi zuen, eta bere ekarpen nagusia giro fantastikoa eta irudimena sentimendu unibertsalen azalpenarekin bateratu izana da. Pertsonaiak giro fantastikoan kokatzen zituen eta irudimen handiz lantzen zituen, baina giro horretan giza sentimenduak adierazten zituen, maitasuna, ohorea edo heroikotasuna besteak beste.

Bere lehenengo lan ezaguna Carmina (1494-1503) liburua izan zen, Tibulo eta Horazio erromatar olerkarien lanetan oinarri harturik egindako ariketa moduko zenbait idatziz osatua. Haren ondoren argitaratu zuen Rimas (Errimak, 1494-1516), maitasuna gai harturik herri hizkeran idatzitako lanen bilduma. Baina lan txikietan aipagarrienak Satire (Satirak, 1517-1525) dira, eguneroko gaiak kontagai harturik idatzitako zazpi satirak.

Komediari dagokionez, bost lan handi utzi zituen : La Cassaria (1508), I Suppositi (1509, Hipotesiak), Il nigromante (1520, Aztia), La Lena (1528) eta I Studenti (1518, Ikasleak, amaitu gahea). Herri hizkeran latinezko komediak imitatuz idatzi ziren lehenengo obrak dira, eta azpimarratzekoa da egileak antzerki klasikoaren eta edukiaren (errealista, bizia, egunerokotasunetik hartua) artean lortu zuen oreka.

Azkenik, bere obra nagusia, eta Europako Berpizkundeko maisulanetako bat, Orlando haserrea izan zen. 1515ean hasi zen lehenengo bertsioa prestatzen, haina harrezkero bizitza guztia eman zuen hura berridazten eta zuzentzen. Hiru bertsio argitaratu zituen. Lehenengo bi bertsioak (1516 eta 1521) 40 canto-z osatuak dira. Bigarrenean eta hirugarrenean (1532) Bemboren eragina nabarmentzen da batez ere, hizkuntzaren erabileran eta estiloan. Hirugarrenean, behin betiko bertsioan, 46 tanto idatzi zituen eta 1545ean beste bost erantsi zitzaizkion giunta edo eranskin batean.

Azken bertsio horretan nabarmendu zen Ariostoren estilo eta poetika berezia.

 

Tasso

Tassoren haurtzaroa familiaren ezbeharrek markatua izan zen. 1552. urtean aita, olerkaria hura ere, erbesteratu egin zuten Napoliko erreinutik eta familiari ondasun guztiak kendu zizkioten. Aitak Erromara alde egin zuen, eta 1556an ama hil zitzaiolarik, Erromara abiatu zen Torquato ere, aitarengana . Harrezkero hainbat hiritan bizi izan ziren : Urbino, Venezia, Padua, Ferrara...

1560an Paduara bidali zuten legeak ikastera eta 1565ean Esteko etxearen zerbitzuan hasi zen lanean, Ferraran. Haiek izan ziren Tassoren bizitzako urterik zoriontsuenak.Tassok gaztetan erakutsi zuen literaturarako zaletasuna, eta Esteko etxearentzat lan egin zuen urteetan izan zuen idazle gisa garairik oparoena. Orduan idatzi zituen, besteak beste, bere lan nagusiak : Aminta, 1573an gortean aurkeztua, eta batez ere, Gerusalemme liberata (Jerusalem aske, 1575), bere maisulana.

Jerusalem aske obra handia amaitu zuen urtean adimen eritasun larri baten zantzuak antzematen hasi zitzaizkion ordea. Kontraerreformaren garaian Italian bizi zen klima izpiritualak eragindako erlijioarekiko obsesio moduko batek eragin zion ondoez hura ; Inkisizioaren aurrean bere burua herese gisa salatzera eramaten zuen eritasun hark, eta pertsekuzio mania eragin zion.

Harrezkero hainbat gorabehera bizi izan zituen. Zenbait urtez batera eta bestera ihili ondoren Ferrarara itzuli zen 1579. urtean, baina Alfontso II.a dukearen ezteietan bazter utzi zutela iruditu zitzaion eta krisi larria jasan zuen. Krisi haren eraginez, zazpi urte eman behar izan zituen Santa Anako erietxean.

Erietxetik irten ondoren hara-hona ibili zen berriro. Azken urteak Erromako komentu batean igaro zituen, eta hantxe hil zen.

 

Literatura lan nagusiak: Aminta eta Jerusalem aske

Lehen esan hezala, Aminta artzain drama eta Jerusalem aske dira Tassoren lan aipagarrienak.

Aminta-rekin artzain dramaren generoko maisu handiaren ospea lortu zuen Tassok. Amintaren maitasunaren herri ematendu obra horrek : Aminta Silvia artzain ederrarekin maiteminduta dago, baina Silviak adiskide gisa maite du Aminsta.

Amintaren maitasun sutsuaren berri jakinik, Silviak ihes egiten du haren ondotik eta amorrua hartzen dio. Tassok gizakia nola irudikatzen duen da obra horren ezaugarririk garrantzizkoena, gizakiaren konplexutasunaren irudia eskaintzen baitu. Maitasunari buruzko bere ikuspegia azaldu zuen, lirismo handiz, dramatismoz baino gehiago, eta gorteko bizitzaren ikuspegi idealizatua eskaini zuen, Tassok Ferraran igaro zituen urte zoriontsuen eraginez.

Jerusalem aske hogei kantuz osaturiko epopeia bat da. Godofredo Bouillonek Lehen Gurutzadan Jerusalem konkistatu zueneko pasartea du kontagai (lO99).

Benetako gertaerei beste hainbat pasarte erantsi zizkien, bere irudimenetik sortuak.

Horrela, trebetasun handiz bateratu zituen fantasia eta historia : kristauen eta musulmanen arteko borrokak irudikatu zituen, baina infernuko eta zeruko izakiek ere esku hartzen zutela. Bestalde, obra horretan bildu zituen bere idatzietan landu zituen gai guztiak, inoiz baino diskurtsu zailago bat osatuz.

1581ean Jerusalem eta Rime e prose lanaren pasarte batzuk argitara eman zirelarik, eztabaida larria sortu zen italiar kritikoen artean, Tassoren epikaren kalitatea eta haren aurreko Ariostoren Orlando haserrearena alderatzen hasi zirenean. Tassok berak ere parte hartu zuen eztabaida hartan, Apologia idatziarekin.

 

Obra txikiak

Baina aipatu herri diren lanez gainera idatzi zituen beste batzuk ere, gaztetan bereziki . Jerusalem aske idazten hasita zegoela, esaterako, hura alde batera utzi zuen, horrelako kontakizun epiko bat idazteko ezaguera aski ez zuela jabeturik edo (hemezortzi urte hesterik ez zituen orduan), eta zalduneriako obra bat idatzi zuen, Rinaldo izenekoa. Obra honetan trebetasun tekniko bikaina erakutsi zuen Tassok, baina oraindik ez zitzaion nabarmentzen bere obran gerora nagusitu zen jeinu poetikoa.

2000 Errima-tik gora utzi ere zituen, maitasuna, grina, itxaropena, atsekabea eta abarri buruz. Petrarcaren erestuari jarraitu zion, haina ordu arteko joera klasizistari estilizazio poetikorako joera erantsi zion. Obra hori hartu izan da Leopardiren aitzindaritzat.

1586an Santa Ana erietxetik atera zenean, sorkuntzarako sena berpiztu zitzaion eta Torrismondo trajedia idatzi zuen, Mantuan.

Hurrengo urteetan Le sette giornate del mondo creato (1592-1594, Munduaren sorkuntzako zazpi egunak) eta Discorsi del poema eroico (1595, Olerki heroikoari buruzko diskurtsoa) aurkeztu zituen, hesteak heste.Tassoren obra literatura harrokoaren aitzindaritzat har daiteke eta eragin handia izan zuen geroagoko italiar olerkaritzaren bilakaeran. Leopardiren ereduetako bat izan zen eta eragina izan zuen orobat XIX. eta XX. mendeetako olerkari askotan. Jerusalem aske obra hainbat hizkuntzatara itzuli zen eta idazle askok imitatu zuten Europan zehar.