Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Erasmo Rotterdamgoa Thomas More
Erasmo Rotterdamgoa (1466 edo 1469-1536)
Erasmo Rotterdamgoa edo Desiderius
Erasmus Roteradamus (Gert Geertsz-en latinezko
izena), Rotterdamen jaio zen 1466
edo 1469. urtean, eta Basilean hil zen
1536an. XVI. mendeko Europako enidito
handiena izan zen. Italiar humanistek erabilitako
metodo filologikoak baliatuz, iraganaren
azterketa historiko-kritikoa egiteko
oinarriak ipini zituen, bereziki Testamentu
Berri grekoari eta Elizako Gurasoei buruz
egin zuen azterlanetan. Hezkuntzazko idatzien
hidez, klasikoen alde egin zuen ikasketa
eskolastikoaren plangintza zaharra
ordezkatzeko. Elizaren gehiegikeriak kritikatu
zituen : aspaldiko iraganaren hobea
seinalatu zuen eta erreforma sakon baten
behar larria azpimarratu ; laster gauzatuko
zen berrikuntza hori, bai Erreforma protestantean,
bai Kontraerreforma katolikoan.
Baina Erasmok, Erreformak ekarri zituen
erlijio eztabaida gogorretan, bere independentziari
eutsi zion beti : uko egin zion
bai Luteroren predestinazioaren doktrinari,
bai aita santuak beretzat nahi zituen aginpideei,
eta, hori zela-eta, bi aldeetako kide
sutsuenen arerio bihurtu zen, eta askatasuna
ortodoxiaren gainetik jartzen zutenen
eredu.
Apaiz baten sasiko semea zen, eta fraide
agustindarrek hezi zuten. Teologia ikasi
zuen Holandan eta Parisen, eta 1506an eskuratu
zuen doktore gradua Turinen. Irakasle
pribatua zelarik, pedagogiako testuak
prestatzen zituen bere dizipuluentzat, denborarekin
europar kulturako testu liburuak
izango zirenak. Lorenzo Valla italiar humanistaren
ikasle ideala izan zen, eta bere garaiko
humanista nagusiekin harremanetan
egon zen Ingalaterran eta Italian; bidaia
haietan hasi zen grekoa ikasten. Bere Enchiridion
militis christiani liburuarekin (Anberesen
argitaratua 1503. urtean, Soldadu
kristauaren eskuliburua) tolerantzian eta
bake unibertsalean oinarriturik, elizaren
berriztatzearen ordezkari bihurtu zen Erasmo
. Venezian, Aldo Manuziok gonbidatuta,Adagia idatzi zuen, autore klasikoen hiru
milatik gora esaera dakarren bilduma (1508).
Ingalaterrara itzulita, Thomas Moreren etxean
zegoelarik idatzi zuen bere obra nagusia,
Encomium Moriae seu laus stultiae (1511,
Eromenaren gorespena). Satirazko lana da,
ez oso gogorra, munduaren eromenari kontrajartzen
diona -gauza suntsikorren bila
baitabil beti mundua-, kristautasunaren fedearen
eromena, etsaien barkamenera eta
ondasunak ematera bultzatzen duen hura.
1516an argitaratu zuen Institutio principis
christiani, gobernatzeko moduari buruzko
eskuliburua, zeinean, Machiaveloren Printzea-n
ez bezala, politikari kristau morala
nagusitzen baitzaio.
Erasmoren obrarik garrantzitsu eta eraginkorrena
ordea Testamentu Berriaren
grekozko lehen argitalpena da, latinezko bertsio
herri batekin batera kaleratu zena ; eskandalu
handia sortu zuen, tradizioak kodeturiko
haina eskuizkribuetan agertzen ez
ziren bertso batzuk falta zituelako. Erasmoren
argitalpenak, ikuspuntu filologikotik
gaur egun baliagarria ez den arren, Testamentu
Berriaren kritika modernorako bidea
zabaldu zuen, Vulgata ez dela beti fidagarria
frogatu baitzuen. San Jeronimoren Epistolarioa
(1516-1520), eta Ebanjelioaren
parafrasiak (1524), Testamentu Berriaren komentario
bikainaren argitalpenarekin jarraitu
zuen Erasmoren lan filologikoak. Erreformak
egoera larrian ipini zuen idazlea, tolerantziari
buruz egiten zituen predikuek ez baitzuten
jarraitzailerik. Luteroren doktrinatik aldendu
zen De libero arbitrio idatziarekin
(1524), Erreformak Basilean ideia erradikalak
eta ikonoklastak zabaldu zituenean
(1529). Hala, urte hartan, Basileatik alde
egin eta Alemaniako Friburgon hartu zuen
babeslekua. Lehenago, Colloquia familiarra
(1522) argitaratu zuen, bere garaiko
apaizen ohiturak eta eginak biziki kondenatzen
zituena.
Erasmo, XVI. mendeko humanista ospetsuena,
elizaren eta gizartearen berrikuntzaren aldezle izan zen, eta kristautasunaren
jatorriraino eta Antzin Aro klasikoko
giza eredu handietaraino jo zuen horretarako
; berrikuntza hori, Erasmoren abuniz,
hezkuntzaren bitartez egin behar zen. Eliza
katolikoarekiko loturak inoiz hautsi ez
zituen arren, Erreforma protestantearen bultzatzailetzat
hartu izan da. Hil arte izan zuen
bokazio pedagogikoa, eta bokazio horren
lekukotasuna eman zuen bere Epistolario
zabalean : 3.000 gutunetik gora dira, bere
garaiko pertsonaia nagusiei bidaliak, literatura
balio handia, eta bere garaiko historia
aztertzeko garrantzi erabakigarria dutenak.