Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Neoklasizismoa

David pintorearen autoerretratua.<br><br>

 

Italiatik kanpoko klasizismo berria

Neoklasizismoak, gustuaren edo estetikaren joera orok bezala, jatorri askoz nahasiagoa du gai hau lantzean beti aipatzen diren lauzpabost izenak baino. Gogoratu ohi dira Johann Joachim Winckehnann historialari eta arkeologialari alemaniarra (1717- 1768), Anton Raphael Mengs margolari eta teorialari orobat alemaniarra (1728-1779), Joseph Maria Vien (1716-1809) eta Iacques- Louis David margolari frantsesak (1748- 1825) ; baina berdin-berdin, arrazoi berberengatik, aipa daitezke Poussin margolaria, Tasso eta john Milton poetak, Trissino idazlea . Palladio arkitektoa edota manieristak.

Nolanahi dela ere, hasieratik bertatik dago esan beharra barrokoaren kontrako erreakzio gisa sortu zela neoklasizismoa.

Helenismoa gogorarazten duen halako dotoretasun gehiegizkoa, edertasunaren ideal platonikoari buruzko ardura, antzinako estatua batzuen miresmena : Laokoonte, Apoloa, Montecavalloko kolosoak, manieristek Berpizkundeko grina erlijiosoaz oso bestelako espirituaz eta moda arkeologiko baten baitan ikusten zituztenak ; hori guztia dela-eta, esan daiteke XVI. mendeko Italiako "manierismoa" izan zela neoklasizismoa, margolari batzuen kasuan bereziki . Zenbait kasutan, klasizismo zurrunago bateranzko joera bultzatu zuen moda hark ; izan ere, teknikari eta aurkikuntza berriei esker, imitazioa lehen baino zorrotzagoa izan baitzitekeen oraingoan.

Klasizismo zehatzago hau arkeologikoa zen hein batean, eta harrera hobea izan zuen iparraldeko artistengan hegoaldekoengan baino ; izan ere, mundu klasikotik latin hizkuntzako herriak baino urrunago egonik, iparraldekoak beti izan baitira arduratsuagoak eta deliberatuagoak klasizismoaren saioetan. Aristotelesen antzerti banakoakkritikari italiarren sorkaria izan ziren, haina trajiko frantsesek atxiki zituzten estuen. Ingelesak izan ziren Palladioren dizipulu zintzoenak ; izan ere, ingeles palladianismoak zubi moduko bat osatu zuen XVI. mendeko klasizismo muturrekoaren eta XVIII.. endeko neoklasizismoaren artean. Era berean, alde batera utzi ohi zituen arauak Tassok inspirazioa etortzen zitzaionean (era horretan, klasizismo zorrotza predikatzen zuen artean, bere Musaren aginduen arahera aldatzen zuen gero hura), eta zehaztasunez betetzen zituen gero Miltonek Tassoren arau haiek. Tassorengan aurkitu omen zituen Miltonek bere poesiaren hastapenak ; Erromako giro eruditoan ikasi ahal izan zituen berriz Poussinek. Margolari frantsesak bezala poeta ingelesek ere, muturreraino eraman zuten Italian ikasitako klasikozaletasuna, eklektizismo libreagoko lehen garai baten ondoren. Poeta italiarrek, izan ere, epopeia klasikoa imitatzerakoan, eklektiko izaten asmatu zuten : Homero eta Virgilioren nahasketa izan zen haien eredua.

Milion, Corneille, Poussin dira italiar lurrean jaio zen klasikotasunaren sortzaileak . Italian sortu zen klasikotasun berriak, haina Alpeez bestaldean bakarrik aurkitu zuen garatzeko giro egokia ; izan ere, ikasitako gauza izanik, "deskubritu" egin zen arau klasikoa, eta, hortaz, hasieran behintzat urrunekoa zen. Italiarrentzat ez zuen magia eta ospea eskaintzen zien atzerritarrei . Horrexegatik, "exotikoa" zelako, loratu ahal izan zen neoklasizismoa erromantizismoarekin batera ; erromantizismoaren kontrakoa omen zen, haina, azken finean, haren alderdi bat besterik ez da. Izan ere, iraganeko munduak eta ikusmoldeak berpiztu nahi baitziren, nostalgiaz jotzen baitzuten mundu paganora, eta mundu huraideal aldaezin betierekotzat mitifikatu baitzen, argi dago neoklasizismoaren jarrerak sentiberatasun erromantiko bat adierazten duela. Lehen begiratuan, ezer ez dago erromantizismoaren kontrakoagorik Corneille baten antzerkia baino, eta, hala ere, David margolariaren mundu suhar, heroiko, ia erromantikoaren parekoa gertatzen da ; erromatar mundua Plutarkoren begiez ikusten zuen Corneillek, hau da, eredu moral gisa, eta, hortaz, giro ideal ia mitifikatu batean proiektatzen dira bai Corneilleren lana, bai Davidena ; mundu klasikoa ia ametsezkoa bihurtu da, ez da usadio naturala, berez datorrena.

Alabaina, izan zen une bat historian Corneilleren ideal hori, itxuraz, errealitatean gauzatu zena, Frantziako Iraultzan hain zuzen ere. Iraultzan, inoiz ez bezala, antzinako munduaren ikusmolde "moralizatuaren" mendeko izan zen errealitatea, Plutarkoren erara, zeina zenbait belaunaldiz frantsesen maisu izan haitzen. Harexen hegietatik ikusten zen antzinaroa ; baina XVIII. mendean miretsi zen Plutarko ez zen Zesarren eta Alexandroren garaipenen eta egitandien historialaria, ez Mediciko Lorentzo eta Mantegna inspiratu zituen hura. Plutarko erretratu egilea izan zen XVIII. mendeko maisua, gizon libreak eta ereduzkoak, eta, batez ere, gugandik hurbil direnak eta imitatzeko modukoak, erretratatu zituen hura. Plutarkoren espirituaren arabera interpretatu zituzten Iraultzako gizonek historia, artea, antzinako gizonen nolakotasuna.

Artista neoklasikoengan bada beti musikazko harmonia, eta, batez ere, eskulturaren harmonia, lortzeko desira. Harmonia platonikoa aurkitzen da Poussinen irudietan, eta esaldi dotoreen harmonia nagusitzen da, joskera latinzale batean trebetasunez uztarturik, Miltonen poemetan.

Batak zein besteak, margoak edota hitzak lantzean, marmola dute gogoan, eta estatuen euritmia. Lerro garbi eta zorrotzen biluztasunean dago haien ideala. Poussinek koloreak itzaltzen ditu, soiltasuna eta bakuntasuna lortu nahi ditu -apaingarri gutxiegiz ia-, keinuen eta taldeen ildo musikala bakarrik gordetzeko. Poussinen heldutasuneko koadroak harrigarriak gertatzen dira adierazkortasunagatik ; Davidek heredatuko zuen adierazkortasun hori. Miltonek, Paradisu Galdua-ren aldi homerikoaren bitartez . Paradisu Berreskuratua-ren oratoriazko soiltasun zorrotza lortu zuen.

 

Mundu klasikoaren mitifikazioa

Poeta neoklasikoenengan (XVIII. mende bukaerakoak eta XIX.aren lehen hamarraldietakoak), gehiago edo gutxiago, mundu galdu baten mitifikazio nostalgikoa nabarmentzen da. Andre Chenier-ek, humanista delikatua izan zen hark (1762-1794), Teokritoren soiltasuna erantsi nahi izan zion Racineren leuntasunari. Hark esana da "pentsamendu berrien gainean egin ditzagun bertso zaharrak". Alabaina, sentiberatasun erromantikoa eransten diete formaklasikoei Chenier-en poema ospetsuenek.

Chenierrengan, nolanahi ere -ama grekoa zuen, eta Konstantinoplan jaioa zen hera-, eta areago Ugo Foscolorengan -Greziako Zante hirian jaioa hura-, osmosizko prozesu guztiz barnekoia da baretasun grekoa erdiesteko desira. Ez da, garai bereko poeta neoklasiko eta sasiklasikoen kasuan bezala, mundu desberdin, urruneko eta ezkutuko baten grina : Friedrich Holderlin alemaniarrarena adibidez (1770ean jaioa eta 1843an hila, baina 1806an literaturarako, burua galdu zuenean), edota John Keats ingelesarena (1795-1821). Holderlinen poemetan, lilurazko aluzinazioak dirudite Greziako paisaiek. Antzinako heroien ama izan ziren uharteak "bizirik" ikusi uste ditu poetak, eta hantxe bilatzen ditu bere fantasmak, jainkoak alde eginak baitira lur horretatik . Jainkotasunaren gabezia hori bera sentitzen da Keatsen "Oda urretxindorrari" poeman : poetarentzat, mundu pagano ezereztu baten zoriona gauzatzen du urrentxindorrak, beheko mundu honetako sukar, estuasun eta nagikeriak ez bezala, zeren hemen "elkarren intziriak entzuten dituzte gizonek". Iluntasun honetan, entzuten ari naiz" dio Keatsek ; iluntasunaren gurtzailea da poeta, mundu honetakoak ez diren edertasuna eta iraupena irrikatzen ditu.

Orobat dago desira larriaz betea Holderlinen klasikozaletasuna. "Berandu iritsi gara, adiskide. Jainkoak bizirik dira noski.

Baina han, geure buruen gainean, beste munduan." Holderlin ere gabeziaren mundutik mintzatzen den poeta da. Haren poesia, dei eta oihuzkoa, pilare eta zutabe dotoreen gainean dago eraikia, haina zutabe ilunak dira harenak. Gogoan izan Keats-en "Oda greziar anfora bati" : bertan poetak edertasun hilezkorra sentitzen du, edertasun sorgorra ; belaunaldiak eta belaunaldiak liluratzen dira une batez betiereko anforaren marrazki harmoniaz beteekin, haina "oi zu, pastoral hotza!" dio poetak bere idealismo etsian.

 

Neoklasizismoa eta erromantizismoa

Orain arte poeta neoklasikoen gainean esan denarekin, argi ikusiko da inspirazioaren kanpoko gorabeherei bakarrik zegokiela klasikozaleen eta erromantikoen arteko kontrastea, XIX. mendean modako eztabaidagaia izan zena ; izan ere, erromantizismoz zipriztindua zegoen joera bateko zein hesteko poeten sentiberatasuna. Hala ere, ez ziren horretaz konturatu garai hartan literaturari buruzko teorietan jardun zirenak, uste izan baitzuten, bi mundu guztiz desberdin elkarri kontrajarriz, sailkapen zehatzak lortuko zituztela. Halaxe egin zuen Madame de Sta~l-ek bere Alemaniaz obra famatuan (1810), edota Monte-k bere Mitologiari buruzko sermoia izenekoan (1825) : erromantikoen mamu izugarri eta bitxien kontra, mitologiako elezahar kontsolagarrien itzulera aldarrikatzen zuen Monte-k, elezahar horiek besterik gabe arima baretasuna ekarriko balute bezala.

Neoklasizismoak eta erromantizismoak bateraturik iraun zuten poeta askorengan XIX. mende osoan zehar. Hala, Tepophile Gautier adibidez (1811-1872), erromantiko sutsu, Ekialde oparo eta likitsaren miresle, Espainia beltzaren maitale, iraganeko emakume eder eta gaiztoen, orgia handi eta krimen bikainen bilatzaile izan zen hark, aldi berean, poeta gisa, ahalegin izugarria egin zuen bere Esmalteak eta kamafeoaken, bertsoon perfekzioa eta zehaztasuna lortzeko .

Bestelako gauza izan zen helenismoa, hau da, XIX. mende erdialdean Europa menderatu zuen amets helenikoa, zibilizazio industrialaren etorrerak gris eta arrunta bihurtu zuen mundu bat inola ere mozorrotu ezin zenean ; mundu horren kontrakoa bilatu nahirik, bestelako mundu baten beharra zuten poetek eta artistek, ametsezko mundu batena. Baina helenismo hau, betiko usadio alexandrinoan oinarritu ez ezik, aleman erromantiko handien tradizioari lotu zitzaion, Goethe-ri, Schiller-i : haientzat Mediterraneoa ametsa zen, Hegoaldea lilura, mitologia exotismoa, eta nostalgiak bilbatzen zituen denak. Holderlin izan zen klasizismo honen aitzidaria, eta Schillerren Greziakojainkoak, berriz, manifestua.