Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Neoklasizismoa
Italiatik kanpoko klasizismo berria
Neoklasizismoak, gustuaren edo estetikaren
joera orok bezala, jatorri askoz nahasiagoa
du gai hau lantzean beti aipatzen
diren lauzpabost izenak baino. Gogoratu
ohi dira Johann Joachim Winckehnann historialari
eta arkeologialari alemaniarra (1717-
1768), Anton Raphael Mengs margolari eta
teorialari orobat alemaniarra (1728-1779),
Joseph Maria Vien (1716-1809) eta Iacques-
Louis David margolari frantsesak (1748-
1825) ; baina berdin-berdin, arrazoi berberengatik,
aipa daitezke Poussin margolaria,
Tasso eta john Milton poetak, Trissino idazlea
. Palladio arkitektoa edota manieristak.
Nolanahi dela ere, hasieratik bertatik dago
esan beharra barrokoaren kontrako erreakzio
gisa sortu zela neoklasizismoa.
Helenismoa gogorarazten duen halako
dotoretasun gehiegizkoa, edertasunaren
ideal platonikoari buruzko ardura, antzinako
estatua batzuen miresmena : Laokoonte,
Apoloa, Montecavalloko kolosoak, manieristek
Berpizkundeko grina erlijiosoaz
oso bestelako espirituaz eta moda arkeologiko
baten baitan ikusten zituztenak ; hori
guztia dela-eta, esan daiteke XVI. mendeko
Italiako "manierismoa" izan zela neoklasizismoa,
margolari batzuen kasuan bereziki
. Zenbait kasutan, klasizismo zurrunago
bateranzko joera bultzatu zuen moda hark ;
izan ere, teknikari eta aurkikuntza berriei
esker, imitazioa lehen baino zorrotzagoa
izan baitzitekeen oraingoan.
Klasizismo zehatzago hau arkeologikoa
zen hein batean, eta harrera hobea izan zuen
iparraldeko artistengan hegoaldekoengan
baino ; izan ere, mundu klasikotik latin hizkuntzako
herriak baino urrunago egonik,
iparraldekoak beti izan baitira arduratsuagoak
eta deliberatuagoak klasizismoaren
saioetan. Aristotelesen antzerti banakoakkritikari italiarren sorkaria izan ziren, haina
trajiko frantsesek atxiki zituzten estuen. Ingelesak
izan ziren Palladioren dizipulu zintzoenak
; izan ere, ingeles palladianismoak
zubi moduko bat osatu zuen XVI. mendeko
klasizismo muturrekoaren eta XVIII.. endeko neoklasizismoaren artean. Era
berean, alde batera utzi ohi zituen arauak
Tassok inspirazioa etortzen zitzaionean (era
horretan, klasizismo zorrotza predikatzen
zuen artean, bere Musaren aginduen arahera
aldatzen zuen gero hura), eta zehaztasunez
betetzen zituen gero Miltonek Tassoren
arau haiek. Tassorengan aurkitu omen
zituen Miltonek bere poesiaren hastapenak ;
Erromako giro eruditoan ikasi ahal izan zituen
berriz Poussinek. Margolari frantsesak
bezala poeta ingelesek ere, muturreraino
eraman zuten Italian ikasitako klasikozaletasuna,
eklektizismo libreagoko lehen garai
baten ondoren. Poeta italiarrek, izan ere,
epopeia klasikoa imitatzerakoan, eklektiko
izaten asmatu zuten : Homero eta Virgilioren
nahasketa izan zen haien eredua.
Milion, Corneille, Poussin dira italiar
lurrean jaio zen klasikotasunaren sortzaileak
. Italian sortu zen klasikotasun berriak,
haina Alpeez bestaldean bakarrik aurkitu
zuen garatzeko giro egokia ; izan ere, ikasitako
gauza izanik, "deskubritu" egin zen
arau klasikoa, eta, hortaz, hasieran behintzat
urrunekoa zen. Italiarrentzat ez zuen
magia eta ospea eskaintzen zien atzerritarrei
. Horrexegatik, "exotikoa" zelako, loratu
ahal izan zen neoklasizismoa erromantizismoarekin
batera ; erromantizismoaren
kontrakoa omen zen, haina, azken finean,
haren alderdi bat besterik ez da. Izan ere,
iraganeko munduak eta ikusmoldeak berpiztu
nahi baitziren, nostalgiaz jotzen baitzuten
mundu paganora, eta mundu huraideal aldaezin betierekotzat mitifikatu baitzen,
argi dago neoklasizismoaren jarrerak
sentiberatasun erromantiko bat adierazten
duela. Lehen begiratuan, ezer ez dago erromantizismoaren
kontrakoagorik Corneille
baten antzerkia baino, eta, hala ere, David
margolariaren mundu suhar, heroiko, ia
erromantikoaren parekoa gertatzen da ; erromatar
mundua Plutarkoren begiez ikusten
zuen Corneillek, hau da, eredu moral gisa,
eta, hortaz, giro ideal ia mitifikatu batean
proiektatzen dira bai Corneilleren lana, bai
Davidena ; mundu klasikoa ia ametsezkoa
bihurtu da, ez da usadio naturala, berez
datorrena.
Alabaina, izan zen une bat historian
Corneilleren ideal hori, itxuraz, errealitatean
gauzatu zena, Frantziako Iraultzan hain zuzen
ere. Iraultzan, inoiz ez bezala, antzinako
munduaren ikusmolde "moralizatuaren"
mendeko izan zen errealitatea, Plutarkoren
erara, zeina zenbait belaunaldiz frantsesen
maisu izan haitzen. Harexen hegietatik ikusten
zen antzinaroa ; baina XVIII. mendean
miretsi zen Plutarko ez zen Zesarren eta
Alexandroren garaipenen eta egitandien historialaria,
ez Mediciko Lorentzo eta Mantegna
inspiratu zituen hura. Plutarko erretratu
egilea izan zen XVIII. mendeko maisua,
gizon libreak eta ereduzkoak, eta, batez ere,
gugandik hurbil direnak eta imitatzeko
modukoak, erretratatu zituen hura. Plutarkoren
espirituaren arabera interpretatu zituzten
Iraultzako gizonek historia, artea,
antzinako gizonen nolakotasuna.
Artista neoklasikoengan bada beti
musikazko harmonia, eta, batez ere, eskulturaren harmonia, lortzeko desira. Harmonia
platonikoa aurkitzen da Poussinen irudietan,
eta esaldi dotoreen harmonia nagusitzen
da, joskera latinzale batean trebetasunez
uztarturik, Miltonen poemetan.
Batak zein besteak, margoak edota hitzak
lantzean, marmola dute gogoan, eta estatuen
euritmia. Lerro garbi eta zorrotzen biluztasunean
dago haien ideala. Poussinek
koloreak itzaltzen ditu, soiltasuna eta bakuntasuna
lortu nahi ditu -apaingarri gutxiegiz
ia-, keinuen eta taldeen ildo musikala
bakarrik gordetzeko. Poussinen heldutasuneko
koadroak harrigarriak gertatzen dira
adierazkortasunagatik ; Davidek heredatuko
zuen adierazkortasun hori. Miltonek, Paradisu
Galdua-ren aldi homerikoaren bitartez
. Paradisu Berreskuratua-ren oratoriazko
soiltasun zorrotza lortu zuen.
Mundu klasikoaren mitifikazioa
Poeta neoklasikoenengan (XVIII. mende
bukaerakoak eta XIX.aren lehen hamarraldietakoak),
gehiago edo gutxiago, mundu
galdu baten mitifikazio nostalgikoa nabarmentzen
da. Andre Chenier-ek, humanista
delikatua izan zen hark (1762-1794),
Teokritoren soiltasuna erantsi nahi izan zion
Racineren leuntasunari. Hark esana da
"pentsamendu berrien gainean egin ditzagun
bertso zaharrak". Alabaina, sentiberatasun
erromantikoa eransten diete formaklasikoei Chenier-en poema ospetsuenek.
Chenierrengan, nolanahi ere -ama grekoa
zuen, eta Konstantinoplan jaioa zen hera-,
eta areago Ugo Foscolorengan -Greziako
Zante hirian jaioa hura-, osmosizko prozesu
guztiz barnekoia da baretasun grekoa erdiesteko
desira. Ez da, garai bereko poeta
neoklasiko eta sasiklasikoen kasuan bezala,
mundu desberdin, urruneko eta ezkutuko
baten grina : Friedrich Holderlin alemaniarrarena
adibidez (1770ean jaioa eta
1843an hila, baina 1806an literaturarako,
burua galdu zuenean), edota John Keats
ingelesarena (1795-1821). Holderlinen poemetan,
lilurazko aluzinazioak dirudite
Greziako paisaiek. Antzinako heroien ama
izan ziren uharteak "bizirik" ikusi uste ditu
poetak, eta hantxe bilatzen ditu bere fantasmak,
jainkoak alde eginak baitira lur horretatik
. Jainkotasunaren gabezia hori bera
sentitzen da Keatsen "Oda urretxindorrari"
poeman : poetarentzat, mundu pagano ezereztu
baten zoriona gauzatzen du urrentxindorrak,
beheko mundu honetako sukar,
estuasun eta nagikeriak ez bezala, zeren
hemen "elkarren intziriak entzuten dituzte
gizonek". Iluntasun honetan, entzuten ari
naiz" dio Keatsek ; iluntasunaren gurtzailea
da poeta, mundu honetakoak ez diren edertasuna
eta iraupena irrikatzen ditu.
Orobat dago desira larriaz betea Holderlinen
klasikozaletasuna. "Berandu iritsi
gara, adiskide. Jainkoak bizirik dira noski.
Baina han, geure buruen gainean, beste
munduan." Holderlin ere gabeziaren mundutik
mintzatzen den poeta da. Haren poesia,
dei eta oihuzkoa, pilare eta zutabe dotoreen gainean dago eraikia, haina zutabe ilunak
dira harenak. Gogoan izan Keats-en
"Oda greziar anfora bati" : bertan poetak
edertasun hilezkorra sentitzen du, edertasun
sorgorra ; belaunaldiak eta belaunaldiak
liluratzen dira une batez betiereko anforaren
marrazki harmoniaz beteekin, haina "oi
zu, pastoral hotza!" dio poetak bere idealismo
etsian.
Neoklasizismoa eta erromantizismoa
Orain arte poeta neoklasikoen gainean
esan denarekin, argi ikusiko da inspirazioaren
kanpoko gorabeherei bakarrik zegokiela
klasikozaleen eta erromantikoen arteko
kontrastea, XIX. mendean modako
eztabaidagaia izan zena ; izan ere, erromantizismoz
zipriztindua zegoen joera bateko
zein hesteko poeten sentiberatasuna. Hala
ere, ez ziren horretaz konturatu garai hartan
literaturari buruzko teorietan jardun zirenak,
uste izan baitzuten, bi mundu guztiz
desberdin elkarri kontrajarriz, sailkapen
zehatzak lortuko zituztela. Halaxe egin zuen
Madame de Sta~l-ek bere Alemaniaz obra
famatuan (1810), edota Monte-k bere Mitologiari
buruzko sermoia izenekoan (1825) :
erromantikoen mamu izugarri eta bitxien
kontra, mitologiako elezahar kontsolagarrien
itzulera aldarrikatzen zuen Monte-k,
elezahar horiek besterik gabe arima baretasuna
ekarriko balute bezala.
Neoklasizismoak eta erromantizismoak
bateraturik iraun zuten poeta askorengan
XIX. mende osoan zehar. Hala, Tepophile
Gautier adibidez (1811-1872), erromantiko
sutsu, Ekialde oparo eta likitsaren miresle,
Espainia beltzaren maitale, iraganeko emakume
eder eta gaiztoen, orgia handi eta
krimen bikainen bilatzaile izan zen hark,
aldi berean, poeta gisa, ahalegin izugarria
egin zuen bere Esmalteak eta kamafeoaken,
bertsoon perfekzioa eta zehaztasuna lortzeko
.
Bestelako gauza izan zen helenismoa,
hau da, XIX. mende erdialdean Europa
menderatu zuen amets helenikoa, zibilizazio
industrialaren etorrerak gris eta arrunta
bihurtu zuen mundu bat inola ere mozorrotu
ezin zenean ; mundu horren kontrakoa
bilatu nahirik, bestelako mundu baten beharra
zuten poetek eta artistek, ametsezko
mundu batena. Baina helenismo hau, betiko
usadio alexandrinoan oinarritu ez ezik,
aleman erromantiko handien tradizioari lotu
zitzaion, Goethe-ri, Schiller-i : haientzat Mediterraneoa
ametsa zen, Hegoaldea lilura,
mitologia exotismoa, eta nostalgiak bilbatzen
zituen denak. Holderlin izan zen klasizismo
honen aitzidaria, eta Schillerren
Greziakojainkoak, berriz, manifestua.