Barrokoa, estilo gutxietsia
Barroco portugesezko hitzean dago,
dirudienez, hain arrakasta handia izatera
deitua zegoen "barroko" hitzaren jatorria :
portugesezko esapideak perla irregular bat
izendatzen du, eta gaztelaniazko berrucco
hitzaren kidea da ; XVI. mendean sartu zen,
hitz hori bitxigintzaren espainierazko hizkera
teknikoan. Geroago esangura horrexekin
jaso zuten frantses hiztegiek (Furetiere,
1690 ; Academie francaise, 1718), baina
berehala hartu zuen beste esanahi bat, irudizkoa
: (gauza) bitxia, ia-ia harrigarria.
Sarritan pentsatu izan da -besteak beste,
halaxe ageri da Encyclopedien-, logikarien
baroco hitzetik zetorrela barrokoaren
kontzeptua, alegia, silogismo mota baten
izendapenetik ; silogismo horrek ordea ez
du adierazten pentsamoldearen inolako irregulartasunik
. Bestalde, aski bitxia gertatzen
da gaur egun 1776ko Encyclopediearen
eranskinean, Jean Jacques Rousseau-k (S
sinadurarekin) musika barrokoaz ematen
duen definizioa ikustea : "Harmonia nahasia
duena, modulazioz eta disonantziez
betea" ; guk, berriz, XVII. mende osoko eta
XVIII. mendearen erdialdeko musikari esaten
diogu musika barrokoa.
XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.. endearen hasieran, antzinatasunaren zale
ziren eta arkitektura klasikoa bezpiztu nahi
zuten teorialariek erabili zuten "barroko"
hitza, Seicentoko maisu italiarren arauen eta
gustuaren kontra zihoazen bitxikeriak eta
gehiegikeriak izendatzeko hain zuzen ere.
Jacob Burckhardt Basileako irakasle eta arte
kritikari handia -bere Ciceronen (1860) Italiako
estilo barrokoa Berpizkundearen aldaketa
(hondamen) gisa aurkeztu zuena-,
denborarekin bere lehen irizpide hori berraztertuz,
begi onez hasi zen ikusten lehen
gaizki ikusia zena ; haren ustez Kontraerreformaren
artea zen barrokoa. Hala ere,
Frantzian batez ere, XIX. mendean, garai
positiboa eta errealista izanik, gustuaren eta
arrazoiaren adierazpen beteena klasikotasuneanantzematen zuten klasikozaleek
kondenatu egin zuten barrokoko italiar arkitektura
eta hartatik sortu ziren formak.
Horren ondorioz, gutxiespenezko adieran
erabili zen barroko hitza, harik eta Lehen
Mundu gerra bukatu berria zen arte. Garai
horretan, beste ezaugarri bat eman zioten
barrokoari estetikako adituek ; haien arabera,
sentiberatasun orokorraren aldi bati dagokio
barrokoa, literaturan nahiz artean : aldi
horretan askeak ziren fantasiaren eta irudimenaren
balioak, agian baita nahasmeneraino
ere, baina ezin ukatu zen berez zuten
erakarmena eta grazia. Ez da hau leku
egokia barroko hitzaren historia osoa egiteko,
baina, dudarik gabe, argigarria da hiru
puntu hauek aipatzea :
1. Kronologiaz, estilo artistiko orokorra
da barrokoa, Berpizkundearen ondokoa.
Estilo honen agerpen beteenak Italian osatu
ziren XVII. mendean, eta handik, arrakasta
handiagoz edo gutxiagoz, Espainiara,
Frantziara, Alemaniara, Europa erdialdera
eta Errusiara igaro zen. Irudimenezko, asmamenezko,
oparotasunezko, kontrastezko
artea da, eta eredu klasikoan nagusia den
orekaren eta harmoniaren bilaketaren oso
bestelakoa.
2. Estilo hau erabili zuten artistek ordea
ez zuten inoiz "barroko" izendatu ; gehienek
ezagutu ere ez zuten egiten hitza,
eta are gutxiago gaur ematen zaion esangura
. Frantzian. adibidez, "erromatar moduko"
genero bat aipatu ohi zen.
3. Denboratasuna alde batera uzten
bada, alegia, garai guztietan eta sorkuntzaren
genero guztietan aurkitzen den estilotzat
edo ikusmoldetzat harturik, ausarta,
harrigarria, kontraste handikoa edo koherentziarik
gabea denari esaten zaio barrokoa
. Oinarrian behintzat, sentitze moduetan
eta adierazpenetan, trantsizio aldien isla
da, barne zailtasunena, usadiozko balioak
auzitan jartzea, sakoneko balio sarritan mingarri,
beti larrien kanporatzea.
Sailkapenaren gorabeherak
Ideia emankorra gertatu da, Berpizkundearen
ondorengo zibilizazioak aztertzeko
eta ezagutzeko, kategoria harrokoak XVII.. endean izan zirela, eta beti izan daitezkeela
uste izatea. Baina gehiegikeriaz aritzeko
arriskua ere badago, baldin eta barrokoari,
baita kronologikoari ere, ezaugarri
absolutuegia ematen bazaio. Obra ezezagunei
edo behar bezala ezagutzen ez
zirenei merezi zuten balioa eman zaienean
-edertasunaren interpretazio platonikoaren
arabera, dogmatzat hartzen ziren irizpideen
arabera neurtzen eta balioztatzen zirelako
baztertu ziren haiek-, modu zurrunegian
kontrajarri izan dira barrokoa eta klasizismoa,
bazterreko formak, edo berez kategoria
honetan sartzen ez ziren obren ezaugarri
barrokoak, edota sailkatzen zailak
diren obrak, kontuan hartu ez direnean.
Era berean, barroko kronologikoari dagokionez,
oso zaila da barrokoa noiz hasi
zen eta noiz bukatu zen zehatz mugatzea.
XIX. mendeko alemaniar kritikariak Friihbarock
batez mintzatu ziren ("barroko goiztiarra"
moduan itzul daiteke hitz hori), baina
kontzeptu hori ez da erraz bereizten
beranduko Berpizkundetik. Bukaerako
mugari dagokionez, neoklasizismoak ipini
zuen seguraski barrokoa eten zuen hesia,
alegia, antzinarorako itzulera : baina zer esan
daiteke XVIII. mendeko rococoaz, aldi berean
izanik barrokoaren gertukoa eta desberdina?
Hortaz, hiru osagai, edo kategoria,
biltzen dira barrokora : beranduko Berpizkundea -edo, gero eta gehiago erabiltzen
den moduan, manierismoa-, barrokoa
bera eta rococoa : hau da, beste era batera
esanda, XVI., XVII. eta XVIII. mendeak
hurrenez hurren. Banaketa zehatza da, bilakaera
historikoa aztertzen laguntzen duena,
eta aldiak hobeto finkatzeko laneko
hipotesitzat har daitekeena ; baina ezin ahantzaraz
dezake trantsizioko urteak nekez eta
zalantza handiz baizik ez daitezkeela mugatu
eta zehaztu. Izan ere, hiru aldi horiek,
bata bestetik sortuak izanik, ez dira inondik
inora itxiak, eta ezin esan daiteke beraz
barrokoa aurreko edo garai bereko klasizismo
baten aldaketa edo endekatzea dela.
Ez da ahaztu behar barrokoa, beste edozein
estilo bezala, adierazpidetzat daukaten
gizarteen sakoneko joerei dagokiela,
joera ideologiko jakinei dagoela lotua : joera
filosofiko eta erlijiosoei, eta orobat gorabehera
historikoei. XVI. eta XVII. mendeko
Europa bereizkuntzaz eta ñabardurez bete
hartan, barrokoa ez zen izan kanpotik iritsitako
gauza. Bat etorri zen lekuan lekuko
eskaerekin eta, horren ondorioz, itxura
desberdinak hartu zituen herrialdeen arabera
.
Barrokoa eta erlijio auziak
Ikusmolde espiritualago, barnekoago
bat hartuz, baita barrokoa "gogo egoera"
gisa harturik ere, esan daiteke kategoria
honek XVI. mendearen hastapenean jada
hasia zen hausturaren eta zatiketa prozesuaren
muturreko krisia nahi duela esan ; Erreformak
ekarri zuen haustura hori erlijioan
gertatu zen batez ere, baina orobat politikan
eta nazioen antolamenduan : 1648an (Westfaliako
bakea) onartu zen behin betiko
egoera berria ; haren ondorioz, nazioak etenda
bezala geratuko ziren "potentzien arteko
oreka" baten idealaren eta gerrara -bai
beren herrietan, bai konkistatutako lur berrietan-
bultzatuko zituen logika gogorraren
artean. Erreforma eta Kontraerreforma
-1563an bukatu zen Trentoko kontzilioa-,
higikunde izatetik, egoera finko izatera igaro
ziren XVIII. mendean, bizitzan eta orobat
literaturan ondo txertatuak. Kasu bitxia da
Frantziakoa : XVII. mendean zehar kendu
egin zieten kalbinistei garai batean bakea
lortzeko utzia zitzaien esparru eskasa, eta,
hori orekatzeko, jansenismoa bihurtu zen
garai hartako kristautasunaren molde nagusia
. Era berean, garrantzitsua izan zen Ingalaterran,
parlamentarismoarekin batera,
kalbinismoaren gorakada, erregetzak ezarritako
anglikanismoaren "erdibidearen"
indarrak behera egiten zuen artean gertatu
zena.Espiritu barrokoak, oro har, gero eta
konfidantza gutxiago zuen munduan eta
mundua menderatzeko eta ulertzeko ahalmenean,
eta bere baitara jotzen zuen maiz
egia han bilatzeko, egia morala nahiz matematikoa
. Eta halaxe gertatu zen bai garai
honetako behin betiko krisian sartu zen
potentzia handian -Espainian-, bai hegemonia
hori beretuko zuen potentzian -Frantzian-,
baita Frantziari lekua kentzeko prestatzen
ari zen horretan ere, Ingalaterran.
Alabaina, espirituari edo erlijioari dagokionez,
aukeramen librearen sineste katolikoak
eta horren ondorioz azken orduko damutzeak
dakarren salbazioan ipinitako konfiantzak
ez dirudi arimak gehiegi baretu zituenik,
ezpada predestinazioaren ideia
izugarria onartzen zutenena. Intelektualki,
harrokoaren arima honek Decartesengan du
bere adierazpen filosofikoa.
Barrokoa nola hedatu zen jakiteko, lehenik
Kontraerreformaren herrietatik dago
hasi beharra, batez ere Espainiatik, hura
baita barrokoaren herrialde nagusia, Italiak
galdua baitzuen bere gidaritza Berpizkundeaz
geroztik ; eta Frantziaren kasu berezia
arestian aipatu da. Barrokoa, forma den
neurrian, garbiago ikusten da Kontraerreformaren
argitan, eta hori ez bakarrik arrazoi
politikoengatik, horiek agerikoak baitira,
estutasun handiko garaiak zirelako baizik,
hainbesteraino non askok "denboraren
amaiera" ikusi ere baitzuten ; nolanahi ere,
gainbehera gogor baten hasiera zen hura.
Horrez gainera, herri katolikoetan tradizio
handiagoa zegoen ikus zitekeen hura balioesteko,
eta atxikiago zeuden tradizio
humanistari, eta horri esker espiritu barroko
larritu eta muturrekoak lehengai sendoagoak
eta indar handiagoa zuen hausnarketa
egiteko, Erreformaren bakuntasun askoz
ere sentsualagoak baino, eta, zer esanik ez,
kalbinismoaren arrazionaltasunak baino.
Barrokoa literaturan
Ikusmolde orokorra hartzen badugu,
alegia, herrialde jakinetako literaturak aztertzen
hasiz gero, literaturako barrokoa
beste arte moten ondorioa gertatzen da.
Arteetako barrokoaren atzetik etorri zen, eta
horrekiko analogiaz, 191Oetik aurrera bereziki,
saiatu ziren adituak literatura hori
kokatzen eta definitzen. 1922an, T. Spoerrek
Tassoren "barrokoa" Ariostoren "Berpizkunde"
arteari kontrajarri zionean, Wolfflin-en
analisietan oinarritzen zen, esplizituki oinarritu
ere : eta hala ere Wolfflinek berak bi
poeta horien arteko paralelotasun bat egin
zuen nolabait ere, bere ikasleen hausnarketak
bideratu nahian bezala. Bere Berpizkundea
eta barrokoa (1888) eta, batez ere,
Artearen historiaren oinarrizko kontzeptuak
(1915) obretan, Berpizkundekoei kontrajarririk
ahalegindu zen Wolfflin barrokoaren
estetikaren ezaugarriak zehazten,
batez ere margolaritzan.
Wolfflinek bi forma sistema guztiz desberdinen
kontrajartzea azpimarratu zuen :
Berpizkundeko arte klasikoari dagokion
forma sistema batetik, ezaugarri hauek dituena
: lerroak bere inguruen eta planoen
baitan mugatzen eta zehazten ditu gauzak,
ikuspena gainaldekoa da, forma itxia eta
simetrikoa da, eta konposizioan argitasuna
eta aniztasuna nagusitzen dira -aniztasun
horri esker, parteek osotasun harmonikoa
eratzen dute, aldi berean beren izatea gordez-;
eta barrokoari dagokiona, bestetik,
ezaugarri hauekin : kolorea eta masa lerroari
nagusitzen zaizkio, eta era horretara formak
iradokitzen ditu ; osagaiak sakontasunean
ikusten eta antolatzen dira ; forma irekia da,
eta tentsiorik eta simetriarik ezak forma horierabidean dagoela adierazten edo du ; artelanak
batasuna edo konposizio sintetikoa
du, askotan gai nagusi baten mendeko izateak
bateratzen baititu parteak ; eta argitasuna
ez da dagoeneko artelanaren helburu
nagusia.
Wolfflinen iritzian, kategoria hori margolaritzatik
kanpora ere erabili beharra zegoen,
eta bereziki literaturara aplikatzea
komeni zen ; hala, lehen esan den bezala,
haretxek kontrajarri zituen L. Ariostoren
Orlando haserre (1516) Berpizkundeko estiloaren
eredu gisa, eta T. Tassoren Jerusalem
aske (1575), barrokoarena.
Barrokoa eta barrokoaren inguruko joerak:
Lehen esan den bezala, Europako herri katolikoetan loratu zen gehienbat barrokoa, Espainian, Italian eta Frantzian. Italiak, esana dago, XVII. mendean galdu zuen urte askoan izan zuen kultura gidaritza ; aipatu da Frantziako kasua ere ; Espainian aurkitu zuen estilo honek eremu egokiena, besteak beste, Kontraerreformak bertan izan zuen indarragatik. Espainian gainera bat egin zuten barrokoaren garaiak eta Urrezko Mendea deritzanak, espainiar idazle handienak eman zituen hark (nolanahi ere, eta handiak direlako, huts-hutsik barrokoak ez direnak, ezin sailkatuzkoak baizik) : Cervantes, Calderon, Lope de Vega, Gongora, Quevedo. Espainian sortuak dira ia literatura genero izatera ere iritsi diren idazmolde batzuk; bi dira horietan garrantzitsuenak, kontzeptismoa eta kulteranismoa.
Kontzeptismoa
Gaztelaniazko conceptismo hitzetik dator
kontzeptismo hitza, eta orobat kontzeptua
. Arrastoa eta puntua, zorroztasuna, batbateko
burutapena, paradoxa eta anbiguotasuna,
ideia distiratsua eta ustekabekoa,
hermetismoaren eta sakontasunaren uztartzea,
horiek guztiak dira kontzeptismoaren
ezaugarriak. Kultismoa edo kulteranismoa
ez bezala -honek enuntziatua edo sintaxia
nahi adina konplikatzen baitu-, ideiarekin
jolasten da idazle kontzeptista. Kontzeptismoak,
zeinuen eta gauzen artean, hizkuntzaren
eta munduaren artean analogiazko
harreman bat dagoelako ustean oinarriturik,
munduaren interpretazio bat proposatzen
du, ikurrek proposatzen duten bezala.
Modu orokorragoan, R. Menendez Pidal
espainiar filologo handiaren arabera,
"elkar argitzen duten bi ideien konparazioatsegina, eta, oro har, modu laster eta garratzez
adierazten den pentsamendu zorrotza"
dago kontzeptismoaren funtsean. Alonso
de Ledesma (1562-1623) hartzen da genero
honetako lehen idazletzat; harenak
dira Conceptos espiritttales (Kontzeptu espiritualak),
Roinancero ), monstrtto rmuginado
(Erromantzeak eta munstro irudikatua),Epigraman y Hierroglfficos (Epigramak
eta Hieroglifoak). Kontzeptismoak baditu
aurrekariak, Erdi Aroan (rnesterde clerecia,gorteko cancionero edo kantutegia), eta
Berpizkundeko poeta handiengan (Garcilaso
de la Vega, Fray Luis de Leon, San joan
Gurutzekoa) ; geroago, XVI. eta XVII. mendeetako
literatura guztira zabaldu zen.
Kontzeptismoa eta kulteranismoa alderaturik,
bada xehetasun bitxi bat, alegia,
zeinek bere lekua (geografikoa) izan zuela
Espainian : Gaztela eta Aragoi kontzeptismoak
; Andaluzia kulteranismoak. Alabaina,
bi sistema hauek elkarrengana hurbildu ziren,
eta baita bat egin ere, Baltasar GracianenAgudeza y arte de ingenio obran (1648,
Zorroztasuna eta antzea) ; obra hori aldi
berean da kontzeptismoaren doktrina eta
poeta kontzeptisten antologia. Quevedorengan
(1580-1645), huraxe baita estilo honetako
beste irudi handia, isekaren eta txantxaren
aldera egiten du kontzeptismoak,
satiraren edo umorearen aldera.
Kontzeptismoan edota kulteranismoan
oinarrituko ziren geroago espainiar literaturako
obra handiak. Hala ere, XX. mendean,
honela zioen harrokoaren arerio zen
idazle handi batek, Antonio Machadok :"Kulteranismoa eta kontzeptismoa [...1 hutsaltasun
bat eta beraren bi adierazpen dira".
Kultismoa edo kulteranismoa
Culteranisrno da estilo honen jatorrian
dagoen gaztelaniazko hitza, XVII. mendearen
hasieran sortua, luteranismo hitza ereclutzat
erabilita. Hobe da agian "kulteranismo
- esapidea erabiltzea : "kultismo" kontzeptuak,
izan ere, hitz jantzia adierazten
baitu, usadiozko lege fonetikoak baztertzen
dituena. Kttlteranismo hitza, gutxiespenezkoa
hasieran, Bartolome jimenez Paton
humanistak (1569-1640) erabili omen zuen
aurreneko aldiz. Estilo hanpatua adierazten
du, puztua, latinaren sintaxia imitatzen duena,
hitz arraro, neologismo edo arkaismoez
hornitua.
Erreferentzia mitologikoak, aipamen
pedanteak, literatura klasikotik eta literatura
atzerritarretatik hartutako maileguak,
horiek guztiak dira espainiar harrokoaren
baitako genero honen ezaugarriak. Horren
kideko izan ziren Ingalaterrako eufuismoa,
eta orobat Italiako marinismoa. Eufuismoa
ingelesezko euphuism hitzetik dator, eta hitz
hori berriz J. Lyly-ren Euphues obratik eratorria
da (1580) ; ezaugarri nagusiak ditu italiar
eta espainiar humanistetatik hartutako
egitura latinzalea, bitxikeria erretorikoz,
adjektibo nahasiz eta metafora zailez apaindua
. Marinismoak berriz Giambattista Marino
italiar olerkaria hartzen du gogoan
(1569-1625) ; Adone du lan nagusia, 45.000
bertsoz osatutako mitologiako olerkia.
Metaforak, ikuspen eta entzumenezko
irudiak, gai bitxiak, ugariak dira kulteranismoaren
literatura honetan. Luis Carrillo de
Sotomayor-en Libro de erudicion portica
(1611, Erudizio poetikoaren liburua), kulteranismoaren
manifestu moduko bat da :"Poesiaren lanak arruntasunerako jaioak
direla uste duenak huts egiten bide du" dio
bertan. Carrilloren Fabula de Acis obrak
(Azisen elezaharra) gauzatu zituen printzipio
horiek. Baina Gongora da ezbairik gabe
kulteranismoaren irudi nagusia (1561-1627) ;
haren Polifemok eraman zuen estilo hau
bere gailurrera. Satira olde izugarria eta errukirik
gabea iritsi zitzaion ordainetan : Quevedok
nahi adina iseka eta irri egin zion ;
hiperbatonaren kontrako borrokari heldu
zion Lope de Vegak. Humanistek ere, Pedro
de Valencia eta Francisco Cascales ordezkari
harturik, gogor ekin zioten G6ngoraren
kontrako erasoari. Alabaina, aldezle
sutsuak ere izan zituen kulteranismoak : F.. e Trillo y Figueroa, J. de Espinosa Medrano,
J. G. Salcedo Coronel. G6ngoraz gainera,
bigarren mailakoak ere ez ziren idazleek
ere landu zuten kulteranismoa : Villamediana
(Faetonen elezaharra, Nikeako
aintza), Pedro Soto de Rojas (Paradisu
askorentzako itxia, lorategi gutxirentzako
irekiak), Polo de Medina, Bocangel... Areago,
sarritan landu zuten estilo hau, eta
bikain gainera, estilo horren herorren etsai
gogorrenek. Espainiako poesia modernoaren
joera aberatsenen jatorrian -27ko
belaunaldiarenean adibidez- garrantzizko
osagaia izan da.
Barrokismoa
Berpizkundeko estiloaren aldaketa gisa
definitzen bada harrokoa -hasieran, Berpizkundekoak
herak ziren harrokoaren gaiak
eta adierazmoldeak, baina gehiegikeriara jo
zuten pixkana-pixkana-, barrokismoaz esan
daiteke "klasizismoaren orekaren, harmoniaren,argitasun arrazionalaren galera dela
(E. Orozco). H. Hatzfeldek harrokoaren
"bihurritze" baten moduan interpretatu du,
manierismoa "Berpizkunde bihurritua
(amaneratua)" den bezala. Zentzu honetan,
barrokismoaren adibidetzat aipatzen
ditu G. Marino (1569-1625) Italian, Calderon
(1600-1681) Espainian, eta Fenelon
(1651-1715) Frantzian ; aldi berean, barrokoaren
eredutzat hartzen ditu, hurrenez
hurren, T. Tasso, Cervantes eta Racine.
"Manierismo" hitzaren balioa, literatura estilo
bat eta horri dagokion garaia izendatzen
duen neurrian, maiz eztabaidatu da ;
era berean, Espainian Cervantes barrokoaren
baitan sailkatzea eztabaidagarria den bezalaxe,
era berean izan daiteke eztabaidagarria
barrokismoa harrokoaren bihurritze
gisa hartzea.
Barrokismoa, azken finean, harrokoaren
inguruko joera da, eta kontrasteen bat-egitea
du ezaugarri nagusia, Damaso Alonsok
dioen hezala (1950) : "Barrokismoa coincidentia
oppositorum handi bat da", eta orobat
da errealitate desberdinen talka, "izadiaren
eta artearen, grinaren eta balaztaren,
bultzada nahasiaren eta arauaren, argitasunaren
eta iluntasunaren talka". Kritikari
horren heraren arabera, badira barrokismoaren
adibideak ez bakarrik Calder6nengan
(hera da barrokoaren "indarkeria eta
joritasuna" sistematizatzeko egin zen ahaleginaren
ikurra), baita Lope de Vegarengan
ere (zeinak estilo horretan parte hartzen
baitu "G6ngorak baino ugaritasun handiagoz
eta are indar handiagoz"), eta orobat
G6ngorarengan eta Quevedorengan, zeinak
estetika molde honen bi aurpegiak osatzen
baitituzte : "Barrokismoak, alde batetik errealitatea goresten badu ere, mundu ideal argitsu
bat bihurtzen duen arte (Gongorarena),
beste alde batetik lurpeko munstro
moduko batean murgilarazten du errealitatea
(Gongoraren alderdi ilunena, eta areago
Quevedorena)". Ez da harritzekoa Polifemon
estilo horren sintesi bat ikusi izana.
Poema horretan, Europako tradizioko edertasunaren
kontzeptuaren aurrez aurre -Petrarcarengandik
zetorren kontzeptu horiikusmolde
berri bat ekarri zuen barrokoak ;
G6ngoraren ikusmolde herrian, tradizio hori
"mehatxuzko erauntsi zurrunbilotsu batean
dago bildua, Ziklopearen maitasun erraldoiak
Galatearen gozotasuna eta grazia biltzen
zuen bezala. Bultzada hori nondik datorren
ez dakigu : paisaia ilunetan adierazten da,
eta harritzen arteko leku mortuetan, Ziklopearen
leize-zuloan bezala ; oldar izugarrietan
lehertzen da, Polifemoren maitasuna eta
gorrotoa bezala ; Siziliako emankortasun
izugarrian irakiten du, hango gari eta mahasti
alorretan. Polifemoren elezaharra, bere
munstrokerian eta bere edertasunean, barrokismo
trinkotua da, haren erakusgarri
ereduzkoa".
Rococoa
Frantsesezko rocaille hitzetik ("harrikozkor"
esangura du) dator rococo hitza. Jatorrian,
arkitekturan eta arte plastikoetan harkaitzaren
itxura-edo imitatzen duen arte
lana adierazteko erabili zen ; hortik soini zen
architecture rocaille esapidea. XIX. mendean
hasi zen kontzeptu hau artearen historian
erabiltzen, eta geroxeago igaro zen
literaturaren historiara, XVIII. mendeko idazle
batzuek landu zuten estilo jakin bat izendatzeko
. Hauek dira idazle horien lanetan
nagusi diren gaiak eta ezaugarri estilistikoak :
lasaitasun, bakuntasun eta tolesgabetasunaren
iturri izanik izadia, izadiarekiko harremanak
dakar zoriona ; intimitatea defenditu
beharra dago, maila pertsonalean nahiz
arte lanetan ; izadiko bizimodu naturalak
eskaintzen dituen gozamenak balioesten
dira ; samurtasunez, eztitasunez eta orobat
erotismo fin batez adierazten dira adiskidetasuna
eta maitasuna. Idazle rococoengan,
gai horiez gainera, estilo preziosista bat sumatzen
da, halako dotoretasun azaleko bat,
ironiaren zaletasuna, nolabaiteko sentimentalismoa,
eta malenkoniazko tonu arina.
Joera hau Frantzian zabaldu zen aurrena,
Marivaux-en (1688-1763) obra dramatikoaren
bidez (maurivadage hitzak rococoaren
sentikortasun hau aipatzen du hain
zuzen), eta Claude Crebillon-en eleberrien
bitartez (Sofa, ipuin morala, 1745). Rococoaren
estetikaren alderdi batzuk (ironiaren
zaletasuna, sentimentalismoa eta malenkoniazko
tonua), sumatzen dira halaber
Voltaire, Rousseau eta Prevosten lanetan,
hurrenez hurren.