Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Barrokoa

Georges La Tour. «San Jeronimo penitentzia egiten».<br><br>

 

Barrokoa, estilo gutxietsia

Barroco portugesezko hitzean dago, dirudienez, hain arrakasta handia izatera deitua zegoen "barroko" hitzaren jatorria : portugesezko esapideak perla irregular bat izendatzen du, eta gaztelaniazko berrucco hitzaren kidea da ; XVI. mendean sartu zen, hitz hori bitxigintzaren espainierazko hizkera teknikoan. Geroago esangura horrexekin jaso zuten frantses hiztegiek (Furetiere, 1690 ; Academie francaise, 1718), baina berehala hartu zuen beste esanahi bat, irudizkoa : (gauza) bitxia, ia-ia harrigarria.

Sarritan pentsatu izan da -besteak beste, halaxe ageri da Encyclopedien-, logikarien baroco hitzetik zetorrela barrokoaren kontzeptua, alegia, silogismo mota baten izendapenetik ; silogismo horrek ordea ez du adierazten pentsamoldearen inolako irregulartasunik . Bestalde, aski bitxia gertatzen da gaur egun 1776ko Encyclopediearen eranskinean, Jean Jacques Rousseau-k (S sinadurarekin) musika barrokoaz ematen duen definizioa ikustea : "Harmonia nahasia duena, modulazioz eta disonantziez betea" ; guk, berriz, XVII. mende osoko eta XVIII. mendearen erdialdeko musikari esaten diogu musika barrokoa.

XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.. endearen hasieran, antzinatasunaren zale ziren eta arkitektura klasikoa bezpiztu nahi zuten teorialariek erabili zuten "barroko" hitza, Seicentoko maisu italiarren arauen eta gustuaren kontra zihoazen bitxikeriak eta gehiegikeriak izendatzeko hain zuzen ere.

Jacob Burckhardt Basileako irakasle eta arte kritikari handia -bere Ciceronen (1860) Italiako estilo barrokoa Berpizkundearen aldaketa (hondamen) gisa aurkeztu zuena-, denborarekin bere lehen irizpide hori berraztertuz, begi onez hasi zen ikusten lehen gaizki ikusia zena ; haren ustez Kontraerreformaren artea zen barrokoa. Hala ere, Frantzian batez ere, XIX. mendean, garai positiboa eta errealista izanik, gustuaren eta arrazoiaren adierazpen beteena klasikotasuneanantzematen zuten klasikozaleek kondenatu egin zuten barrokoko italiar arkitektura eta hartatik sortu ziren formak.

Horren ondorioz, gutxiespenezko adieran erabili zen barroko hitza, harik eta Lehen Mundu gerra bukatu berria zen arte. Garai horretan, beste ezaugarri bat eman zioten barrokoari estetikako adituek ; haien arabera, sentiberatasun orokorraren aldi bati dagokio barrokoa, literaturan nahiz artean : aldi horretan askeak ziren fantasiaren eta irudimenaren balioak, agian baita nahasmeneraino ere, baina ezin ukatu zen berez zuten erakarmena eta grazia. Ez da hau leku egokia barroko hitzaren historia osoa egiteko, baina, dudarik gabe, argigarria da hiru puntu hauek aipatzea : 1. Kronologiaz, estilo artistiko orokorra da barrokoa, Berpizkundearen ondokoa.

Estilo honen agerpen beteenak Italian osatu ziren XVII. mendean, eta handik, arrakasta handiagoz edo gutxiagoz, Espainiara, Frantziara, Alemaniara, Europa erdialdera eta Errusiara igaro zen. Irudimenezko, asmamenezko, oparotasunezko, kontrastezko artea da, eta eredu klasikoan nagusia den orekaren eta harmoniaren bilaketaren oso bestelakoa.

2. Estilo hau erabili zuten artistek ordea ez zuten inoiz "barroko" izendatu ; gehienek ezagutu ere ez zuten egiten hitza, eta are gutxiago gaur ematen zaion esangura . Frantzian. adibidez, "erromatar moduko" genero bat aipatu ohi zen.

3. Denboratasuna alde batera uzten bada, alegia, garai guztietan eta sorkuntzaren genero guztietan aurkitzen den estilotzat edo ikusmoldetzat harturik, ausarta, harrigarria, kontraste handikoa edo koherentziarik gabea denari esaten zaio barrokoa . Oinarrian behintzat, sentitze moduetan eta adierazpenetan, trantsizio aldien isla da, barne zailtasunena, usadiozko balioak auzitan jartzea, sakoneko balio sarritan mingarri, beti larrien kanporatzea.

 

Sailkapenaren gorabeherak

Ideia emankorra gertatu da, Berpizkundearen ondorengo zibilizazioak aztertzeko eta ezagutzeko, kategoria harrokoak XVII.. endean izan zirela, eta beti izan daitezkeela uste izatea. Baina gehiegikeriaz aritzeko arriskua ere badago, baldin eta barrokoari, baita kronologikoari ere, ezaugarri absolutuegia ematen bazaio. Obra ezezagunei edo behar bezala ezagutzen ez zirenei merezi zuten balioa eman zaienean -edertasunaren interpretazio platonikoaren arabera, dogmatzat hartzen ziren irizpideen arabera neurtzen eta balioztatzen zirelako baztertu ziren haiek-, modu zurrunegian kontrajarri izan dira barrokoa eta klasizismoa, bazterreko formak, edo berez kategoria honetan sartzen ez ziren obren ezaugarri barrokoak, edota sailkatzen zailak diren obrak, kontuan hartu ez direnean.

Era berean, barroko kronologikoari dagokionez, oso zaila da barrokoa noiz hasi zen eta noiz bukatu zen zehatz mugatzea.

XIX. mendeko alemaniar kritikariak Friihbarock batez mintzatu ziren ("barroko goiztiarra" moduan itzul daiteke hitz hori), baina kontzeptu hori ez da erraz bereizten beranduko Berpizkundetik. Bukaerako mugari dagokionez, neoklasizismoak ipini zuen seguraski barrokoa eten zuen hesia, alegia, antzinarorako itzulera : baina zer esan daiteke XVIII. mendeko rococoaz, aldi berean izanik barrokoaren gertukoa eta desberdina? Hortaz, hiru osagai, edo kategoria, biltzen dira barrokora : beranduko Berpizkundea -edo, gero eta gehiago erabiltzen den moduan, manierismoa-, barrokoa bera eta rococoa : hau da, beste era batera esanda, XVI., XVII. eta XVIII. mendeak hurrenez hurren. Banaketa zehatza da, bilakaera historikoa aztertzen laguntzen duena, eta aldiak hobeto finkatzeko laneko hipotesitzat har daitekeena ; baina ezin ahantzaraz dezake trantsizioko urteak nekez eta zalantza handiz baizik ez daitezkeela mugatu eta zehaztu. Izan ere, hiru aldi horiek, bata bestetik sortuak izanik, ez dira inondik inora itxiak, eta ezin esan daiteke beraz barrokoa aurreko edo garai bereko klasizismo baten aldaketa edo endekatzea dela.

Ez da ahaztu behar barrokoa, beste edozein estilo bezala, adierazpidetzat daukaten gizarteen sakoneko joerei dagokiela, joera ideologiko jakinei dagoela lotua : joera filosofiko eta erlijiosoei, eta orobat gorabehera historikoei. XVI. eta XVII. mendeko Europa bereizkuntzaz eta ñabardurez bete hartan, barrokoa ez zen izan kanpotik iritsitako gauza. Bat etorri zen lekuan lekuko eskaerekin eta, horren ondorioz, itxura desberdinak hartu zituen herrialdeen arabera .

 

Barrokoa eta erlijio auziak

Ikusmolde espiritualago, barnekoago bat hartuz, baita barrokoa "gogo egoera" gisa harturik ere, esan daiteke kategoria honek XVI. mendearen hastapenean jada hasia zen hausturaren eta zatiketa prozesuaren muturreko krisia nahi duela esan ; Erreformak ekarri zuen haustura hori erlijioan gertatu zen batez ere, baina orobat politikan eta nazioen antolamenduan : 1648an (Westfaliako bakea) onartu zen behin betiko egoera berria ; haren ondorioz, nazioak etenda bezala geratuko ziren "potentzien arteko oreka" baten idealaren eta gerrara -bai beren herrietan, bai konkistatutako lur berrietan- bultzatuko zituen logika gogorraren artean. Erreforma eta Kontraerreforma -1563an bukatu zen Trentoko kontzilioa-, higikunde izatetik, egoera finko izatera igaro ziren XVIII. mendean, bizitzan eta orobat literaturan ondo txertatuak. Kasu bitxia da Frantziakoa : XVII. mendean zehar kendu egin zieten kalbinistei garai batean bakea lortzeko utzia zitzaien esparru eskasa, eta, hori orekatzeko, jansenismoa bihurtu zen garai hartako kristautasunaren molde nagusia . Era berean, garrantzitsua izan zen Ingalaterran, parlamentarismoarekin batera, kalbinismoaren gorakada, erregetzak ezarritako anglikanismoaren "erdibidearen" indarrak behera egiten zuen artean gertatu zena.Espiritu barrokoak, oro har, gero eta konfidantza gutxiago zuen munduan eta mundua menderatzeko eta ulertzeko ahalmenean, eta bere baitara jotzen zuen maiz egia han bilatzeko, egia morala nahiz matematikoa . Eta halaxe gertatu zen bai garai honetako behin betiko krisian sartu zen potentzia handian -Espainian-, bai hegemonia hori beretuko zuen potentzian -Frantzian-, baita Frantziari lekua kentzeko prestatzen ari zen horretan ere, Ingalaterran.

Alabaina, espirituari edo erlijioari dagokionez, aukeramen librearen sineste katolikoak eta horren ondorioz azken orduko damutzeak dakarren salbazioan ipinitako konfiantzak ez dirudi arimak gehiegi baretu zituenik, ezpada predestinazioaren ideia izugarria onartzen zutenena. Intelektualki, harrokoaren arima honek Decartesengan du bere adierazpen filosofikoa.

Barrokoa nola hedatu zen jakiteko, lehenik Kontraerreformaren herrietatik dago hasi beharra, batez ere Espainiatik, hura baita barrokoaren herrialde nagusia, Italiak galdua baitzuen bere gidaritza Berpizkundeaz geroztik ; eta Frantziaren kasu berezia arestian aipatu da. Barrokoa, forma den neurrian, garbiago ikusten da Kontraerreformaren argitan, eta hori ez bakarrik arrazoi politikoengatik, horiek agerikoak baitira, estutasun handiko garaiak zirelako baizik, hainbesteraino non askok "denboraren amaiera" ikusi ere baitzuten ; nolanahi ere, gainbehera gogor baten hasiera zen hura.

Horrez gainera, herri katolikoetan tradizio handiagoa zegoen ikus zitekeen hura balioesteko, eta atxikiago zeuden tradizio humanistari, eta horri esker espiritu barroko larritu eta muturrekoak lehengai sendoagoak eta indar handiagoa zuen hausnarketa egiteko, Erreformaren bakuntasun askoz ere sentsualagoak baino, eta, zer esanik ez, kalbinismoaren arrazionaltasunak baino.

 

Barrokoa literaturan

Ikusmolde orokorra hartzen badugu, alegia, herrialde jakinetako literaturak aztertzen hasiz gero, literaturako barrokoa beste arte moten ondorioa gertatzen da.

Arteetako barrokoaren atzetik etorri zen, eta horrekiko analogiaz, 191Oetik aurrera bereziki, saiatu ziren adituak literatura hori kokatzen eta definitzen. 1922an, T. Spoerrek Tassoren "barrokoa" Ariostoren "Berpizkunde" arteari kontrajarri zionean, Wolfflin-en analisietan oinarritzen zen, esplizituki oinarritu ere : eta hala ere Wolfflinek berak bi poeta horien arteko paralelotasun bat egin zuen nolabait ere, bere ikasleen hausnarketak bideratu nahian bezala. Bere Berpizkundea eta barrokoa (1888) eta, batez ere, Artearen historiaren oinarrizko kontzeptuak (1915) obretan, Berpizkundekoei kontrajarririk ahalegindu zen Wolfflin barrokoaren estetikaren ezaugarriak zehazten, batez ere margolaritzan.

Wolfflinek bi forma sistema guztiz desberdinen kontrajartzea azpimarratu zuen : Berpizkundeko arte klasikoari dagokion forma sistema batetik, ezaugarri hauek dituena : lerroak bere inguruen eta planoen baitan mugatzen eta zehazten ditu gauzak, ikuspena gainaldekoa da, forma itxia eta simetrikoa da, eta konposizioan argitasuna eta aniztasuna nagusitzen dira -aniztasun horri esker, parteek osotasun harmonikoa eratzen dute, aldi berean beren izatea gordez-; eta barrokoari dagokiona, bestetik, ezaugarri hauekin : kolorea eta masa lerroari nagusitzen zaizkio, eta era horretara formak iradokitzen ditu ; osagaiak sakontasunean ikusten eta antolatzen dira ; forma irekia da, eta tentsiorik eta simetriarik ezak forma horierabidean dagoela adierazten edo du ; artelanak batasuna edo konposizio sintetikoa du, askotan gai nagusi baten mendeko izateak bateratzen baititu parteak ; eta argitasuna ez da dagoeneko artelanaren helburu nagusia.

Wolfflinen iritzian, kategoria hori margolaritzatik kanpora ere erabili beharra zegoen, eta bereziki literaturara aplikatzea komeni zen ; hala, lehen esan den bezala, haretxek kontrajarri zituen L. Ariostoren Orlando haserre (1516) Berpizkundeko estiloaren eredu gisa, eta T. Tassoren Jerusalem aske (1575), barrokoarena.

 

Barrokoa eta barrokoaren inguruko joerak:

Lehen esan den bezala, Europako herri katolikoetan loratu zen gehienbat barrokoa, Espainian, Italian eta Frantzian. Italiak, esana dago, XVII. mendean galdu zuen urte askoan izan zuen kultura gidaritza ; aipatu da Frantziako kasua ere ; Espainian aurkitu zuen estilo honek eremu egokiena, besteak beste, Kontraerreformak bertan izan zuen indarragatik. Espainian gainera bat egin zuten barrokoaren garaiak eta Urrezko Mendea deritzanak, espainiar idazle handienak eman zituen hark (nolanahi ere, eta handiak direlako, huts-hutsik barrokoak ez direnak, ezin sailkatuzkoak baizik) : Cervantes, Calderon, Lope de Vega, Gongora, Quevedo. Espainian sortuak dira ia literatura genero izatera ere iritsi diren idazmolde batzuk; bi dira horietan garrantzitsuenak, kontzeptismoa eta kulteranismoa.

 

Kontzeptismoa

Gaztelaniazko conceptismo hitzetik dator kontzeptismo hitza, eta orobat kontzeptua . Arrastoa eta puntua, zorroztasuna, batbateko burutapena, paradoxa eta anbiguotasuna, ideia distiratsua eta ustekabekoa, hermetismoaren eta sakontasunaren uztartzea, horiek guztiak dira kontzeptismoaren ezaugarriak. Kultismoa edo kulteranismoa ez bezala -honek enuntziatua edo sintaxia nahi adina konplikatzen baitu-, ideiarekin jolasten da idazle kontzeptista. Kontzeptismoak, zeinuen eta gauzen artean, hizkuntzaren eta munduaren artean analogiazko harreman bat dagoelako ustean oinarriturik, munduaren interpretazio bat proposatzen du, ikurrek proposatzen duten bezala.

Modu orokorragoan, R. Menendez Pidal espainiar filologo handiaren arabera, "elkar argitzen duten bi ideien konparazioatsegina, eta, oro har, modu laster eta garratzez adierazten den pentsamendu zorrotza" dago kontzeptismoaren funtsean. Alonso de Ledesma (1562-1623) hartzen da genero honetako lehen idazletzat; harenak dira Conceptos espiritttales (Kontzeptu espiritualak), Roinancero ), monstrtto rmuginado (Erromantzeak eta munstro irudikatua),Epigraman y Hierroglfficos (Epigramak eta Hieroglifoak). Kontzeptismoak baditu aurrekariak, Erdi Aroan (rnesterde clerecia,gorteko cancionero edo kantutegia), eta Berpizkundeko poeta handiengan (Garcilaso de la Vega, Fray Luis de Leon, San joan Gurutzekoa) ; geroago, XVI. eta XVII. mendeetako literatura guztira zabaldu zen.

Kontzeptismoa eta kulteranismoa alderaturik, bada xehetasun bitxi bat, alegia, zeinek bere lekua (geografikoa) izan zuela Espainian : Gaztela eta Aragoi kontzeptismoak ; Andaluzia kulteranismoak. Alabaina, bi sistema hauek elkarrengana hurbildu ziren, eta baita bat egin ere, Baltasar GracianenAgudeza y arte de ingenio obran (1648, Zorroztasuna eta antzea) ; obra hori aldi berean da kontzeptismoaren doktrina eta poeta kontzeptisten antologia. Quevedorengan (1580-1645), huraxe baita estilo honetako beste irudi handia, isekaren eta txantxaren aldera egiten du kontzeptismoak, satiraren edo umorearen aldera.

Kontzeptismoan edota kulteranismoan oinarrituko ziren geroago espainiar literaturako obra handiak. Hala ere, XX. mendean, honela zioen harrokoaren arerio zen idazle handi batek, Antonio Machadok :"Kulteranismoa eta kontzeptismoa [...1 hutsaltasun bat eta beraren bi adierazpen dira".

 

Kultismoa edo kulteranismoa

Culteranisrno da estilo honen jatorrian dagoen gaztelaniazko hitza, XVII. mendearen hasieran sortua, luteranismo hitza ereclutzat erabilita. Hobe da agian "kulteranismo - esapidea erabiltzea : "kultismo" kontzeptuak, izan ere, hitz jantzia adierazten baitu, usadiozko lege fonetikoak baztertzen dituena. Kttlteranismo hitza, gutxiespenezkoa hasieran, Bartolome jimenez Paton humanistak (1569-1640) erabili omen zuen aurreneko aldiz. Estilo hanpatua adierazten du, puztua, latinaren sintaxia imitatzen duena, hitz arraro, neologismo edo arkaismoez hornitua.

Erreferentzia mitologikoak, aipamen pedanteak, literatura klasikotik eta literatura atzerritarretatik hartutako maileguak, horiek guztiak dira espainiar harrokoaren baitako genero honen ezaugarriak. Horren kideko izan ziren Ingalaterrako eufuismoa, eta orobat Italiako marinismoa. Eufuismoa ingelesezko euphuism hitzetik dator, eta hitz hori berriz J. Lyly-ren Euphues obratik eratorria da (1580) ; ezaugarri nagusiak ditu italiar eta espainiar humanistetatik hartutako egitura latinzalea, bitxikeria erretorikoz, adjektibo nahasiz eta metafora zailez apaindua . Marinismoak berriz Giambattista Marino italiar olerkaria hartzen du gogoan (1569-1625) ; Adone du lan nagusia, 45.000 bertsoz osatutako mitologiako olerkia.

Metaforak, ikuspen eta entzumenezko irudiak, gai bitxiak, ugariak dira kulteranismoaren literatura honetan. Luis Carrillo de Sotomayor-en Libro de erudicion portica (1611, Erudizio poetikoaren liburua), kulteranismoaren manifestu moduko bat da :"Poesiaren lanak arruntasunerako jaioak direla uste duenak huts egiten bide du" dio bertan. Carrilloren Fabula de Acis obrak (Azisen elezaharra) gauzatu zituen printzipio horiek. Baina Gongora da ezbairik gabe kulteranismoaren irudi nagusia (1561-1627) ; haren Polifemok eraman zuen estilo hau bere gailurrera. Satira olde izugarria eta errukirik gabea iritsi zitzaion ordainetan : Quevedok nahi adina iseka eta irri egin zion ; hiperbatonaren kontrako borrokari heldu zion Lope de Vegak. Humanistek ere, Pedro de Valencia eta Francisco Cascales ordezkari harturik, gogor ekin zioten G6ngoraren kontrako erasoari. Alabaina, aldezle sutsuak ere izan zituen kulteranismoak : F.. e Trillo y Figueroa, J. de Espinosa Medrano, J. G. Salcedo Coronel. G6ngoraz gainera, bigarren mailakoak ere ez ziren idazleek ere landu zuten kulteranismoa : Villamediana (Faetonen elezaharra, Nikeako aintza), Pedro Soto de Rojas (Paradisu askorentzako itxia, lorategi gutxirentzako irekiak), Polo de Medina, Bocangel... Areago, sarritan landu zuten estilo hau, eta bikain gainera, estilo horren herorren etsai gogorrenek. Espainiako poesia modernoaren joera aberatsenen jatorrian -27ko belaunaldiarenean adibidez- garrantzizko osagaia izan da.

 

Barrokismoa

Berpizkundeko estiloaren aldaketa gisa definitzen bada harrokoa -hasieran, Berpizkundekoak herak ziren harrokoaren gaiak eta adierazmoldeak, baina gehiegikeriara jo zuten pixkana-pixkana-, barrokismoaz esan daiteke "klasizismoaren orekaren, harmoniaren,argitasun arrazionalaren galera dela (E. Orozco). H. Hatzfeldek harrokoaren "bihurritze" baten moduan interpretatu du, manierismoa "Berpizkunde bihurritua (amaneratua)" den bezala. Zentzu honetan, barrokismoaren adibidetzat aipatzen ditu G. Marino (1569-1625) Italian, Calderon (1600-1681) Espainian, eta Fenelon (1651-1715) Frantzian ; aldi berean, barrokoaren eredutzat hartzen ditu, hurrenez hurren, T. Tasso, Cervantes eta Racine.

"Manierismo" hitzaren balioa, literatura estilo bat eta horri dagokion garaia izendatzen duen neurrian, maiz eztabaidatu da ; era berean, Espainian Cervantes barrokoaren baitan sailkatzea eztabaidagarria den bezalaxe, era berean izan daiteke eztabaidagarria barrokismoa harrokoaren bihurritze gisa hartzea.

Barrokismoa, azken finean, harrokoaren inguruko joera da, eta kontrasteen bat-egitea du ezaugarri nagusia, Damaso Alonsok dioen hezala (1950) : "Barrokismoa coincidentia oppositorum handi bat da", eta orobat da errealitate desberdinen talka, "izadiaren eta artearen, grinaren eta balaztaren, bultzada nahasiaren eta arauaren, argitasunaren eta iluntasunaren talka". Kritikari horren heraren arabera, badira barrokismoaren adibideak ez bakarrik Calder6nengan (hera da barrokoaren "indarkeria eta joritasuna" sistematizatzeko egin zen ahaleginaren ikurra), baita Lope de Vegarengan ere (zeinak estilo horretan parte hartzen baitu "G6ngorak baino ugaritasun handiagoz eta are indar handiagoz"), eta orobat G6ngorarengan eta Quevedorengan, zeinak estetika molde honen bi aurpegiak osatzen baitituzte : "Barrokismoak, alde batetik errealitatea goresten badu ere, mundu ideal argitsu bat bihurtzen duen arte (Gongorarena), beste alde batetik lurpeko munstro moduko batean murgilarazten du errealitatea (Gongoraren alderdi ilunena, eta areago Quevedorena)". Ez da harritzekoa Polifemon estilo horren sintesi bat ikusi izana.

Poema horretan, Europako tradizioko edertasunaren kontzeptuaren aurrez aurre -Petrarcarengandik zetorren kontzeptu horiikusmolde berri bat ekarri zuen barrokoak ; G6ngoraren ikusmolde herrian, tradizio hori "mehatxuzko erauntsi zurrunbilotsu batean dago bildua, Ziklopearen maitasun erraldoiak Galatearen gozotasuna eta grazia biltzen zuen bezala. Bultzada hori nondik datorren ez dakigu : paisaia ilunetan adierazten da, eta harritzen arteko leku mortuetan, Ziklopearen leize-zuloan bezala ; oldar izugarrietan lehertzen da, Polifemoren maitasuna eta gorrotoa bezala ; Siziliako emankortasun izugarrian irakiten du, hango gari eta mahasti alorretan. Polifemoren elezaharra, bere munstrokerian eta bere edertasunean, barrokismo trinkotua da, haren erakusgarri ereduzkoa".

 

Rococoa

Frantsesezko rocaille hitzetik ("harrikozkor" esangura du) dator rococo hitza. Jatorrian, arkitekturan eta arte plastikoetan harkaitzaren itxura-edo imitatzen duen arte lana adierazteko erabili zen ; hortik soini zen architecture rocaille esapidea. XIX. mendean hasi zen kontzeptu hau artearen historian erabiltzen, eta geroxeago igaro zen literaturaren historiara, XVIII. mendeko idazle batzuek landu zuten estilo jakin bat izendatzeko . Hauek dira idazle horien lanetan nagusi diren gaiak eta ezaugarri estilistikoak : lasaitasun, bakuntasun eta tolesgabetasunaren iturri izanik izadia, izadiarekiko harremanak dakar zoriona ; intimitatea defenditu beharra dago, maila pertsonalean nahiz arte lanetan ; izadiko bizimodu naturalak eskaintzen dituen gozamenak balioesten dira ; samurtasunez, eztitasunez eta orobat erotismo fin batez adierazten dira adiskidetasuna eta maitasuna. Idazle rococoengan, gai horiez gainera, estilo preziosista bat sumatzen da, halako dotoretasun azaleko bat, ironiaren zaletasuna, nolabaiteko sentimentalismoa, eta malenkoniazko tonu arina.

Joera hau Frantzian zabaldu zen aurrena, Marivaux-en (1688-1763) obra dramatikoaren bidez (maurivadage hitzak rococoaren sentikortasun hau aipatzen du hain zuzen), eta Claude Crebillon-en eleberrien bitartez (Sofa, ipuin morala, 1745). Rococoaren estetikaren alderdi batzuk (ironiaren zaletasuna, sentimentalismoa eta malenkoniazko tonua), sumatzen dira halaber Voltaire, Rousseau eta Prevosten lanetan, hurrenez hurren.