Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Erdi Aroko literatur generoak

Trobadorea. XIII. mendeko eskuizkribu bateko ia ra.<br><br>

Literatur generoak zibilizazioaren sorkuntza dira, funtsean. Bere etorria isurtzeko moldea eskaintzen diote poetari eta gainerako gizon-emakumeengana iristeko modua. Literatur generoak bere sentimenduak ulerrarazteko balio dioten konbentzioak dira poetarentzat. Hizkuntza bera bezala, poetak erabiltzen duen tresna dira literatur generoak, betiere beraiekin borrokan eginez. Hizkuntzak berak bezala, literatur generoek ere beti dute adierazgarritasun poetikoa eta sortzeko ahalmena galtzeko arriskua, eta komunikazio soilerako tresna bihurtzekoa. Zibilizazio bat agortzen denean, hala literatur generoek, nola hizkuntzak, malgutasuna galtzen dute eta gero eta arau zurrunagoen eta mekanikoagoen mende gelditzen dira. Orduan arte poetikoak ordezten du poesia. Hala gertatu zen Antzin Aroaren amaieran hasi eta Erdi Aroan eta Berpizkunde garaian XVIII. mendearen amaiera arte. Baina gero eta handiagoa zen zurruntasun horren aldamenean, inspirazio modu berriak sortuko ziren, forma bila zebiltzan mundu berriak. Molde zaharrak apurtuz eta itxuragabetuz zihoazen eran, askotan eta askotan molde zaharren azaleko itxura edota are izena besterik gordetzen ez zutela, genero berriak sortu ziren. Hala ere Erdi Aroa, Antzin Aroa bezala, literatur generoak bere hartan gorde eta berritzearen aldekoa zen ; ordena bilatzen zuten bi-biek eta gizabanakoek jarraitu ahal izango zituzten arauak finkatzea.

Hori dela eta, Erdi Aroko kulturaren gune ziren eskolak Antzin Arotik zetozen literatur generoei bere hartan eusten saiatu ziren, beren zentzua eta esanahia ordurakoulertzen ez baziren ere. Berpizkunde garaian areagotu egingo zen joera hori, alde nabarmen batekin, hala ere : Erdi Aroan Antzin Aroari eta bere formei jarraipena ematen zitzaielako kontzientzia zegoen, Berpizkundean, aldiz, bere hartan berpiztu nahi izan ziren. Hori dela eta, Erdi Aroan askatasun handiz berrinterpretatu eta eraldatu ziren Antzin Aroko formak, betiere imitatuz, eta Berpizkunde garaian, aldiz, pedanteria kutsu nabaria darie oda, epopeia, trajedia eta komedia berregiteko saio, gehienetan antzuei. Hala ere, zorionez, poeta gailendu zitzaion askotan teorikoari eta imitazio eta berregiteen nahas-mahas honen erdian obra hilezkorrak sortu ziren.

 

Erdi Aroko epika

Poesia epikoa heroiak eta beren balentriak goresten dituen kantua da. K.a. 2000.. rte inguruko Gilgamesh sumeriarrarekin hasi eta, Mahabarata, Iliada, eta jada gure aroan, Chanson de Roland, Cantar del Mio Cid, Nibelungoen Kantua edota Japoniako Heike Monogatariak, adierazgarrienak aipatzearren, izan dira herriek beren historia eta kultura gogoratzeko eta zabaltzeko erabili izan dituzten epopeietako batzuk. Baina heldu zaizkigun testu guztiek elkarrekin funtsezko ezaugarriak dituzten arren, ez dira gauza bera epopeia sumeriarra eta homerikoa eta ezta Aro Modernoko Jugoslaviakoa eta Frantziako gesta kantak ere, arrazoi historiko, soziologiko eta pentsamenduari dagozkionak direla eta.

 

Gaztelerazko epika

Gaztelerazko testu epikoen urritasunak -Cantar del Mio Cid, Errodrigoren Gaztaroa eta beste zati labur batzuk baizik ez da gordetzen-, pentsarazi zuen Gaztelan ez zela epopeiarik izan. Aitzitik, ordea, Gaztela eta Iberiako penintsula osoa oso toki aproposa izan zen poesia heroikoa loratzeko, Errekonkista dela eta, batetik, sarrazenoak luzaro egon zirelako penintsulan, eta bestetik, Gaztelak borrokan egin behar izan zuelako bere nortasuna eta burujabetasuna defenditzeko. Lehen Kronika Orokorretik hasita, gaztelako kronikak, XIII.. endekoak batik bat, ustez historikoak diren gertakizunak kontatzen dituzten kantak aipatzen dituzte. Kanta zati horiek eta kopla herrikoiak ikertu ondoren egiaztatu ahal izan da Gaztelan ere izan zela XII. mendetik aurrera tradizio epikoa eta epika indoeuroparraren ezaugarriak zituela formari eta edukiari dagokionez.

Gaztelako gesten ezaugarririk nabarmenena musulmanekiko inongo etsaitasun sentimendurik eza da ; ez dago paganoarekiko gorrotorik edota paganoa suntsitzeko nahirik. Cantar del Mio Cid-en, adibidez, ikus daiteke nola interes ekonomikoak gailentzen zaizkion Gurutzadaren ideiari Valentzia konkistatzerakoan, eta zer nolakogarrantzia ematen zaion protagonistak gizarte-mailan igotzeari : «Gaur egun Espainiako erregeak senide ditu». Batzuetan musulmanak berak dira heroiari kristauengandik defenditzen laguntzen diotenak, hala nola Errodrigoren Gaztaro-an ; eta horrek adierazten du Gaztelako kanta horiek fidagarriak direla guztiz arabiarren munduari dagokionez. Islamdarrak mende luzez egon ziren Iberiako penintsulan, eta bi herrien arteko harremanak ez ziren beti etsaitasunezkoak izan, eta kontalariaren ia garaikide ziren heroien eta borroken berri zehatza eman nahiak ez zuen biderik ematen bi herrien harremanei, geografiari, izendegiari, erlijioari nahiz kulturari buruzko gezurrik asmatzeko. Gaztelako testu epikoen hizkera ere oso hurbil dago kontatzen diren gertakizunen garaiko hizkeratik.

Errealismo hori beste alderdi batzuetan ere nabaria da, heroien jarreran eta emozioetan, esate baterako, ez baitute inongo gizagaineko ezaugarririk, eta ez dute larrialdietan jainkoaren edota aingeruen laguntzarik ere izaten ; baina jakina, gizon horien adorea eta ausardia neurriz gainekoak dira eta beren idealetan jaunarekiko leialtasuna eta norberaren irabazia eta ospea lortu nahia nahasten dira.

Baina edozein epopeiatan bezala, Gaztelako kantu horietan ere arbitrarioki nahasten dira gertakizunak eta heroiak ; egoera eta pertsonaia asko asmatuak dira, eta folkloretik eta beste gesta kanta batzuetatik hartutako elementuak, frantsesezkoetatik batik bat, erabiltzen dira.

Cantar del Mio Cid-ek Rodrigo Diaz de Vivar-en (1043-1099) biografiaren zati bat jasotzen du, bere bizitzaren azken aldia, hain zuzen ere, hau da, 1081 eta 1094 urteen bitartean gertaturikoak : egileak balentria kutsua ematen die Alfontso erregeak protagonistari ezartzen dion atzerriratzeari eta Valentziaren konkistari. Deigarria gertatzen da hasiera-hasieratik Kanta-ren dramatikotasuna : bidegabeko atzerriratzea, jatekoa irabazteko mairuen eta kristauen aurka borrokatu beharra, familiarekikoak, Corpeseko hariztian alabei egindako iraina.

Baina zoritxar horiek guztiak, protagonistaren adoreari eta jarrera baikorrari esker garaipen eta ospe bilakatuko dira beretzat : Gaztela Mediterraneoraino zabaldu zuen Valentziaren konkista, eta bere alaben eta beraren ohorea agerian utzi zuen epaia.

Cantar del Mio Cid Madrilgo Liburutegi Nazionalean gordetzen da, Per Abbat delako batek transkribatu zuen XIV. mendeko eskuizkribu bakar batean. Testua, 1207 inguruan ezagutzen zen eta garai horretan idatzi zen aldaerari dagokio seguru asko ; baina kanta horren beste aldaera bat edo beste aldaera batzuk ezagunak ziren 1148rako.

Frantsesezko gesta kantuak, eta, zehazkiago, Errolanen Kanta, Oxford-eko eskuizkribuaren aurretik zabaldu izango ziren Iberiako penintsulan, EmiliagakoOharra-k aditzera ematen duenez. Baina Kanta-ren tradizio ortodoxoa, hau da, frantsesezkoa jarraitzen duen Orreaga nafarra izenekoaren ehun lerroko zatia besterik ez da gordetzen. Frantsesen aurkako jarrera nazionalista da elementurik berriena ; baina noizbait izan zen Bernardo del Carpioren kantatik ez da ezer gelditzen, erromantzeen eta hitz lauz idatziriko kroniken bidez ezagutzen dugunaz gain. Bernardo, Leongo Alfontso Ilaren iloba Karlomagnorekin elkartu zen, eta gero, nafarrekin eta mairuekin bildu zen Karlomagnoren armadaren atzealdea desegin eta Errolan hiltzeko.

Gaztelerazko erromantzeetan bizirik iraun zuten frantsesezko epikaren gaiak, frantsesek herek ahaztu eta gero ere. Zenbait gertakizun multzotik atera eta bere aldetik garatu zen, elementu subjektiboekin eta sentimenduzkoekin aberastuz eta luzatuz. Herriaren oroimenari eta Kantutegiei esker, testu epiko-liriko horiek bizirik iraun dute eta gazteleraz hitz egiten den toki guztietara zabaldu dira : Ameriketara, Filipinetara, Ipar Afrikara, Ekialde hurbileko zentro judu-espainiarretara. Frantsesezko kantetatik datozen Alda andreari, Durandarteri, Baldovinori, Montalbango Reinaldosi buruzko erromantzeak dira ; eta bertakoak, berriz, Errodrigo, Fernan Gonzalez edota Abenamarri buruzkoak, besteak beste.

 

Germanierazko epika

Germanierazko epopeia inbasioen garai ospetsuetako kanta eta elezaharren tradizio luze baten ondorioa da, eta XII eta XIII. mendeetako nobleak izango dira inbasio horietan girotutako heroiak.

Baditu epika erromanikoarekin antzekotasunak : gordetzen diren testu gehienak anonimoak dira, narrazio teknika berberak erabiltzen ditu eta hizkuntz ezaugarriak ahozkotasunaren eta idazle ikasien baliabide estilistikoen nahasketa dira. Hura bezala, aristokratei zuzenduta zegoen, baina baita goi mailako elizgizonei eta funtzionarioei ere. Baina epopeia erromanikoa ez bezala bi-biko hoskidetza duten lau lerro luzeko neurtitz erregularretan idatzita daude, eta kontatzen diren gertakizunen artean ugariak dira naturaz gaindiko elementuak, fantastikoak eta magikoak, eta trajikotasun eta dramatikotasun handikoak dira.

Nibelungenlied delakoa (Nihelungoen Kanta) zaldun austriar ezezagun batek idatzi zuen XIII. mendearen hasieran. 1.500 lerro ditu, 39 kantutan banatuta eta 30 eskuizkributik gora heldu zaizkigu.

Ahozko elezaharren arteko bi ziklo biltzen ditu Kantak, VIII. eta IX. mendekoak seguru asko, eta Krimildaren mendekuaren inguruan antolatzen ditu egileak bi ziklohoriek. Pertsonaia horren ezaugarri psikologikoak guztiz egiantzekoak dira eta garatuz joaten dira gertakarien arabera.

Ez da ia Sigfridoren, nibelungoen altxorra bereganatu zuen heroiaren abenturarik kontatzen. Bere gorputza zauritu ezina da, sorbaldaren zati batean izan ezik eta ikusezin egiten duen kapa bat dauka. Burgundiarren errege den Gunterren arreba Krimildaz maitemintzen da, eta Islandiako Brunilda printzesaren maitasuna irabazten laguntzen dio Gunterri oso froga zailak gaindituz. Brunilda iruzurraz jabetzean, bere ohore iraindua mendekatzera bultzatzen du Hagen basailu leiala. Hagenek traizioz hiltzen du Sigfrido, Krimildak oharkabean esan egiten baitu zein den bere alde ahula, eta nibelungoen altxorra eramaten du. Sigfridoren heriotza mendekatzeko asmoz, Krimilda Atilarekin, hunoen erregearekin ezkontzen da eta burgundiarren gortera erakartzen du. Borroka odoltsu baten erdian, Krimildak bere anaia Gunter eta Hagen hiltzen ditu eta azkenean, hil egiten dute hera ere.

Germanierazko heste poema epiko batzuk : Gudrunen Kanta, vikingoen itsasozko joan-etorriei buruzkoa ; Dietrich-en elezaharra, Teodorico Handia ostrogodoen erregeari buruzkoa, poema ziklo baten iturburu izan zen eta askok nobela arturikoaren antzeko narrazio egitura dute.

 

Epika erromanikoa

Esparru erromanikoan hizkuntza anglonormandoan (Erdi Aroko frantsesaren dialekto batean) buruturiko kontakizun epikoei ematen zaie gesta kanta edo chansons de geste izena. Testurik zaharrena XI. mendearen azken aldekoa da, itxura guztien arabera, eta horrez gain beste ehun bat poema gordetzen dira, XII, XIII eta XIV. mendeetan idatziak. Guri idazkeraren bidez heldu baldin bazaizkigu ere, ugariak dira testu erreferentziak eta zehar aipamenak poema horiek kantuaren eta errezitazioaren bidez zabaltzen zirela aditzera ematen digutenak.

Kantari horri juglare izena ematen zitzaion batzuetan, eta errezitazioaren profesionala izan ohi zen, eta batzuetan, baita testuaren egilea ere, edota, gutxienez, autoretzan parte hartzen zuen. Autoretzaren kontu hori ez da argitzen batere erraza, testu horiek anonimoak izan ohi direlako gehienetan, eta ditugun testu idatzietan ahozkotasunaren ezaugarrien aldamenean agertzen diren apaindura erretorikoak, zuzenbide feudalarekin zerikusia duten egoera konplexuak, aipamen klasikoak eta kristau liturgiakoak, eta giza auzi korapilatsuak idazle profesional baten, clerc baten eskua eskatzen dutelako, monasterio bati loturik egon, nahiz ez egon.

Seguru asko denbora luzez, mendeetan zehar agian, kantu jakin baten argumentua ahoz aho ibiliko zen, eta aldatuz eta zabalduz joango zen, baita, askotan eta askotan, asmoz ere ; baina guganaino heldu den eskuizkribuak edo eskuizkribuek aditzera ematen digute literatur lan bihurtu dela,hausnarketaren ondorio dela eta egileak eskura zituen ahozko eta idatzizko datu guztiak, herrikoiak nahiz kultoak erabiliz idatzi zuela. Idatzi zenetik aurrera ere juglarearen ahotan entzun zitekeen eta hark aldaketak egiten jarrai zezakeen, inork ez baitzuen bere burua egile bakartzat. Hori nabaria da kantu bera eskuizkribu bat baino gehiagotan jasotzen denean ; batetik bestera dauden aldeak ez dagozkio, askotan, testuaren eduki materialari soilik, baita poema osoaren ikusmoldeari ere, halako eran non poema bakoitza autonomotzat jo baitaiteke besteekiko.

Gesta kanta ororen muina gertakizun historiko bat izan ohi da, gutxi edo aski agerikoa, gutxi edo aski egiazkoa. Gertakizun eta pertsonaia historikoak naturaltasun osoz nahasten dira aldatutako nahiz asmatutako gertakizunekin eta fikziozko pertsonaiekin . Chanson de Roland-en (Errolanen Kantuan) esate baterako, Karlomagno eta Orreagako porrota, Oliverosekin eta sarrazenoen alegiazko munduarekin batera bizi dira. Baina bere mami historikoa gorabehera, epopeia hori ezin da dokumentu historikotzat jo, datu batzuk, nahita ala nahi gabe, gezurrezkoak direlako. Historia elezaharrarekin nahasten da, dramatizatu egiten da ; heroi egiazko edo asmatuen ekintzak goraipatzen dira eta nabarmendu egiten dira etsaien doilorkeriak ere, dena handiagotzen duen lupa baita, hain zuzen ere, epopeia.

Bi plano ditu, beraz, batetik historiarena, hots egiaz gertatutakoa, baina gertatutako hori, bestetik, ez da kronika gisa aurkezten, elezahar heroiko gisa baizik, fantasia eta anakronismoa tartean direla, eta VIII,IX edo X. mendean gertatutakoak mende batzuk geroagoko ikuspuntutik aurkezteko asmoz. Errealitatearen itxuragabetze horiek interes handia dute jakiteko zein neurritan aldatu den jatorrizko mamia eta zergatik gehitu diren gehitu direnak.

XII eta XIII. mendeetan idatzi ziren Frantziako gesta kanta gehienak eta garrantzitsuenak . Garai horretan, izan ere, txit hierarkizaturik zegoen gizarte gerraria bere buruaz jabetu zen eta bere aurreko heroien oinordeko gisa erakutsi nahi izan zuen bere burua. Frantziako iparraldeko zenbait gorte feudaletan arrakasta handia izan zuen, batetik, literatura genealogikoak, eta bestetik, santutegi eta monasterioetan heroi epikoen erlikiak eta santu gerrariekiko gurtza ugaltzearekin batera, noble feudalak kantu eta kondairetan zebiltzan heroi horien balentriak idazteko enkarguak ematen hasi ziren, baina beren garaiko jarrerak eta arazoak aurkeztuz. Gesta kanta askotan erregeek eta gudari noble frankoek paganoen aurka izandako borrokak deskribatzen dira, gurutzaden izpiritua islatzen duen halako kutsu etiko-erlijioso batekin.

Beste batzuk, berriz, Europako mendebaldea, eta batez ere XI eta XII. mendeetako Frantziako sistema feudala astindu zuten politikaren eta zuzenbidearen arteko gatazka larrien lekuko dira. Guztietan goresten eta bultzatzen da, hala ere, erregearekiko edota jaunarekiko leialtasuna, batzuetan errege batzuen ahulezia eta bidegabekeriak gogor kritikatzen baldin badira ere ; ongia eta gaizkia bezalako eredu erabatekoak hartzen dira aintzat, leinuaren eta familiarteko loturen indarra, gudagizonen arteko laguntasuna eta gudarien bizitzaren eta batez ere heriotzaren ,ereduzkotasuna» nabarmentzen dira behin eta berriro, eta gudariak miles Christi bezala aurkezten dira. Frankoen gizartearen bizimodua txit modu zehatz eta egiazkoan aurkezten baldin bada ere, sarrazenoen munduaren deskribapena, berriz, fantasiaz betea eta sinesgaitza da.

Homogeneotasun handia dago Frantziako gesta kanten artean formari dagokionez, XIII. mendearen erdialdetik aurrera aldaketa batzuk gertatzen baldin badira ere.

Bata bestearen ondoren linealki antolatzen diren pasarteen segiden (laisses) bidez eratzen da narrazioa. Segida bakoitzak hamaika silabako bertso lerro kopuru zehaztu gabe eta aldakorra du, guztiek asonantzia bera dutelarik, hau da lerro bakoitzeko azken bokal azentuduna berbera delarik. Itxura guztien arabera santuen kantetan» dago bertso epiko horren jatorria, eta zaharrena, Chanson de Saint Alexis (Alejo Deunaren Kanta), 1040koa da.

Segida bakoitzaren edukia hertsia da, zelula egitura du. Lehendabiziko lerroa entonaziokoa da eta protagonistaren izena agertu ohi da bertan, azkenak, berriz, iradokizun bat eraman ohi du. Laisse edo segidak melodia unitatea osatzen zuela uste da gainera.

Gesta kantak berezko teknikak ditu kontakizuna aurkeztuz joateko. Kateadurak, errepikatzeak, aitzinatzeak, oroimenak eta exordioak bezalako baliabideak, testua buruz ikasteko lagungarri gertatzen diren aldi berean kanta estilistikoki edertzen duten teknika erretorikoak ere badirenak.Frantsesez dagoen gesta kantarik zaharrena Errolanen kanta da, eta Oxford-eko eskuizkribuko bertsioa 1100. urteaz aurrekoa da. Karlomagnok Espainian sarrazenoen osteen aurrean izandako porrota kontatzen da kanta horretan, Ganelonen, enperadorearen gudarosteko noble baten iruzurraren ondorioz. Gatazka horretan frankoen gudarostearen atzealdean zihoazen guztiak hiltzen dira, Karlomagnok maiteen zituen armada-buruak, eta tartean, baita bere iloba Errolan ere. Karlomagnok herak hartuko du mendeku porrotagatik, Baligant emirrarekin buruz-buruko gatazka ikusgarrian borrokatuz. Ganelon traidorea, epaitua eta zigortua izango da.

XII. mendearen erdialdetik aurrera kanta baten heroiaren inguniko kanta-zikloak edo gestak» eratzen hasten dira. Heroi horien aurrekoak, garaikideak eta ondorengoak, egiazkoak nahiz asmatuak, azaltzen dira bertan halako biografia poetikoak osatuz.

Oso goiz bilakatu zen Karlomagno elezahar, eta Errolanen Kantak arrakasta izugarria izan zuen, eta hortik aurrera elezahar ugari asmatu zen frankoen Enperadorearen inguruan, heste hainbeste gesta kantari sorrera emanez. Horietan hera jaio aurreko gertaerak, bere gaztarokoak, Espainian eta Italian paganoen aurka izandako borrokak, saxoniarren aurkakoak kontatzen dira, eta baita, inoiz egin ez zituen Lur Santurako eta Konstantinoplarako erromesaldiak ere.

»Enperadorearen Zikloaren» kanta hauetan ia guztietan agertzen dira bere pare ezagunenak ere, Errolan, Oliveros Ogier, Turpin.Gillenen Zikloa» izenekoa da frantsesezko epikan dagoen zabalena ; erasotzailearen aurka borrokan egiten duen familia baten lau belaunaldien historia kontatzen du hogeitalau kantatan. Koherentzia izugarria duen zikloa da, izan ere, era bateko eta besteko lanetan oinarrituta, biltzaileek, benetako editore bihurturik, kontakizun jarraitu eta homogeneoa osatzea lortu zuten gertakizunen berezko hurrenkerari jarraituz.

Karlomagnok Akitania defenditzeko agindua eman zion Tolosako Gilleni. Pirinioetan gaindi Narbonaraino eta Carcasonaraino iritsiak ziren sarrazenoak borrokatu zituen. Bartzelonaren konkistan eta Hispaniako Markaren sorreran (802) parte hartu zuen. Fraide egin zen eta Gelloneko abadia eraiki zuen Montpellier-etik gertu. 812.. rtean hil zen.

Kantetan, Gillenek eta bere familiak, aldi eta egoera askotan borrokan egiten dute beren kabuz, hau da, Karlomagnoren edo bere ondorengoen ejerzitoaren laguntzarik gahe, Frantziako hegoaldean eta Espainiako iparraldean. Leialtasun osoa eta baldintzarik gaheko laguntasuna izango dira erregearekiko harremanen oinarri, erregeak, bere aldetik, laguntzarik nahiz saririk ematen ez baldin badie ere. Hori dela eta, »Gillenen Zikloan», zailak izango dira jaunaren eta basailuaren arteko harremanak, eta hori da, hain zuzen ere, XI. mendean benetan gertatzen dena, errege batzuen gestio txarraren ondorioz.

Ziklo honen kantarik zaharrena Chancun de Guillelme (Gillenen Kanta) da,garaiz, formaz eta espirituz Errolanen Kantatik hurbilen dagoena. Gillenen Kantan ez dago Kanta karolingiarren estilo orekatu eta maiestatikoaren arrastorik, erregistroen nahasketa da bere ezaugarririk nabarmenena : errealismo odoltsua, une dramatikoak, komikotasun barregarria eta familia giro goxoa nahiz lazgarria.

Kronologikoki kanta horren aurrekoak diren gertakizunak kontatzen dira Li Coronemenz Lois, Le Oharroi de IVimes eta La Prise d'Orange-n (Luisen koroatzea, Nimeseko gurdia; Orange hartzea), eta hor hasten dira nabarmentzen Gillenen leialtasuna, erregeak zuzen jokatu ez arren, gudaroste urri batekin sarrazenoei lurrak kentzeko abilezia, eta bataiatu eta gero bere emazte Guiburc izango den Orable ederrarekiko amodioa. Gillenen gesta eta Karlomagnorena Girart de Vienne-n gurutzatuko dira, eta hor sortuko da Errolanen eta Oliverosen arteko adiskidetasuna ere.

»Basailu matxinatuen Zikloa» osatzen duen kanta sortan, Karlomagnoren edo beste zeinahi erregeren aurka ateratzen diren jaun feudal handiak dira protagonistak eta beren basailutza loturak hautsi eta armen bidez aurre egiten diote erregeari . Istilu horiek guztiak erresumaren barruan gertatzen dira. Ez dago paganorik birrindu beharrik eta ezta gurutzada espiriturik ere.

Raoul de Cambrai-n (Cambraiko Raul), XII. mende amaierako testuan, Luis erregeak inongo eskubiderik gahe Rauli here ondarea kendu eta beste bati enrrndako feudoriberreskuratzeko, noble horrek eta bere familiak nola borrokan egiten duten kontatzen da.

Gainerako frantsesezko gesta kanta ugarien artean, batzuk ziklo txikiagoetan sailka daitezke, hala nola, Lorenakoak edota Gurutzadetakoak, beste batzuk, berriz, sailka ezinak dira. Urteen poderioz aldaketa batzuk gertatzen dira, eta gorteko nobeletatik hartutako gertaera amodiozkoak, barregarriak, miragarriak eta are kutsu burgesekoak sartzen dira.

Literatur genero horren azken aldian bi gauza gertatzen dira : batetik lehendik zeuden kantak berridatzi eta zaldun nobeletan erabiltzen dira eta bestetik, atzerriko hizkuntzetara itzultzen eta moldatzen dira. XV.. enderako frantsesez idatzitako epopeia desagertua da erabat.

XIII. mendearen amaiera eta XIV.aren hasiera bitartean, frantsesezko gesta kanta horietako batzuk, Errolanen Kanta eta Aliscans (Gillenen Ziklokoa), esate baterako, hizkuntza hibrido batez idazten dira, frankoitalieraz, hau da, jatorrizko frantsesa italieratuz . Testu horiek frantsesezko epikak Italian izan zuen zabalkundearen erakusgarri dira, eta Veneziako San Markosen gordetzen dira garrantzitsuenak luxuzko eskuizkribuetan . Beste franko-italierazko kanta batzuk asko urruntzen dira beren ereduetatik, eta beste batzuk, azkenik, erabat lan orijinalak dira.

 

Erdi Aroko lirika

Erdi Aroko poesia guztia, hala ulerterrazena, nola korapilatsuena eta hertsiena, poesia lirikoa da, entzuleei belarrietatik heltzen zaien poesia kantatua. Egileak, ezagunak nahiz ezezagunak, musikagileak dira, poeta izateaz gain.

Ezinezkoa da lirikaren jatorria, hau da, abestiaren jatorria zehaztea. Alferrikakoa da noiz sortu zen jakin nahi izatea, izan, beti izan baita. Beti kantatu izan dute munduko edozein bazterretako gizon-emakumeek, eta hizkuntzaren bilakaerarekin batera garatu da kantu hori.

Erromaniako, hots Erromako inperioak konkistatu zituen Europako lurraldeetako lehen adierazpen lirikoak ematen dizkigute ezagutzera Kantutegiek. Gortearen eta monasterioen inguruan latinez idatzitako poesia liriko jasoaren ondoan, zeinak XI.. endean berpizte distiratsua izan baitzuen, badira beste latinezko testu batzuk ere, XII.. endearen aurrekoak horiek ere, amodioaren eta udaberriaren etorreraren aldamenean tabernako kontuak eta soldaduenak ere kantatzen zituztenak. Kantuekin kritikatzen zen eta iraindu ere iraintzen zen, eta kantuekin deitoratzen zen inoren heriotza.

Abesti horien testuei begiratuta ikusten da batzuk Horazioren, Virgilioren edota Ovidiorenen antzera eginda daudela, eskolako lan gisa gelditu zirela idatzirik. Zer kantatzen zuen, ordea, herriak, noiz eta non? Berehizkuntza gero eta gehiago ari zen konkistatzaileen hizkuntzatik urruntzen, eta hizkuntza «bulgarra» edo herri hizkuntza, latinaren dialekto batzuk eta besteak, frantsesak, italierak, espainierak, sortzen hasiak ziren.

Herriaren eguneroko bizitzaren askotariko alderdiekin loturik zeuden kantu herrikoien tradizio aberatsa izan zela egiaztatzen digun balio handiko lekukotasuna dugu. San Juan Krisostomok 397. urtean dio : «Hainbeste atsegin zaizkio abestiak gure izaera sakonari, non beren amaren bularrari helduta dauden haurtxoek ere, negarrez daudenean, abestiekin lo hartzen baitute.

Besoetan kulunkatzen dituzten inudeek, sehaska kantak abestuz lortzen dute begiak itxi ditzaten. Eguerdian beren idiekin doazenak ere abesti horiekin arintzen dituzte bideko nekeak. Eta ez ibiltariek bakarrik, nekazariek ere sarritan kantatzen dute, dolarean mahatsa zapaltzen ari direla, edota mahatsa biltzerakoan nahiz lantzerakoan.

Eta gauza bera egiten dute marinelek ere arraunei eraginez ; eta ehuntzen edota goruan trabatu zaizkien hariak askatzen ari diren emakumeek sarritan kantatu ohi dute, batzuetan bakoitzak bere aldetik, eta beste batzuetan guztiak batera doinu bakarra osatuz».(Dronke, P., La lfrica en la Edad Media, Barcelona, Seix Barral, 1978, 17. or.) Iturri horrek ez digu esaten nolakoa zen abestien hizkera edota testua, ezta neurkera nolakoa zen ere : zenbat lerro, nolako hoskidetza eta lotura moduak eta abar zituzten ; bai, ordea, zein gizarte kontestutan eta zeinegoeratan kantatzen ziren. San Juan Krisostomok dioenarekin, pentsa daiteke lan sinpleak egiten zituzten pertsona horiek maila apalekoak zirela, ez oso jantziak, eta beren abestiak ulerterrazak, erretorikoki ez oso landuak, eta egunerokotasunari lotuak izango zirela.

Badira, zeharbidez, literatura-aurreko lirika bat izan zela adierazten duten beste lekukotasun batzuk ere. Herri xumeak jostatzeko egin ohi zituen dantza eta abestiak gaitzesten zituzten elizaren dekretu, sermoi, gutun eta xedapenak dira. Idatzi horietan ere ez dira hainbeste kritikatzen diren abesti horien testuak jasotzen, baina behin eta berriz esaten da emakumeek kantatzen zituztela eta dantza ere egiten zutela ; eta herriko jende eskolagabeen gogokoak zirela . Horregatik uste dugu debekatutako kantu horiek erromantzez zeudela.

Arrazoi horiek direla eta, besteak beste, ez ziren eskuizkribuetara aldatu herri hizkuntzan zeuden abesti horien testuak, geroago poeta ikasien testuekin egin zen bezala. Elizgizonak izan ohi ziren kantutegietarako testuak biltzen zituztenak eta ez zituzten abesti debekatu horiek idatzi nahi izan. Eta ez zuten besteak, gaitzesten ez zirenak, idazteko beharrik ikusi, hain ezagunak, hain hedatuak eta hain sinpleak zirelako eta guztien ahotan zeudelako.

Beraz, kantutegietan jasota ez egoteak ez du esan nahi XII. mendean hasi zen trobadoreen lirika landuaren aurreko lirika herrikoi edo tradizionalik egon ez zenik.Erromantizismoaren garaian intuizioa izan zena zientifikoki egiaztatzen saiatu ziren XX.. endearen hasieratik Erdi Aroan adituek : trobadoreak baino askoz lehenagotik bazela lirika herrikoi eta primitibo bat hizkuntza bulgarrean. XIII eta XIV. mendeetako frantsesezko Kantutegi batzuetan eta gaztelerazko XV eta XVI. mendeetakoetan lan zabalago, landuago eta jasoagoen barruan aurreko mendeetako egileen lana ziruditen testu poetiko laburragoak aurkitu ziren. Ahapaldi horiek lelo, refrain edota ritornelli modura agertzen ziren geroagoko poesia haietan, nahiz narrazio testuetan tartekaturik.

Horrelakoak ziren Sternek 1948. urtean argitaratu zituen jarchak, arabieraz edo hebreeraz idatziriko poema luze baten (moaxaja) amaieran dialekto mozarabez agertzen ziren estrofa laburrak. Beste mediebalista batzuek ezaugarri berak zituzten eta X.. endekoak ziruditen beste estrofa asko argitaratu zituzten, tradizio liriko herrikoiak izandako garrantziaren erakusgarri.

Horrek guztiak lehen esandakoa egiaztatu zuen. Poeta ikasi arabiar, frantses, gaztelar, katalan nahiz galegoak, mendeetan zehar ahoz aho ibilitako abestitxoez jabetu zirela ; horiek izan ziren «adiskide kantw» galego-portugesen, gaztelerazko eta katalanezko villancico-en, frantsesezko chansons de femme-en eta jarchen iturri.

Lelo batzuk eta besteak alderatuta, ezaugarri berberak aurkitzen dira guztietan.

Tonua, esate baterako, maitearen ausentzia deitoratzen duen, edota jeloskor agertzen den emakume gazte eta maitemindu baten auhena, kexa, izan ohi da beti, formula indartsu eta tolesgabeen bidez bere grina sentsuala agerian utziz. Monologoak izan ohi dira batzuetan, beste emakume bati egiten zaizkion aitorpenak, besteetan. »Adiskide« izena ematen zaio maiteari. Bertsoak sinpleak dira formaz eta lexikoz, baina hizkera espresiboa eta ederra da.

1100. urte inguruan Frantziako hegoaldean, oc hizkuntzaren eremuan trobadore proventzalen gorteko poesia ikasia jaioko da. Gaien aniztasuna, teknika formala eta poetak bere burua maisutzat hartzea izango dira lirika herrikoia eta trobadoreena bereiziko dituzten ezaugarri nagusiak. Gortea izango da aurrerantzean kultura gunea, monasterioa izan ordez, eta herri hizkuntza erabiliko da latinaren ordez. Beste era batekoa izango da egilea ere : zalduna, gerraria, trobadorea izango da aldi berean.

Hasieratik nabarmentzen da trobadoreen lanean formaren ardura, hitz egokiak eta ezohiko irudiak bilatu nahia, errimen ozentasuna eta hitzen eta doinuen egile izatearen harrotasuna. Aurreko tradizioen, klasikoaren eta herrikoiaren, eta garaikideen, goliardoenaren eta erlijiosoaren alderik onenak hartuta, genero berri asko sortuko dira askotariko neurkerak erabiliz.Esate baterako, canso edo amodiozko abestiak, beste askoren artean, Europako Erdi Aroari dagokion bizitzaren ikuspegia eta moldea erakutsiko du. Trobadoreak domna deituko duen eta bere gainetik dagoen emakumearen amodioa abestuko du. Amodiozko eta mendekotasunezko harreman horrek, jaunaren eta basailuaren arteko harreman feudala islatzen du. Hala, hizkera teknikoa, dokumentu juridikoetatik hartutakoa eta mundu feudalarekin zerikusia duten sinbolo eta keinuak erabiltzen dira amodioari buruzko kantuetan. Azkenik, emakumeari gizonezko trataera emateraino ere iritsi arte : midons (meus dominus), Mon conpainier, Bel Cavalier, Mon Escuder deituko zaio.

Guilhem de Peitieu, Akitaniako duke eta Poitierseko dukearekin hasita, 2.500 poesia inguru idatziko dituzte 400 bat trobadorek bi mendez, gai horien inguruan. Bi estilo kontrajarri erabiliko dituzte : estilo erraza, aise ulertzekoa eta bizitzeko gogoz betea, eta hermetiko eta artifiziotsua. Gauza bera bilatuko da, ordea, bi bideetatik : berrikuntza, orijinaltasuna eta perfekzioa, norberaren lana ez dadin bestearenarekin nahastu.

Trobadoreen mugimendu hori ez zen, ordea, oc hizkuntzaren esparrura mugatu, hasieratik zabaldu zen beste lurralde batzuetara ere, Kataluniara, Italiako iparraldera, Gaztelara, Nafarroara eta Galiziara, eta baita Frantziako iparraldera, Alemaniara eta Siziliara ere. Gorte horietan guztietan gogoko zituzten trobadore proventzalak, hizkuntza aldatu beharrik gabe ulertzen zitzaien, eta haien lexikoa, ideiak eta neurkera moduak bereganatu zituzten bakoitzak bere hizkuntzara egokituz. Horregatik aurkitzen ditugu oraindik ere mendebaldeko hizkuntzetan egiten den poesian antzeko ideia, espresio modu eta formak.

Aragoiko koroan oso goiz hasi ziren trobadoreen lirikarekiko harremanak, hizkuntz hurbiltasuna zela eta, etengabea baitzen trobadoreen eta juglareen joan-etorria. 1166 inguruan Alfontso II.arekin hasita, trobadore katalan gehienek katalana alde bat utzi eta Proventzako hizkuntzan egingo zituzten beren poesiak. Zenbaitek, Guillem de Bergueda eta Guillem de Cabestany kasu, lehentasunezko tokia dute lirika proventzalean.

Gaztelako eta Leongo gorteetan ere etengabea izango da Proventzako trobadoreen presentzia, 1133an Alfontso VII.arekin hasita. Santiagoko bidetik Galiziaraino helduko dira Frantziako eta Proventzako lirika, gesta kantak eta lehen roman-ak. Hango poetek ordea, beren hizkuntzara, galegoportugesera egokituko dituzte lirika proventzalaren gaiak eta ezaugarri nagusiak. Tradizio hori eta bertako tradizio liriko indartsua nahasten dituen cantigas d'amigo, emakume ahotsez kantatutakoak izango dira lirika horren altxorrak. 1250 eta 1325 bitartean izango dute goieneko aldia, Alfontso X. etaharen biloba Portugaleko Denisen erregealdien artean, eta XV. mendea arte galegoportugesa izango da Gaztelako eta Leongo koroetako poetek erabiliko duten hizkuntza . Ordutik aurrera Italia izango da, eta ez Frantzia, gaztelerazko poesiaren eredua.

XII. mendearen amaiera aldera Italiako iparraldeko gorteetaraino ere iritsiko dira Proventzako trobadoreak, eta bertako trobadoreek proventzeraz egingo dituzte beren neurtitzak. XIII. mendearen erdialdera Federiko II.a Hohenstaufengoa Siziliako errege zela jaiotzen da italierazko, herri hizkuntzako, lehen eskola poetiko ikas a : Siziliako Eskola. Poesia modu hori berehala zabaldu zen Italia osora, eta ez gortera, askoz libreago eta berritzaileago ziren hiri eta unibertsitate giroetara baizik. Han jaioko zen Dolce stil novo izenez ezagutzen dena. Trobadore proventzalen eragina eta genero herrikoieiko joera nabaritzen bazaie ere, emakumearekiko basailutza jarrera erabat baztertuko dute eta poemaren eta musikaren arteko lotura ere erabat hautsiko dute. Garaiko filosofiaren eraginez, irudiak gero eta abstraktuagoak eta intelektualagoak izango dira. Bertsogintza modu jakin batzuk finkatuko dituzte, baina garrantzitsuena, sonetoaren asmaketa izango da.

 

Roman courtois

Erromantzez idazten zelako eman zitzaion roman izena, gero hitz horrek beste esanahi bat hartuko bazuen ere, eta gortean eta gorteko jendearentzat idazten zelako, berriz, courtois kalifikatzailea.

Ahozko tradizio bizia baldin bazegoen epikaren sorreran, ez da hala gertatzen roman courtois-arekin. Ordu arte elizgizonen mende egondako kultura klasikoa grekoa eta latinoa izango ditu abiapuntu, kultura hori eta jakinduria hori zabaltzea izango du bere helburua. Lehendabiziko aldiz, gainera, ozenki irakurtzeko idatziko dira testuak, eta ez kantatzeko. Oktosilabo biko errimatuak, distiko janbikoen jarraitzaileak, egokiak izango dira horretarako.

Eskoletako humanismoa gazteluetaraino iritsiko da, mezenasek erakarrita elizgizonek lanean diharduten scriptoria-taraino.

Lehendabiziko roman-ak Estacioren Tebaida-ren, Virgilioren Eneida-ren eta abarren itzulpenak izango dira. Kontakizun horiek garaiko ohiturei jarraituz eguneratuko dira, noski, eta boterearen ideologiaren zerbitzura egongo dira betiere, beren pribilejioak genealogian oinarrituz. 1155 eta 1180 inguruan, Enrique II. Plantageneten giroan antzinako grekolatinoekin lotuko dira leinuak.

Geroago, ordea, eredu klasikoak utzi eta Britainiara begira jarriko dira, Brutusekin hasi eta Ingalaterrako erregeekin lotuko diradinastia normandiarrak eta Anjoukoak.

Oraindik ere bardoek kontatzen dituzten mito zelta zaharrak izango dira kontakizunen gaiak. Idazleek alde bat uzten dute auctoritas-a, ez da beharrezkoa kontatzen dena benetan gertatua izatea, toki gehiago ematen zaio irudimenari eta asmakizunari. Hori da, hain zuzen ere, roman-aren modernotasuna eta haren ekarpenetako bat, fikzioaren sorrera.

Chretien de Troyesek XII. mendearen amaiera aldera idatzi zituen roman-etan mundu berriak asmatu zituen, mundu bitxi eta magikoak garaiko hirien eta salerosketa giro biziaren irudiekin nahastuz. Chretienek conjointure izena ematen zion narrazioaren egitura landua da idazle horren merezimendu nagusia, bere benetako aurkikuntza eta roman-ari literatur maila jasoa eman ziona. Kontakizuna zatitzen eta birrintzen zuten kontu kontalariengandik aldentzeko beharra ikusi zuen Chretienek eta berak aurkako ahalegina egingo du, hots, gaiari batasuna ematen saiatuko da.

Erregea, zaldunak eta damak izango dira gortea osatzen duten elementuak, eta Chretienen roman-etan Arturo erregearena izango da gorte hori. Anuroren zikloa izenez ezagutzen dena IX. mendean hasi zen osatzen baina Geoffrey de Mommouth izan zen1137an latinez idatzi zuen Britainia Handiko Erregeen Historian toki garrantzitsua emanez ezagunago egin zuena. Gero Wacek Mommouthen lanetan oinarrituta Roman de Brut idatzi zuen frantsesez, eta hor agertzen da lehen aldiz «mahai biribila •• eta Anuro zaldun guztien gainetik, bakeak eginez . Waceren kontakizunean Arturo zaldunerrege eredugarria da eta eskuzabaltasuna, adorea eta gizalegea ditu bere ezaugarri nagusiak . Eredu horretatik abiatuta idatziko ditu Chretienek bere bost roman-ak : Erec, Cliges, Le Chevalier au lion, Lancelot ou Le Chevalier de la charrette eta Perceval ou le Conte du Graal, azkena amaitu gabea.

Anuro erregearen gortean hasten dira zaldunen abentura guztiak. Ustekabeko gertakizun batek hausten du hasierako bakea eta harmonia eta horrek abiarazten du abentura, berriro ere bakea ezartzen den arte. Heroien sentimenduak eta amodio kontuak, zaldun-ekintzak bezain garrantzitsuak dira Chretienentzat. Bere roman guztietan amodioarekin eta zalduntzarekin zerikusia duen arazoren bat planteatzen da.

Eta guztia gortearen inguruan : erregearen eta zaldunen arteko harremanak, gorteko bizimodua, lagunartekotasuna, eta gorteko amodioak ezartzen dituen legeen araberako gizon-emakumeen jokabidea.Champañako poetari esker Anuroren zikloak itxura berria hartzen du, erritmo biziagoa. Amodiozko kontuei abenturarekiko eta gertakizun miragarriekiko zaletasuna lotuz, ekarpen ikaragarria egin zion literaturari. Gertakizun miragarriak ugariak dira bere kontakizunetan ; zaldunak beste munduaren mugetaraino iristen dira (Lancelot Gorreren erresuman), beste batzuek erraldoiekin edota piztia basatiekin borrokan egiten dute (Ivanek suge baten erasotik defenditzen du lehoi bat), beste batzuek, berriz, abentura sinbolikoak edo profetikoak dituzte (Lancelot Hilerri arriskutsuan, edota Ezpatazko zubia gurutzatzen), baina Chretienek beti eramaten gaitu berriro XII. mendeko mundu ezagun eta egiazkora. Abenturarik bitxienek ere badute beren alde laua eta arrunta : Pesmeko gazteluan Ivanek bi munstroen aurka borrokan egiten du gatibu dauden neskatxak askatuz ; baina han bertan atseginez beteriko uneak bizitzen ditu baratze batean, bertako jaunaren alabak, eskuetan liburu bat duela, ozenki nobela bat irakurtzen duen bitartean. Eguneroko bizitzaren irudi horrekin, xarmaz beteriko abileziaz, bere lanak zuzentzen zizkion gizartearen atsegin intelektualak gogorarazten ditu Chretienek.