Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Erdi Aroko literatur generoak
Literatur generoak zibilizazioaren sorkuntza
dira, funtsean. Bere etorria isurtzeko
moldea eskaintzen diote poetari eta gainerako
gizon-emakumeengana iristeko
modua. Literatur generoak bere sentimenduak
ulerrarazteko balio dioten konbentzioak
dira poetarentzat. Hizkuntza bera
bezala, poetak erabiltzen duen tresna dira
literatur generoak, betiere beraiekin borrokan
eginez. Hizkuntzak berak bezala,
literatur generoek ere beti dute adierazgarritasun
poetikoa eta sortzeko ahalmena
galtzeko arriskua, eta komunikazio soilerako
tresna bihurtzekoa. Zibilizazio bat agortzen
denean, hala literatur generoek, nola
hizkuntzak, malgutasuna galtzen dute eta
gero eta arau zurrunagoen eta mekanikoagoen
mende gelditzen dira. Orduan arte
poetikoak ordezten du poesia. Hala gertatu
zen Antzin Aroaren amaieran hasi eta Erdi
Aroan eta Berpizkunde garaian XVIII. mendearen
amaiera arte. Baina gero eta handiagoa
zen zurruntasun horren aldamenean,
inspirazio modu berriak sortuko ziren, forma
bila zebiltzan mundu berriak. Molde
zaharrak apurtuz eta itxuragabetuz zihoazen
eran, askotan eta askotan molde zaharren
azaleko itxura edota are izena besterik
gordetzen ez zutela, genero berriak sortu
ziren. Hala ere Erdi Aroa, Antzin Aroa bezala,
literatur generoak bere hartan gorde
eta berritzearen aldekoa zen ; ordena bilatzen
zuten bi-biek eta gizabanakoek jarraitu
ahal izango zituzten arauak finkatzea.
Hori dela eta, Erdi Aroko kulturaren gune
ziren eskolak Antzin Arotik zetozen literatur
generoei bere hartan eusten saiatu ziren,
beren zentzua eta esanahia ordurakoulertzen ez baziren ere. Berpizkunde garaian
areagotu egingo zen joera hori, alde
nabarmen batekin, hala ere : Erdi Aroan
Antzin Aroari eta bere formei jarraipena
ematen zitzaielako kontzientzia zegoen,
Berpizkundean, aldiz, bere hartan berpiztu
nahi izan ziren. Hori dela eta, Erdi Aroan
askatasun handiz berrinterpretatu eta eraldatu
ziren Antzin Aroko formak, betiere
imitatuz, eta Berpizkunde garaian, aldiz,
pedanteria kutsu nabaria darie oda, epopeia,
trajedia eta komedia berregiteko saio,
gehienetan antzuei. Hala ere, zorionez,
poeta gailendu zitzaion askotan teorikoari
eta imitazio eta berregiteen nahas-mahas
honen erdian obra hilezkorrak sortu ziren.
Erdi Aroko epika
Poesia epikoa heroiak eta beren balentriak goresten dituen kantua da. K.a. 2000.. rte inguruko Gilgamesh sumeriarrarekin hasi eta, Mahabarata, Iliada, eta jada gure aroan, Chanson de Roland, Cantar del Mio Cid, Nibelungoen Kantua edota Japoniako Heike Monogatariak, adierazgarrienak aipatzearren, izan dira herriek beren historia eta kultura gogoratzeko eta zabaltzeko erabili izan dituzten epopeietako batzuk. Baina heldu zaizkigun testu guztiek elkarrekin funtsezko ezaugarriak dituzten arren, ez dira gauza bera epopeia sumeriarra eta homerikoa eta ezta Aro Modernoko Jugoslaviakoa eta Frantziako gesta kantak ere, arrazoi historiko, soziologiko eta pentsamenduari dagozkionak direla eta.
Gaztelerazko epika
Gaztelerazko testu epikoen urritasunak
-Cantar del Mio Cid, Errodrigoren Gaztaroa
eta beste zati labur batzuk baizik ez da
gordetzen-, pentsarazi zuen Gaztelan ez
zela epopeiarik izan. Aitzitik, ordea, Gaztela
eta Iberiako penintsula osoa oso toki
aproposa izan zen poesia heroikoa loratzeko,
Errekonkista dela eta, batetik, sarrazenoak
luzaro egon zirelako penintsulan,
eta bestetik, Gaztelak borrokan egin behar
izan zuelako bere nortasuna eta burujabetasuna
defenditzeko. Lehen Kronika Orokorretik
hasita, gaztelako kronikak, XIII.. endekoak batik bat, ustez historikoak diren
gertakizunak kontatzen dituzten kantak
aipatzen dituzte. Kanta zati horiek eta
kopla herrikoiak ikertu ondoren egiaztatu
ahal izan da Gaztelan ere izan zela XII. mendetik
aurrera tradizio epikoa eta epika indoeuroparraren
ezaugarriak zituela formari
eta edukiari dagokionez.
Gaztelako gesten ezaugarririk nabarmenena
musulmanekiko inongo etsaitasun
sentimendurik eza da ; ez dago paganoarekiko
gorrotorik edota paganoa suntsitzeko
nahirik. Cantar del Mio Cid-en, adibidez,
ikus daiteke nola interes ekonomikoak gailentzen
zaizkion Gurutzadaren ideiari Valentzia
konkistatzerakoan, eta zer nolakogarrantzia ematen zaion protagonistak gizarte-mailan
igotzeari : «Gaur egun Espainiako erregeak senide ditu». Batzuetan
musulmanak berak dira heroiari kristauengandik
defenditzen laguntzen diotenak, hala
nola Errodrigoren Gaztaro-an ; eta horrek
adierazten du Gaztelako kanta horiek fidagarriak
direla guztiz arabiarren munduari
dagokionez. Islamdarrak mende luzez egon
ziren Iberiako penintsulan, eta bi herrien
arteko harremanak ez ziren beti etsaitasunezkoak
izan, eta kontalariaren ia garaikide
ziren heroien eta borroken berri zehatza
eman nahiak ez zuen biderik ematen
bi herrien harremanei, geografiari, izendegiari,
erlijioari nahiz kulturari buruzko gezurrik
asmatzeko. Gaztelako testu epikoen
hizkera ere oso hurbil dago kontatzen diren
gertakizunen garaiko hizkeratik.
Errealismo hori beste alderdi batzuetan
ere nabaria da, heroien jarreran eta emozioetan,
esate baterako, ez baitute inongo
gizagaineko ezaugarririk, eta ez dute larrialdietan
jainkoaren edota aingeruen laguntzarik
ere izaten ; baina jakina, gizon horien
adorea eta ausardia neurriz gainekoak dira
eta beren idealetan jaunarekiko leialtasuna
eta norberaren irabazia eta ospea lortu nahia
nahasten dira.
Baina edozein epopeiatan bezala, Gaztelako
kantu horietan ere arbitrarioki nahasten
dira gertakizunak eta heroiak ; egoera
eta pertsonaia asko asmatuak dira, eta folkloretik
eta beste gesta kanta batzuetatik
hartutako elementuak, frantsesezkoetatik
batik bat, erabiltzen dira.
Cantar del Mio Cid-ek Rodrigo Diaz de
Vivar-en (1043-1099) biografiaren zati bat
jasotzen du, bere bizitzaren azken aldia,
hain zuzen ere, hau da, 1081 eta 1094 urteen
bitartean gertaturikoak : egileak balentria
kutsua ematen die Alfontso erregeak
protagonistari ezartzen dion atzerriratzeari
eta Valentziaren konkistari. Deigarria gertatzen
da hasiera-hasieratik Kanta-ren dramatikotasuna
: bidegabeko atzerriratzea,
jatekoa irabazteko mairuen eta kristauen
aurka borrokatu beharra, familiarekikoak,
Corpeseko hariztian alabei egindako iraina.
Baina zoritxar horiek guztiak, protagonistaren
adoreari eta jarrera baikorrari esker
garaipen eta ospe bilakatuko dira beretzat :
Gaztela Mediterraneoraino zabaldu zuen
Valentziaren konkista, eta bere alaben eta
beraren ohorea agerian utzi zuen epaia.
Cantar del Mio Cid Madrilgo Liburutegi
Nazionalean gordetzen da, Per Abbat delako
batek transkribatu zuen XIV. mendeko
eskuizkribu bakar batean. Testua, 1207 inguruan
ezagutzen zen eta garai horretan idatzi
zen aldaerari dagokio seguru asko ; baina
kanta horren beste aldaera bat edo beste aldaera
batzuk ezagunak ziren 1148rako.
Frantsesezko gesta kantuak, eta, zehazkiago,
Errolanen Kanta, Oxford-eko
eskuizkribuaren aurretik zabaldu izango
ziren Iberiako penintsulan, EmiliagakoOharra-k aditzera ematen duenez. Baina
Kanta-ren tradizio ortodoxoa, hau da, frantsesezkoa
jarraitzen duen Orreaga nafarra
izenekoaren ehun lerroko zatia besterik ez
da gordetzen. Frantsesen aurkako jarrera
nazionalista da elementurik berriena ; baina
noizbait izan zen Bernardo del Carpioren
kantatik ez da ezer gelditzen, erromantzeen
eta hitz lauz idatziriko kroniken
bidez ezagutzen dugunaz gain. Bernardo,
Leongo Alfontso Ilaren iloba Karlomagnorekin
elkartu zen, eta gero, nafarrekin eta
mairuekin bildu zen Karlomagnoren armadaren
atzealdea desegin eta Errolan
hiltzeko.
Gaztelerazko erromantzeetan bizirik
iraun zuten frantsesezko epikaren gaiak,
frantsesek herek ahaztu eta gero ere. Zenbait
gertakizun multzotik atera eta bere
aldetik garatu zen, elementu subjektiboekin
eta sentimenduzkoekin aberastuz eta
luzatuz. Herriaren oroimenari eta Kantutegiei
esker, testu epiko-liriko horiek bizirik
iraun dute eta gazteleraz hitz egiten
den toki guztietara zabaldu dira : Ameriketara,
Filipinetara, Ipar Afrikara, Ekialde
hurbileko zentro judu-espainiarretara. Frantsesezko
kantetatik datozen Alda andreari,
Durandarteri, Baldovinori, Montalbango
Reinaldosi buruzko erromantzeak dira ; eta
bertakoak, berriz, Errodrigo, Fernan Gonzalez
edota Abenamarri buruzkoak, besteak
beste.
Germanierazko epika
Germanierazko epopeia inbasioen garai
ospetsuetako kanta eta elezaharren tradizio
luze baten ondorioa da, eta XII eta
XIII. mendeetako nobleak izango dira inbasio
horietan girotutako heroiak.
Baditu epika erromanikoarekin antzekotasunak
: gordetzen diren testu gehienak
anonimoak dira, narrazio teknika berberak
erabiltzen ditu eta hizkuntz ezaugarriak
ahozkotasunaren eta idazle ikasien baliabide
estilistikoen nahasketa dira. Hura bezala,
aristokratei zuzenduta zegoen, baina
baita goi mailako elizgizonei eta funtzionarioei
ere. Baina epopeia erromanikoa ez
bezala bi-biko hoskidetza duten lau lerro
luzeko neurtitz erregularretan idatzita daude,
eta kontatzen diren gertakizunen artean
ugariak dira naturaz gaindiko elementuak,
fantastikoak eta magikoak, eta trajikotasun
eta dramatikotasun handikoak dira.
Nibelungenlied delakoa (Nihelungoen
Kanta) zaldun austriar ezezagun batek idatzi
zuen XIII. mendearen hasieran. 1.500
lerro ditu, 39 kantutan banatuta eta 30 eskuizkributik
gora heldu zaizkigu.
Ahozko elezaharren arteko bi ziklo biltzen
ditu Kantak, VIII. eta IX. mendekoak
seguru asko, eta Krimildaren mendekuaren
inguruan antolatzen ditu egileak bi ziklohoriek. Pertsonaia horren ezaugarri psikologikoak
guztiz egiantzekoak dira eta garatuz
joaten dira gertakarien arabera.
Ez da ia Sigfridoren, nibelungoen altxorra
bereganatu zuen heroiaren abenturarik
kontatzen. Bere gorputza zauritu ezina da,
sorbaldaren zati batean izan ezik eta ikusezin
egiten duen kapa bat dauka. Burgundiarren
errege den Gunterren arreba Krimildaz
maitemintzen da, eta Islandiako
Brunilda printzesaren maitasuna irabazten
laguntzen dio Gunterri oso froga zailak
gaindituz. Brunilda iruzurraz jabetzean,
bere ohore iraindua mendekatzera bultzatzen
du Hagen basailu leiala. Hagenek traizioz
hiltzen du Sigfrido, Krimildak oharkabean esan egiten baitu zein den bere alde
ahula, eta nibelungoen altxorra eramaten
du. Sigfridoren heriotza mendekatzeko asmoz,
Krimilda Atilarekin, hunoen erregearekin
ezkontzen da eta burgundiarren gortera
erakartzen du. Borroka odoltsu baten
erdian, Krimildak bere anaia Gunter eta
Hagen hiltzen ditu eta azkenean, hil egiten
dute hera ere.
Germanierazko heste poema epiko batzuk
: Gudrunen Kanta, vikingoen itsasozko
joan-etorriei buruzkoa ; Dietrich-en
elezaharra, Teodorico Handia ostrogodoen
erregeari buruzkoa, poema ziklo baten iturburu
izan zen eta askok nobela arturikoaren
antzeko narrazio egitura dute.
Epika erromanikoa
Esparru erromanikoan hizkuntza anglonormandoan
(Erdi Aroko frantsesaren dialekto
batean) buruturiko kontakizun epikoei
ematen zaie gesta kanta edo chansons de
geste izena. Testurik zaharrena XI. mendearen
azken aldekoa da, itxura guztien arabera,
eta horrez gain beste ehun bat poema
gordetzen dira, XII, XIII eta XIV. mendeetan
idatziak. Guri idazkeraren bidez heldu
baldin bazaizkigu ere, ugariak dira testu
erreferentziak eta zehar aipamenak poema
horiek kantuaren eta errezitazioaren bidez
zabaltzen zirela aditzera ematen digutenak.
Kantari horri juglare izena ematen zitzaion
batzuetan, eta errezitazioaren profesionala
izan ohi zen, eta batzuetan, baita
testuaren egilea ere, edota, gutxienez, autoretzan
parte hartzen zuen. Autoretzaren
kontu hori ez da argitzen batere erraza, testu
horiek anonimoak izan ohi direlako gehienetan,
eta ditugun testu idatzietan ahozkotasunaren
ezaugarrien aldamenean agertzen
diren apaindura erretorikoak, zuzenbide feudalarekin
zerikusia duten egoera konplexuak,
aipamen klasikoak eta kristau liturgiakoak,
eta giza auzi korapilatsuak idazle
profesional baten, clerc baten eskua eskatzen
dutelako, monasterio bati loturik egon,
nahiz ez egon.
Seguru asko denbora luzez, mendeetan
zehar agian, kantu jakin baten argumentua
ahoz aho ibiliko zen, eta aldatuz eta zabalduz
joango zen, baita, askotan eta askotan,
asmoz ere ; baina guganaino heldu den eskuizkribuak
edo eskuizkribuek aditzera
ematen digute literatur lan bihurtu dela,hausnarketaren ondorio dela eta egileak
eskura zituen ahozko eta idatzizko datu
guztiak, herrikoiak nahiz kultoak erabiliz
idatzi zuela. Idatzi zenetik aurrera ere juglarearen
ahotan entzun zitekeen eta hark
aldaketak egiten jarrai zezakeen, inork ez
baitzuen bere burua egile bakartzat. Hori
nabaria da kantu bera eskuizkribu bat baino
gehiagotan jasotzen denean ; batetik
bestera dauden aldeak ez dagozkio, askotan,
testuaren eduki materialari soilik, baita
poema osoaren ikusmoldeari ere, halako
eran non poema bakoitza autonomotzat jo
baitaiteke besteekiko.
Gesta kanta ororen muina gertakizun
historiko bat izan ohi da, gutxi edo aski
agerikoa, gutxi edo aski egiazkoa. Gertakizun
eta pertsonaia historikoak naturaltasun
osoz nahasten dira aldatutako nahiz asmatutako
gertakizunekin eta fikziozko pertsonaiekin
. Chanson de Roland-en (Errolanen
Kantuan) esate baterako, Karlomagno eta
Orreagako porrota, Oliverosekin eta sarrazenoen
alegiazko munduarekin batera bizi
dira. Baina bere mami historikoa gorabehera,
epopeia hori ezin da dokumentu historikotzat
jo, datu batzuk, nahita ala nahi
gabe, gezurrezkoak direlako. Historia elezaharrarekin
nahasten da, dramatizatu egiten
da ; heroi egiazko edo asmatuen ekintzak
goraipatzen dira eta nabarmendu egiten dira
etsaien doilorkeriak ere, dena handiagotzen
duen lupa baita, hain zuzen ere, epopeia.
Bi plano ditu, beraz, batetik historiarena,
hots egiaz gertatutakoa, baina gertatutako
hori, bestetik, ez da kronika gisa aurkezten,
elezahar heroiko gisa baizik, fantasia
eta anakronismoa tartean direla, eta VIII,IX edo X. mendean gertatutakoak mende
batzuk geroagoko ikuspuntutik aurkezteko
asmoz. Errealitatearen itxuragabetze horiek
interes handia dute jakiteko zein neurritan
aldatu den jatorrizko mamia eta zergatik
gehitu diren gehitu direnak.
XII eta XIII. mendeetan idatzi ziren Frantziako
gesta kanta gehienak eta garrantzitsuenak
. Garai horretan, izan ere, txit hierarkizaturik
zegoen gizarte gerraria bere
buruaz jabetu zen eta bere aurreko heroien
oinordeko gisa erakutsi nahi izan zuen bere
burua. Frantziako iparraldeko zenbait gorte
feudaletan arrakasta handia izan zuen,
batetik, literatura genealogikoak, eta bestetik,
santutegi eta monasterioetan heroi
epikoen erlikiak eta santu gerrariekiko gurtza
ugaltzearekin batera, noble feudalak
kantu eta kondairetan zebiltzan heroi horien
balentriak idazteko enkarguak ematen
hasi ziren, baina beren garaiko jarrerak eta
arazoak aurkeztuz. Gesta kanta askotan
erregeek eta gudari noble frankoek paganoen
aurka izandako borrokak deskribatzen
dira, gurutzaden izpiritua islatzen
duen halako kutsu etiko-erlijioso batekin.
Beste batzuk, berriz, Europako mendebaldea,
eta batez ere XI eta XII. mendeetako
Frantziako sistema feudala astindu zuten
politikaren eta zuzenbidearen arteko gatazka
larrien lekuko dira. Guztietan goresten
eta bultzatzen da, hala ere, erregearekiko
edota jaunarekiko leialtasuna,
batzuetan errege batzuen ahulezia eta bidegabekeriak
gogor kritikatzen baldin
badira ere ; ongia eta gaizkia bezalako eredu
erabatekoak hartzen dira aintzat, leinuaren
eta familiarteko loturen indarra, gudagizonen arteko laguntasuna eta gudarien
bizitzaren eta batez ere heriotzaren ,ereduzkotasuna»
nabarmentzen dira behin eta
berriro, eta gudariak miles Christi bezala
aurkezten dira. Frankoen gizartearen bizimodua
txit modu zehatz eta egiazkoan
aurkezten baldin bada ere, sarrazenoen
munduaren deskribapena, berriz, fantasiaz
betea eta sinesgaitza da.
Homogeneotasun handia dago Frantziako
gesta kanten artean formari dagokionez,
XIII. mendearen erdialdetik aurrera
aldaketa batzuk gertatzen baldin badira ere.
Bata bestearen ondoren linealki antolatzen
diren pasarteen segiden (laisses) bidez eratzen
da narrazioa. Segida bakoitzak hamaika
silabako bertso lerro kopuru zehaztu gabe
eta aldakorra du, guztiek asonantzia bera
dutelarik, hau da lerro bakoitzeko azken
bokal azentuduna berbera delarik. Itxura
guztien arabera santuen kantetan» dago
bertso epiko horren jatorria, eta zaharrena,
Chanson de Saint Alexis (Alejo Deunaren
Kanta), 1040koa da.
Segida bakoitzaren edukia hertsia da,
zelula egitura du. Lehendabiziko lerroa
entonaziokoa da eta protagonistaren izena
agertu ohi da bertan, azkenak, berriz, iradokizun
bat eraman ohi du. Laisse edo segidak
melodia unitatea osatzen zuela uste
da gainera.
Gesta kantak berezko teknikak ditu
kontakizuna aurkeztuz joateko. Kateadurak,
errepikatzeak, aitzinatzeak, oroimenak eta
exordioak bezalako baliabideak, testua
buruz ikasteko lagungarri gertatzen diren
aldi berean kanta estilistikoki edertzen duten
teknika erretorikoak ere badirenak.Frantsesez dagoen gesta kantarik zaharrena
Errolanen kanta da, eta Oxford-eko
eskuizkribuko bertsioa 1100. urteaz aurrekoa
da. Karlomagnok Espainian sarrazenoen
osteen aurrean izandako porrota kontatzen
da kanta horretan, Ganelonen, enperadorearen
gudarosteko noble baten iruzurraren
ondorioz. Gatazka horretan frankoen
gudarostearen atzealdean zihoazen guztiak
hiltzen dira, Karlomagnok maiteen zituen
armada-buruak, eta tartean, baita bere iloba
Errolan ere. Karlomagnok herak hartuko
du mendeku porrotagatik, Baligant emirrarekin
buruz-buruko gatazka ikusgarrian
borrokatuz. Ganelon traidorea, epaitua eta
zigortua izango da.
XII. mendearen erdialdetik aurrera kanta
baten heroiaren inguniko kanta-zikloak edo
gestak» eratzen hasten dira. Heroi horien
aurrekoak, garaikideak eta ondorengoak,
egiazkoak nahiz asmatuak, azaltzen dira
bertan halako biografia poetikoak osatuz.
Oso goiz bilakatu zen Karlomagno elezahar,
eta Errolanen Kantak arrakasta izugarria
izan zuen, eta hortik aurrera elezahar
ugari asmatu zen frankoen Enperadorearen
inguruan, heste hainbeste gesta kantari sorrera
emanez. Horietan hera jaio aurreko
gertaerak, bere gaztarokoak, Espainian eta
Italian paganoen aurka izandako borrokak,
saxoniarren aurkakoak kontatzen dira, eta
baita, inoiz egin ez zituen Lur Santurako
eta Konstantinoplarako erromesaldiak ere.
»Enperadorearen Zikloaren» kanta hauetan
ia guztietan agertzen dira bere pare ezagunenak
ere, Errolan, Oliveros Ogier, Turpin.Gillenen Zikloa» izenekoa da frantsesezko
epikan dagoen zabalena ; erasotzailearen
aurka borrokan egiten duen familia baten
lau belaunaldien historia kontatzen du hogeitalau
kantatan. Koherentzia izugarria
duen zikloa da, izan ere, era bateko eta
besteko lanetan oinarrituta, biltzaileek, benetako
editore bihurturik, kontakizun jarraitu
eta homogeneoa osatzea lortu zuten gertakizunen
berezko hurrenkerari jarraituz.
Karlomagnok Akitania defenditzeko
agindua eman zion Tolosako Gilleni. Pirinioetan
gaindi Narbonaraino eta Carcasonaraino
iritsiak ziren sarrazenoak borrokatu
zituen. Bartzelonaren konkistan eta Hispaniako
Markaren sorreran (802) parte hartu
zuen. Fraide egin zen eta Gelloneko abadia
eraiki zuen Montpellier-etik gertu. 812.. rtean hil zen.
Kantetan, Gillenek eta bere familiak, aldi
eta egoera askotan borrokan egiten dute
beren kabuz, hau da, Karlomagnoren edo
bere ondorengoen ejerzitoaren laguntzarik
gahe, Frantziako hegoaldean eta Espainiako
iparraldean. Leialtasun osoa eta baldintzarik
gaheko laguntasuna izango dira erregearekiko
harremanen oinarri, erregeak, bere
aldetik, laguntzarik nahiz saririk ematen ez
baldin badie ere. Hori dela eta, »Gillenen
Zikloan», zailak izango dira jaunaren eta
basailuaren arteko harremanak, eta hori da,
hain zuzen ere, XI. mendean benetan gertatzen
dena, errege batzuen gestio txarraren
ondorioz.
Ziklo honen kantarik zaharrena
Chancun de Guillelme (Gillenen Kanta) da,garaiz, formaz eta espirituz Errolanen Kantatik
hurbilen dagoena. Gillenen Kantan ez
dago Kanta karolingiarren estilo orekatu eta
maiestatikoaren arrastorik, erregistroen nahasketa
da bere ezaugarririk nabarmenena :
errealismo odoltsua, une dramatikoak, komikotasun
barregarria eta familia giro goxoa
nahiz lazgarria.
Kronologikoki kanta horren aurrekoak
diren gertakizunak kontatzen dira Li Coronemenz
Lois, Le Oharroi de IVimes eta La
Prise d'Orange-n (Luisen koroatzea, Nimeseko
gurdia; Orange hartzea), eta hor hasten
dira nabarmentzen Gillenen leialtasuna,
erregeak zuzen jokatu ez arren, gudaroste
urri batekin sarrazenoei lurrak kentzeko
abilezia, eta bataiatu eta gero bere emazte
Guiburc izango den Orable ederrarekiko
amodioa. Gillenen gesta eta Karlomagnorena
Girart de Vienne-n gurutzatuko dira,
eta hor sortuko da Errolanen eta Oliverosen
arteko adiskidetasuna ere.
»Basailu matxinatuen Zikloa» osatzen
duen kanta sortan, Karlomagnoren edo
beste zeinahi erregeren aurka ateratzen
diren jaun feudal handiak dira protagonistak
eta beren basailutza loturak hautsi
eta armen bidez aurre egiten diote erregeari
. Istilu horiek guztiak erresumaren
barruan gertatzen dira. Ez dago paganorik
birrindu beharrik eta ezta gurutzada espiriturik
ere.
Raoul de Cambrai-n (Cambraiko Raul),
XII. mende amaierako testuan, Luis erregeak
inongo eskubiderik gahe Rauli here ondarea
kendu eta beste bati enrrndako feudoriberreskuratzeko, noble horrek eta bere familiak
nola borrokan egiten duten kontatzen
da.
Gainerako frantsesezko gesta kanta ugarien
artean, batzuk ziklo txikiagoetan sailka
daitezke, hala nola, Lorenakoak edota
Gurutzadetakoak, beste batzuk, berriz, sailka
ezinak dira. Urteen poderioz aldaketa
batzuk gertatzen dira, eta gorteko nobeletatik
hartutako gertaera amodiozkoak, barregarriak,
miragarriak eta are kutsu burgesekoak
sartzen dira.
Literatur genero horren azken aldian bi
gauza gertatzen dira : batetik lehendik zeuden
kantak berridatzi eta zaldun nobeletan
erabiltzen dira eta bestetik, atzerriko hizkuntzetara
itzultzen eta moldatzen dira. XV.. enderako frantsesez idatzitako epopeia
desagertua da erabat.
XIII. mendearen amaiera eta XIV.aren
hasiera bitartean, frantsesezko gesta kanta
horietako batzuk, Errolanen Kanta eta Aliscans
(Gillenen Ziklokoa), esate baterako,
hizkuntza hibrido batez idazten dira, frankoitalieraz,
hau da, jatorrizko frantsesa italieratuz
. Testu horiek frantsesezko epikak Italian
izan zuen zabalkundearen erakusgarri
dira, eta Veneziako San Markosen gordetzen
dira garrantzitsuenak luxuzko eskuizkribuetan
. Beste franko-italierazko kanta
batzuk asko urruntzen dira beren ereduetatik,
eta beste batzuk, azkenik, erabat lan
orijinalak dira.
Erdi Aroko lirika
Erdi Aroko poesia guztia, hala ulerterrazena,
nola korapilatsuena eta hertsiena,
poesia lirikoa da, entzuleei belarrietatik
heltzen zaien poesia kantatua. Egileak, ezagunak
nahiz ezezagunak, musikagileak dira,
poeta izateaz gain.
Ezinezkoa da lirikaren jatorria, hau da,
abestiaren jatorria zehaztea. Alferrikakoa da
noiz sortu zen jakin nahi izatea, izan, beti
izan baita. Beti kantatu izan dute munduko
edozein bazterretako gizon-emakumeek, eta
hizkuntzaren bilakaerarekin batera garatu
da kantu hori.
Erromaniako, hots Erromako inperioak
konkistatu zituen Europako lurraldeetako
lehen adierazpen lirikoak ematen dizkigute
ezagutzera Kantutegiek. Gortearen eta
monasterioen inguruan latinez idatzitako
poesia liriko jasoaren ondoan, zeinak XI.. endean berpizte distiratsua izan baitzuen,
badira beste latinezko testu batzuk ere, XII.. endearen aurrekoak horiek ere, amodioaren
eta udaberriaren etorreraren aldamenean
tabernako kontuak eta soldaduenak
ere kantatzen zituztenak. Kantuekin kritikatzen
zen eta iraindu ere iraintzen zen, eta
kantuekin deitoratzen zen inoren heriotza.
Abesti horien testuei begiratuta ikusten
da batzuk Horazioren, Virgilioren edota Ovidiorenen
antzera eginda daudela, eskolako
lan gisa gelditu zirela idatzirik. Zer kantatzen
zuen, ordea, herriak, noiz eta non? Berehizkuntza gero eta gehiago ari zen konkistatzaileen
hizkuntzatik urruntzen, eta hizkuntza
«bulgarra» edo herri hizkuntza, latinaren
dialekto batzuk eta besteak, frantsesak,
italierak, espainierak, sortzen hasiak ziren.
Herriaren eguneroko bizitzaren askotariko
alderdiekin loturik zeuden kantu herrikoien
tradizio aberatsa izan zela egiaztatzen
digun balio handiko lekukotasuna
dugu. San Juan Krisostomok 397. urtean dio :
«Hainbeste atsegin zaizkio abestiak gure
izaera sakonari, non beren amaren bularrari
helduta dauden haurtxoek ere, negarrez
daudenean, abestiekin lo hartzen baitute.
Besoetan kulunkatzen dituzten inudeek,
sehaska kantak abestuz lortzen dute begiak
itxi ditzaten. Eguerdian beren idiekin doazenak
ere abesti horiekin arintzen dituzte
bideko nekeak. Eta ez ibiltariek bakarrik,
nekazariek ere sarritan kantatzen dute, dolarean
mahatsa zapaltzen ari direla, edota
mahatsa biltzerakoan nahiz lantzerakoan.
Eta gauza bera egiten dute marinelek ere
arraunei eraginez ; eta ehuntzen edota goruan
trabatu zaizkien hariak askatzen ari
diren emakumeek sarritan kantatu ohi dute,
batzuetan bakoitzak bere aldetik, eta beste
batzuetan guztiak batera doinu bakarra
osatuz».(Dronke, P., La lfrica en la Edad Media,
Barcelona, Seix Barral, 1978, 17. or.)
Iturri horrek ez digu esaten nolakoa zen
abestien hizkera edota testua, ezta neurkera
nolakoa zen ere : zenbat lerro, nolako hoskidetza
eta lotura moduak eta abar zituzten ;
bai, ordea, zein gizarte kontestutan eta zeinegoeratan kantatzen ziren. San Juan Krisostomok
dioenarekin, pentsa daiteke lan sinpleak
egiten zituzten pertsona horiek maila
apalekoak zirela, ez oso jantziak, eta beren
abestiak ulerterrazak, erretorikoki ez oso
landuak, eta egunerokotasunari lotuak izango
zirela.
Badira, zeharbidez, literatura-aurreko
lirika bat izan zela adierazten duten beste
lekukotasun batzuk ere. Herri xumeak jostatzeko
egin ohi zituen dantza eta abestiak
gaitzesten zituzten elizaren dekretu, sermoi,
gutun eta xedapenak dira. Idatzi horietan
ere ez dira hainbeste kritikatzen diren abesti
horien testuak jasotzen, baina behin eta
berriz esaten da emakumeek kantatzen zituztela
eta dantza ere egiten zutela ; eta
herriko jende eskolagabeen gogokoak zirela
. Horregatik uste dugu debekatutako
kantu horiek erromantzez zeudela.
Arrazoi horiek direla eta, besteak beste,
ez ziren eskuizkribuetara aldatu herri
hizkuntzan zeuden abesti horien testuak,
geroago poeta ikasien testuekin egin zen
bezala. Elizgizonak izan ohi ziren kantutegietarako
testuak biltzen zituztenak eta ez
zituzten abesti debekatu horiek idatzi nahi
izan. Eta ez zuten besteak, gaitzesten ez
zirenak, idazteko beharrik ikusi, hain ezagunak,
hain hedatuak eta hain sinpleak
zirelako eta guztien ahotan zeudelako.
Beraz, kantutegietan jasota ez egoteak ez
du esan nahi XII. mendean hasi zen trobadoreen
lirika landuaren aurreko lirika herrikoi
edo tradizionalik egon ez zenik.Erromantizismoaren garaian intuizioa izan
zena zientifikoki egiaztatzen saiatu ziren XX.. endearen hasieratik Erdi Aroan adituek :
trobadoreak baino askoz lehenagotik bazela
lirika herrikoi eta primitibo bat hizkuntza
bulgarrean. XIII eta XIV. mendeetako frantsesezko
Kantutegi batzuetan eta gaztelerazko
XV eta XVI. mendeetakoetan lan zabalago,
landuago eta jasoagoen barruan aurreko
mendeetako egileen lana ziruditen testu
poetiko laburragoak aurkitu ziren. Ahapaldi
horiek lelo, refrain edota ritornelli modura
agertzen ziren geroagoko poesia haietan,
nahiz narrazio testuetan tartekaturik.
Horrelakoak ziren Sternek 1948. urtean
argitaratu zituen jarchak, arabieraz edo hebreeraz
idatziriko poema luze baten (moaxaja)
amaieran dialekto mozarabez agertzen
ziren estrofa laburrak. Beste mediebalista
batzuek ezaugarri berak zituzten eta X.. endekoak ziruditen beste estrofa asko
argitaratu zituzten, tradizio liriko herrikoiak
izandako garrantziaren erakusgarri.
Horrek guztiak lehen esandakoa egiaztatu
zuen. Poeta ikasi arabiar, frantses, gaztelar,
katalan nahiz galegoak, mendeetan
zehar ahoz aho ibilitako abestitxoez jabetu
zirela ; horiek izan ziren «adiskide kantw»
galego-portugesen, gaztelerazko eta katalanezko
villancico-en, frantsesezko chansons
de femme-en eta jarchen iturri.
Lelo batzuk eta besteak alderatuta, ezaugarri
berberak aurkitzen dira guztietan.
Tonua, esate baterako, maitearen ausentzia
deitoratzen duen, edota jeloskor agertzen
den emakume gazte eta maitemindu baten
auhena, kexa, izan ohi da beti, formula indartsu
eta tolesgabeen bidez bere grina
sentsuala agerian utziz. Monologoak izan
ohi dira batzuetan, beste emakume bati
egiten zaizkion aitorpenak, besteetan. »Adiskide«
izena ematen zaio maiteari. Bertsoak
sinpleak dira formaz eta lexikoz, baina hizkera
espresiboa eta ederra da.
1100. urte inguruan Frantziako hegoaldean,
oc hizkuntzaren eremuan trobadore
proventzalen gorteko poesia ikasia jaioko
da. Gaien aniztasuna, teknika formala eta
poetak bere burua maisutzat hartzea izango
dira lirika herrikoia eta trobadoreena
bereiziko dituzten ezaugarri nagusiak. Gortea
izango da aurrerantzean kultura gunea,
monasterioa izan ordez, eta herri hizkuntza
erabiliko da latinaren ordez. Beste era
batekoa izango da egilea ere : zalduna, gerraria,
trobadorea izango da aldi berean.
Hasieratik nabarmentzen da trobadoreen
lanean formaren ardura, hitz egokiak
eta ezohiko irudiak bilatu nahia, errimen
ozentasuna eta hitzen eta doinuen egile
izatearen harrotasuna. Aurreko tradizioen,
klasikoaren eta herrikoiaren, eta garaikideen,
goliardoenaren eta erlijiosoaren alderik
onenak hartuta, genero berri asko sortuko
dira askotariko neurkerak erabiliz.Esate baterako, canso edo amodiozko
abestiak, beste askoren artean, Europako
Erdi Aroari dagokion bizitzaren ikuspegia eta
moldea erakutsiko du. Trobadoreak domna
deituko duen eta bere gainetik dagoen emakumearen
amodioa abestuko du. Amodiozko
eta mendekotasunezko harreman horrek,
jaunaren eta basailuaren arteko harreman
feudala islatzen du. Hala, hizkera teknikoa,
dokumentu juridikoetatik hartutakoa eta
mundu feudalarekin zerikusia duten sinbolo
eta keinuak erabiltzen dira amodioari
buruzko kantuetan. Azkenik, emakumeari
gizonezko trataera emateraino ere iritsi arte :
midons (meus dominus), Mon conpainier,
Bel Cavalier, Mon Escuder deituko zaio.
Guilhem de Peitieu, Akitaniako duke eta
Poitierseko dukearekin hasita, 2.500 poesia
inguru idatziko dituzte 400 bat trobadorek
bi mendez, gai horien inguruan. Bi estilo
kontrajarri erabiliko dituzte : estilo erraza,
aise ulertzekoa eta bizitzeko gogoz betea,
eta hermetiko eta artifiziotsua. Gauza bera
bilatuko da, ordea, bi bideetatik : berrikuntza,
orijinaltasuna eta perfekzioa, norberaren
lana ez dadin bestearenarekin nahastu.
Trobadoreen mugimendu hori ez zen,
ordea, oc hizkuntzaren esparrura mugatu,
hasieratik zabaldu zen beste lurralde batzuetara
ere, Kataluniara, Italiako iparraldera,
Gaztelara, Nafarroara eta Galiziara, eta
baita Frantziako iparraldera, Alemaniara eta
Siziliara ere. Gorte horietan guztietan gogoko
zituzten trobadore proventzalak, hizkuntza
aldatu beharrik gabe ulertzen zitzaien,
eta haien lexikoa, ideiak eta neurkera
moduak bereganatu zituzten bakoitzak
bere hizkuntzara egokituz. Horregatik aurkitzen
ditugu oraindik ere mendebaldeko
hizkuntzetan egiten den poesian antzeko
ideia, espresio modu eta formak.
Aragoiko koroan oso goiz hasi ziren trobadoreen
lirikarekiko harremanak, hizkuntz
hurbiltasuna zela eta, etengabea baitzen
trobadoreen eta juglareen joan-etorria. 1166
inguruan Alfontso II.arekin hasita, trobadore
katalan gehienek katalana alde bat utzi eta
Proventzako hizkuntzan egingo zituzten beren
poesiak. Zenbaitek, Guillem de Bergueda
eta Guillem de Cabestany kasu, lehentasunezko
tokia dute lirika proventzalean.
Gaztelako eta Leongo gorteetan ere
etengabea izango da Proventzako trobadoreen
presentzia, 1133an Alfontso VII.arekin
hasita. Santiagoko bidetik Galiziaraino helduko
dira Frantziako eta Proventzako lirika,
gesta kantak eta lehen roman-ak. Hango
poetek ordea, beren hizkuntzara, galegoportugesera
egokituko dituzte lirika proventzalaren
gaiak eta ezaugarri nagusiak. Tradizio
hori eta bertako tradizio liriko indartsua
nahasten dituen cantigas d'amigo, emakume
ahotsez kantatutakoak izango dira lirika
horren altxorrak. 1250 eta 1325 bitartean
izango dute goieneko aldia, Alfontso X. etaharen biloba Portugaleko Denisen erregealdien
artean, eta XV. mendea arte galegoportugesa
izango da Gaztelako eta Leongo
koroetako poetek erabiliko duten hizkuntza
. Ordutik aurrera Italia izango da, eta ez
Frantzia, gaztelerazko poesiaren eredua.
XII. mendearen amaiera aldera Italiako
iparraldeko gorteetaraino ere iritsiko dira
Proventzako trobadoreak, eta bertako trobadoreek
proventzeraz egingo dituzte beren
neurtitzak. XIII. mendearen erdialdera
Federiko II.a Hohenstaufengoa Siziliako
errege zela jaiotzen da italierazko, herri
hizkuntzako, lehen eskola poetiko ikas a :
Siziliako Eskola. Poesia modu hori berehala
zabaldu zen Italia osora, eta ez gortera,
askoz libreago eta berritzaileago ziren hiri
eta unibertsitate giroetara baizik. Han jaioko
zen Dolce stil novo izenez ezagutzen
dena. Trobadore proventzalen eragina eta
genero herrikoieiko joera nabaritzen bazaie
ere, emakumearekiko basailutza jarrera erabat
baztertuko dute eta poemaren eta musikaren
arteko lotura ere erabat hautsiko
dute. Garaiko filosofiaren eraginez, irudiak
gero eta abstraktuagoak eta intelektualagoak
izango dira. Bertsogintza modu jakin
batzuk finkatuko dituzte, baina garrantzitsuena,
sonetoaren asmaketa izango da.
Roman courtois
Erromantzez idazten zelako eman zitzaion
roman izena, gero hitz horrek beste
esanahi bat hartuko bazuen ere, eta gortean
eta gorteko jendearentzat idazten zelako,
berriz, courtois kalifikatzailea.
Ahozko tradizio bizia baldin bazegoen
epikaren sorreran, ez da hala gertatzen roman
courtois-arekin. Ordu arte elizgizonen
mende egondako kultura klasikoa grekoa
eta latinoa izango ditu abiapuntu, kultura
hori eta jakinduria hori zabaltzea izango du
bere helburua. Lehendabiziko aldiz, gainera,
ozenki irakurtzeko idatziko dira testuak,
eta ez kantatzeko. Oktosilabo biko errimatuak,
distiko janbikoen jarraitzaileak, egokiak
izango dira horretarako.
Eskoletako humanismoa gazteluetaraino
iritsiko da, mezenasek erakarrita elizgizonek
lanean diharduten scriptoria-taraino.
Lehendabiziko roman-ak Estacioren Tebaida-ren,
Virgilioren Eneida-ren eta abarren
itzulpenak izango dira. Kontakizun horiek
garaiko ohiturei jarraituz eguneratuko dira,
noski, eta boterearen ideologiaren zerbitzura
egongo dira betiere, beren pribilejioak genealogian
oinarrituz. 1155 eta 1180 inguruan,
Enrique II. Plantageneten giroan antzinako
grekolatinoekin lotuko dira leinuak.
Geroago, ordea, eredu klasikoak utzi eta
Britainiara begira jarriko dira, Brutusekin
hasi eta Ingalaterrako erregeekin lotuko diradinastia normandiarrak eta Anjoukoak.
Oraindik ere bardoek kontatzen dituzten
mito zelta zaharrak izango dira kontakizunen
gaiak. Idazleek alde bat uzten dute auctoritas-a,
ez da beharrezkoa kontatzen dena
benetan gertatua izatea, toki gehiago ematen
zaio irudimenari eta asmakizunari. Hori
da, hain zuzen ere, roman-aren modernotasuna
eta haren ekarpenetako bat, fikzioaren
sorrera.
Chretien de Troyesek XII. mendearen
amaiera aldera idatzi zituen roman-etan
mundu berriak asmatu zituen, mundu bitxi
eta magikoak garaiko hirien eta salerosketa
giro biziaren irudiekin nahastuz. Chretienek
conjointure izena ematen zion narrazioaren
egitura landua da idazle horren
merezimendu nagusia, bere benetako aurkikuntza
eta roman-ari literatur maila jasoa
eman ziona. Kontakizuna zatitzen eta birrintzen
zuten kontu kontalariengandik aldentzeko
beharra ikusi zuen Chretienek eta
berak aurkako ahalegina egingo du, hots,
gaiari batasuna ematen saiatuko da.
Erregea, zaldunak eta damak izango dira
gortea osatzen duten elementuak, eta Chretienen
roman-etan Arturo erregearena izango
da gorte hori. Anuroren zikloa izenez
ezagutzen dena IX. mendean hasi zen osatzen
baina Geoffrey de Mommouth izan zen1137an latinez idatzi zuen Britainia Handiko
Erregeen Historian toki garrantzitsua emanez
ezagunago egin zuena. Gero Wacek
Mommouthen lanetan oinarrituta Roman de
Brut idatzi zuen frantsesez, eta hor agertzen
da lehen aldiz «mahai biribila •• eta
Anuro zaldun guztien gainetik, bakeak eginez
. Waceren kontakizunean Arturo zaldunerrege
eredugarria da eta eskuzabaltasuna,
adorea eta gizalegea ditu bere ezaugarri nagusiak
. Eredu horretatik abiatuta idatziko
ditu Chretienek bere bost roman-ak : Erec,
Cliges, Le Chevalier au lion, Lancelot ou Le
Chevalier de la charrette eta Perceval ou le
Conte du Graal, azkena amaitu gabea.
Anuro erregearen gortean hasten dira
zaldunen abentura guztiak. Ustekabeko
gertakizun batek hausten du hasierako
bakea eta harmonia eta horrek abiarazten
du abentura, berriro ere bakea ezartzen den
arte. Heroien sentimenduak eta amodio
kontuak, zaldun-ekintzak bezain garrantzitsuak
dira Chretienentzat. Bere roman guztietan
amodioarekin eta zalduntzarekin
zerikusia duen arazoren bat planteatzen da.
Eta guztia gortearen inguruan : erregearen
eta zaldunen arteko harremanak, gorteko
bizimodua, lagunartekotasuna, eta gorteko
amodioak ezartzen dituen legeen araberako
gizon-emakumeen jokabidea.Champañako poetari esker Anuroren
zikloak itxura berria hartzen du, erritmo
biziagoa. Amodiozko kontuei abenturarekiko
eta gertakizun miragarriekiko zaletasuna
lotuz, ekarpen ikaragarria egin
zion literaturari. Gertakizun miragarriak
ugariak dira bere kontakizunetan ; zaldunak
beste munduaren mugetaraino iristen
dira (Lancelot Gorreren erresuman), beste
batzuek erraldoiekin edota piztia basatiekin
borrokan egiten dute (Ivanek suge
baten erasotik defenditzen du lehoi bat),
beste batzuek, berriz, abentura sinbolikoak
edo profetikoak dituzte (Lancelot Hilerri
arriskutsuan, edota Ezpatazko zubia gurutzatzen),
baina Chretienek beti eramaten
gaitu berriro XII. mendeko mundu ezagun
eta egiazkora. Abenturarik bitxienek ere
badute beren alde laua eta arrunta : Pesmeko
gazteluan Ivanek bi munstroen aurka
borrokan egiten du gatibu dauden neskatxak
askatuz ; baina han bertan atseginez
beteriko uneak bizitzen ditu baratze
batean, bertako jaunaren alabak, eskuetan
liburu bat duela, ozenki nobela bat irakurtzen
duen bitartean. Eguneroko bizitzaren
irudi horrekin, xarmaz beteriko abileziaz,
bere lanak zuzentzen zizkion gizartearen
atsegin intelektualak gogorarazten ditu
Chretienek.