Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Latin literatuta.
Inperioaren garaia II
Prosa
Seneka (K.a. 4 - K.o. 65)
Luzio Anneo Seneka Cordoban jaio zen.
Aita historialaria zuen eta aitak Erroman
zuen etxean egin zituen ikasketak Papirio
Fabiano deklamatzailearekin eta Atalo eta
Demetrio filosofoekin, besteak beste. Kaligularen
garaian senatari izan zen, baina
Klaudioren inperioaren hasieran Korsikara
erabesteratu zuten, gorteko politika azpikeriatan
parte hartzeagatik. Zortzi urtez egon
zen erbestean. Bakartasun denboraldi luze
hartan, filosofiaz idazteari ekin zion Senekak
. Izatearen esanahiaren inguruko gaiak
landu zituen, batez ere. 49. urtea arte ez
zen Erromara itzuli; urte horretan Agripinak,
Klaudioren emazteak, Erromara eraman
zuen Neronen heziketaz ardura zedin.
Seneka Neronen aholkulari izan zen urte
askotan ; antzinatik filosofoek izan zuten
ametsa bete nahi izan zuen Senekak, alegia
filosofia boterearen gailurrera eramatea
eta gida arrazionala eta bidezkoa eskura jartzea
gizakiei. Augusto eta haren garaiko
enperadorearen aginpidearen eta senatuko
buruzagien arteko oreka zen Senekaren
oinarri historikoa, Neronek, ordea, gobernu
autokratikorantz egin nahi zuen, agintarien
eta bere amaren nahiaren kontra.
Afranio Burro pretorearen prefektua hil zenean,
Senekaren ahalmen politikoa amaitu
egin zen eta Seneka erretiratu egin zen.
Hurrena, beste salaketa bat izan zen Senekaren
kontra, eta filosofoak bere buruaz
beste egin zuen, azkenean.
Senekaren lan asko galdu egin dira,
baina gorde direnetatik aipagarria da Dialogorum
libri lana, izenburuak bestela badio
ere, benetako elkarrizketa egitura ezduena. De clementia lana (55-56) Neroni eskaini
zion, eta bertan, monarkia ilustratuaren
ideologia azaltzen du Senekak. Denadela, erretiraturik bizi izan zen urteetan idatzi
zituen Senekak lan handienak : De beneficis, zazpi liburu ; Naturales qucestiones,
zazpi liburu ; Epistulce morales ad Lucilium,
120 eskutitz 20 liburutan. Senekaren lan
filosofikoek, ordea, ez dute doktrina sistema
berri edo bereziki koherente bat osatzen
: Senekaren jarrera joera estoikoko
eklektiko batena da. Bere diskurtsuaren
puntu nagusiak bi dira : izatearen inguruko
arazoak eta kontraesanak batetik, eta bestetik,
bertutearen bilaketa. Bertutea, bestalde,
arrazoiak grina menderatzea da, eta
benetako zoriona iristeko bide bakarra.
Senekak pentsamendu estoikoaren zenbait
osagai azpimarratu zituen (Jainkoa gizakiaren
kontzientzian egotea, heriotzaren arazoa
eta lurraz haraindiko bizitzaren esperantza),
eta horregatik, oso harrera ona
izan zuen zenbait kristau pentsalariengan.
Senekak dohain berezia zuen bere ideiak
forma herriekin janzteko ; hala, bere lanen
doinua barruko analisi zehatzaren eta jakintsuei
zuzendutako prediku zentzudunaren
artekoa da. Estilo dotorea darabil, esaldi
labur baina zorrotzez egina, eta indar handiko
arrazoiak botatzen ditu. Bere idatzien
artean, ospetsuak dira Luziliori idatziriko
gutunak.
Horrez gainera, trajediak ere idatzi zituen
: Medea, Phcadra, OEdipus, Agamennon
. Senekaren trajediak goreneko mailara
eraman zuen trajedia erretorikoa ; aretoetan
irakurtzeko idatzi zituen, ziur asko. Trajedia
horietan ekintza dramatikoaren ordez,
sentimenduak adierazten dira ozen. Senekaren
trajediek eragin handia izan zuten
XVI. eta XVII. mendeetako antzerkian eta
batez ere, Elisabet erreginaren garaiko drametan
. Trajedien artean aipagarriak dira
Ludus morde Claudii edo Apokolokyntosis,
Klaudioren jainkoesteari buruzko satira,
zeinetan erbesteratu zuenaren kontra zuen
erresumina husten baitu Senekak ; aldi berean,
hautazko ahalmenaren kontrako jarrera
estoikoa adierazten du.
Tazito (55?-120?)
Tazito non jaio zen eta zein urtetan jaio
zen ez da gauza segurua. Zenbait ikerketaren
arabera, 56-57 urte inguruan Galia Narbonensis-en
edo Italia iparraldean jaio zela
uste da gaur egun. Erroman bizi izan zen,
eta inperioko goi mailako gizartearekin izan
zuen harremana : Vespasianok senatari maila
eman zion. Bien bitartean, oratorian trebatu
zen. Agrikolaren alabarekin ezkondu zen
(77), eta kuestore (81-82), pretore (86) eta
kontsul (97) izan zen. Oratoria erabat baztertu
eta historiari ekin zion, eta harrezkero
kargu publikoetatik aldentzea erabaki
zuen. Kontsul izan ondoren, Asiako probintzia
bateko gobernua beste kargurik ez zuen
izan, 112-113 inguruan ; garai hartarako idatzia
zuen Historia,. Ospe handia eman zion
lan horrek. Haren ondoren Annales idatzi
zuen, Hadrianoren gobernuaren garaian.
Tazitoren lanak ez dira osorik iritsi gaur
egun arte ; lehenengo lana (80 ingurukoa)
Dialogus de oratoribus erretorika lana da.
Oratoriaren gainbeheraren bi arrazoi nagusi
aipatzen ditu lan horretan: eskubide zibilen
gabezia batetik, eta bestetik, gizartearen
eta politikaren endekatzea. De vite et
moribus Iulii Agricolca da Tazitoren lehenengo
monografiko historikoa : aitaginarrebaren
biografia hunkigarria, hain zuzen ere.
De origine et situ germanorum lana aurreko
lana idatzi zuen garai berean idatzi zuen,
eta monografiko historikoa da hau ere : Rin
eta Danubio ibaien arteko herrien eta lekuen
deskribapen geografikoa eta etnografikoa
egiten du. Tazitoren bi lan historiko
nagusiak Historice eta Annales dira. Lan horien
atal asko galdu dira, baina gaur egun
badakigu guztira hogeita hamar liburuk
osatzen zituztela, hamalau Historica-n eta
hamasei Annales-en. Historice lana osatzen
duten liburuetan Galba aginpidera iritsi
zenetik (K.o. 68-69) Domiziano hil zen (K.o.96) arteko garaia kontatzen du. Annales
lanean, herriz, Erromako historia kontatzen
du Tazitok, Tiberio aginpidera iritsi (K.o.
14) eta Neronen heriotza (K.o. 68) bitarteko
aldiari dagokiona, hain zuzen.
Tazitok monarkiaren lehenengo mendearen
azterketa garratza egiten du intelektual
baten ikuspegitik, lan handietan batez ere,
eta historia alderdikeriarik gabe osatu nahi
bazuen ere, argi eta garbi adierazten du senatariak
inperioaren jardueraren kontra zeudela
. Beraz, historiaren ikuspegi batez ere
indibidualista lantzen du here lan historikoetan
; gertaeren dinamika agintarien izaeraren
eta aukeren mende jartzen du. Hortaz,
analisia enperadoreen izaeran oinarritzen da,
horien mugimenduak eta mekanismo psikologikoak
azaltzen saiatzen da, eta pertsonaia
horien ibilbidea ulertzeko eta bere jokabidearen
arrazoiak indibidualizatzea da lan horien
helburu nagusia. Forma trajikoak eta
joera poetikoak hizkuntzaren konbentzioetatik
at erabiltzen ditu Tazitok. Bestalde, narrazio
teknika berezia sortu zuen Tazitok,
asimetria, desoreka eta aldaketetan aberatsa,
eta narrazio horretan xehetasun guztiek
doinu balio berezia hartzen dute. Berpizkundean
eta Kontraerreformaren garaian
Tazitoren lan nagusietan oinarritzen zen
joera historiografikoa osatu zen: tazitismoa.
Eta gaur egun ere Tazito paradigma gisa hartzen
da, bai edukiagatik bai estiloagatik.
Kaio Suetonio (70?-140?)
Suetonio Erroman edo Bonan (Aljeria)
jaio zen. Zaldun (equites) familia batekoa
zen. Plinio Gaztearen laguntzaz Hadrianoren
liburuzain eta idazkari kargura iritsi zen.
Enperadoreak kargutik egotzi bide zuen
Sabina bere emaztearekiko izandako begirune
faltagatik, zehaztu ez den urte batean.
Handik aurrera obra historikoak idazteari
ekin zion. Suetoniok alor anitz landu zituen :
biografiak antzinako Erromaren gorabeherak,
izadiaren zientziak, literaturaren eta hizkuntzaren
inguruko arazoak. Haietatik bi besterik
ez dira gorde : De vita Ccesarum (121)
eta De viris illustribus. Bigarren hori idazle
garrantzitsuen biografiez osatua zen eta haren
parte handi bat galdu egin da. De vita
C~esarum obra Julio Zesarren biografiarekin
hasten da eta Domizianorenarekin amaitzen
; hamabi biografia ditu guztira. Erretratu
horietan bizitza pribatuaren xehetasunek
dute lehentasuna, pertsonaiaren bizioak eta
bertuteak, haren inguruko anekdotak eta
esamesak egitate historikoekin nahasian
ematen direla. Material hori guztia artxibo
inperialetan bildu zuen Suetoniok eta berak
erabili izan ez balu galdua bide zen.
Suetonioren obra oso irakurria izan zen Erdi
Aroan eta obra asko moldatu ziren haren
eredura. Orobat, garai haietan giroturiko
eleberri historikoen iturri nagusia izan da
(R. Graves-en Ni, Klaudio esate baterako).
Plinio Zaharra (23-79)
Kaius Plinius Secundus, Plinio Zaharra
deitua, Novum Comum-en jaio zen. Erroman
ikasketak egin ondoren, zalditeriako komandante
egin zuten Germanian. Neronen agintaldiaren
amaieran Hispanian prokuradore
izan zen, eta ez zen Erromara itzuli 69. urtean
Vespasiano enperadore izendatu zuten
arte. Plinio Zaharrak idatzitako obra guztien
artean Historia naturalis lana baizik ez da
gaur egungo arte heldu (77. urtean amaitua).
37 liburukik osatua da hilduma, eta hainbat
gai aztertu zituen : geografia, kosmologia,
landareen eta animalien fisiologia, medikuntza,
artearen historia, mineralogia, eta abar.
Antzinate klasikoko obrarik aipagarrienetakoa
da. Vesubio sumendiko piztualdi batean
jausitako gasek pozoiturik hil zen.
Plinio Gaztea (62-114)
Kaius Plinius Caecillius Secundus, Plinio
Gaztea deitua, Novum Comum-en jaio zen.
Oso gazte zela galdu zituen gurasoak eta
bere osaba Plinio Zaharrak hezi zuen. Erretorika
eta zuzenbidea ikasi zituen Kintiliano
ospetsuarekin. 93an pretore izendatu zuten
eta Traxanok kontsul egin zuen 100. urtean.
Horren ordainetan Panegyricus oratoria lana
idatzi zion enperadoreari. 100-109. urteetan
Epistolak izenez ezagutzen diren 9
liburuki plazaratu zituen ; hainbat gai erabili
zituen, Erromako gizarteko ohituretan
eta garai hartako literaturan oinarrituak
betiere. 110. urtean Bitiniara (egungo Turkiara)
bidali zuen Traxanok, eta han idatzi
zuen hamargarren Epistola (hil ondoan
argitaratua).