Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Latin literatuta.

Inperioaren garaia II

Venus Eros zigortzen, Ponpetako etxe batetik ateratako freskoa.<br><br>

 

Prosa

 

Seneka (K.a. 4 - K.o. 65)

Luzio Anneo Seneka Cordoban jaio zen.

Aita historialaria zuen eta aitak Erroman zuen etxean egin zituen ikasketak Papirio Fabiano deklamatzailearekin eta Atalo eta Demetrio filosofoekin, besteak beste. Kaligularen garaian senatari izan zen, baina Klaudioren inperioaren hasieran Korsikara erabesteratu zuten, gorteko politika azpikeriatan parte hartzeagatik. Zortzi urtez egon zen erbestean. Bakartasun denboraldi luze hartan, filosofiaz idazteari ekin zion Senekak . Izatearen esanahiaren inguruko gaiak landu zituen, batez ere. 49. urtea arte ez zen Erromara itzuli; urte horretan Agripinak, Klaudioren emazteak, Erromara eraman zuen Neronen heziketaz ardura zedin.

Seneka Neronen aholkulari izan zen urte askotan ; antzinatik filosofoek izan zuten ametsa bete nahi izan zuen Senekak, alegia filosofia boterearen gailurrera eramatea eta gida arrazionala eta bidezkoa eskura jartzea gizakiei. Augusto eta haren garaiko enperadorearen aginpidearen eta senatuko buruzagien arteko oreka zen Senekaren oinarri historikoa, Neronek, ordea, gobernu autokratikorantz egin nahi zuen, agintarien eta bere amaren nahiaren kontra.

Afranio Burro pretorearen prefektua hil zenean, Senekaren ahalmen politikoa amaitu egin zen eta Seneka erretiratu egin zen.

Hurrena, beste salaketa bat izan zen Senekaren kontra, eta filosofoak bere buruaz beste egin zuen, azkenean.

Senekaren lan asko galdu egin dira, baina gorde direnetatik aipagarria da Dialogorum libri lana, izenburuak bestela badio ere, benetako elkarrizketa egitura ezduena. De clementia lana (55-56) Neroni eskaini zion, eta bertan, monarkia ilustratuaren ideologia azaltzen du Senekak. Denadela, erretiraturik bizi izan zen urteetan idatzi zituen Senekak lan handienak : De beneficis, zazpi liburu ; Naturales qucestiones, zazpi liburu ; Epistulce morales ad Lucilium, 120 eskutitz 20 liburutan. Senekaren lan filosofikoek, ordea, ez dute doktrina sistema berri edo bereziki koherente bat osatzen : Senekaren jarrera joera estoikoko eklektiko batena da. Bere diskurtsuaren puntu nagusiak bi dira : izatearen inguruko arazoak eta kontraesanak batetik, eta bestetik, bertutearen bilaketa. Bertutea, bestalde, arrazoiak grina menderatzea da, eta benetako zoriona iristeko bide bakarra.

Senekak pentsamendu estoikoaren zenbait osagai azpimarratu zituen (Jainkoa gizakiaren kontzientzian egotea, heriotzaren arazoa eta lurraz haraindiko bizitzaren esperantza), eta horregatik, oso harrera ona izan zuen zenbait kristau pentsalariengan.

Senekak dohain berezia zuen bere ideiak forma herriekin janzteko ; hala, bere lanen doinua barruko analisi zehatzaren eta jakintsuei zuzendutako prediku zentzudunaren artekoa da. Estilo dotorea darabil, esaldi labur baina zorrotzez egina, eta indar handiko arrazoiak botatzen ditu. Bere idatzien artean, ospetsuak dira Luziliori idatziriko gutunak.

Horrez gainera, trajediak ere idatzi zituen : Medea, Phcadra, OEdipus, Agamennon . Senekaren trajediak goreneko mailara eraman zuen trajedia erretorikoa ; aretoetan irakurtzeko idatzi zituen, ziur asko. Trajedia horietan ekintza dramatikoaren ordez, sentimenduak adierazten dira ozen. Senekaren trajediek eragin handia izan zuten XVI. eta XVII. mendeetako antzerkian eta batez ere, Elisabet erreginaren garaiko drametan . Trajedien artean aipagarriak dira Ludus morde Claudii edo Apokolokyntosis, Klaudioren jainkoesteari buruzko satira, zeinetan erbesteratu zuenaren kontra zuen erresumina husten baitu Senekak ; aldi berean, hautazko ahalmenaren kontrako jarrera estoikoa adierazten du.

 

Tazito (55?-120?)

Tazito non jaio zen eta zein urtetan jaio zen ez da gauza segurua. Zenbait ikerketaren arabera, 56-57 urte inguruan Galia Narbonensis-en edo Italia iparraldean jaio zela uste da gaur egun. Erroman bizi izan zen, eta inperioko goi mailako gizartearekin izan zuen harremana : Vespasianok senatari maila eman zion. Bien bitartean, oratorian trebatu zen. Agrikolaren alabarekin ezkondu zen (77), eta kuestore (81-82), pretore (86) eta kontsul (97) izan zen. Oratoria erabat baztertu eta historiari ekin zion, eta harrezkero kargu publikoetatik aldentzea erabaki zuen. Kontsul izan ondoren, Asiako probintzia bateko gobernua beste kargurik ez zuen izan, 112-113 inguruan ; garai hartarako idatzia zuen Historia,. Ospe handia eman zion lan horrek. Haren ondoren Annales idatzi zuen, Hadrianoren gobernuaren garaian.

Tazitoren lanak ez dira osorik iritsi gaur egun arte ; lehenengo lana (80 ingurukoa) Dialogus de oratoribus erretorika lana da.

Oratoriaren gainbeheraren bi arrazoi nagusi aipatzen ditu lan horretan: eskubide zibilen gabezia batetik, eta bestetik, gizartearen eta politikaren endekatzea. De vite et moribus Iulii Agricolca da Tazitoren lehenengo monografiko historikoa : aitaginarrebaren biografia hunkigarria, hain zuzen ere.

De origine et situ germanorum lana aurreko lana idatzi zuen garai berean idatzi zuen, eta monografiko historikoa da hau ere : Rin eta Danubio ibaien arteko herrien eta lekuen deskribapen geografikoa eta etnografikoa egiten du. Tazitoren bi lan historiko nagusiak Historice eta Annales dira. Lan horien atal asko galdu dira, baina gaur egun badakigu guztira hogeita hamar liburuk osatzen zituztela, hamalau Historica-n eta hamasei Annales-en. Historice lana osatzen duten liburuetan Galba aginpidera iritsi zenetik (K.o. 68-69) Domiziano hil zen (K.o.96) arteko garaia kontatzen du. Annales lanean, herriz, Erromako historia kontatzen du Tazitok, Tiberio aginpidera iritsi (K.o.

14) eta Neronen heriotza (K.o. 68) bitarteko aldiari dagokiona, hain zuzen.

Tazitok monarkiaren lehenengo mendearen azterketa garratza egiten du intelektual baten ikuspegitik, lan handietan batez ere, eta historia alderdikeriarik gabe osatu nahi bazuen ere, argi eta garbi adierazten du senatariak inperioaren jardueraren kontra zeudela . Beraz, historiaren ikuspegi batez ere indibidualista lantzen du here lan historikoetan ; gertaeren dinamika agintarien izaeraren eta aukeren mende jartzen du. Hortaz, analisia enperadoreen izaeran oinarritzen da, horien mugimenduak eta mekanismo psikologikoak azaltzen saiatzen da, eta pertsonaia horien ibilbidea ulertzeko eta bere jokabidearen arrazoiak indibidualizatzea da lan horien helburu nagusia. Forma trajikoak eta joera poetikoak hizkuntzaren konbentzioetatik at erabiltzen ditu Tazitok. Bestalde, narrazio teknika berezia sortu zuen Tazitok, asimetria, desoreka eta aldaketetan aberatsa, eta narrazio horretan xehetasun guztiek doinu balio berezia hartzen dute. Berpizkundean eta Kontraerreformaren garaian Tazitoren lan nagusietan oinarritzen zen joera historiografikoa osatu zen: tazitismoa.

Eta gaur egun ere Tazito paradigma gisa hartzen da, bai edukiagatik bai estiloagatik.

 

Kaio Suetonio (70?-140?)

Suetonio Erroman edo Bonan (Aljeria) jaio zen. Zaldun (equites) familia batekoa zen. Plinio Gaztearen laguntzaz Hadrianoren liburuzain eta idazkari kargura iritsi zen.

Enperadoreak kargutik egotzi bide zuen Sabina bere emaztearekiko izandako begirune faltagatik, zehaztu ez den urte batean.

Handik aurrera obra historikoak idazteari ekin zion. Suetoniok alor anitz landu zituen : biografiak antzinako Erromaren gorabeherak, izadiaren zientziak, literaturaren eta hizkuntzaren inguruko arazoak. Haietatik bi besterik ez dira gorde : De vita Ccesarum (121) eta De viris illustribus. Bigarren hori idazle garrantzitsuen biografiez osatua zen eta haren parte handi bat galdu egin da. De vita C~esarum obra Julio Zesarren biografiarekin hasten da eta Domizianorenarekin amaitzen ; hamabi biografia ditu guztira. Erretratu horietan bizitza pribatuaren xehetasunek dute lehentasuna, pertsonaiaren bizioak eta bertuteak, haren inguruko anekdotak eta esamesak egitate historikoekin nahasian ematen direla. Material hori guztia artxibo inperialetan bildu zuen Suetoniok eta berak erabili izan ez balu galdua bide zen.

Suetonioren obra oso irakurria izan zen Erdi Aroan eta obra asko moldatu ziren haren eredura. Orobat, garai haietan giroturiko eleberri historikoen iturri nagusia izan da (R. Graves-en Ni, Klaudio esate baterako).

 

Plinio Zaharra (23-79)

Kaius Plinius Secundus, Plinio Zaharra deitua, Novum Comum-en jaio zen. Erroman ikasketak egin ondoren, zalditeriako komandante egin zuten Germanian. Neronen agintaldiaren amaieran Hispanian prokuradore izan zen, eta ez zen Erromara itzuli 69. urtean Vespasiano enperadore izendatu zuten arte. Plinio Zaharrak idatzitako obra guztien artean Historia naturalis lana baizik ez da gaur egungo arte heldu (77. urtean amaitua).

37 liburukik osatua da hilduma, eta hainbat gai aztertu zituen : geografia, kosmologia, landareen eta animalien fisiologia, medikuntza, artearen historia, mineralogia, eta abar.

Antzinate klasikoko obrarik aipagarrienetakoa da. Vesubio sumendiko piztualdi batean jausitako gasek pozoiturik hil zen.

 

Plinio Gaztea (62-114)

Kaius Plinius Caecillius Secundus, Plinio Gaztea deitua, Novum Comum-en jaio zen.

Oso gazte zela galdu zituen gurasoak eta bere osaba Plinio Zaharrak hezi zuen. Erretorika eta zuzenbidea ikasi zituen Kintiliano ospetsuarekin. 93an pretore izendatu zuten eta Traxanok kontsul egin zuen 100. urtean.

Horren ordainetan Panegyricus oratoria lana idatzi zion enperadoreari. 100-109. urteetan Epistolak izenez ezagutzen diren 9 liburuki plazaratu zituen ; hainbat gai erabili zituen, Erromako gizarteko ohituretan eta garai hartako literaturan oinarrituak betiere. 110. urtean Bitiniara (egungo Turkiara) bidali zuen Traxanok, eta han idatzi zuen hamargarren Epistola (hil ondoan argitaratua).