Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Latin literatura.
Errepublika garaia 11
Prosa
Zizeron (K.a. 106-43)
Marco Tulio Zizeron jatorri xumeko familia
batean jaio zen (Arpino), nahiz eta
belaunaldiz belaunaldi aberastasun handia
bildua zuen. Filosofia heziketa bikaina izan
zuen, Erroman. Bertan, Antoniorekin eta
Lizinio Krasorekin jarri zen harremanetan.
Horregatik, hasiera-hasieratik Senatuko aitoren
semeen alderdiaren babesean aritu
zen. 81. urtean egin zuen lehen hitzaldia :
Pro Quinctio. Handik urte betera arrakastahandia izan zuen Roscio Ameriakoa aldezteagatik,
Silaren aurka. Handik berehala
Greziara joan zen, eta Atenasen Antiokoren,
Askalonen eta Zenonen ikasle izan zen.
78. urtean, Sila hil zelarik, Erromara itzuli
zen, eta 76an Siziliako kuestore (magistratu)
aukeratu zuten. 70ean, Kaio Verres-en
aurkako hitzaldiak egin zituen, ustelkeriagatik
salatua izan haitzen, Sizilian. Auzia
irabazi eta Zizeronen ospea handituz joan
zen. 63an kontsul izendatu zuten, eta paper
garrantzitsua jokatu zuen Katilinaren
matxinada agerian jarri baitzuen eta gogor
salatu baitzuen hura. Lau hitzaldi egin zituenKatilinaren kontra, ospe handikoak
(Catilinariae) ; haina legez kanpo jokatu
zuelako salaketapean, atzerrira joan beharraizan zuen (58). Urte bat egin zuen atzerrian,
baina gero ohore guztiekin itzuli zen
berriz Erromara. Handik aurrera idatzi zituen
idazlan nagusiak. 55ean De oratore
argitaratu zuen ; 51n, De republica bukatu
zuen ; 51-50 bitartean prokontsul izan zen
Sizilian. Handik Erromara itzulita, zalantzan
ibili zen, Zesarren alde edo Ponpeioren alde
egin Gerra Zibilaren bezperetan. Gerra piztu
zelarik, Ponpeioren alde jarri zen. Hala ere,
Zesarrek irabazi zuenean barkatu egin zion,
eta Zizeronek gerran Ponpeioren alde ibili
ziren heste batzuk ere harka zitzan ospe
handiko hitzaldiak egin zituen senatuaren
aurrean. Handik aurrera, ez zuen inorenalde parterik hartu, eta, beharbada, horregatik
ez zuten taldean hartu Zesarren kontrako
matxinadan (44). Hala ere, bere gutunetan
agertzen denez, pozik hartu zuen
Zesar hil zutelako berria. Politikara itzuli
zen, eta hitzaldi sail bat egin zuen (Filipinak)
Antonioren aurka, eta Oktavioren
alde. Bigarren hirutariko agintea osatu
zelarik, esetsia izan zen. Itsasoz Grezia aldera
ihesi zihoalarik, Antonioren osteek
preso hartu zuten eta bere buruaz heste
egitera behartu zuten.
Zizeronen lan ugari iritsi dira gaur egun
arte ; idatzi zituen 100 hitzaldietatik berrogeita
hemezortzi bat gorde dira. Zizeronen
erretorika lanak hauek dira : De inventione,
bi liburutan antolatutako tratatu tekniko bat ;
De oratore elkarrizketa, hiru liburutan banatua,
oradorearen heziketarako oinarri
orokorrak biltzen dituena ; Orator. arianismoaren
eta atizismoaren arteko jarrera
erakusten duena ; De optimo genere oratorum,
Paritiones oratoriae eta Topica, tratatu
txikiak. Horiez gainera hainbat tratatu
politiko (De republica eta De legibus) eta
filosofiko iritsi dira gaur egun arte. De republica-n
gobernu era egokiena aurkitzen
saiatzen da, Erromako historia bera erreferentzia
puntutzat harturik ; bestalde, monarkiaren,
oligarkiaren eta demokraziaren
abantailak elkartzea proposatzen du. De
legibus lanean, legeen jatorri naturalari eta
erlijiozkoari buruzko arazoak azaltzen ditu
maisutasun handiz.
Tratatu filosofikoetan (De finihus bonorum
et malorum, Tusculance disputationes,
Academica, Paradoxa stoicorum, De officiis.
De natura deorum, De divinatione, De
fato. Cato Maior de senectute, La:lius de
amicitia) garai hartako Greziako filosofia
eskola nagusien doktrinak azaltzen ditu. Lan
horiek izan ziren, hain zuzen ere, Erdi Aroa
arte Greziako filosofiaren ezagutza iturri
nagusia. Zizeronen prosa oso konplexua dasintaxiari dagokionez eta erritmo neurtuzkoa
; hitzen erabilerari dagokionez, asko
zaintzen ditu hitzen esanahien xehetasunak.
Eskutitzetan estilo bizia eta hizkera arninta
erabiltzen du Zizeronek. Mila eskutitz inguru
iritsi dira gaur egun arte, eta horiei
esker oso ondo ezagutzen da Zizeronen
izakera : horrez gainera, garrantzi handiko
agiriak dira garai hartako Erromako bizimoduaren
gorabeherak ezagutzeko. Bestalde,
Zizeronen zenbait poesia lan ere
gorde dira ; horietan argi eta garbi ikusten
da Zizeronek maisutasun handiz berritu
zuela, bai estiloari bai metrikari dagokionez,
latin hexametroa. Aipagarriak dira,
orobat, Aratoren Fenomenoak lanaren bertsioa,
Homeroren zenbait atalen eta greziar
trajedien itzulpena, eta De consulatu
eta De temporihus suis poema autobiografikoak
.
Julio Zesar (K.a. 100-44)
Erromako familia patrizio batean jaio
zen, eta goi mailako hezkuntza izan zuen
gaztetan. Silaren diktadura garaian, Erroma
utzi eta Asia Txikira joan zen soldadu (81-
78). Handik Erromara itzuli zelarik herritarren
alde lerratu zen, eta cursus honorum
zelakoan gora egin zuen urte gutxitan. Politikan
Krasoren eskutik sartu zen, eta hasieran
Katilinaren oligarkiaren kontrako
egitasmoarekin bat egin zuen. 60an, Ponpeiorekin
eta Krasorekin batera, I. aginpide
hirukoitzeko kide izan zen. Handik urtebetera
kontsul izendatu zuten, eta hainbat
lege onetsi zituen senatuaren iritziaren kontra
. 58an Galiako prokontsul izendatu zuten,
eta eskualde hura konkistatzekokanpainari ekin zion (58-51). Alde batetik,
senatuarekin eta Erromako aitoren semeekin
aspalditik zekarren auzia larriagotu, eta
bestetik, Ponpeiorengandik urrundu izanak
Gerra Zibila ekarri zuen (49. urtea). Zesarrek
mendean hartu zituen Ponpeioren jarraitzaileak,
Hispanian eta Marseillen ; Ponpeio
bera garaitua izan zen, Grezian (Farsalia,
48). Zesarrek Egiptoraino esetsi zuen Ponpeio,
eta han hilarazi. Kleopatrarekin elkar
hartu zuen, eta Egiptoko tronua eman zion,
Ptolomeo haren anaiaren kaltetan. Ponpeioren
gainerako osteak Tapson (46) eta Mundan
(45) garaitu zituelarik, Zesar egin zen
egoera politikoaren jaun eta jabe : 48an, bere
burua diktadore izendatu zuen. Lan handia
egin zuen politika eta administrazio egitura
goitik-behera berritzen ; Zesarren aurkariek
monarkiaren aldeko handinahikeria
ikusi zuten Zesarren politikan. 44. urtean
talde errepublikazale batek hilarazi zuen,
Ponpeioren irudiaren azpian.
Zesarrek bizi izan zituen gertakariei buruz
idatzi zuen gehienbat. Obra horietan ez
zuen literatura lantzeko asmorik erakutsi,
aitzitik, historialariei material baliagarri bat
eskaini nahi izan zien, iritzi kritikoa osa zezaten
. Gorde diren idazlan guztiak Corpus
ccssarianum izeneko bilduman daude. Han
ageri dira Zesarren azalpen oharrak (commentarii)
Galiako gerrari buruz eta Gerra
Zibilari buruz. Galiako gerrari buruz (De
bello gallico) zazpi liburuki idatzi zituen urtez
urte, urteko bat. 45ean, hiru liburuki argitaratu
zituen Gerra Zibilari buruz (De bello
civili). Han kontatzen ditu Erroma suntsitua
utzi zuten bi gerra urte haiek (49-48),
Rubicon ibaia zeharkatu zuenetik, harik eta
Ponpeio hil zen arte. Nolanahi ere, Zesargizon ikasia zen, eta bestelako libuni batzuk
ere idatzi zituen, nahiz eta ez diren
gaur egunera heldu. Horietarikoak dira :
Anticato, Zizeronek idatzitako Katonen
goraipamenaren aurka ; De analogia, Alexandriako
jakitunek azaldutako filosofia
auziei buruzkoa ; Iter, Hispaniara egindako
bidaiari buruzko poema laburra ; Epistolce,
Orationes.
Salustio (K.a. 86-35)
Kaio Salustio tribuno eta pretore izan
zen. K.a. 50. urtean senatutik bota zuten,
baina Zesarren laguntzarekin berriro onartu
zuten. Zesarri Afrikara lagundu zion eta
Numidiako gobernari izan zen. Ondasun
asko eskuratu zituen eta estatuaren kontura
aberastu zelako salatu zuten, haina berriro
ere Zesar haren alde atera zen eta ez
zuten zigortu. Zesar hil ondoren Erromara
itzuli eta politika alde batera utzi zuen ;
Quirinalen eraiki zuen egoitza aberatsera
erretiratu zen historia lanak idaztera.
De coniuratione Catilince lanarekin gertaerak
urtez urte azaltzeko tradizioa alde
batera utzi eta bere garaiko historiako gertaera
bat azaltzen du, 63-62 urteen bitarteko
altxamendua, hain zuzen. Bellum Iugurthinum
lanean historia laburtzeko gaitasun
handia erakusten du Salustiok. 40-35 urteen
bitartean Historice lana idatzi zuen ; Silaren
heriotzarekin hasi eta Ponpeioren gerra arteko
historia hiltzen du horretan. Salustio
Tuzididesen dizipulua izan zen ; hizkuntza
arkaikoa eta zehaztasun handiko estiloa eta
dramatismo bizikoa erabili zituen bere lanetan
. Erromatar historiografiaren oinarriak
finkatu zituen greziarren moldeak alde batera utzirik. Salustioren iritziz, historiografia
ez zen bakarrik gertaera batzuen kronika,
baita gertaera horren iturburuaren
bilaketa ere.
Tito Livio (K.a. 59-K.o. 17)
Tito Livio Erromako historialari nagusietako
bat izan zen, Salustiorekin eta Tazitorekin
batera. Eragin handia izan zuen
Erromako historiaz idatzi zuen obrak : AhUrbe condita libri (K.a. 25-K.a. 9). Sorterrian
bizi izan zen gaztetan eta greziar kultura,
filosofia eta erretorika ikasi egin zituen
garai hartan. Zesar hil ondoko gerra
zibilak amaitu ondoren, Oktavio nagusitu
eta gero (K.a. 31), Erromara jo zuen eta han
ekin zion aurreko urteetan mamitzen aritu
zen Erromako historia bat idazteari. Han
ezagutu zituen garai hartako erromatar
idazle handienak, Horazio, Virgilio, Ovidio,
besteak beste. Filosofia eta erretorika liburu
batzuk idatzi zituen, baina ez dira gaurkoegunean ezagutzen. Bere obra nagusia,
Erromako historia, 142 liburutan banatu
zuen ; 11-20 eta 46-142 bitarteko liburuak
galduak dira, ordea. Kronologiaren arabera
antolatu zuen obra, Erromako hiriaren
sorreratik K.a. 9. urtea bitarteko kronika.
Politika ikuspegien gainetik behin eta berriz
goraipatu zuen Erromaren handitasuna,
eta Erroma ideal, heroiko eta langilearen
aldeko ikuspegia zabaltzen saiatu zen.
Honez gainera, ordu arte Erromako historialarien
artean nagusi izan ziren greziar
hizkuntza eta idazkera baztertu eta latinaren
hizkuntza baliabide guztiak maisuki
erabili zituen ; Erromako idazle klasiko bihurtu
zen horri esker.