Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Latin literatura.

Errepublika garaia 11

Ezkerrean : Julio Zesar. Erdian : Salustioren «Bellum lugurtbinum» obraren argitalpen bateko grabatua, XVIII mendekoa. Eskubian : Tito Libio.<br><br>

 

Prosa

 

Zizeron (K.a. 106-43)

Marco Tulio Zizeron jatorri xumeko familia batean jaio zen (Arpino), nahiz eta belaunaldiz belaunaldi aberastasun handia bildua zuen. Filosofia heziketa bikaina izan zuen, Erroman. Bertan, Antoniorekin eta Lizinio Krasorekin jarri zen harremanetan.

Horregatik, hasiera-hasieratik Senatuko aitoren semeen alderdiaren babesean aritu zen. 81. urtean egin zuen lehen hitzaldia : Pro Quinctio. Handik urte betera arrakastahandia izan zuen Roscio Ameriakoa aldezteagatik, Silaren aurka. Handik berehala Greziara joan zen, eta Atenasen Antiokoren, Askalonen eta Zenonen ikasle izan zen.

78. urtean, Sila hil zelarik, Erromara itzuli zen, eta 76an Siziliako kuestore (magistratu) aukeratu zuten. 70ean, Kaio Verres-en aurkako hitzaldiak egin zituen, ustelkeriagatik salatua izan haitzen, Sizilian. Auzia irabazi eta Zizeronen ospea handituz joan zen. 63an kontsul izendatu zuten, eta paper garrantzitsua jokatu zuen Katilinaren matxinada agerian jarri baitzuen eta gogor salatu baitzuen hura. Lau hitzaldi egin zituenKatilinaren kontra, ospe handikoak (Catilinariae) ; haina legez kanpo jokatu zuelako salaketapean, atzerrira joan beharraizan zuen (58). Urte bat egin zuen atzerrian, baina gero ohore guztiekin itzuli zen berriz Erromara. Handik aurrera idatzi zituen idazlan nagusiak. 55ean De oratore argitaratu zuen ; 51n, De republica bukatu zuen ; 51-50 bitartean prokontsul izan zen Sizilian. Handik Erromara itzulita, zalantzan ibili zen, Zesarren alde edo Ponpeioren alde egin Gerra Zibilaren bezperetan. Gerra piztu zelarik, Ponpeioren alde jarri zen. Hala ere, Zesarrek irabazi zuenean barkatu egin zion, eta Zizeronek gerran Ponpeioren alde ibili ziren heste batzuk ere harka zitzan ospe handiko hitzaldiak egin zituen senatuaren aurrean. Handik aurrera, ez zuen inorenalde parterik hartu, eta, beharbada, horregatik ez zuten taldean hartu Zesarren kontrako matxinadan (44). Hala ere, bere gutunetan agertzen denez, pozik hartu zuen Zesar hil zutelako berria. Politikara itzuli zen, eta hitzaldi sail bat egin zuen (Filipinak) Antonioren aurka, eta Oktavioren alde. Bigarren hirutariko agintea osatu zelarik, esetsia izan zen. Itsasoz Grezia aldera ihesi zihoalarik, Antonioren osteek preso hartu zuten eta bere buruaz heste egitera behartu zuten.

Zizeronen lan ugari iritsi dira gaur egun arte ; idatzi zituen 100 hitzaldietatik berrogeita hemezortzi bat gorde dira. Zizeronen erretorika lanak hauek dira : De inventione, bi liburutan antolatutako tratatu tekniko bat ; De oratore elkarrizketa, hiru liburutan banatua, oradorearen heziketarako oinarri orokorrak biltzen dituena ; Orator. arianismoaren eta atizismoaren arteko jarrera erakusten duena ; De optimo genere oratorum, Paritiones oratoriae eta Topica, tratatu txikiak. Horiez gainera hainbat tratatu politiko (De republica eta De legibus) eta filosofiko iritsi dira gaur egun arte. De republica-n gobernu era egokiena aurkitzen saiatzen da, Erromako historia bera erreferentzia puntutzat harturik ; bestalde, monarkiaren, oligarkiaren eta demokraziaren abantailak elkartzea proposatzen du. De legibus lanean, legeen jatorri naturalari eta erlijiozkoari buruzko arazoak azaltzen ditu maisutasun handiz.

Tratatu filosofikoetan (De finihus bonorum et malorum, Tusculance disputationes, Academica, Paradoxa stoicorum, De officiis.

De natura deorum, De divinatione, De fato. Cato Maior de senectute, La:lius de amicitia) garai hartako Greziako filosofia eskola nagusien doktrinak azaltzen ditu. Lan horiek izan ziren, hain zuzen ere, Erdi Aroa arte Greziako filosofiaren ezagutza iturri nagusia. Zizeronen prosa oso konplexua dasintaxiari dagokionez eta erritmo neurtuzkoa ; hitzen erabilerari dagokionez, asko zaintzen ditu hitzen esanahien xehetasunak.

Eskutitzetan estilo bizia eta hizkera arninta erabiltzen du Zizeronek. Mila eskutitz inguru iritsi dira gaur egun arte, eta horiei esker oso ondo ezagutzen da Zizeronen izakera : horrez gainera, garrantzi handiko agiriak dira garai hartako Erromako bizimoduaren gorabeherak ezagutzeko. Bestalde, Zizeronen zenbait poesia lan ere gorde dira ; horietan argi eta garbi ikusten da Zizeronek maisutasun handiz berritu zuela, bai estiloari bai metrikari dagokionez, latin hexametroa. Aipagarriak dira, orobat, Aratoren Fenomenoak lanaren bertsioa, Homeroren zenbait atalen eta greziar trajedien itzulpena, eta De consulatu eta De temporihus suis poema autobiografikoak .

 

Julio Zesar (K.a. 100-44)

Erromako familia patrizio batean jaio zen, eta goi mailako hezkuntza izan zuen gaztetan. Silaren diktadura garaian, Erroma utzi eta Asia Txikira joan zen soldadu (81- 78). Handik Erromara itzuli zelarik herritarren alde lerratu zen, eta cursus honorum zelakoan gora egin zuen urte gutxitan. Politikan Krasoren eskutik sartu zen, eta hasieran Katilinaren oligarkiaren kontrako egitasmoarekin bat egin zuen. 60an, Ponpeiorekin eta Krasorekin batera, I. aginpide hirukoitzeko kide izan zen. Handik urtebetera kontsul izendatu zuten, eta hainbat lege onetsi zituen senatuaren iritziaren kontra . 58an Galiako prokontsul izendatu zuten, eta eskualde hura konkistatzekokanpainari ekin zion (58-51). Alde batetik, senatuarekin eta Erromako aitoren semeekin aspalditik zekarren auzia larriagotu, eta bestetik, Ponpeiorengandik urrundu izanak Gerra Zibila ekarri zuen (49. urtea). Zesarrek mendean hartu zituen Ponpeioren jarraitzaileak, Hispanian eta Marseillen ; Ponpeio bera garaitua izan zen, Grezian (Farsalia, 48). Zesarrek Egiptoraino esetsi zuen Ponpeio, eta han hilarazi. Kleopatrarekin elkar hartu zuen, eta Egiptoko tronua eman zion, Ptolomeo haren anaiaren kaltetan. Ponpeioren gainerako osteak Tapson (46) eta Mundan (45) garaitu zituelarik, Zesar egin zen egoera politikoaren jaun eta jabe : 48an, bere burua diktadore izendatu zuen. Lan handia egin zuen politika eta administrazio egitura goitik-behera berritzen ; Zesarren aurkariek monarkiaren aldeko handinahikeria ikusi zuten Zesarren politikan. 44. urtean talde errepublikazale batek hilarazi zuen, Ponpeioren irudiaren azpian.

Zesarrek bizi izan zituen gertakariei buruz idatzi zuen gehienbat. Obra horietan ez zuen literatura lantzeko asmorik erakutsi, aitzitik, historialariei material baliagarri bat eskaini nahi izan zien, iritzi kritikoa osa zezaten . Gorde diren idazlan guztiak Corpus ccssarianum izeneko bilduman daude. Han ageri dira Zesarren azalpen oharrak (commentarii) Galiako gerrari buruz eta Gerra Zibilari buruz. Galiako gerrari buruz (De bello gallico) zazpi liburuki idatzi zituen urtez urte, urteko bat. 45ean, hiru liburuki argitaratu zituen Gerra Zibilari buruz (De bello civili). Han kontatzen ditu Erroma suntsitua utzi zuten bi gerra urte haiek (49-48), Rubicon ibaia zeharkatu zuenetik, harik eta Ponpeio hil zen arte. Nolanahi ere, Zesargizon ikasia zen, eta bestelako libuni batzuk ere idatzi zituen, nahiz eta ez diren gaur egunera heldu. Horietarikoak dira : Anticato, Zizeronek idatzitako Katonen goraipamenaren aurka ; De analogia, Alexandriako jakitunek azaldutako filosofia auziei buruzkoa ; Iter, Hispaniara egindako bidaiari buruzko poema laburra ; Epistolce, Orationes.

 

Salustio (K.a. 86-35)

Kaio Salustio tribuno eta pretore izan zen. K.a. 50. urtean senatutik bota zuten, baina Zesarren laguntzarekin berriro onartu zuten. Zesarri Afrikara lagundu zion eta Numidiako gobernari izan zen. Ondasun asko eskuratu zituen eta estatuaren kontura aberastu zelako salatu zuten, haina berriro ere Zesar haren alde atera zen eta ez zuten zigortu. Zesar hil ondoren Erromara itzuli eta politika alde batera utzi zuen ; Quirinalen eraiki zuen egoitza aberatsera erretiratu zen historia lanak idaztera.

De coniuratione Catilince lanarekin gertaerak urtez urte azaltzeko tradizioa alde batera utzi eta bere garaiko historiako gertaera bat azaltzen du, 63-62 urteen bitarteko altxamendua, hain zuzen. Bellum Iugurthinum lanean historia laburtzeko gaitasun handia erakusten du Salustiok. 40-35 urteen bitartean Historice lana idatzi zuen ; Silaren heriotzarekin hasi eta Ponpeioren gerra arteko historia hiltzen du horretan. Salustio Tuzididesen dizipulua izan zen ; hizkuntza arkaikoa eta zehaztasun handiko estiloa eta dramatismo bizikoa erabili zituen bere lanetan . Erromatar historiografiaren oinarriak finkatu zituen greziarren moldeak alde batera utzirik. Salustioren iritziz, historiografia ez zen bakarrik gertaera batzuen kronika, baita gertaera horren iturburuaren bilaketa ere.

 

Tito Livio (K.a. 59-K.o. 17)

Tito Livio Erromako historialari nagusietako bat izan zen, Salustiorekin eta Tazitorekin batera. Eragin handia izan zuen Erromako historiaz idatzi zuen obrak : AhUrbe condita libri (K.a. 25-K.a. 9). Sorterrian bizi izan zen gaztetan eta greziar kultura, filosofia eta erretorika ikasi egin zituen garai hartan. Zesar hil ondoko gerra zibilak amaitu ondoren, Oktavio nagusitu eta gero (K.a. 31), Erromara jo zuen eta han ekin zion aurreko urteetan mamitzen aritu zen Erromako historia bat idazteari. Han ezagutu zituen garai hartako erromatar idazle handienak, Horazio, Virgilio, Ovidio, besteak beste. Filosofia eta erretorika liburu batzuk idatzi zituen, baina ez dira gaurkoegunean ezagutzen. Bere obra nagusia, Erromako historia, 142 liburutan banatu zuen ; 11-20 eta 46-142 bitarteko liburuak galduak dira, ordea. Kronologiaren arabera antolatu zuen obra, Erromako hiriaren sorreratik K.a. 9. urtea bitarteko kronika.

Politika ikuspegien gainetik behin eta berriz goraipatu zuen Erromaren handitasuna, eta Erroma ideal, heroiko eta langilearen aldeko ikuspegia zabaltzen saiatu zen.

Honez gainera, ordu arte Erromako historialarien artean nagusi izan ziren greziar hizkuntza eta idazkera baztertu eta latinaren hizkuntza baliabide guztiak maisuki erabili zituen ; Erromako idazle klasiko bihurtu zen horri esker.