Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Greziar literatura arkaikoa : poesia epikoa
Homero eta epopeia
Greziako literaturaren historia epopeiako
bi maisulanekin hasten da, Iliada
eta Odisea poema handiekin. Lan horien
eragina behin eta berriro nabarmenduko da,
bai Greziako literaturan, bai pentsamenduan,
eta, oro har, mendebalde osokoan.
Hortaz, Homerok mendebaldeko literaturaren
jatorriarekin zerikusi zuzena izan zuela
esan daiteke. Horrez gainera, badirudi laguntza
handiko lana izan zela, ez bakarrik
Greziako zibilizazioaren ezaugarriak zehazteko,
baita elezaharren errepertorio aberatsa
osatzeko ere. Zalantza ugari badago ere,
Homeroren lana K.a. IX. eta VII. mende ingumen
artean kokatzen da. Lan horren aurrekorik
ez da ezagutzen, eta ez dago, bestalde,
obra horri buruzko daturik, ezta
Homeroren beste lanei buruzko berririk ere.
Iliada eta Odisea idatzi ziren garaia ere ez
da gauza segurua, eta obra barneko elementuen
bidez asmatu behar da zein garaitan
osatu ziren. Homeroren jaioterriari
buruz ere eztabaida ugari dago, eta antzina-antzinatik
hasi ziren eztabaida horiek.
Homeroren beraren izatea ere zalantzan jarri
izan da, eta baita bi literatura obra handi
horien arteko batasuna ere, garai batetik
bestera arrazoi desberdinak eman direlarik
hori guztia azaltzeko : barruko batasunik
eza, kontakizunaren atalen arteko batasun
falta, koherentziarik eza, eta batez ere, Iliada
eta Odisea-ko pasarteen edo kantuen
arteko tonu desberdintasuna aipatu izan da.
Hala, behin baino gehiagotan zalantzan jarri
da, eta literatura ugari bildu da horren
inguruan, Homero izan ote zen gaur egun
ezagutzen den Iliada eta Odisea lanen benetako
egilea.
Bi lan handi horietako milaka bertsoak
Homeroren eskuek idatzi zituztela pentsatzea
ameskeria litzateke, eta are gehiago,
pentsatzea bertso horiek erabat berriak eta
orijinalak zirela. Ezin jar daiteke zalantzan
Homeroren poemek aurreko tradizio aberatsa dutela oinarrian, eta ondasun horrek guztiak
bildu zituela poema horiek. Eta egileari
dagokionez, Homero benetan existitu zela
pentsatu behar da, eta Iliada eta Odisea-ren
egilea bera izan zela. Baina Homeroren
biografia, antzinako gainerako egileena
bezalaxe, fantasiaz beterik dago. Dena dela,
hainbat arrasto historiko eta arkeologikoren
arabera, K.a. VIII. mende inguruan, eta
zehatzago mende horren bigarren erdialdean,
sortu ziren bi poema handi horiek.
Aipagarria da aedoei buruz Odisea-kematen duen lekukotasun zehatza Demodokos
eta Femios pertsonaien bidez -aedoak
antzinako Greziako poeta edo kantari epikoak
ziren, eta aedoak ziren Demodokos
eta Femios-. Hain da zehatza azalpen hori,
ezen askoren ustez poetak bertatik ezagutzen
baitzuen aedoen lanbidea. Horrez gainera,
bi aedo horietako bat itsua dela adierazten
du, eta antzinatik bertatik esan izan
da Homero bera ere itsua zela eta gabezia
horrek ezaugarri bereziak eman zizkiola
errealitatea sakontasunez antzemateko.
Zenbait lan txiki alde batera utzita (horiek
Homerorenak direnik ere zalantzazkoada, Batrakomiornakia, edo Igelen eta arratoien
arteko borroka esate baterako), Homeroren
obra Odisea eta Iliada lanek osatzen
dute, esan bezala. Hamabi bat milana
bertso edo hexametro dituzte, daktilo moduan
idatziak ; sei oinez osatuak izaten dira,
eta hexametro bakoitzak silaba luze bat eta
bi labur edo beste luze bat izaten ditu.
Iliada-k Troiako guduaren garaira -Asia
Txikiko hiri gotortu boteretsua zen Troiaeramaten
gaitu, akear gudarosteak Greziatik
itsasoz etorri eta Troia hartu zuen garaira
hain zuzen. Agamenonek, akeatarren
buru zenak eta hamar urtetan Troia setiaturik
izan zuenak, bere gudalekua suntsitzen
ari zen hondamendiarekin amaitu nahian,
Briseida esklaboa, Apoloren apaiz
baten alaba, kentzen dio Akilesi. Akilesek
Hesiodo
Homero eta Hesiodo garaikidetzat hartu
izan dira, eta hala dio Alzidamante erretoriko
eta sofistak Homeroren eta Hesiodoren
arteko lehiaketa lanean. Lan horretan
hi poeta handien arteko erronka literarioa
azaltzen du egileak zehatz-mehatz. Hesiodori
buruzko datuak ematen ditu eta baita
Homerori buruzkoak ere, eta aurrez aurre
jartzen ditu biak Kalziseko erregearen gorteko
jai batean. Lehiaketa hartan, idatziaren
arabera, Hesiodok hainbat galdera egin
omen zizkion Homerori eta Homerok, errimara
egokiturik, zorroztasunez erantzun
omen zion. Jaiaren amaieran, bertan zirenek
saria Homerorentzat aldarrikatzen bazuten
ere, erregeak zuten poemarik onena
errezitatzeko eskatu zien poetei : Hesiodok
Lanak eta egunak poemaren zati bat errezitatu
zuen eta Homerok, berriz, Iliada-rena.
Entzuleek Homerorena txalotu zuten gehiena,
baina erregeak Hesiodori eman zion
koroa, izan ere, haren ustez nekazaritzaraeta bakera deitzen zuen poemak irabazi
behar zuen, eta ez guduak eta hilketak
erakusten zituenak.
Hesiodok berak idatzitakoaren arabera,
nekazaria zen bizibidez, eta oso ondo ezagutzen
zituen elezaharrak eta legeak. Munduaren
ordenaz eta nekazaritza lanen nekeaz
hitz egiten du bere lanetan. Greziarren
elezahar nagusiak bildu zituen Hesiodok
Teogonia lanean, hasi Kaosen itzaletatik
eta Titanen borrokaraino. Poetak ondo ezagutzen
zituen antzinako tradizioak, eta
sintesi ahalegin berezia egin zuen gai beraren
inguruko elezaharrak biltzeko. Lan
horretan poetaren kezka nagusia sailkapen
egokia egitea da, eta alde batera uzten ditu
balio poetikoak. Hala, pasarte asko genealogiez
betetako bertso segidak besterik
ez dira. Lanak eta egunak lanean, berriz,
lana eta justizia goresteko helburua duten
esakune moralak eta aginduak biltzen ditu
maisutasunez Hesiodok. Hala, liburuaren
bigarren atalean etxeko ekonomiari eta
landako lanei buruzko aholkuak ematen
ditu.
Konposizioari dagokionez, Hesiodo ez
da osotasun literarioaz arduratzen. Homerorenean
zaila bazen poema bakoitzaren
gaia definitzea, are zailagoa da Hesiodoren
lanak laburtzea. Hesiodoren lanetan bata
bestearen atzetik pilatzen dira gaiak eta irudiak,
eta alde batera uzten ditu irudimenaren
edo pentsamenduaren gorabeherak
ezkutatzeko apaindurak. Hesiodoren poesia,
oro har, Homerorena baino gogorragoa
eta arkaikoagoa da, bai egiturari bai estiloari
dagokionez.