Herri literatura folklorearen barruan
Herri literatura folklorearen arlotzat jo
genezake. Folklore kontzeptuak adierazpen
herrikoi osoa bildu nahi du, zein hitzezkoa,
zein beste baliabidez egina : hor sartuko lirateke
dantzak, urtaro eta ospakizun jakinei
loturiko jaialdi bereziak, herri kirolak eta
hainbat eta hainbat adierazmolde. Folklore
hitza W.J. Thoms-ek asmatua da, folk (herria)
eta lore (jakinduria) hitzen elkarketaz.
Thoms-ek hitz hori alemanierako Volksgeist
(herriaren arima) -Herder-ek eta Grimm-ek
erabilia- ingelesera egokitzeko asmatu zuen
; gero, hitza fratsesera igaro zen, eta hortik
hainbat eta hainbat hizkuntzatara. XIX.. endeko ikerlariek, Folklore kontzeptua asmatu
baino lehen, Greziako tradiziotik oso
kontzeptu aberatsak jasoak zituzten, hala
nola, ehnos, laos eta demos kontzeptuak.
Ethnos hitza herri eta kultura anitzetako ohituretan
aurki zitezkeen bereizgarrien multzoa
adierazteko erabili zen. Laos hitzak, berriz,
laikotasunaren kontzeptua ekarri zuen. Azkenik,
Demos hitzetik dator herriaren kontzeptua
(Volks, Folk). Hala ere, folklorearen
kontzeptua zehazterakoan ez datoz denak
bat. Hiru ikuspegi nagusi bereiz ditzakegu :
ingelesen tradizioan, tradizio folklorikoa arimaren
eta adimenaren emaitzetara mugatzen
da : ipuinak, elezaharrak, mitoak, erritoak,
kantuak, dantzak... ; eskulanak, adibidez,
ez lirateke sartuko ; tradizio germanikoan,
ordea, ikuspegi zabalagoa erabili da, eta
"herriaren arimaren" adierazpen guztiak,
herriaren eguneroko bizimodu eta emaitzetatik
atereak, bereganatu ditu ; hirugarren
ikuspegi batek kultur identitate nazionalak
nahiz eskualde batekoak hartzen ditu kontuan,
eta talde sozialen araberakoa ere bada ;
azken honetan folklore burgesaz edo nekazarienaz
edo langileenaz hitz egingo da, eta
bai halaber gazteenaz, marinelenaz, haurrenaz
zein beste edozeinenaz.Literatura herrikoiak ahozko zein idatzizko
testuak bilduko lituzke bere baitan,
batik bat ahozkoak, eta usadio edo ohiturei
loturik agertuko litzateke. Testu tradizionalak
izango dira gehienak, herriaren memorian
gordeak, baina herriaren memorian
gordeko ez balira ere, testu horien sorrera
eta esate-entzute-ikustea usadio giroan gertatuko
litzateke ; adibidez, bertsolaritzako
nahiz pastoraletako testuak ez ohi dira herriaren
memorian gordetzen, oso-osorik behintzat,
baina esatea, entzutea, ikustea, antzeztea
..., hots, performance deitu izan
zaion hori, usadio giro batean gertatzen da.
Herri literaturako generoak
Herri literaturan ahozko tradiziotik harturiko
genero orokor batzuk aurkituko ditugu
herrialde gehienetan : hor egongo dira
epopeiak, hor kantu lirikoak, hor ipuinak,
atsotitzak, zuhurtitzak, eta beste. Horretaz
gain, zenbait lurraldetan tradizio bereziak
hedatu dira : adibidez, Europako mendebaldean
epoeiatik balada etorri da, eta molde
eta oinarri bereziak landu ditu ; genero horren
pare garatu da erromantzea Iberiar
Penintsulan. Islandia aldera bagoaz, berriz,
han aurkituko dugu saga generoaren sorrera,
eta handik hedatuko Ipar Europako herrialdeetara
. Euskal Herriari dagokionez,
bertan zenbait generok ezaugarri oso bereziak
hartu ditu, antzinako enbor batzuk
garatuta : hor daukagu bertsolaritza, nahiz
kopla zaharraren teknika, nahiz pastoralek,
astolasterrek eta antzeko herri antzerkiek
euskal giroan hartu duten eite berezia...
Herri tradizioko generoak atal nagusi
batzuetan bereiz ditzakegu. Halarik ere,
genero horiek elkarri testu zein baliabideak
emanez aritu dira historian zehar. Ipuinetan
formula lirikoak aurkituko ditugu, epopeietan
kantu lirikoen zatiak (edo osoki),
eta horrela. Aipaturiko atal nagusi horiek
hauexek lirateke :Epopeia. Mitotik hurbil, epopeiak tradizio
baten historia biltzen du : eredu sozialak,
politikoak, erlijiosoak, etiko-moralak
eta estetikoak. Heroi batek eginiko egitandien
eta gainditzen dituen proben bidez,
mundu oso bat eskaintzen da, errealitate
bizi bat, eta mundu horri buruzko jakintza
oso bat. Epopeiak beregan indar arketipikoa
darama ; jolasa, irakaspena, leinu eta
nazio sentipena uztartzen ditu. Sinbolo eragingarriez
baliatzen da, eta badu garbiketa
eta katarsi indar bat; eta, batez ere, gizabanakoaren
eta giza-taldearen arteko lotura
indartzen du. Mendebaldeko kulturako zenbait
epopeia aipatzeko : Homeroren Iliada
eta Odisea, Roland-en kantua, Nibelungoen
kantua, Mio Cid-en kantua, ditugu beste
anitzen artean. Euskal tradizioan baladaren
ezaugarriak dituzten zenbait testu ezagutzen
dira, hala nola "Beotibarko kantua",
"Arrasateko erreketa", 'jaun Lazkaokoa",
"Urrexolako borroka", "Bretainiako Kantua","Andere Emiliarena", "Ahetzeko anderia",
"Atarratze jauregian", "Bereterretxe"...
Lirika. Eguneroko bizitzako gorabeherak
eta gizakiari sortzen dizkion sentipenak
kantatzen ditu. Nekazari-kulturetako
epopeien barruan eta alboan lirika-testuak
han eta hemen agertzen dira. Lirikak tradizioz
musikaren eta poesiaren batasuna adierazten
du ; lira hitzetik dator, eta lira zen
Grezian aedoek errezitazioaren lagungarri
erabiltzen zuten musika tresna. Lirak Apolorekin
eta Orfeorekin zerikusia du, eta
poetaren inspirazioaren sinbolo izan da.
Lirika hitza frantsesez sortu zela dirudi XVI.. endean, grekeratik harturik; berehala hedatu
zen Europako beste herrialdeetara.
Lirikak poemaren harmonia, erritmoa eta
musikalitatea bilatzen ditu, eta hitz neurtua
da, beraz, beraren baliabide nagusia.
Gai aldetik, ospatzeko, laudatzeko nahiz
lantu egiteko joera du, giza-sentipenen adierazpide
izanik. Lirikaren arloan aipagarriakdira Erdi Aroko Andaluziako muwassah-ak
eta zejel edo zagal-ak. Lirikaren beste gune
emankor bat Txina izan da. Poesia txinoan,
nabaria gertatzen da zein xumeki eta zein
argiro erakusten dituen poetak bere sentipenak
. Txinatik Japoniara igarota, xumetasun
beretsua ikus dezakegu. Japoniako
antologiarik ospetsuenetakoa Man yo shu
izenekoa da, 760 aldera amaitua. Japoniakoa
da, halaber, egitura bereziko estrofa
bat, tanka izenekoa ; ospetsuak ziren,
bestalde, renga izeneko bertso-sailak, non
estrofak txandaka sortzen ziren. Tradizio
luze horretatik jaio zen kaiku izeneko estrofa-konposizio
berezia. Mendebaldean,
Erdi Aroan juglareak eta trobadoreak agertuko
dira ahozko tradizioa kantatu eta lirika
gorte giroko bat sortuko dutenak (Provenza
eta Katalunian indar berezia hartu
zuen trobadoreen poesia gorte girokoak).
Lehenagotik, ahozko tradizioko testu lirikoak
kantutegietan biltzen hasiak ziren eta
horien artean Espainiako Cancionero-ak aipagarriak
dira ; kantutegi horien oinarri, Portugal
eta Galizian lirika berezi bat agertu
zen (cantigas de amor, cantigas de amigo,
cantigas de escarnio, cantigas de maldecir).
Euskal tradizioan, lirikaren barruan sar
dezakegu Juan Mari Lekuonak "dekorazio
olerkia" deitu dion hori ; haur poesia herrikoiaren
arlo zabal bat bere baitan hartzen
du. Kopla zaharra ere lirikaren barruan
legoke ; genero bati baino gehiago estrofa
osatzeko modu berezi bati deitzen zaio
kopla, neurri eta konposizio-arau jakin batzuetara
errenditzen baita. Bi zati bereizten
dira : lehen zatian irudi sinboliko estilizatu
bat eskaintzen da, izadiko osagien zertzeladez
osatua, eta bigarren zatian esaten da
mezua. Lehen zatia tradizioko formula
iraunkor batez osatzen bada, bigarren zatiko
mezua denborari eta lekuari egokitzen
zaio. Bestalde, bada Ipar Euskal Herrian
garatu zen tradizio liriko berezi bat, maite
kantuen alorrekoa. Denbora-mugak ez dira
oso garbiak, baina poetika aldetik oso genero
definitua da ; maitasunezko gaiak dira
nagusi, eta horien inguruan agertzen diren
oinazeak eta sentipenak. Ezaugarri nagusia
metaforak osatzeko modu berezia izango
litzateke ; metaforizazio hori, batik bat emakumearen
irudiari buruzkoa da.
Ipuina. Mundu osoan hedaturiko generoa
da, eta oso antzinatik ezagutzen da.
Kristo baino hamahiru mende lehenagotik
badira ipuinen aztarnak, bai Egipton, bai
Kaldean. Arabiarren kulturako Mila gau eta
bat gehiago bilduma aipatzea aski da ipuinaren
erakarmena eta indarra antzinatik
datorrela ikusteko.
Ipuin kontalari tradizionalak funtzioen
hurrenkera bat (Propp-ek aztertua) du buruan,
eta formula jakin batzuk; kontakizun
bakoitzean ipuina berregin egiten du, narrazioa
eguneratu. Bestalde, zenbait azpigeneroere bereiz daitezke, besteak heste : ipuin
harrigarriena, non sarrerako formula oso
garrantzitsua den, zeren beste denbora imaginario
batera baikaramatza ("behin batez");
elezaharretan, ostera, lekuaren eta denboraren
zehaztapenak garrantzi handia du,
kontakizuna historia barruan kokatu nahi
baita, eta ez denbora imaginario hatean.
Europan ipuinen bildumak oso berandu
egin ziren; bilketa sistematikoari Grimm
anaiek ekin zioten XIX. mendearen hasieran
(Perrault-ena lehenagokoa izanik ere,
XVII. mende amaierakoa, helburu erabat ludikoz
egina zen). Ipuina aisialdiko generoa
da, eta, sarri, zenbait langintza sedentarioren
lagungarri ere bai (batez ere aletze edo
joste lanetan). Ipuin tradizionalak, gainera,
informaziorik ere eskaintzen du : morala,
ideologia, arau sozialak, bizitzari buruzko
filosofia orokorra ; eta, azkenik, helburu miziatikoa
ere aitortu zaio (Bettelheim, Von
Franz, Durand, Vierne), hots, bizitzako gorabeherarik
garrantzitsuenei buruzko informazioa
eskaintzea era sinbolikoan (jaiotza,
amodioa, heriotza, bizirik irautea). Euskal
Herrian, ipuin herrikoien bilketa-lanik handienak
Barandiaranek eta Azkuek egin zituzten
. Geroztik ere egin dira bilketa lanak ;
besteak heste, aipagarriak dira Arratibelek
argitaraturiko ipuin harrigarriak, edo Satrustegik
eginiko bilketak, Labayruko taldearen
lana ahaztu gabe. Bestalde, interesgarria da
A. Lertxundik egin duen tradizioaren irakurketa
literarioa, Peru eta Marixeren zikloarena
adibidez, eta beste hainbat arloetakoa
(ikus Letrak kalekantoitik)
Beste genero batzuk aipatzeko, hor
dauzkagu errefrauak, bizitzari buruzko filosofia
baten adierazle, hor igarkizunak edo
tipitakiak, asmamena eta buru azkartasuna
jorratzeko ; igarkizunaren oinarrian enigma
bat dago, igarri beharreko zerbait, eta esatariak
entzuleari proposatzen dio, erronka
moduan. Oinarrizko irudi edo metafora batizan ohi du igarkizunak, gakoaren metaforizazio
moduak aldatu egiten badira ere.
Euskal giroko heste genero bat bertsolaritza
da. Bertsolariak, formula-almazen bat
erabiltzen du, aurretik bertso asko entzunez
eta hizkuntza barruko esaerez hornitua
; hala ere, beraren helburua ezustekoa
sortzea da, arrazoi bitxiak eskaintzea, kontrarioa
menderatzeko edo entzuleria bereganatzeko
. Xabier Amurizak bertsolaritza kirol
mota bat dela esan du, erritmoarekin eta
errimarekin kantatuz egiten dena. Gugana
iritsi den bertsolaritzak bi bide nagusi landu
ditu : jendaurreko saioa (bat-batekoa) eta
idatzizkoa. Bertso jarriei edo bertsopaperei
dagokienez, heste herrialdeetako itsukantekin
(Colportage deituriko generoarekin)
pareka daitezke. Gehienetan orri solteetan
eman izan dira (unean uneko zenbait
gairi buruz : gerrak, gizarteko gertaerak,
norbaiti buruzkoak, gorazarre eginez edo
gaitzetsiz) nahiz eta gaur egun bide hori
agorturik dagoen. Antonio Zavalak osatu du
bertso-bildumarik aberatsena Auspoa sailean,
eta sail horretan bertan bildu da herri
literaturaren beste zenbait emaitza ere.
Antzerki herrikoiari dagokionez, indar betean
Zuberoan ezagutu dugu batez ere. Eta
antzerki-mota herrikoien artean pastorala
da, ezbairik gahe, ezagunena eta zabalduena
. Herriko plazan egiten da emanaldia, antzez-taula
pilota-lekuko paretari erantsita.
Antzezlariak musika monodiko bat errepikatzen
du, pausoaren erritmoa eramanez : lehen
hemistikioa aurreraka, eta bigarrena
atzeraka. Onak eta gaiztoak bereizten dira,
bai antzez-lekura sartzeko duten ate bereziagatik,
bai jantziengatik, bai ibiltzeko moduagatik
. Beste zenbat antzez-molde herrikoi
ere aipa daiteke, hala nola : maskaradak,
non gorriak eta beltzak bereizten diren, elkarren
lehian, eta pertsonaiak langintza
anitzen ordezkari izan ohi diren ; inauteetako
fartsak, xaribariak, astolasterrak...