Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Iraizketa animalietan
LABURPENA: Iraizketa esaten zaio gaiak barne ingurunetik kanpora igarotzea ahalbidetzen duten prozesu multzoari. Iraizkinak bi eratakoak izan daitezke: katabolismoaren hondakinak, gai elkartu hidrogenodunak bereziki, ala izaki biziak berezkoak ez dituen gaiak. Animalietan, iraizketa bideratzeko sistema bat baino gehiago bereizten dira: badira animalia batzuk gaiak gorputzaren alde batetik bestera igaroaraziz iraizten dituztenak, baina badira, halaber, gorputzeko isurkariak irazteko, erabilgarri gertatzen zaizkien gaiak xurgatzeko eta hondakinak gorputzetik kanpora ateratzeko organo berezituak dituztenak ere. Hondakin gai nitrogenoduna nolakoa den, animalia amoniotelikoak, ureotelikoak eta urikotelikoak bereizten dira.
Sarrera
Animaliek, beren bizi funtzioak bete ahal
izateko, ezinbestekoa dute elikagaiak hartzea
eta gas nahastura (airea) bat arnastea.
Bai elikagaiak eta bai airea gorputzean sartzen
dira, beraz, eta zenbait prozesuren
bidez gorputza osatzen duten zeluletaraino
iristen dira; baina zelula horiek eratzen
dituzten hondakin gaiak organismotik kanpora
egotzi behar izaten dira ondoren. Horri
esaten zaio, hain zuzen, iraiztea (etimologiaz
“kanpora egotzi” esan nahi du); iraiztea litzateke,
beraz, zenbait gai, besteak beste ur
soberakinak, barne ingurunetik kanpora
egoztea. Gai hauek katabolismoaren hondakinak
izan daitezke, ala izaki biziari organismoaz
kanpotik iritsitakoak; ura, ioiak,
CO eta material organikoak eta, bereziki,
2
aminoazidoen eta base nitrogenodunen
katabolismotik eratorritako molekula nitrogenodunak
izaten dira iraizten diren gaiak.
Karbohidratoen katabolismoan, eta gantzenean
azkenik, CO eta H O eratzen direla-
2 2
ko gertatzen da horrela; gai elkartu hauek
oso erraz egozten dira baita berez iraizketa
bide ez diren beste bide batzuetatik ere. Adibidez,
ura gal daiteke arnas eremuetan gertatzen
den lurrinketaren bidez, larruaren
bidez, izerdiaren bidez, hesteen bidez eta
gernu sistemaren bidez (iraizketa). Ez da
nahastu behar, ordea, iraizketa eta gaiak
kanporatzea; izan ere, gorputzak txegosi edo
xurgatu ez dituen gaiak dira kanporatzen
direnak, gorotzarekin batera, eta gai horiek
txegoste hoditik igaro besterik egiten ez
dutela adierazten du.
Goian aipatu diren gaiak iraizteko metodo
desberdinak dituzte animaliek, organo
eta ehun desberdinez baliatzen dira zeregin
hori betetzeko, adibidez guruinak (izerdi
guruinak, gatzarenak), zakatzak, txegoste
urinak, larrua, etab. Hala ere, badira iraizketaren
erantzule diren organo jakin batzuk,
eta hauexek dira, hain zuzen, atal honetan
aztertuko direnak. Iraizte organo hauen helburu
nagusia gai elkartu nitrogenodunak etagorputzari arrotz zaizkion gaiak gorputzetik
at jaurtitzea eta ur galera kontrolatzea da.
Iraizketa biderateko zeregin hau dela eta,
iraitz aparatuek homeostasi zeregina ere
bete behar dute, hau da, gai jakin batzuk
(sodioa, potasioa, kaltzioa, hidrogenoa, fosfato
ioiak eta bikarbonatoa) kontzentrazio
aldagabean mantendu behar dituzte barne
ingurunean, eta gorputzeko isurkari bolumena
ere bere horretan mantendu behar
dute; hau da, osmoerregulazioaren erantzule
dira. Laburbilduz, hiru prozesu fisiologikoz
osatuta dago iraizte prozesua: iraztea,
berriro xurgatzea eta jariatzea. Iraitz organo
batek isurkariak jasotzen ditu odoletik edo
isurkari betegarritik, isurkarien osaera aldarazten
du organismoari baliagarri zaizkion
gaiak xurgatzen baititu haietatik, eta gelditzen
dena organismotik kanpora egozten du.
Esan bezala, iraizte sistemak egozten
dituen iraizkin nagusiak gai nitrogenodunak
dira; baina animaliaren habitat mota
(ura, lurra) eta animalia mota zein diren, era
batekoak ala bestelakoak izango dira iraizketan
eratzen diren katabolito nitrogenodunak.
Hala ere, sarritan gertatu ohi da animalia
jakin batek aldi berean gai elkartu
nitrogenodun bat baino gehiago iraizteko
ahalmena izatea, edo gai bat ala bestea iraiztea,
proteinen edo azido nukleikoen katabolismoaren
jatorria zein den.Katabolito nitrogenodun ohikoenak, animalietan,
amoniakoa, urea eta azido urikoa
edo horien eratorriak dira, baina beste gai
batzuk ere iraizten dituzte, aurrekoak baino
kopuru txikiagoan hala ere: aminoazidoak
(ornogabe batzuek), kreatina (ornodun eta
ornogabe batzuek), guanina, trimetilamina
oxidoa (itsasoko arrainek), etab. Bizitza
zikloa aldi bat baino gehiagoz osatua duten
animaliek bizitzaren aldi bakoitzean era
jakin bateko gaiak iraiz ditzateke. Horren
adibide klasikotzat hartuak dira anfibio batzuk:
uretan bizi dira larba egoeran eta lehorrean
helduak direnean, eta horrela, amoniakoa
iraizten dute hasieran eta urea
heldutasuna iritsiz gero.
331Zein gai iraizten den, ondoko sailkapen
hau egiten da animalietan:
Amoniakoa - animalia amoniotelikoak: oso
gai pozoitsua da animalientzat eta erraz
disolbatzen da uretan eta erraz barreiatzen
ur disoluzio batean edo mintzetan zehar.
Tasun horiei esker nitrogenoaren metabolismoaren
azken buruko gai primario gisa
iraizten denean ur kopuru handiekin batera
iraizten da, alegia baliabide hidrikoari dagokionez
mugarik ez duten uretako animalietan,
animalia horiek ornogabeak izan (arrain
osteiktioak edo hezurrik gabekoak), anfibioak
izan, larba egoeran.
Urea - animalia ureotelikoak: amoniakoarekin
alderatuz, urea ez da hura bezain gai
pozoitsua, hura baino are errazago disolbatzen
da eta ez da hain erraz barreiatzen.
Lehorrean bizi diren animaliak dira era
honetakoak (ugaztunak, anfibioak), nahiz
eta ur ingurunearekin harreman estua izan
(anfibioek, esaterako) edo ingurune horretan
igaro enbrioi aldia. Elasmobrankioak
(marrazoak, arraiak) dira talde honetakoak,
eta beren ezaugarri nagusiak dira odolean
urea kontentrazio handia (uremia), osmoerregulazioarekin
zerikusia duena, eta trimetilamina
oxido kopuru handia izatea. Lozorro
aldiak bizi izaten dituzten animalia
birikadunak ere urotelikoak dira aldi horretan,
eta amoniotelikoak aktibo diren aldian.
Azido urikoa - animalia urikotelikoak:
azido urikoa ez da ia pozoitsua, eta ez da
erraz disolbatzen; hori dela eta, lehorreko
animalietan agertu ohi da katabolito hau,
adibidez intsektuetan, narrastietan, hegaztietan,
gasteropodo batzuetan, etab. Animalia
hauek bizitzan aldiren bat igarotzen
dute urarekin inolako harremanik ez dutela.
Gai gotor gisa iraitz daitekeen nitrogenoaren
iraizkin bakarretakoa da azido urikoa,
eta horri esker ez da ur galerarik gertatzen
gai hori iraiztean; hauxe da basamortuetako
animaliek baliatzen duten iraizketa sistema.
Animalia batzuek gai hauetako batzuk
aldi berean iraizteko ahalmena dute.
Animalien iraitz organoak
Ornogabe batzuek (belakiak, knidarioak,
deuterostomoak) ez dute iraitz organo bereziturik
eta beren hondakinak gorputzean
zehar iraizteko gaitasuna dute, zelula barneko
isurkaritik kanpoaldera barreiatuz hondakin
gaiak. Hala ere, oro har, animalia
gehienek dute iraizte sistema bereziren bat,
hodi txiki bakar batez osaturiko sistema,
besterik ez bada. Hodiak bakarka, binaka
edo giltzurrin izeneko organo berezituetan
bilduta ager daitezke. Hiru metodoren bidez
biltzen dituzte iraizkinak: presio hidrostatikoa
eta osmotikoa aldaraziz gertatzen diren
iraizketen bidez, zelula ziliodunek sorturiko
jariakariak gorputzetik inbutu ziliodun irekietara mugiaraziz, edo garraio zelular aktiboa
bideratuz hodietako jariakarietatik
tubuluen zuloaren barnera.
Ornogabeen iraitz organo nagusiak hauek
dira:
Nefridioak edo hodi nefridialak: Umekian
era zentripetoan osatzen dira, hau da, gorputzaren
barnealdera begira. Ornogabeetan
sarritan agertzen den iraitz organoa da nefridioa,
eta bilketa sistema bat du oro har zilioez
eta hodi bakan zein adarkatuez osatua;
hodi horiek gorputzaren kanporaino irisen
dira poro nefridialen edo nefridioporoen
bidez. Nefridioak banako bereizi gisa ager
daitezke (platelmintoetan), edo gorputzeko
segmentu bakoitzeko hodi bikoteez osaturiko
sailetan (anelidoetan), edo hodi pare
bakun gisa (oskoldunetan, soinberetan).
Sekula ez dute bat egiten eta giltzurrinaren
tankerako organo bat osatzen. Antolamendu
era bat baino gehiago dagoen arren, bilketa
inbutu bat izan ohi dute isurkaria jaso
eta hodira bultzatzen duena; berriro gorputzera
itzultzen diren gaiak xurgatzen dituzte,
eta soberakinak kanpoaldera egozten dituzte
(gernua).
Bi mota nagusi daude:
Pronefridioak; tubuluez osaturiko sistema
itxia da, barnealdetik itsua, azken buruko
egituratzat (inbutu biltzaileak) zelula flamigeroak
dituena –hau da, tubuluen azken
adarrak beren baitan hartzen dituzten zelula
barne hutsak– platelmintoetan eta Nemertinoetan,
erraboil ziliodunak errotiferoetan,
eta solenozitoak poliketoetan. Erraboil ziliodunak
katilu ziliodunen moduko egiturak
dira, eta horiek dira jariakariak tubuluan
zehar bultzatzen dituztenak; solenozitoa
erraboila ziliodun mota bat da.Hodi iraizle adakartuek kanpoaldearekin
harremanetan jartzen dituzte protonefridioak;
zelula flamigeroak gorputzeko zelulak
inguratzen dituen isurkari batean daude
murgilduta, eta horrela hondakin gaiak
haietan zehar barreiatzen dira iraitz hodietara
(1. irudia).
Metanefridioak: lehorreko zizareetan
agertzen dira (oligoketoak), gorputzeko segmentu
bakoitzean agertzen diren nefridio
organoak dira. Protonefridioekin gertatzen
ez den bezala, bi aldeetatik irekiak dira
tubuluak. Barnealdeko muturra inbutu
zilioduna da, zeloman (goi mailako animalien,
platelmitoen eta zizare zilindriko segmentu
gabeen gorputzeko barrunbea,
mesodermoz estalia) amaitzen den nefridiostoma
edo nefrostoma deitua, eta hango isurkaria
metanefridiora igarotzen da; isurkariak
tubuluan aurrera egin ahala, haren osaera
aldatu egiten da, ura eta zenbait gai berriro
xurgatu eta zelomaren bidez odolera iristen
baita. Hodi bakoitza kapilarrez osatutako
sare batek inguratzen du.
Zelomoduktua: Enbrioiaren bilakaeran
zehar eratzen dira, era zentrifugoan, hau da,
gorputzaren barnealdetik kanpoaldera, eta
beraz, nefridioenen osaera desberdina dute.
Tubulu moduko iraitz egiturak dira, ziliodunak
batzuetan, eta artropodoetan, soinberetan
eta onikoforoetan agertzen dira;
zelomatik kanpoalderako tartea betetzen
dute, eta animalia zelomadun askotan,
ornodunetan adibidez, zelomoduktuek eratzen
dituzte giltzurrin organoak.Mailpighiren hodiak: Intsektuen iraitz
aparatua da Malpighiren hodiez osatua; intsektu
motaren arabera hodi kopuru jakin
bat izaten dute, mota batzuek ehundaka
hodi. Nefridioez edo zelomoduktuez bestelako
eraketa eta bilakaera izaten dute.
Mutur itsuak dituzte, eta hemozelearen
barnean (zelomaren atal baten ordezko odol
sistemaren luzakina) daude, odolez inguraturik;
haien zelulei esker odoleko hondakinak
hodiaren barrunbera igarotzen dira;
hodiaren uhin moduko mugimenduen
bidez iristen dira hondakinak txegoste
barrunbera (eta ez kanpoaldera zuzenean,
lehen ikusi den kasuetan ez bezala), txegoste
aparatuko erdiko hestearen eta atzekoaren
bitarteko atalera. Gune horretan xurgatzen
da uraren parte bat, eta beste parte bat
hodian, beraz oso iraizte lehorra da, azido
uriko erakoa.
Ornodunen iraitz aparatua (3. irudia)
Ornodunen iraitz organo nagusiak giltzurrinak
dira. Hiru eratako giltzurrinak bereizten
dira: pronefros, mesonefros eta metanefros,
beren egituraren arabera eta zirkulazio sistemarekin
eta zelomarekin duten harremanaren
arabera. Ornodunen enbrioiek, arrainek
eta anfibio helduek segmentukako giltzurrinak
dituzte (pronefros eta mesonefros), ez
ordea narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek.Pronefrosa, enbrioietan agertu ohi dena,
tubulu batez osatua dago, eta tubulu horretara
nefrostoma batzuk iristen dira, odol
kapilar sail batez inguratuak (glomerulua);
hartan zehar irazten diren gaiak glomeruluen
eta nefrostomen arteko zelomatik
datoz.
Arrainen eta anfibioen mesonefrosak giltzurrin
tubuluaren muturrak inguratzen
duen glomeruluan Browmann kapsula bat
du, eta irazketa zuzenean gertatzen da; nefrostoma
atrofiatuta dago.
Narrastien, hegaztien eta ugaztunen metanefrosa,
pronefrosaren eta mesonefrosaren
aldean, laburragoa da; ugaztunena biribildua
eta gainerakoena baino konplexuagoa
da. Ez dute nefrostomarik. Giltzurrin tubuluak
hodi biltzaileetan amaitzen dira eta
hauek ureterrean. Ez dago segmentutan banatua,
eta irazketa banakoak –nefronak– pilatuta
daude, gizakiaren giltzurrinaren tankerako
egitura eratzen dutela (gizakien giltzurrina
beste atal batean aztertuko da sakonago).
Giltzurrin mota guztiek dute hodi biltzaile
arrunt edo ureter bat, hondakin gaiak kanpora
egozteko; hegaztietan, anfibioetan eta
narrasietan ureterrak kloakan amaitzen dira
eta ugaztunetan gernu maskurian; maskuriak
uretraren bidez igortzen du bere edukina
kanpora. Gernua isurkaria da beti, salbu eta
hegazti eta narrastietan, horietan erdigotorra
baita.