Departamento de Cultura y Política Lingüística

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Zelula prokariotoa: egitura

1. Irudia: A-C) Organismo prokarioto mota desberdinen egitura. DNA ingurutzen duen mintzarik ez dagoela gunean ikus daiteke. B-n fotosintesia gertatzen den tilakoidea azaltzen da, eta C-n zelula paretarik ez dagoela ikus daiteke.<br><br>Horregatik, zenbait egileren ustez mikroplasmak monera erreinuaren azpimultzoa dira.<br><br>

LABURPENA: Zelula prokariotoak oso sinpleak dira egituraz. DNA eta zelularen gainerako partea bereizten dituen mintzarik ez izatea da zelula prokariotoen ezaugarri nagusia. Monera erreinukoak dira, eta ez dituzte zelula eukariotoetan ohikoak diren zitoplasma organuluak.

 

Sarrera

Zelula prokariotoek ezaugarri berezi bat dute: ez dute DNA eta zelularen gainerako zatia bereizten duen zelula mintzarik, ezta mintzez inguratutako beste organulurik ere (1. irudia). Zelula prokariotoek ez dituzte eukariotoek dituzten organuluak, hala nola Golgiren aparatua, mitokondriak, kloroplastoak, erretikulu endoplasmikoa, gunea eta zentrioloak. Horregatik, eukariotoak baino txikiagoak dira neurriz, eta haiek baino bakunagoak egituraz. Dena dela, egitura soila badute ere, kimika osagaiei dagokienez, era askotakoak izan daitezke.Zelula prokariotoak Monera erreinuko izakietan eta bakterioetan izaten dira; azken horien barruan alga urdinak, zianofizeoak edo zianobakterioak sartzen dira.

 

Neurria eta forma

Zelula prokariotoak, oro har, oso txikiak dira neurriz, mikra baten zatikitik hasi eta hiru mikra artekoak. Zelulak, askotan, kolonietan elkartzen dira; handiagoak izaten dira halakoetan. Zianofizeoek, esaterako, globulu koloniak edo harizpi luzeak osatzen dituzte, hamarreko mikratara iristen direnak. Kolonia eta harizpi horiek zelulaz kanpoko materialaz lotutako zelulek osatzen dituzte.

Bakterioetan, zelula banakoak elkartuta sortzen dira koloniak (bazilo, koko, eta abarren kateak); zianobakterioek, ordea, bestelako egitura izaten du: harizpiek egitura zelulanitz bakarra osatzen dute, eta zelularen zabalera osoa egoten da beste zelulari lotuta.

Bakterio motak (baziloak, kokoak, espiriloak, espiroketak eta bibrioak) beste atal batean aztertuko dira.Zelula prokariotoen kanpoaldeko geruzak (2. Irudia) Zelula prokariotoek hiru geruza izan ditzakete inguruan, egituraz, osaera kimikoaz eta funtzioaz elkarren oso desberdinak. Kanpotik barrura hauek dira geruza horiek: muki geruza edo kapsula, zelularen pareta eta zelula mintza. Muki geruza, kapsula edo pareta (mikoplasmak, 1. irudia) ez dira ezinbestekoak zelularentzat.

 

Muki mintza eta kapsula ( 1. eta 2. irudiak )

Ez dira ezinbesteko egiturak. Zenbait bakteriok ez dituzte estalki hauek, eta beste bakterio batzuek galdu egiten dituzte beren fisiologian aldaketarik eragin gabe. Geruza hauen osaera kimikoa oso aldakorra da, baita mota bereko animalietan ere (1. taula); tamaina handiko polisakaridoek, polipeptidoek edo polisakarido konplexuek eta proteinek osatzen dituzte. 100-400 Å bitarte izan daitezke lodi; gelatinatsuak izaten dira.

Jariatzen den gaia trinkoa bada, kapsula esaten zaio, eta biguna bada, geruza lauso baten antzekoa, muki geruza.

Mikroorganismoa hazitegi berezi batean hazten denean, kapsulak sortzen dira; antigorputzei, bakteriofagoei eta zelula fagozitikoei aurre egiteko zeregina izaten dute batzuetan, eta zenbait gainaldetara eranstekoa bestetan; bakterio talde patogeno ia guztiek izaten dituzte kapsulak; lagungarriak izaten dira koloniak osatzeko. Funtzio erregulatzaileak betetzen dituzte uraren, ioien eta elikagaien trukean.

 

Zelula pareta ( 1-3 Irudiak ; 1. Taula )

50-800 Å bitarteko lodiera izan dezake.

Zelulari trinkotasuna eta forma ematen dio; osaera kimiko berezia du, edozein zelula eukariotoren bestelakoa.

Mureina geruza batek osatzen du zelula pareta; mureina peptidoglukano gai elkartua da, errepikatzen diren banakoez osatutako sare batek eratua. Errepikatzen diren banako horiek azukrearen bi eratorri dira: N-azetilglucosamina (NAG) eta azido N-azetilmuramiko (NAM). NAM-ek lau aminoazidoren kateak dituzte erantsita: L-alanina, D-isoglutamiko, L-lisina (edo azido diaminopimeliko DAP) eta D-alanina (3. Irudia, B).

Egitura mota hori zelula prokariotoetan agertzen da bakarrik, eta prokarioto mota guztietan gainera. N-azetilmuramiko azidoaeta DAP-a ez dira inoiz zelula eukariotoetan izaten, nahiz eta azken hori prokariotoetan ere ez den beti agertzen.

Bakterioak bi multzo handitan sailkatzen dira, Christian Gramek asmatu zuen prozedura batean oinarrituta (Gram metodoa).

Metodo horren bidez bakterioak gentziana moreaz tindatzen dira, eta horri esker ikusten dira bakterioen paretaren osaera eta egitura desberdintasunak (3 A irudia). Koloregaia hartzen eta gordetzen duten bakterioak Gram positibokoak dira, eta hartzen ez dutenak Gram negatibokoak. Gram positibokoen zelula paretak oso lodiak dira, eta mureina geruza bat besterik ez dute; geruza horri proteinak, polisakaridoak eta azido teikoikoak lotzen zaizkio. Gram negatibokoen pareta, berriz, geruza batez baino gehiagoz osatuta dago, eta Gram positibokoen pareta baino konplexuagoa da: mureinazko geruza fin bat oinarrian, eta, horren gainean, geruza bikoitza lipidoez (proteina ugari dituena) eta glukolipidoez osatua. Azken geruza horri kanpoko mintz esaten zaio.

Pareta ez da erdi-irazkorra izaten, eta ez du erregulatzen zelularen barrualderako edo zelulatik kanpoalderako gaien garraioa. Berezeregin nagusia zelula kalte mekanikoetatik babestea da, eta batez ere, mintzaren haustura osmotikoa galaraztea; dena dela, zulo ugari ditu, eta horietatik barrena ura eta gai elkartu kimikoak sar daitezke. Oztopo egiten die molekula handiei eta birus antzeko zatikiei.

 

Plasma mintza edo zelula mintza (1-2 irudia)

Zelula inguratzen duen estalki fina da, 75- 80 Å bitarteko lodiera duen mintz batez osatua.

Mintz honek zelularen barrualdea eta kanpoaldea bereizten ditu; mikroskopio 186elektronikoaren bidez bi lerro fin ikusten dira, tartean eremu argiago bat dutela; tarte argi horri mintz bateragarria edo oinarrizko mintza esaten zaio.

Gaur egun onartzen den mintz eredua mosaiko jariakariarena da (2 B irudia). Lipido geruza bikoitz batek osatzen du mintza, eta geruza horri proteinaren globulu molekulak eransten zaizkio. Lipidoak dira mintzaren oinarrizko egiturak.

Lipido molekulak luzaxkak dira eta anfipatikoak, hau da, hidrofiloa dute molekularen zati bat (ura erraztasunez zurgatzen duena) eta hidrofoboa bestea. Talde hidrofoboak alde batera eta talde hidrofiloak beste aldera elkartzen direnean osatzen dira molekula horiek; horregatik, bi geruzek osatzen dute mintz bat.

Mintzeko proteina nagusiak hidrofoboak dira; matriz lipidikoan elkartzen dira eta hark zurgatzen ditu. Hidrogeno loturek eta hidrofobo loturek orekatzen dute egitura.

Lipido geruza bikoitza matriz jariakaria da, eta bertan, “izozmendia bailiran, lipidozko itsasoan” mugitzen dira proteinak.

Mintza erdi irazkorra da, hau da, zenbait gairi uzten die zelularen barrualdera sartzeneta beste batzuei, berriz, ez; era berean, irteten uzten die gai metobolikoei, eta barrualdean gordetzen ditu zelularen funtzioa mantzentzeko beharrezkoak diren molekulak.

Lipidoak geruza irazkor gisa aritzen dira ioiei eta molekula polarrei buruz, eta mintzeko proteinek, berriz, funtzio bereziak betetzen dituzte, kimika garraioa esaterako.

Zelula prokarioto gehienek barruko mintzak dituzte; batzuetan, zelula mintzak sargune bat eratzen du, baina beste batzuetan egitura konplexuagoa izaten du; egitura horietan mesosomak eta mintz fotosintetikoak daude.

 

Mesosomak ( 1 A eta 4 Irudia )

Mesosomak plasma mintzaren sarguneak dira, formaz askotarikoak eta egituraz konrakoplexuak. Bertan daude fotosintesirako, arnasketarako, DNA-ren bikoizketarako beharrezkoak diren entzimak; horrez gainera, DNA-ren finkatze gune ere badira.

Mesosomak Gram positiboko bakterioetan izaten dira batez ere, nahiz eta zenbait bakterio Gram negatibokoek antzeko tolesdurak dituzten. Bakterio mota askotan ez dago mesosomarik; beraz, mesosomak ez dira bakterio zelularen egitura osagai unibertsala.

 

Organulu fotosintetikoak ( 1 B Irudia )

Zenbait bakterio mota -zianobakterioak, bakterio berdeak eta purpura antzeko bakterioak- fotosintesia egiteko gauza dira; bakterio horiek, beraz, funtzio hori betetzen duten egiturak eta hainbat pigmentu fotosintetiko dituzte.

Bakterio fotosintetiko berdeek zisku biribilak dituzte (klorosomak) mintz plasmatikoari itsatsita; zisku horietan, bakterioklofilak eta aparatu fotosintetikoaren beste osagai batzuk izaten dira.

Purpura antzeko bakterio fotosintetikoen barruko mintz sistemak zelularen zati handi bat hartzen du, eta plasma mintzarekin lotuta egoten da. Mintz egitura hori, batzuetan, xafla lau multzo batek osatzen du, eta besteetan berriz, hodi biribileko sistema batek; sistema horretan egoten dira pigmentuak.

Zianobakterioek mintzezko zaku zitoplasmatikoak dituzte, tilakoide esaten zaienak (1 B irudia); mintz horietan daude fotosintesibeharrezkoak diren klorofila eta entzimak.

Zakuak poltsa lauen itxura dute, eta elkarren paralelo egoten dira. Zakuak zelularen inguruan daudenean, mintz plasmatikoarekin bat egin dezakete. Tilakoideen sistema konplexua izaten da, eta hainbat geruza izaten ditu; mota batzuetan xaflak era erregularrean egoten dira, zirkulu kontzentrikoak osatzen dituztela.

Xaflatxoen artean 400 Å-ko diametroa duten bikorrak ageri dira (zianosomak), eta horietako batzuk xaflaren kanpoaldeko azalari lotuta egoten dira. Bikor horietan klorofila a eta pigmentu lagungarri batzuk, biliproteina eta fikobilina besteak beste, besterik ez da izaten.

 

Erribosomak ( 1 eta 5 Irudiak )

Erribosomak (1 eta 5 Irudiak) 100-250 Å bitarteko diametroa duten zatiki biribilak dira, zitoplasman aske egoten dira, eta %60-a azido erribonukleikoaz(RNA) eta proteinaz daude osatuak. Askotan, bata besteari itsatsita egoten dira, polierribosomak eratzen dituztela. Erribosomak RNA mezulariaren bidez elkartzen dira polierribosoman; elkartze gune horretan gertatzen da proteinen sintesia.

Zelula prokariotoetako erribosomak eukariotoetakoak baino txikiagoak eta arinagoak izaten dira. Zentrifugazioan, 70Seko lastertasunean osatzen dituzte sedimentuak (S=Svedberg banakoa). Bi azpibanako desberdinek osatzen dute erribosoma, sedimentatzeko lastertasunagatik bereizten direnak: 30S txikiena eta 50S handiena. 30S azpibanakoak 900.000ko molekula pisua du, eta 600.000-ko molekula pisua duen 16S RNA-z eta 20 proteinaz osatuta dago; 50S azpibanakoaren molekula pisua 1.600.000-koa da, bi RNA molekula ditu (23S eta 5S) eta 50 proteina.

 

DNA: gunearen ingurua

(1. Irudia) Zelula prokariotoek, eukariotoek ez bezala, ez dute benetako gunerik; horren ordez, 187DNA-ri dagokion zuntzezko materiala dute nukleoide izeneko gunean.

Molekula biribil bakar batek osatzen du DNA: bi katekoa da, eta mesosomekin lotuta egoten da. Bakterioaren tamainarekin konparatuz gero, oso luzea da DNA katea; Escherichia coli bakterioak esaterako, 2—ko luzera du eta DNA-ak, berriz, 1.400 ; beraz, - oso tolestua beharko du molekulak. Alde handia dago, ordea, luzeraren eta lodieraren artean, esaterako Escherichia coli bakterioa 25 Å da lodi.

Zelularen zatiketan, hedaturik gelditzen da DNA, ez da ez laburtzen ez kiribiltzen; hori bera gertatzen zaie zelula eukariotoetako kromosomei mitosia bitartean. Zenbait bakteriok material genetiko gehigarria izaten dute DNA molekula txikietan. Molekula horiei plasmido esaten zaie; kromosomaz kanpora ugaltzeko ahalmena dute.

Flageloak (6. Irudia) Bakterio asko eta asko mugikorrak dira, eta ahalmen hori, oro har, flageloei zor diote.

Flageloak bakterioa bera baino luzeagoak izaten dira, eta 120-350 Å bitarteko lodiera izaten dute. Zenbait flagelok azala dute kanpoaldean, 75 Å-koa gutxi gorabehera (Vibrio, Campylobacter). Helize formakoak izaten dira, eta kurbatik kurbara luzera konstantea izaten dute; uhin luzera esaten zaio luzera horri. Flagelo mota bakoitzak bere uhin luzera du. Flageloaren egitura uniformea ukondo bihurtzen da zelulari lotzen zaion gunetik hurbil; ondoren, beste forma batzuk hartzen ditu (6. irudia).

Flagelo kopuruaren eta horien kokaeraren arabera, bakterio mota hauek bereizten dira (6 A irudia): — Monotrikoak: flagelo bakarrekoak — Lofotrikoak: motots antzeko flagelo bilduma zelularen polo batean — Anfitrikoak: flagelo multzoak zelularen bi poloetan — Peritrikoak: flageloak zelularen leku askotatik irteten direla Flageloak flagelina izeneko proteinaren azpibanakoez daude osatuak (30.000- 40.000 bitartekoa da flagelinaren molekula pisua). Flagelinaren molekulak –zelulan osatuak–, flageloaren barrualdeko tartetik gora egin eta muturreraino iristen dira; beraz, flageloak muturretik hasten dira hazten.

Flageloek mugitzeko ahalmena ematen diote zelulari; zelularen luzera bider 2.000 orduko lastertasuna har dezakete (6 D-E irudia).

Beraz, gorputzaren tamaina kontuan hartuta, zelularen lastertasuna goi mailako animaliena baino handiago izaten da. Flageloen errotazio mugimendua egituraren oinarrian sortzen da, eta, hortaz, oinarriko gorpuzkiak zerikusi zuzena du errotazioan, mugimendu horrek mugiarazten baitu zelula.

Flageloak ez dira zein bere aldetik mugitzen, elkartuta baizik. Peritrikoak esaterako, isats moduko bat osatzen dutela elkartzen dira.

 

Flageloak ( 6. Irudia )

Bakterio asko eta asko mugikorrak dira, eta ahalmen hori, oro har, flageloei zor diote.

Flageloak bakterioa bera baino luzeagoak izaten dira, eta 120-350 Å bitarteko lodiera izaten dute. Zenbait flagelok azala dute kanpoaldean, 75 Å-koa gutxi gorabehera (Vibrio, Campylobacter). Helize formakoak izaten dira, eta kurbatik kurbara luzera konstantea izaten dute; uhin luzera esaten zaio luzera horri. Flagelo mota bakoitzak bere uhin luzera du. Flageloaren egitura uniformea ukondo bihurtzen da zelulari lotzen zaion gunetik hurbil; ondoren, beste forma batzuk hartzen ditu (6. irudia).

Flagelo kopuruaren eta horien kokaeraren arabera, bakterio mota hauek bereizten dira (6 A irudia): — Monotrikoak: flagelo bakarrekoak — Lofotrikoak: motots antzeko flagelo bilduma zelularen polo batean — Anfitrikoak: flagelo multzoak zelularen bi poloetan — Peritrikoak: flageloak zelularen leku askotatik irteten direla Flageloak flagelina izeneko proteinaren azpibanakoez daude osatuak (30.000- 40.000 bitartekoa da flagelinaren molekula pisua). Flagelinaren molekulak –zelulan osatuak–, flageloaren barrualdeko tartetik gora egin eta muturreraino iristen dira; beraz, flageloak muturretik hasten dira hazten.

Flageloek mugitzeko ahalmena ematen diote zelulari; zelularen luzera bider 2.000 orduko lastertasuna har dezakete (6 D-E irudia).

Beraz, gorputzaren tamaina kontuan hartuta, zelularen lastertasuna goi mailako animaliena baino handiago izaten da. Flageloen errotazio mugimendua egituraren oinarrian sortzen da, eta, hortaz, oinarriko gorpuzkiak zerikusi zuzena du errotazioan, mugimendu horrek mugiarazten baitu zelula.

Flageloak ez dira zein bere aldetik mugitzen, elkartuta baizik. Peritrikoak esaterako, isats moduko bat osatzen dutela elkartzen dira.Zenbait zelula prokariotok (bakterio harizpidunak, zianobakterioak) mugitzeko gauza dira, horretarako organulu berezirik ez badute ere (mugimendu labainkorra); mugimendu hori zelulek gainalde bat ukitzen dutenean gertatzen da soilik.

Bakterio mugikor gehienek aldatu egiten dute inguruko kitzikadura fisikoei edo kimikoei erantzuteko mugimendua. Mugimendu taxiko edo taktiko esaten zaie mugimendu berri horiei; argiari emandako erantzuna, esaterako, fototaxia izango litzateke, eta gai kimikoei emandakoa, berriz, kimiotaxia.

 

Ardatz harizpiak

Espiroketak bakterio multzoak dira, morfologia eta mugitzeko era berezia dutenak: 2-100 ardatz harizpi dituzte; zelularen muturretan finkatuta egoten dira; zelularen luzeraren bi heren hartzen dituzte; zelularen inguruan kiribiltzen dira. Harizpi horiek, egituraz eta osaera kimikoz, bakterioetako flagelo zorrodunen antzekoak dira, eta horien antzera zelularen mugikortasunean parte hartzen dute hauek ere.

 

Ileak ( 1 A , 6 C Irudiak )

Monera mota guztiek ez dituzte ileak izaten, baina enterikoen multzoko bakterioek, esaterako, ugari izaten dituzte (enterobakterioak).

Ileak egituraz flageloen oso antzekoak dira, nahiz eta ileen futzioek ez duten zerikusirik mugimenduarekin. Flageloak baino ugariagoak dira; tamainaz, ordea, haiek baino txikiagoak dira. Bestalde, organismo bakar batean ile mota bat baino gehiago egon daiteke; zelula mota batean, mota bereko ileen kopurua asko aldatzen da, ile batetik ehundaka izateraino.

Ileak barren-hutsak dira, laburrak, hodi itxurakoak eta 30-300 Å bitarteko lodiera izaten dute. Bakterio Gram negatibokoetako paretan finkatuta egoten dira; bakterio Gram positibokoetan ez da ilerik. Pilus edo fimbria ere esaten zaie; proteina molekulez osatuta daude. I motako ileek proteina azpibanako berdinak dituzte (“pilina”), 17.000ko molekula pisua dutenak.

Ile batzuek zenbait gainaldetan itsasteko gaitasuna dute, eta horregatik uste da kanpoaldearekin molekula trukea egiteko funtzioa dutela; beste ile mota batzuek, sexu ileek (F ileek) esaterako, bakterioaren konjugazioan (informazio genetikoaren trukean) parte hartzen dute, eta zenbait bakteriofagoren gune hartzaile izan daitezke. Sexu ilearen diametroa DNA molekula bat alderik alde pasatzeko adinakoa da. Egiturari dagokionez, zenbait birusen isatsaren antzekoak dira (birus mota horien isatsaren bidez bizkarroi diren zelularen barrura igarotzen da DNA). Sexu ileak F sexu faktorea duten zeluletan izan ohi dira, eta horien egitura F gen batek mugatzen du.

Txertaketak eta erreserba gaiak (1 A-B Irudia) Organismo motaren arabera, desberdinak izaten dira zitoplasman han-hemen dauden granuluak eta txertaketak, nahiz eta antzeko zeregina duten: energia gordetzea, hain zuzen ere. Txertaketa horiek ez ditu mintz batek bakartzen, eta zenbait gairen metatzeak dira: glukosa polisakaridoa (almidoia, glukogenoa), triazilglizeridoa, azido betahidroxibutirikoa (hau da arruntenetakoa, eta prokariotoetan izaten da soilik), fosfato inorganikoak (polifosfato edo sufre eran).

Prokariotoek ez dituzte gantz neutroak metatzen erreserba material gisa; horregatik, azido beta-hidroxibutirikoa erreserba gantzen baliokide da zelula prokariotoetan, baina ez da lipidoa.

Oro har, mota edo talde bakoitzak erreserba material mota bat besterik ez du osatzen, purpura antzeko bakterioak izan ezik.

Enterobakterioek, adibidez, glukogenoa edo almidoia sintetizatzen dituzte soilik, eta zenbait mota bitxik ez du inolako erreserbarik.

Polifosfatoetan oinarrizko koloregai askorekin tindatzen dira granuluak; toluidinaren kolore urdina, esate baterako, more-gorrix- 188

 

Txertaketak eta erreserba gaiak.

( 1 A-B Irudia )

Organismo motaren arabera, desberdinak izaten dira zitoplasman han-hemen dauden granuluak eta txertaketak, nahiz eta antzeko zeregina duten: energia gordetzea, hain zuzen ere. Txertaketa horiek ez ditu mintz batek bakartzen, eta zenbait gairen metatzeak dira: glukosa polisakaridoa (almidoia, glukogenoa), triazilglizeridoa, azido betahidroxibutirikoa (hau da arruntenetakoa, eta prokariotoetan izaten da soilik), fosfato inorganikoak (polifosfato edo sufre eran).

Prokariotoek ez dituzte gantz neutroak metatzen erreserba material gisa; horregatik, azido beta-hidroxibutirikoa erreserba gantzen baliokide da zelula prokariotoetan, baina ez da lipidoa.

Oro har, mota edo talde bakoitzak erreserba material mota bat besterik ez du osatzen, purpura antzeko bakterioak izan ezik.

Enterobakterioek, adibidez, glukogenoa edo almidoia sintetizatzen dituzte soilik, eta zenbait mota bitxik ez du inolako erreserbarik.

Polifosfatoetan oinarrizko koloregai askorekin tindatzen dira granuluak; toluidinaren kolore urdina, esate baterako, more-gorrix- 188ka bihurtzen da polifosfatoekin nahastean.

Gertaera horri metakromatismo esaten zaio, eta modu horretan tindatzen diren granuluei berriz, granulu metakromatikoak edo bolutina granuluak.

Sufrearen metatzea sufrearen bakterioek egiten dute (sulfobakterioek); bakterio horiek gauza dira gai horren oxidatzetik energia lortzeko. Ez dira, ordea, bakarrak, sufrea metatzen baitute beste bakterio batzuek ere. Metatze hori igarokorra da, eta inguruak sulfuroa duenean gertatzen da; inguruko sulfuro guztia erabili denean, gordeta dagoen sufrea oxidatu eta sulfuro bihurtzen da.

 

Gas bakuolak

Uretako hainbat motak gasez betetako bakuolak dituzte; bakuola horiek igeri egoteko eta inguru argitsuetan irauteko ahalmena ematen diote bakterioari. Itsas zabaleko zianobakterioetan izaten dira batez ere, nahiz eta beste taldeetan ere badauden, hala nola organismo prokarioto fotosintetikoetan, eta zenbait bakterio ez fotosintetikotan.

Organulu elkartuak dira, gasezko zisku multzo batez osatuak, biribilak eta kono formako burudunak; oso lasterrak izaten dira, eta oso era erregularrean egoten dira kokatuak.

Zelula mota berean ez da beti kopuru bera izaten.

Bakuolak biltzen dituen mintzaren jatorria berezia da: proteinazko azpiunitateez osatuta dago, eta ez du lipidorik. Mintz hori irazgaitza da urarekiko eta solutuekiko, baina irazkorra gasekiko; 50 Å-ko geruza bat besterik ez du mintzak.

 

Heterozistoak

Zelula biribilak dira, barrua ia erabat hutsa dute, eta zianobakterioaren harian edo hariaren muturretan sakabanuturik daude.

Nitrogenoaren finkatzaile diren zianobakterio guztiek osatzen dituzte heterozistoak.

Heterozistoak eta zelula begetatiboak lotuta daudenean, gaiak trukatzen dizkiote elkarri.