Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Zelula prokariotoa: egitura
LABURPENA: Zelula prokariotoak oso sinpleak dira egituraz. DNA eta zelularen gainerako partea bereizten dituen mintzarik ez izatea da zelula prokariotoen ezaugarri nagusia. Monera erreinukoak dira, eta ez dituzte zelula eukariotoetan ohikoak diren zitoplasma organuluak.
Sarrera
Zelula prokariotoek ezaugarri berezi bat dute: ez dute DNA eta zelularen gainerako zatia bereizten duen zelula mintzarik, ezta mintzez inguratutako beste organulurik ere (1. irudia). Zelula prokariotoek ez dituzte eukariotoek dituzten organuluak, hala nola Golgiren aparatua, mitokondriak, kloroplastoak, erretikulu endoplasmikoa, gunea eta zentrioloak. Horregatik, eukariotoak baino txikiagoak dira neurriz, eta haiek baino bakunagoak egituraz. Dena dela, egitura soila badute ere, kimika osagaiei dagokienez, era askotakoak izan daitezke.Zelula prokariotoak Monera erreinuko izakietan eta bakterioetan izaten dira; azken horien barruan alga urdinak, zianofizeoak edo zianobakterioak sartzen dira.
Neurria eta forma
Zelula prokariotoak, oro har, oso txikiak
dira neurriz, mikra baten zatikitik hasi eta
hiru mikra artekoak. Zelulak, askotan,
kolonietan elkartzen dira; handiagoak izaten
dira halakoetan. Zianofizeoek, esaterako,
globulu koloniak edo harizpi luzeak
osatzen dituzte, hamarreko mikratara iristen direnak. Kolonia eta harizpi horiek
zelulaz kanpoko materialaz lotutako zelulek
osatzen dituzte.
Bakterioetan, zelula banakoak elkartuta
sortzen dira koloniak (bazilo, koko, eta abarren
kateak); zianobakterioek, ordea, bestelako
egitura izaten du: harizpiek egitura
zelulanitz bakarra osatzen dute, eta zelularen
zabalera osoa egoten da beste zelulari
lotuta.
Bakterio motak (baziloak, kokoak, espiriloak,
espiroketak eta bibrioak) beste atal
batean aztertuko dira.Zelula prokariotoen kanpoaldeko geruzak
(2. Irudia)
Zelula prokariotoek hiru geruza izan ditzakete
inguruan, egituraz, osaera kimikoaz
eta funtzioaz elkarren oso desberdinak. Kanpotik
barrura hauek dira geruza horiek:
muki geruza edo kapsula, zelularen pareta eta
zelula mintza. Muki geruza, kapsula edo
pareta (mikoplasmak, 1. irudia) ez dira ezinbestekoak
zelularentzat.
Muki mintza eta kapsula ( 1. eta 2. irudiak )
Ez dira ezinbesteko egiturak. Zenbait bakteriok ez dituzte estalki hauek, eta beste bakterio batzuek galdu egiten dituzte beren fisiologian aldaketarik eragin gabe. Geruza hauen osaera kimikoa oso aldakorra da, baita mota bereko animalietan ere (1. taula); tamaina handiko polisakaridoek, polipeptidoek edo polisakarido konplexuek eta proteinek osatzen dituzte. 100-400 Å bitarte izan daitezke lodi; gelatinatsuak izaten dira.
Jariatzen den gaia trinkoa bada, kapsula esaten zaio, eta biguna bada, geruza lauso baten antzekoa, muki geruza.
Mikroorganismoa hazitegi berezi batean hazten denean, kapsulak sortzen dira; antigorputzei, bakteriofagoei eta zelula fagozitikoei aurre egiteko zeregina izaten dute batzuetan, eta zenbait gainaldetara eranstekoa bestetan; bakterio talde patogeno ia guztiek izaten dituzte kapsulak; lagungarriak izaten dira koloniak osatzeko. Funtzio erregulatzaileak betetzen dituzte uraren, ioien eta elikagaien trukean.
Zelula pareta ( 1-3 Irudiak ; 1. Taula )
50-800 Å bitarteko lodiera izan dezake.
Zelulari trinkotasuna eta forma ematen dio; osaera kimiko berezia du, edozein zelula eukariotoren bestelakoa.
Mureina geruza batek osatzen du zelula pareta; mureina peptidoglukano gai elkartua da, errepikatzen diren banakoez osatutako sare batek eratua. Errepikatzen diren banako horiek azukrearen bi eratorri dira: N-azetilglucosamina (NAG) eta azido N-azetilmuramiko (NAM). NAM-ek lau aminoazidoren kateak dituzte erantsita: L-alanina, D-isoglutamiko, L-lisina (edo azido diaminopimeliko DAP) eta D-alanina (3. Irudia, B).
Egitura mota hori zelula prokariotoetan agertzen da bakarrik, eta prokarioto mota guztietan gainera. N-azetilmuramiko azidoaeta DAP-a ez dira inoiz zelula eukariotoetan
izaten, nahiz eta azken hori prokariotoetan
ere ez den beti agertzen.
Bakterioak bi multzo handitan sailkatzen
dira, Christian Gramek asmatu zuen prozedura
batean oinarrituta (Gram metodoa).
Metodo horren bidez bakterioak gentziana
moreaz tindatzen dira, eta horri esker ikusten
dira bakterioen paretaren osaera eta egitura
desberdintasunak (3 A irudia). Koloregaia
hartzen eta gordetzen duten bakterioak
Gram positibokoak dira, eta hartzen ez dutenak
Gram negatibokoak. Gram positibokoen
zelula paretak oso lodiak dira, eta mureina
geruza bat besterik ez dute; geruza horri proteinak,
polisakaridoak eta azido teikoikoak
lotzen zaizkio. Gram negatibokoen pareta,
berriz, geruza batez baino gehiagoz osatuta
dago, eta Gram positibokoen pareta baino
konplexuagoa da: mureinazko geruza fin bat
oinarrian, eta, horren gainean, geruza
bikoitza lipidoez (proteina ugari dituena)
eta glukolipidoez osatua. Azken geruza
horri kanpoko mintz esaten zaio.
Pareta ez da erdi-irazkorra izaten, eta ez
du erregulatzen zelularen barrualderako edo
zelulatik kanpoalderako gaien garraioa. Berezeregin nagusia zelula kalte mekanikoetatik
babestea da, eta batez ere, mintzaren haustura
osmotikoa galaraztea; dena dela, zulo
ugari ditu, eta horietatik barrena ura eta gai
elkartu kimikoak sar daitezke. Oztopo egiten
die molekula handiei eta birus antzeko
zatikiei.
Plasma mintza edo zelula mintza (1-2 irudia)
Zelula inguratzen duen estalki fina da, 75- 80 Å bitarteko lodiera duen mintz batez osatua.
Mintz honek zelularen barrualdea eta kanpoaldea bereizten ditu; mikroskopio 186elektronikoaren bidez bi lerro fin ikusten
dira, tartean eremu argiago bat dutela; tarte
argi horri mintz bateragarria edo oinarrizko
mintza esaten zaio.
Gaur egun onartzen den mintz eredua
mosaiko jariakariarena da (2 B irudia). Lipido
geruza bikoitz batek osatzen du mintza,
eta geruza horri proteinaren globulu molekulak
eransten zaizkio. Lipidoak dira mintzaren
oinarrizko egiturak.
Lipido molekulak luzaxkak dira eta anfipatikoak,
hau da, hidrofiloa dute molekularen
zati bat (ura erraztasunez zurgatzen
duena) eta hidrofoboa bestea. Talde hidrofoboak
alde batera eta talde hidrofiloak beste
aldera elkartzen direnean osatzen dira molekula
horiek; horregatik, bi geruzek osatzen
dute mintz bat.
Mintzeko proteina nagusiak hidrofoboak
dira; matriz lipidikoan elkartzen dira eta
hark zurgatzen ditu. Hidrogeno loturek eta
hidrofobo loturek orekatzen dute egitura.
Lipido geruza bikoitza matriz jariakaria da,
eta bertan, “izozmendia bailiran, lipidozko
itsasoan” mugitzen dira proteinak.
Mintza erdi irazkorra da, hau da, zenbait
gairi uzten die zelularen barrualdera sartzeneta beste batzuei, berriz, ez; era berean, irteten
uzten die gai metobolikoei, eta barrualdean
gordetzen ditu zelularen funtzioa
mantzentzeko beharrezkoak diren molekulak.
Lipidoak geruza irazkor gisa aritzen dira
ioiei eta molekula polarrei buruz, eta mintzeko
proteinek, berriz, funtzio bereziak
betetzen dituzte, kimika garraioa esaterako.
Zelula prokarioto gehienek barruko
mintzak dituzte; batzuetan, zelula mintzak
sargune bat eratzen du, baina beste batzuetan
egitura konplexuagoa izaten du; egitura
horietan mesosomak eta mintz fotosintetikoak
daude.
Mesosomak ( 1 A eta 4 Irudia )
Mesosomak plasma mintzaren sarguneak dira, formaz askotarikoak eta egituraz konrakoplexuak. Bertan daude fotosintesirako,
arnasketarako, DNA-ren bikoizketarako
beharrezkoak diren entzimak; horrez gainera,
DNA-ren finkatze gune ere badira.
Mesosomak Gram positiboko bakterioetan
izaten dira batez ere, nahiz eta zenbait
bakterio Gram negatibokoek antzeko tolesdurak
dituzten. Bakterio mota askotan ez
dago mesosomarik; beraz, mesosomak ez
dira bakterio zelularen egitura osagai unibertsala.
Organulu fotosintetikoak ( 1 B Irudia )
Zenbait bakterio mota -zianobakterioak, bakterio berdeak eta purpura antzeko bakterioak- fotosintesia egiteko gauza dira; bakterio horiek, beraz, funtzio hori betetzen duten egiturak eta hainbat pigmentu fotosintetiko dituzte.
Bakterio fotosintetiko berdeek zisku biribilak dituzte (klorosomak) mintz plasmatikoari itsatsita; zisku horietan, bakterioklofilak eta aparatu fotosintetikoaren beste osagai batzuk izaten dira.
Purpura antzeko bakterio fotosintetikoen barruko mintz sistemak zelularen zati handi bat hartzen du, eta plasma mintzarekin lotuta egoten da. Mintz egitura hori, batzuetan, xafla lau multzo batek osatzen du, eta besteetan berriz, hodi biribileko sistema batek; sistema horretan egoten dira pigmentuak.
Zianobakterioek mintzezko zaku zitoplasmatikoak dituzte, tilakoide esaten zaienak (1 B irudia); mintz horietan daude fotosintesibeharrezkoak diren klorofila eta entzimak.
Zakuak poltsa lauen itxura dute, eta
elkarren paralelo egoten dira. Zakuak zelularen
inguruan daudenean, mintz plasmatikoarekin
bat egin dezakete. Tilakoideen sistema
konplexua izaten da, eta hainbat geruza
izaten ditu; mota batzuetan xaflak era erregularrean
egoten dira, zirkulu kontzentrikoak
osatzen dituztela.
Xaflatxoen artean 400 Å-ko diametroa
duten bikorrak ageri dira (zianosomak), eta
horietako batzuk xaflaren kanpoaldeko azalari
lotuta egoten dira. Bikor horietan klorofila
a eta pigmentu lagungarri batzuk, biliproteina
eta fikobilina besteak beste,
besterik ez da izaten.
Erribosomak ( 1 eta 5 Irudiak )
Erribosomak (1 eta 5 Irudiak)
100-250 Å bitarteko diametroa duten
zatiki biribilak dira, zitoplasman aske egoten
dira, eta %60-a azido erribonukleikoaz(RNA) eta proteinaz daude osatuak. Askotan,
bata besteari itsatsita egoten dira, polierribosomak
eratzen dituztela. Erribosomak
RNA mezulariaren bidez elkartzen dira
polierribosoman; elkartze gune horretan
gertatzen da proteinen sintesia.
Zelula prokariotoetako erribosomak
eukariotoetakoak baino txikiagoak eta arinagoak
izaten dira. Zentrifugazioan, 70Seko
lastertasunean osatzen dituzte sedimentuak
(S=Svedberg banakoa). Bi azpibanako
desberdinek osatzen dute erribosoma, sedimentatzeko
lastertasunagatik bereizten direnak:
30S txikiena eta 50S handiena. 30S
azpibanakoak 900.000ko molekula pisua
du, eta 600.000-ko molekula pisua duen
16S RNA-z eta 20 proteinaz osatuta dago;
50S azpibanakoaren molekula pisua
1.600.000-koa da, bi RNA molekula ditu
(23S eta 5S) eta 50 proteina.
DNA: gunearen ingurua
(1. Irudia)
Zelula prokariotoek, eukariotoek ez bezala,
ez dute benetako gunerik; horren ordez,
187DNA-ri dagokion zuntzezko materiala dute
nukleoide izeneko gunean.
Molekula biribil bakar batek osatzen du
DNA: bi katekoa da, eta mesosomekin lotuta
egoten da. Bakterioaren tamainarekin
konparatuz gero, oso luzea da DNA katea;
Escherichia coli bakterioak esaterako, 2—ko
luzera du eta DNA-ak, berriz, 1.400 ; beraz,
-
oso tolestua beharko du molekulak. Alde
handia dago, ordea, luzeraren eta lodieraren
artean, esaterako Escherichia coli bakterioa
25 Å da lodi.
Zelularen zatiketan, hedaturik gelditzen
da DNA, ez da ez laburtzen ez kiribiltzen;
hori bera gertatzen zaie zelula eukariotoetako
kromosomei mitosia bitartean. Zenbait
bakteriok material genetiko gehigarria izaten
dute DNA molekula txikietan. Molekula
horiei plasmido esaten zaie; kromosomaz
kanpora ugaltzeko ahalmena dute.
Flageloak (6. Irudia)
Bakterio asko eta asko mugikorrak dira,
eta ahalmen hori, oro har, flageloei zor diote.
Flageloak bakterioa bera baino luzeagoak
izaten dira, eta 120-350 Å bitarteko lodiera
izaten dute. Zenbait flagelok azala dute kanpoaldean,
75 Å-koa gutxi gorabehera
(Vibrio, Campylobacter). Helize formakoak
izaten dira, eta kurbatik kurbara luzera
konstantea izaten dute; uhin luzera esaten
zaio luzera horri. Flagelo mota bakoitzak
bere uhin luzera du. Flageloaren egitura uniformea
ukondo bihurtzen da zelulari lotzen
zaion gunetik hurbil; ondoren, beste forma
batzuk hartzen ditu (6. irudia).
Flagelo kopuruaren eta horien kokaeraren
arabera, bakterio mota hauek bereizten dira
(6 A irudia):
— Monotrikoak: flagelo bakarrekoak
— Lofotrikoak: motots antzeko flagelo
bilduma zelularen polo batean
— Anfitrikoak: flagelo multzoak zelularen
bi poloetan
— Peritrikoak: flageloak zelularen leku
askotatik irteten direla
Flageloak flagelina izeneko proteinaren
azpibanakoez daude osatuak (30.000-
40.000 bitartekoa da flagelinaren molekula
pisua). Flagelinaren molekulak –zelulan osatuak–,
flageloaren barrualdeko tartetik gora
egin eta muturreraino iristen dira; beraz, flageloak
muturretik hasten dira hazten.
Flageloek mugitzeko ahalmena ematen
diote zelulari; zelularen luzera bider 2.000
orduko lastertasuna har dezakete (6 D-E irudia).
Beraz, gorputzaren tamaina kontuan
hartuta, zelularen lastertasuna goi mailako
animaliena baino handiago izaten da. Flageloen
errotazio mugimendua egituraren oinarrian
sortzen da, eta, hortaz, oinarriko gorpuzkiak
zerikusi zuzena du errotazioan,
mugimendu horrek mugiarazten baitu zelula.
Flageloak ez dira zein bere aldetik mugitzen,
elkartuta baizik. Peritrikoak esaterako, isats
moduko bat osatzen dutela elkartzen dira.
Flageloak ( 6. Irudia )
Bakterio asko eta asko mugikorrak dira, eta ahalmen hori, oro har, flageloei zor diote.
Flageloak bakterioa bera baino luzeagoak izaten dira, eta 120-350 Å bitarteko lodiera izaten dute. Zenbait flagelok azala dute kanpoaldean, 75 Å-koa gutxi gorabehera (Vibrio, Campylobacter). Helize formakoak izaten dira, eta kurbatik kurbara luzera konstantea izaten dute; uhin luzera esaten zaio luzera horri. Flagelo mota bakoitzak bere uhin luzera du. Flageloaren egitura uniformea ukondo bihurtzen da zelulari lotzen zaion gunetik hurbil; ondoren, beste forma batzuk hartzen ditu (6. irudia).
Flagelo kopuruaren eta horien kokaeraren arabera, bakterio mota hauek bereizten dira (6 A irudia): — Monotrikoak: flagelo bakarrekoak — Lofotrikoak: motots antzeko flagelo bilduma zelularen polo batean — Anfitrikoak: flagelo multzoak zelularen bi poloetan — Peritrikoak: flageloak zelularen leku askotatik irteten direla Flageloak flagelina izeneko proteinaren azpibanakoez daude osatuak (30.000- 40.000 bitartekoa da flagelinaren molekula pisua). Flagelinaren molekulak –zelulan osatuak–, flageloaren barrualdeko tartetik gora egin eta muturreraino iristen dira; beraz, flageloak muturretik hasten dira hazten.
Flageloek mugitzeko ahalmena ematen diote zelulari; zelularen luzera bider 2.000 orduko lastertasuna har dezakete (6 D-E irudia).
Beraz, gorputzaren tamaina kontuan hartuta, zelularen lastertasuna goi mailako animaliena baino handiago izaten da. Flageloen errotazio mugimendua egituraren oinarrian sortzen da, eta, hortaz, oinarriko gorpuzkiak zerikusi zuzena du errotazioan, mugimendu horrek mugiarazten baitu zelula.
Flageloak ez dira zein bere aldetik mugitzen, elkartuta baizik. Peritrikoak esaterako, isats moduko bat osatzen dutela elkartzen dira.Zenbait zelula prokariotok (bakterio
harizpidunak, zianobakterioak) mugitzeko
gauza dira, horretarako organulu berezirik
ez badute ere (mugimendu labainkorra);
mugimendu hori zelulek gainalde bat ukitzen
dutenean gertatzen da soilik.
Bakterio mugikor gehienek aldatu egiten
dute inguruko kitzikadura fisikoei edo kimikoei
erantzuteko mugimendua. Mugimendu
taxiko edo taktiko esaten zaie mugimendu
berri horiei; argiari emandako erantzuna,
esaterako, fototaxia izango litzateke, eta gai
kimikoei emandakoa, berriz, kimiotaxia.
Ardatz harizpiak
Espiroketak bakterio multzoak dira, morfologia eta mugitzeko era berezia dutenak: 2-100 ardatz harizpi dituzte; zelularen muturretan finkatuta egoten dira; zelularen luzeraren bi heren hartzen dituzte; zelularen inguruan kiribiltzen dira. Harizpi horiek, egituraz eta osaera kimikoz, bakterioetako flagelo zorrodunen antzekoak dira, eta horien antzera zelularen mugikortasunean parte hartzen dute hauek ere.
Ileak ( 1 A , 6 C Irudiak )
Monera mota guztiek ez dituzte ileak izaten, baina enterikoen multzoko bakterioek, esaterako, ugari izaten dituzte (enterobakterioak).
Ileak egituraz flageloen oso antzekoak dira, nahiz eta ileen futzioek ez duten zerikusirik mugimenduarekin. Flageloak baino ugariagoak dira; tamainaz, ordea, haiek baino txikiagoak dira. Bestalde, organismo bakar batean ile mota bat baino gehiago egon daiteke; zelula mota batean, mota bereko ileen kopurua asko aldatzen da, ile batetik ehundaka izateraino.
Ileak barren-hutsak dira, laburrak, hodi itxurakoak eta 30-300 Å bitarteko lodiera izaten dute. Bakterio Gram negatibokoetako paretan finkatuta egoten dira; bakterio Gram positibokoetan ez da ilerik. Pilus edo fimbria ere esaten zaie; proteina molekulez osatuta daude. I motako ileek proteina azpibanako berdinak dituzte (“pilina”), 17.000ko
molekula pisua dutenak.
Ile batzuek zenbait gainaldetan itsasteko
gaitasuna dute, eta horregatik uste da kanpoaldearekin
molekula trukea egiteko funtzioa
dutela; beste ile mota batzuek, sexu
ileek (F ileek) esaterako, bakterioaren konjugazioan
(informazio genetikoaren trukean)
parte hartzen dute, eta zenbait bakteriofagoren
gune hartzaile izan daitezke. Sexu
ilearen diametroa DNA molekula bat alderik
alde pasatzeko adinakoa da. Egiturari
dagokionez, zenbait birusen isatsaren antzekoak
dira (birus mota horien isatsaren bidez
bizkarroi diren zelularen barrura igarotzen
da DNA). Sexu ileak F sexu faktorea duten
zeluletan izan ohi dira, eta horien egitura F
gen batek mugatzen du.
Txertaketak eta erreserba gaiak
(1 A-B Irudia)
Organismo motaren arabera, desberdinak
izaten dira zitoplasman han-hemen dauden
granuluak eta txertaketak, nahiz eta antzeko
zeregina duten: energia gordetzea, hain
zuzen ere. Txertaketa horiek ez ditu mintz
batek bakartzen, eta zenbait gairen metatzeak
dira: glukosa polisakaridoa (almidoia,
glukogenoa), triazilglizeridoa, azido betahidroxibutirikoa
(hau da arruntenetakoa, eta
prokariotoetan izaten da soilik), fosfato
inorganikoak (polifosfato edo sufre eran).
Prokariotoek ez dituzte gantz neutroak
metatzen erreserba material gisa; horregatik,
azido beta-hidroxibutirikoa erreserba gantzen
baliokide da zelula prokariotoetan,
baina ez da lipidoa.
Oro har, mota edo talde bakoitzak erreserba
material mota bat besterik ez du osatzen,
purpura antzeko bakterioak izan ezik.
Enterobakterioek, adibidez, glukogenoa
edo almidoia sintetizatzen dituzte soilik, eta
zenbait mota bitxik ez du inolako erreserbarik.
Polifosfatoetan oinarrizko koloregai askorekin
tindatzen dira granuluak; toluidinaren
kolore urdina, esate baterako, more-gorrix-
188
Txertaketak eta erreserba gaiak.
( 1 A-B Irudia )
Organismo motaren arabera, desberdinak izaten dira zitoplasman han-hemen dauden granuluak eta txertaketak, nahiz eta antzeko zeregina duten: energia gordetzea, hain zuzen ere. Txertaketa horiek ez ditu mintz batek bakartzen, eta zenbait gairen metatzeak dira: glukosa polisakaridoa (almidoia, glukogenoa), triazilglizeridoa, azido betahidroxibutirikoa (hau da arruntenetakoa, eta prokariotoetan izaten da soilik), fosfato inorganikoak (polifosfato edo sufre eran).
Prokariotoek ez dituzte gantz neutroak metatzen erreserba material gisa; horregatik, azido beta-hidroxibutirikoa erreserba gantzen baliokide da zelula prokariotoetan, baina ez da lipidoa.
Oro har, mota edo talde bakoitzak erreserba material mota bat besterik ez du osatzen, purpura antzeko bakterioak izan ezik.
Enterobakterioek, adibidez, glukogenoa edo almidoia sintetizatzen dituzte soilik, eta zenbait mota bitxik ez du inolako erreserbarik.
Polifosfatoetan oinarrizko koloregai askorekin tindatzen dira granuluak; toluidinaren kolore urdina, esate baterako, more-gorrix- 188ka bihurtzen da polifosfatoekin nahastean.
Gertaera horri metakromatismo esaten zaio,
eta modu horretan tindatzen diren granuluei
berriz, granulu metakromatikoak edo
bolutina granuluak.
Sufrearen metatzea sufrearen bakterioek
egiten dute (sulfobakterioek); bakterio
horiek gauza dira gai horren oxidatzetik
energia lortzeko. Ez dira, ordea, bakarrak,
sufrea metatzen baitute beste bakterio batzuek
ere. Metatze hori igarokorra da, eta
inguruak sulfuroa duenean gertatzen da;
inguruko sulfuro guztia erabili denean, gordeta
dagoen sufrea oxidatu eta sulfuro
bihurtzen da.
Gas bakuolak
Uretako hainbat motak gasez betetako bakuolak dituzte; bakuola horiek igeri egoteko eta inguru argitsuetan irauteko ahalmena ematen diote bakterioari. Itsas zabaleko zianobakterioetan izaten dira batez ere, nahiz eta beste taldeetan ere badauden, hala nola organismo prokarioto fotosintetikoetan, eta zenbait bakterio ez fotosintetikotan.
Organulu elkartuak dira, gasezko zisku multzo batez osatuak, biribilak eta kono formako burudunak; oso lasterrak izaten dira, eta oso era erregularrean egoten dira kokatuak.
Zelula mota berean ez da beti kopuru bera izaten.
Bakuolak biltzen dituen mintzaren jatorria berezia da: proteinazko azpiunitateez osatuta dago, eta ez du lipidorik. Mintz hori irazgaitza da urarekiko eta solutuekiko, baina irazkorra gasekiko; 50 Å-ko geruza bat besterik ez du mintzak.
Heterozistoak
Zelula biribilak dira, barrua ia erabat hutsa dute, eta zianobakterioaren harian edo hariaren muturretan sakabanuturik daude.
Nitrogenoaren finkatzaile diren zianobakterio guztiek osatzen dituzte heterozistoak.
Heterozistoak eta zelula begetatiboak lotuta daudenean, gaiak trukatzen dizkiote elkarri.