Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Animalien sailkapena
Filogenian oinarritutako azterketa sistematikoen ondorioz egindako animalia talde
desberdinen antolaketari deitzen zaio sailkapena. Eskola desberdinetako pentsamoldeen
arabera, sailkapen horiek ez dira denak berdin-berdinak. Hala ere, ezaugarri sail
orokor bat eta animalia talde handienak onartuak daudela esan daiteke. Oro har onartutako
sailkapen hori ikusiko da atal honetan.Sailkapena, hortaz, sistematikaren emaitzaz
egindako animalia talde desberdinen
antolaketa da. Jakintza alor hori, gaur
egun, filogeniari oso lotua dago, gaurko
sailkapenek, izan ere, filogenetikoak izateko
joera baitute, alegia, animalien eboluzio
hurbiltasunaren arabera egiten dira, eta ez
kanpotik izan lezaleketen antzaren arabera.
Esate baterako, Anelidoak eta Sipunkulidoak
har talde desberdintzat hartzen dira
egun, ornogabeen barruan, biak Phylum
kategoriarekin. Antzinatean, aldiz, animalia
klase hauen jatorria eta bilakaera gaur
bezain ondo ezagutzen ez zirenean, taldeberean sailkatzen ziren, hain zuzen, kanpotik
duten antzagatik.
Sailkapenak aipatu dira hemen, eta ez sailkapen
bakarra, teoria bat baino gehiago baitago,
eta teoria bakoitzaren arabera sailkapenak
ere desberdinak dira. Ikertzaileak, izan
ere, ez daude denak ados animalia taldeen
filogenia aztertzerakoan.
Animalien sailkapen orokorraren eskema
doa ondoren. Teoria desberdinak dauden
neurrian, aldaketaren bat edo beste izan daiteke,
aurrerago ikusiko den bezala, baina
onarpen handiko eredua da, nolanahi ere.Eskeman, phylum nagusiez gainera, taldeak
eratzeko erabiltzen diren irizpide taxonomiko
nagusiak ere sartu dira.
Bereizkuntzarako irizpide taxonomiko nagusiak
Eskemari begiratu bat ematea nahikoa da konturatzeko hiru adar bereizi direla lehenik.
Zenbait autorek Azpierreinu deitu izan die adar hauei.
Mesozooen adarrean oso animalia primitiboak sartzen dira, antolakuntza biziki xumea dutenak: ugaltze zelula talde bat erdian, eta zelula somatikoz osatutako geruza bat haren inguruan. Izen berbereko phylum bakarra sartzen da adar honetan.
Parazooen adarrean kokatzen den phylum bakarra Porifero edo Belakiak dira. Gorputz porotsuko animaliok, koanozito izeneko zelula bereziz estalitako barrunbe bat edo gehiago, eta zelula bereiztuz osatutako ehun xumeak dituzte, baina ez dute organo sistemarik.
Azkenik, Eumetazooen adarrean sartzen dira benetako ehunak eta organo sistemak dituzten animalia taldeak, alegia, ahoa eta txegoste barrunbea dutenak, nahiz eta azken hau beti ez izan. Gainera, ez dira porotsuak eta ez dute koanozitudun barrunberik.
Eskemako hurrengo bereizketa, animalien bi ezaugarri nagusiren arabera egiten da.
Simetriaren eta enbrioiaren garapenaren arabera, alegia.
Simetriari dagokionez, bi talde bereiziko ditugu: Simetria erradiala duten animaliak: bi polo desberdinen artean (puntako poloa eta oineko poloa) ardatz bat duten animaliak dira, eta ardatz horretatik simetria plano desberdinak heda daitezke.Enbrioiaren garapen mailaren arabera eratutako
ehunek beste bereizketa bat egiteko
aukera ematen dute: bi ehun geruzaz (ektodermoa
eta endodermoa) osatutako animalia
diblastikoak, eta hiru geruzaz (ektodermoa,
endodermoa eta mesodermoa)
osatutako animalia triblastikoak.
Bada erlazio orokor bat azkeneko bi ezaugarrien
artean, eta hala, simetria erradialeko
eumetazooak diblastikoak dira (Knidarioak
eta Ktenoforoak) eta alde biko simetriadunak,
aldiz, triblastikoak (gainerako phylum
guztiak).
Eskemako beste bereizketa bat zelomaren
araberakoa da. Gastrulazio aldian, zenbait
animaliaren enbrioian sortzen den barrunbe
moduko bat da zeloma delakoa. Ezaugarri
honen arabera organismo zelomatuak edo
zelomadunak, azelomatuak edo zeloma
gabeak eta pseudozelomatuak izeneko bien
tarteko beste kategoria bat bereizten dira.
Animalia azelomatuetan, ektodermoaren
eta endodermoaren (txegoste hodia inguratzen
duenaren) artean, mesodermoa besterik
ez dago, inolako barrunberik ez, beraz.
Gainerako phylumetan, organoak barrunbe
moduren baten barruan egoten dira; horrek
abantaila ugari eskaintzen du. Alde batetik,
ehun trinko baten barruan itxita baino askatasun handiagoa dute mugitzeko. Bestalde,
erraien eta gorputz paretaren artean gai edo
substantziak trukatzeko bidea ematen du.
Barrunbe hori izan daiteke zeloma, goi mailako
ornogabeetan eta ornodunetan, edota
pseudozeloma, behe mailako ornogabeetan.
Mesodermoak inguratzen du zeloma eta
azken hau peritoneo izeneko ehun batez bildua
dago. Pseudozeloma, aldiz, mesodermoaren
eta endodermoaren artean aurkitzen
da eta ez du peritoneorik.
Eskemako azken zatiketan, animalia protostomoak,
deuterostomoak eta lofoforodunak
bereizten dira. Enbrioia garatzerakoan ahoa
blastoporotik abiatuta eratzen bada, organismo
horiei protostomoak deitzen zaie.
Deuterostomoetan, aldiz, uzkia eratzen da
blastoporotik, eta ahoa beste arrakala batetik
abiatuta. Ezaugarri definitzaile hauez
gain, badira beste desberdintasun batzuk ere
bi taldeen artean. Protostomoetan enbrioiaren
garapena segmentazio espiralez hasten
da, mesodermoa teloblastiaz eratzen da eta
zeloma eskizozeliaz. Deuterostomoetan,
segmentazioa erradiala da, eta mesodermoa
eta zeloma enterozeliaz eratzen dira.
Lofoforodunek, azkenik, beste bi taldeen
ezaugarriak biltzen dituzte. Alde batetik,
ahoa blastoporotik eratzen da, protostomoetan
bezala; bestetik, segmentazioan eredu
espiralak eta erradialak nahasten dira; eta
mesodermoaren eraketa berriz, kasu batzuetan
enterozeliaz, eta besteetan teloblastiaz
eta eskizozeliaz gauzatzen da. Filogenia arloan
garrantzi handiko taldea da azkeneko
hau, izan ere, protostomoen eta deuterosto-
42moen desberdintasunen erpinean kokatzen
baita, talde batean zein bestean sartu izan
dutelarik autore batzuek edo besteek. Talde
honen ezaugarri nagusia lofoforoa da: garro
ziliodunez osatutako koroa bat, taldeko
phylum guztiek dutena.
Sailkapenaren aldakuntzak
Animalien sailkapena azaltzen duen eskema,
egin daitezkeen askotatik bat baizik ez
da. Arrazoi horregatik ez zaie kategoria taxonomikorik
eman animalia taldeei. Gainera,
beste zenbait eredurekin alderatu aurretik,
komeni da zenbait gogoeta egitea.
Lehenik, autore batzuek bitan banatu
dute Mesozooen phyluma: mesozooak eta
plakozooak, edota azken izen hau eman
diote. Beste batzuek, superphylum gisa hartzen
dute Askelminten phyluma. Berorien
ustetan Errotiferoak, Gastrotrikoak, Kinorrinkoak,
Nematodoak eta Nematomorfoak
lirateke superphylum horrek barnean hartuko
lituzkeen phylumak. Baina sailkapen
honetan klase kategoria ematen zaio.
Azkenik, Artropodoen phylumaren kasua
ere aintzat hartzekoa da. Izan ere, geroz eta
autore gehiagok uste du, talde honek jatorri
polifiletikoa duela, alegia, arbaso bat baino
gehiagotatik datorrela, eta ondorioz, euren
artean ahaidetasunik ez duten talde desberdinen
bilkura artifiziala izango litzateke.
Nahiko arrunta da, beraz, ondorengo taldeetan
banatua aurkitzea, talde guztiak phylum
kategoriarekin: Oskoldunak (karramarroak
eta kidekoak), Kelizeratuak
(armiarmak eta kidekoak), Unirramoak (intsektuak
eta miriapodoak) eta jada galdua
den Trilobiteen phyluma.
Animalia talde nagusien deskribapena
Ondoren, animalia talde nagusien azalpen labur bat egiten da, organismo biziak kontuan hartzen direla, alegia, ez dira sartzen fosil moduan soilik ezagutzen diren animalia taldeak.
Mesozooen phyluma :
Animalia bizkarroiak dira, ezaugarri primitibodunak.
Barne antolakuntza oso xumea dute: ugaltze zelula talde bat erdian, eta zelula somatikoz osatutako geruza bat haren inguruan.
Poriferoen phyluma :
Belakiak sartzen dira phylum honetan.
Eskuarki itsasoan bizitzen dira, nahiz eta inoiz ur gezatan ere aurki daitezkeen. Simetria erradiala dute edota ez dute simetriarik.
Organorik ez dute eta gorputza hodizeta barrunbez zulatua dute. Koanozito izeneko
zelula ezaugarri batzuek estaltzen
dituzte esandako hodi eta barrunbeak, eta
zelula horiek dira hazkurria eskuratzen
dutenak.
Knidarioen phyluma :
Animalia diblastikoak dira, ia denak itsastarrak, simetria erradialekoak, nahiz eta zenbait kasutan alde biko simetriara hurbildu.
Garroak, ehun bereiztuak eta zelula erresumingarriak (knidozistoak) dituzte. Ugalketa asexuala ala sexu bidezkoa izan dezakete txandaka, eta polipo eseri forma edo marmoka askeaerena izan dezakete. Talde honetako adibideak dira koralak, aktiniak, itsas anemonak eta marmokak.
Ktenoforoen phyluma :
Talde hau organismo diblastikoz osatua dago, denak itsastarrak. Alde biko simetria bikoitza dute (eskuina = ezkerra eta aurrea = atzea) simetria erradialararen bilakaeraz.
Zaku forma dute, zapala kasu batzuetan; zilio ilarak eta zelula eranskor ezaugarriak (kolozistoak) dituzte. Hermafroditak dira eta sexu bidez ugaltzen dira.
Platelmintoen phyluma :
Talde honetakoei ?har zapalak? deitzen zaie. Animalia azelomatuak dira, uzkirik eta zirkulazio sistemarik gabeak. Phylum honen barruan sartzen dira planariak*, Turbelarioen klasea osatzen duten har zapalak. Gehienak bizitza askekoak dira, nahiz eta bizkarroiak ere badiren. Zaku zapal baten itxura dute, ahoa sabelean, eta eskuarki sexu bidez ugaltzen diren hermafroditak dira. Gehienak itsasokoak dira, baina badaude ur gezatakoak, eta baita lehorrekoak ere, toki hezeetan.
Talde honetako beste bi klase animalia bizkarroiak dira, Trematodoak edo Duelak* eta Zestodoak edo Teniak, euren bizimodura oso egokitutako ezaugarriekin.
Gnatostomulidoen phyluma :
Itsasoaren hondoko areetan bizi diren hartxo batzuk dira. Alde biko simetria dute eta zilioak gorputz guztian. Baraila ezaugarriak dituzte baina ez dute uzkirik. Sexu bidez ugaltzen dira.
Nemertinoen phyluma :
Har txikiak dira, alde biko simetriadunak, eskuarki zapalak eta luzeak, zenbait alditan hari itxurakoak. Aurrez ikusitako azelomatu taldeak baino aurrerago daude bilakaeran.
Organoak bilduago eta garatuagoak dituzte eta txegoste aparatu osoa, ahoarekin eta uzkiarekin. Animalia hauen ezaugarri nagusiabarrunbe berezi baten barruan eduki ohi
duten tronpa luzagarri bat izatea da. Sexu
bidez ugaltzen dira eskuarki, nahiz eta zatiketa
bidezko ugalketa asexuala ere izan dezaketen.
Gehienak itsastarrak dira, itsasertzekoak,
baina badira batzuk ur gezatan edo
lehorreko toki hezeetan bizitzera egokitu
direnak ere.
Endoproktoen phyluma :
Itsas edo aintzira hondoetan bizi diren organismo bitxi batzuk dira, ia denak itsastarrak, nahiz eta ur gezatakoak ere badiren.
Bakarka ala kolonietan bizi daitezke eta harriei edo algei erantsita egoten dira. Kaliza garrodun baten itxura dute eta pedunkulu batek lotzen ditu substratura. Sexu bidezko ugalketa edota asexuala izan dezakete, gehienetan sexu bereiztuak dituzte eta inoiz hermafroditak dira.
Akantozefaloen phyluma
Animalia bizkarroiak dira, txegoste hodirik gabeak; tronpa kizkidun bat dute, barrunbe berezi baten barruan kokatua, eta haren bidez lotzen dira ostalariari. Zirkulazio aparaturik ere ez dute eta azalaren bidez elikatzen dira. Sexu bidez ugaltzen dira (sexu bereiztuak dituzte).
Askelminten phyluma :
Oso animalia desberdinak sartzen dira talde honetan. Denak bermiformeak dira (har formakoak), zefalizazio eskasekoak (buruaren eraketa), eta gorputzaren estalgarri kutikula edo lorika ezaugarri bat dute. Era berean, joera handia dute euteliarako, helduen organoetan zelula kopuru iraunkorra izateko, alegia. Asko dira anabiosia dutenak ere ?bizi baldintza txarrak dituztenean metabolismoa gelditzeko gaitasuna?, eta zenbait kasutan ur irakina edo azido kontzentrazio handietan ere bizirik irautera iritsi dira.Bizitzeko era asko eta oso desberdinak
dituzte. Ez da harritzekoa beraz, klase desberdinetan
sailkatzea. Zenbait autoreren
iritziz klase horiek phylum kategoria dute.
Errotiferoak animalia mikroskopikoak dira,
eskuarki ur gezatakoak ?nahiz eta itsasokoak
ere badiren? eta duten ezaugarri nagusia
gorputzaren aurreko aldean duten koroa
moduko organo birakor bat da. Gastrotrikoak,
mikroskopikoak hauek ere, aurrekoen
antzekoak dira, baina koroarik gabe, eta
gorputza ezkataz edo arantzaz estalia dute.
Kinorrinkoak har txiki eraztundun batzuk
dira, gorputzaren aurreko aldean kako
indartsuak dituzte eta itsaso antartiko eta ez
hain hotzetako sakonera txikiko tokietan
ibiltzen dira, lokatzetan eta alga artean.
Nematodoak dira, zalantzarik gabe, Askelminte
klase ezagunena, hainbestekoa izan
43baita animalia hauen arrakasta. Ingurune
guztiak kolonizatu dituzte nola forma askeetan,
hala klase guztietako ?ostalarien? bizkarroi
gisa: animalia, landare edo onddo.
Zilindro formako harrak dira, muturretara
zorrotzak, eta hiru edo sei ezpaineko aho
ezaugarria dute. Adibide gisa gizakiaren
hesteetako Ascaris zizare ezaguna aipa genezake,
eta baita, legatzaren edo antzeko
arrain askoren sabel barrunbean kisteak eratuz
ikusi ohi diren hartxoak ere. Nematomorfoak,
azkenik, aurrekoen antzekoak dira
kanpotik, baina askoz luzeagoak. Hari formako
harrak dira, kanpotik ezaugarri
nabarmen gabeak, sexu bidez ugaltzen dira
eta larba aldia uretako animalien (artropodoen,
eskuarki) bizkarroi gisa iragaten dute.
Behin helduak direnean bizitza askea dute
(itxuraz, ibai hondoetan korapilatzeraino
bihurrikatzen den zaldi zurda luze baten
antza dute).
Soinberen phyluma :
Guztiz animalia talde ezaguna da. Itxura desberdineko animaliak sartzen dira: txirlak, muskuiluak, e.a. (Kusku bikoen klasea); lehorreko barakuiluak, itsasokoak, bareak, itsas erbiak, (Gasteropodoen klasea); eta olagarroak, txibiak, txipiroiak, e.a. (Zefalopodoen klasea). Talde honetako animalien gorputzeko ezaugarri nagusiak dira burua, oina, eta errai masa, kasu batzuetan besteetan baino bereiztuagoak. Askok maskor ikusgarriak dituzte kanpotik, batzutan espiral formakoak. Beste batzuek barruan dute maskorra, batzutan oso txikia (txipiroiek, esate baterako), eta inoiz batere ez (olagarroa).
Sipunkulidoen phyluma :
Segmentu gabeko har talde txiki bat da.
Gorputzaren aurreko aldea zorro moduko batean sartua dute, nahi dutenean zorrotik ateratzen dutela, eta garroak dituzte alde horretatik. Itsas hondoko zirrikitu, maskor edo tutuetan bizi dira. Sexu bereiztuak dituzte.
Ekiuridoen phyilum-a :
Talde hau osatzen duten animaliak itsasoko har batzuk dira. Eurek moldatutako zirrikitu edo tutuetan bizitzen dira. Tutu edo zaku itxurakoak dira, eta tronpa ezaugarri bat dute, eskuarki ezkutuan edukitzen badute ere harrigarriki luzatzen dutena, gorputzaren tamaina kontuan hartuta. Jakia biltzeko eta ukimen tresna gisa erabiltzen dute.
Priapulidoen phyluma
Itsas animalia bitxi batzuk dira, txikiak, gorputza zilindro itxurakoa, segmentu gabeak, eta aurreko aldea kakoduna eta atzeragarria dute. Arrastaka mugitzen dira itsas hondoan.
Anelidoen phyluma :
Har talde oso zabala sartzen da phylum honetan, horien artean lurreko zizareak (Oligoketoen klasea), izainak (Hirudineoen klasea), eta arrantzarako amutarako erabiltzen diren txitxareak (Poliketoen klasea).
Gorputz segmentatua dute, metamerizatua, eta gorputzaren antolaketa metamero edo segmentu guztietan errepikatzen da. Buruaren konplexutasuna desberdina izan ohi da batzuetatik besteetara. Azal fin batez estalia dute gorputza, eta azal horretatik kitinazko zeta batzuk (ile modukoak) ?edo ketak? ateratzen dira.
Artropodoen phyluma :
Animalia talde ugariena da. Egun bizi diren animalia mota guztietatik erdietatik hiru laurdenetara phylum honetakoak dira.
Duten ezaugarri nabarmenena gorputza eta hankak estaltzen dizkien kitinazko kanpo eskeleto giltzatua da. Kutikula hau, eskuarki, mintz malgu batek batzen dituen plaka edo eraztun gogorragoez osatua izan ohi da.
Luzakinak edo hankak, animalien bilakaeraren kariaz, funtzio jakinetan espezializatu dira, eta garrantzi berezia dute animaliak sailkatzerakoan.Horrela sailkatu izan da taldea:
- Trilobiteen azpiphyluma, egun galdua;
- Kelizeratuen azpiphyluma. Antenarik
ez dute eta kelizero izeneko matxarda
moduko luzakin batzuk dituzte barailen
ordez. Ondorengo klaseak sartzen dira:
Merostomak edo ?lapiko karramarroak?
(gehienak galduak, forma bizi gutxi batzuk
bizi dira Ameriketako itsasertz atlantikoan,
Indiako Ozeanoan eta Itsaso Barean),
Araknidoak (armiarmak, akaroak, eskorpioiak,
eta antzekoak), eta Piknogonidoak
(armiarmen antzeko itsas animalia txiki
batzuk).
- Barailadunen azpiphyluma. Antena
adarrak eta barailak dituzte eta ondorengo
klaseak hartzen ditu barnean: Oskoldunak
(karramarroak, itsas arkakusoak, lanpernak
eta gisako taldeak); Intsektu ezagunak,
munduko klase ugariena (tximeletak,
euliak, eltxoak, inurriak, termitak, arkakusoak,
kakalardoak, liztorrak, erleak, kilkerrak,
matxinsaltoak, e.a.); eta beste talde
txiki batzuk, lehenago Miriapodoetan sartzen
baziren ere, gaur egun kategoria taxonomiko
jakinik ez dutenak. Horien artean,
Kilopodoak (ehunzangoa), Diplodoak
(milazangoa), eta tamaina txikiagoko antzeko
beste bi talde, Pauropodoak eta Sinfiloak.
Tardigradoen phyluma :
Animalia biziki txikiak dira, 1 mm baino txikiagoak, gorputza lau segmentutan zatitua dute eta kutikulazko kanpo eskeletoa ?artropodoenaren antzekoa baina hanka zurrunekin?, kasu batzuetan plakaz estalia.
Gehienak ingurune hezeetako goroldio, iratze eta landareetan bizi dira, baina badira itsasoko eta ur gezatako mota batzuk ere.
Onikoforoen phyluma :
Har itxurako animaliak dira, kutikula fin batez estaliak eta segmentuka bereizi gabeko hanka pareekin. Hiru luzakin pare dituzte buruan, bi baraila modukoak eta antena pare bat. Esan daiteke, beraz, artropodoen eta anelidoen antzeko ezaugarriak dituztela.
Lehorreko habitat hezeetan bizi dira.
Pentastomidoen phyluma :
Segur aski ez da agertu zaharra animalia talde hau. Bizkarroiak dira, har itxurakoak, ez dago argi zeinen antza duten baina larba aldiko garapenean badute artropodoekin zerikusia. Tropikoetako goi mailako ornodunen arnas aparatuan bizi dira, narrastienetan, gehienbat, baina baita zenbait hegazti eta ugaztunetan ere.
Foronidoen phyluma :
Har itxurako animalia sedentarioak dira, tutuetan bizi direnak, itsasertzeko ur axaletan.
U formako txegoste aparatua dutenez, oso hurbil dituzte ahoa eta uzkia. Lofoforo deitzen zaion garro ziliodunezko koroa bat dute.
Ektoproktoen phyluma :
Aurrekoen oso antzekoak dira, baina hauek ez dute arnas aparaturik. Gorputzeko paretaren eraketa ere berezia duten arren, animalia hauen ezaugarri nagusia eta bistakoena da kolonietan biltzen direla kasu guztietan. Masa modukoak eratuz bizi dira ?Foronidoak bezala tutuetan bakarka bizi ordez?, gelatinatsuak kasu batzuetan, eta gogorrak besteetan, alga, harkaitz edo beste edonolako itsas substraturen gainean.
Talde honetako animaliei Briozooak ere deitzen zaie, baina kontuan hartu behar da lehen izen hori ematen zitzaiela bai Ektoproktoei bai Endoproktoei. Bi talde hauen arteko kanpoko desberdintasuna da lehenengoetan garro koroak ahoa soilik inguratzen duela, eta bigarrenetan ahoa eta uzkia.
Brakiopodoen phyluma:
Animalia lofoforodunak dira, aurreko biak bezala, baina tutu bat edo estalki bat 44eratu ordez, brakiopodoek kusku biko maskorra eratzen dute, kusku biko soinberen antzera. Arrazoi horregatik soinberen barruan sailkatu izan dira lehen. Hala ere, begiratu hutsez antzematen da lerro sagitalak bi kusku simetrikotan zatitzen dituela kusku biko soinberak. Brakiopodoetan, aldiz, sagitala bi kuskuak zeharkatuz pasatzen da, eta kusku bakoitzaren bi erdiak dira orain simetrikoak.
Ekinodermoen phyluma :
Oso phylum ezaugarria da, erlikiazkoa esan daiteke, gainerako animalia taldeen antzik gabekoa morfologia aldetik. Animalia hauek ur aparatua izatea dute ezaugarri nagusia. Aparatu horrek lokomozio funtzioak (anbulakroak), perzepziokoak, eta gas truke funtzioak betetzen ditu. Karekizko plakaz (zenbait kasutan espikula soilez) osaturiko endoeskeletoa dute (dermikoa), azal fin batez estalia. Talde honen beste ezaugarri bakan bat zera da: simetria erradiala (gehienetan pentameroa). Delako simetria erradiala, alde biko simetriatik abiatu eta garatzen da, eta jatorrizko simetria horren aztarnak gordetzen ditu. Ez dago beste animalia talderik bizitza alde biko simetriaz hasi eta metamorfosiaren ondorioz simetria erradiala izatera pasatzen denik.
Talde honetako forma guztiak itsasokoak dira, eta bertan sartzen dira, itsas izarrak (Asteroideoen klasea), itsas trikuak (Ekinoideoen klasea), komatulak eta itsas lirioak (Krinoideoen klasea), ofiurak ?itsas izarren antzekoak baina beso meharrago eta luzeagoekin? (Ofiuroideoen klasea) eta itsas luzokerrak (Holotutoideoen klasea), azken hauek, simetria erradialaren gainean garatutako alde biko simetriadunak.
Ketognatoen phyluma :
Organismo itsastarrak dira, harrapariak eta planktonetan bizi ohi direnak. Gorputzaluzea eta gardena dute, eta hegaltxoak alboetan eta isatsean. Azken ezaugarri hau dela eta arraina gogorarazten dute.
Pogonoforoen phyluma :
Har itxurako animaliak dira, luzeak eta meheak. Tutuetan bizi dira itsaso guztien hondoetan, sakonera handian. Aurreko aldean ?segmentuetan zatitua dute? garro sail bat dute. Bizitza askeko animaliak izanik, ez dute inolako txegoste hodirik ?ez aho ez uzki?, eta, dirudienez, gorputzeko pareta edo tegumentutik zurgatzen dute jakia.
Hemikordadunen phyluma :
Nolabaiteko har itxurako organismoak dira, denak itsastarrak, bakarka edo kolonietan bizi direnak, tutuetan sartuak, lokatzetan, edota harkaitz edo alga artean. Animalia hauen ezaugarri nagusia hemikorda da, bizkar kordoiaren antzeko zerbait, kartilagozkoa, elementu gogorrik gabea eta ektodermikoa jatorriz, aurretik atzera hedatzen dena eta kordadunen kirio kordoia gogora ekartzen duena. Aurreko ezaugarri horren, faringea kanpoaldearekin lotzen duten zakatz arrailak izatearen, eta barneko beste ezaugarri batzuen kariaz, kordadunen eta kordagabeen arteko mailatzat hartzen dira.
Kordadunen phyluma :
Animalia talde nahiko berria da, bilakaeran arrakasta handia izan duena. Animalia hauen ezaugarri nagusia da, bizitzako faserenbatean behintzat, bizkar kordoi edo notokorda
izenekoa dutela euskarritzat, gorputzaren
luzetara hedatua. Kordoiaren atzean
hodi formako kirio sistema bat dute ?phylum
honetako ezaugarria hau ere? eta txegoste
sistema sabel aldean. Notokordak,
batzutan, iraun egiten du heldutan, eta beste
batzuetan aldiz, galdu egiten da animalia
garatu ahala. Kordadunen beste ezaugarri
batzuk honako hauek dira: bihotz taupakaria;
zakatz arrailak garapeneko uneren batean
?heldutan ere iraun dezaketela?; eta isatsa
-garapeneko faseren batean, hau ere?
uzkiaren atzetik, notokordaren eta gihar sistemaren
luzapenez eratua. Phyluma itxura
guztiz desberdineko hiru azpiphylumetan
zatitzen da:
Lehenik, Urokordadunen azpiphiluma
dago. Itsas animalia hauen ezaugarri nagusia
da larba aldian eta isatsean soilik dutela
notokorda. Urokordadunen larbak bizitza
askekoak dira, txalburuen antzekoak itxuraz.
Behin heldu eta gero itsas hondoari
erantsita bizi dira, bakarka edo koloniak
osatuz. Zaku edo tutu formakoak dira eta bi
zulo dituzte (sifoiak). Iragazpenez elikatzen
dira. Aszidioak dira talde honetako adibide
bat.Zefalokordadunen azpiphyluma animalia
txiki batzuek osatzen dute (5-6 cm. luze
ingurukoak). Bizitza askekoak dira, igerilariak
eta itsas hondo hondartsuetan bizi dira.
Gorputz osoan dute notokorda eta bizitza
osoan irauten die. Baita zakatz arrailek ere.
Arrain mehar baten itxurakoak eta gardenak
dira. Hegal bakoitiak dituzte (bizkar
aldean eta sabel aldean) baina ez dute arrainek
bezala hegal-parerik aurre aldean. Mota
45gutxi hartzen ditu barruan, denetan ezagunena
anfioxoa da (Branchiostoma lanceolatus).
Zefalokordadunak eta Urokordadunak,
Prokordadunen barruan sartu ohi dira, nahiz
eta filogenia aldetik arrazoirik ez dagoen
talde berean sartzeko. Prokordadunen taldeak,
beraz, ez du kategoria taxonomikorik,
eta hizkera arruntean bestetan ez da erabiltzen.
Azkenik, Ornodun edo kraniatuen
azpiphyluma da taldearen bilakaeran
aurreratuen dagoena. Gorputz osoan hedatzen
da notokorda eta, hezur edo kartilagozko
eskeletoak ordezkatzen du pixkana-pixkana.
Hodi formako kirio sistema,
notokordaren atzeko aldean kokatua,
aurreko aldean zabaldu egiten da burmuina
osatuz, eta burezurra dute burmuin
horren babesgarri.
Ornodunen barruan ?bizi diren organismoak
kontuan harturik?, lehenik arrainak
daude (kategoria taxonomiko gabeko taldea)
eta hor sartzen dira Ziklostomadunen
klasea edo baraila gabeko arrainak ?lanproiak
dira talde honetakoak?, Kondroiktioen
klasea edo kartilagozko arrainak ?marrazoak
eta arraiak?, eta Osteiktioen klasea edo
hezurrezko arrainak ?ezagutzen ditugun
gainerako arrainak; gero Urlehortarren klasea
dator, hauek larba aldian zakatz bidezko
arnas aparatua dute (urperako egokia) eta
heldutan aldiz, birika bidezkoa ?uhandreak,
arrabioak, zapoak eta igelak?; Narraztien
klasea, birika bidezko arnas aparatua dute
eta gorputza ezkataz edo adarkizko ezkutuz
estalia dute ?apoarmatuak, sugandilak,
muskerrak eta sugeak, eta beste zenbait tokitan
kameleoiak eta krokodiloak?; Hegaztien
klasea edo moko eta lumadun animaliak; eta
Ugaztunen klasea edo ile eta titidun animaliak.
Ugaztunak, bestalde, ondokoo ordena
hauetan sailka daitezke: Monotremak (ornitorrinkoa),
Martsupiodunak (kangurua,
zarigueia, koala, e.a), Intsektujaleak (satorra,
trikua, satitsua), Dermopteroak (maki hegalariak),
Kiropteroak (saguzarrak), Folidotoak
(pangolinak), Hortzgabeak (hartz inurrijaleak,
nagiak, armadilloak) Karraskariak (katagorriak,
arratoiak, saguak, lursaguak, e.a.)
Lagomorfoak (untxiak, erbiak), Haragijaleak
(zakurrak, katuak, hartzak, hienak, erbinudeak,
e.a.), Pinnipedoak (itsas txakurrak,
itsas lehoiak, mortsak), Zetazeoak (baleak,
kaxaloteak, izurdeak, masopak, e.a.), Tubulidentatuak
(urde inurrijalea), Proboszideoak
(elefantea), Hirakoideoak (damanak), Sirenioak
(manatiak, dugongak), Artiodaktiloak
(urdeak, hipopotamoak, gameluak, oreinak,
jirafak, bobidoak, ardiak, ahuntzak, antilopeak),
Perisodaktiloak (zaldiak, astoak,
zebrak, tapirak, errinozeroak), Primateak
(makiak, tximinoak, simioak, gizakia).