Historia Unibertsala»Egungo aroa
1930-1940 hamarraldiko banaketak sozialismoan
Langile alderdien eta sindikatuen goreneko aldia XIX. mendean izan zela esan ohi bada ere, ez bata ez bestea ez ziren alderdi nagusi izan XX. mendearen hasiera arte. Alemanian, eta ondoren Italian eta Frantzian, legebiltzarreko gutxiengo nagusia izan ziren; beste herrialde batzuetan, Ingalaterran adibidez, eta baita Alemanian, Frantzian eta eskandinaviar herrietan ere, gobernuak osatu zituzten edo haietan parte hartu zuten beste alderdi batzuekin batera. Alderdi horietatik gehienak sozialdemokraziarekin edo laborismoarekin lotuta zeuden, baina 1917tik aurrera alderdi komunistekin aritu behar izan zuten lehian. 1920ko hamarraldiaren hasieratik bertatik, etsaitasunezkoa izan zen sozialisten eta komunisten arteko harremana.
II. Internazionalaren bilakaera eta krisia
Marx, Engels, Bakunin eta beste
hainbaten garaiko Langile Elkarte Internazionala
(AIT), I. Internazionala alegia,
1876an desagertu zen Filadelfian. I. Internazionala
oso gogor esetsi zuten gobernuek;
horrez gainera, marxisten eta anarkisten
arteko borrokek batetik, eta bestetik,
elkartea osatzen zuten kideen eta asmoen
heterogeneotasunak, Elkartea banatzea
ekarri zuten ondorioz. 1889an, Frantziako
Iraultzaren mendeurrena zela-eta,
Parisko Erakusketa Unibertsala egin zen
garai berean, II. Internazionala osatu zen.
Bigarren saio horretan indar handiko alderdi
politikoak eta sindikatuak bildu ziren;
azken horiek 1900. urtean sortutako
Bulego Sozialista Internazionalean elkartuta
zeuden. Alderdi haiek legezkoak eta
parlamentarioak ziren, erakunde gisa onartuak,
eta zeinek bere herrialdeko ezaugarriak
zeuzkan; egituraz iraultzaileak eta
erreformazaleak ziren. Internazional hartan
ez zen jadanik liskarrik izan anarkistekin,
izan ere, 1896an, Londresen, legezko
alderdiak eta parlamentarioak bakarrik
onartzea erabaki zenean, elkarte hartatik
kanpora gelditu ziren anarkistak. Aldi berri
hartan, ordea, tirabirak izan ziren marxisten
artean; familia marxistaren barruan
askotariko jendea biltzen baitzen (Juarés,
Bernstein, Kautsky, August Bebel, Lenin,
Rosa Luxemburg), eta elkarren oso desberdinak
ziren elkarteak, alemana eta espainiarra
esaterako. Espainian, 1910ean,
Pablo Iglesias izan zen lehen diputatu sozialista
Diputatuen Ganbaran; Alemanian,
aldiz, urte horretan bertan, SPD (Alemaniako
Alderdi Sozialdemokrata) gutxiengo
nagusia zen ganbaran.II. Internazionalean izan ziren eztabaidak
eta tirabirak hiru gai edo gertaera nagusiren
ingurukoak izan ziren. Errebisionismoa
zen lehenengo eztabaidagaia, Internazionalak
Bernsteinen proposamena atzera
bota zuenean sortu zena. Proposamen hartan
teoria eta praktika batzea eta sozialdemokraziak
?eta bereziki bere alderdiak,
SPD? iraultzailea zela, baina iraultza egin
gabe, onestea eskatzen zen. Hori guztia
onartuz gero, zalantzan jartzen ziren Marxen
zenbait tesi ?kapitalismoaren nahitaezko
krisia eta horren ondoriozko sozialismoaren
indartzea?, eta demokrazia eta legezkotasuna
bide gisa hartzen ziren, ez taktika gisa.
Errebisionismoa baztertu bazen ere, erreformismoa
izan zen Internazionalaren ezaugarri
nagusia. Kolonialismoaren eztabaidan,
Kautskyk ?errebisionismoaren kontrakoak?
izan zituen aldeko gehien. Hark kolonialismoa
baztertzen zuen tesi bat aurkeztu zuen,
nahiz eta Internazionalak eragin gehien zuen
herrialdeak ziren kolonialistenak (Alemania,
Frantzia, Ingalaterra, Holanda?). Muturreko
aldean Lenin eta Rosa Luxemburg zeuden,
Internazionalaren azkeneko bi auzietako
protagonistak: arazo nazionala eta gerra.
Estatu inperialisten arteko tirabirek iragartzen
zuten gerra handia zetorrela, eta
gertaera hori zela eta, hainbat iritzi sortu
ziren, Internazionalaren barruan, elkarren
oso desberdinak. Azkenean, iritzi haien artetik
adierazpen bakezaleak batetik, eta bestetik,
muturrenekoen iritziak ?iraultza prozesura
iristeko, gerraz baliatzea proposatzen
zuten?, ez ziren aintzat hartu. Lehen Mundu
gerraren atarian, Frantziako eta Alemaniako
parlamentario sozialistek gerraren aldeko
botoak eman zituzten, eta langile internazionalismoak
langileek babesten zuten
?interes nazionala? onartu behar izan zuen.
Horrela amaitu zen II. Internazionala, eta
Burgfrieden (?batasun sakratua?) izan zen
haren epitafioa.
Internazional komunista
Lehen Mundu gerra amaitu zenean, ordea,
erabat bestelakoa zen egoera. Errusiako
iraultzaren arrakastak lehen estatu proletarioa
eta sozialista osatzea ekarri zuen berekin;
gerraren ondoren Europan izan ziren
iraultzek, aldaketak iragartzen zituzten. Leninek
uste osoa zuen iraultza sozialistak
zabaldu behar zuela munduan, eta Internazional
berri bat osatzeko tesiaren alde egin
zuen, gerraren aurreko Internazionalaren
ordezkoa hain zuzen. Hala, III. Internazionala,
komunista, 1919an sortu zen, Moskun;
hasieran, herrialde bakoitzean alderdi komunista
bat osatzea proposatu zen, alderdi
sozialistetan izandako banaketetatik edo
hausturetatik sortuak. Frantzian, adibidez,
hala gertatu zen, Tourseko biltzarrean (1920.. rteko abendua). Beste herrialde batzuetan,
berriz, banaketaren ondoren komunistak
gutxiengo bihurtu ziren, izan ere, Komintern-eko
(Internazional Komunista) 21 puntuen
edo baldintzen mende baitzeuden:
puntu horiek onartzen ez zituztenak erreformistatzat
hartzen ziren. Italian komunisten
zatiketa, Gramsci eta Bordiga buru zirela,
ez zen garrantzi handikoa izan; Alemanian
ere ez zen aipagarria izan, SPD-aren
ezkerreko taldea (USPD) aurreko Alderdi
Komunistari (Paul Leviren KPD) lotu baitzizaion.
Hala, nolabaiteko masa alderdiak
osatu zituzten (alde alemaniarrak zuen kide
gehien), Txekoslovakian, Norvegian edo
Bulgarian esaterako; alderdi horiek, bestalde,
legezkoak ziren. Espainian, iraultzaren
ametsak bultzatuta, CNT-ko anarkosindikalistak
Internazional berriari lotu zitzaizkion;
baina berehala bereizi ziren hartatik, Angel
Pestañak Moskura egindako bidaiaren eraginez,
edo zenbaitek proposatutako irtenbideen
eraginez, Emma Goldmanenaren eraginez
esate baterako. Beraz, Espainiako Alderdi
Komunista txikia izan zen aurrerantzean
ere. Internazional berriak bazuen aurreko
internazional sozialdemokrataren
(1923an behin betiko osatua Hanburgon,
Internazional Sozialista izenaz) hondarrei
buru egitea, eta horixe zen, hain zuzen,
garrantzitsuena. Beraz, etorkizunean ere
izango ziren hainbat tirabirak langile mugimenduan.
Fronte bakarra, klasea klasearen kontra eta Fronte Popularra
Hauek izan zirenKomintern-en politikaren
ezaugarri nagusiak: alderdi komunisten
?sukurtsalizazioa? batetik, eta bestetik, Sobiet
Batasunaren mendean egotea. Sobiet
Batasunaren buru Stalin zela, Internazional
Komunistak hainbat proposamen estrategiko egin zuen; proposamen horiek bat
zetozen ?iraultzaren aberria?-k zituen beharrekin.
Hala, Jacques Droz historialariaren
hitzetan, aldi berean gertatu ziren, batetik,
atzerakoiei aurre egiteko osatu zen ?fronte
proletario bakarraren? mezua (1921etik aurrera),
eta bestetik, gerrako komunismoaren
baztertzea eta Ekonomia Politika Berriaren
ezartzea; batetik, 1923-1924 urteetako ?boltxebizazioa?,
edo alderdi komunistak garbitzea
eta Moskuko aginduen mende jartzea,
eta, bestetik, Trotskiren kontrako Stalinen
borroka eta ezker komunistaren oposizioa
eratzea; txinatar komunistak behartzea
Sun Yat-senen Kuomitang-ekin eta burgesia
nazionalarekin elkarlanean aritzera batetik,
eta bestetik, Stalinek eta Bukharinek
alderdi boltxebikea kontrolatzeko behinbehineko
hitzarmenak sinatzea; alderdi komunista
SESB-ren inguruan batzea eta ?klasea
klasearen kontra? estrategia delakoan
sozialistak ?sozial-faxista?-tzat hartzea (1928-
1933) batetik, eta, bestetik, Lehenengo Bost
urteko Plangintza onartzea, industralizazio
politika gogorra eta kanpoko erasoaren
beldurra zabaltzea (horrek sozialismoa ?herrialde
bakar batean? eraikitzeko Stalinen
joera galaraziko bailuke); eta azkenik, sozialistekin
eta muturreko burgesekin elkar
hartzearen aldeko politika antolatzea, Fronte
Popularraren eskutik bideratua (1934-1936),
batetik, eta, bestetik, alemaniar gudarostea
indartu eta Europa erdialdean nazionalsozialismoa
sendotuko zelako Stalinen beldurra
nabarmentzea. 1939ko abuztuko alemaniar-sobietar
hitzarmenek (Stalin-Ribbentrop
ituna) indargabe utzi zituzten Europako alderdi
komunistak, eta ez ziren indarberritu
gerra amaitu zen arte eta erresistentziak
faxismoaren kontra borroka egin zuen arte
(Hitlerrek ?sozialismoaren herria? eraso zuenean).
Hala, Komintern-aren politikaren ondorioz,
nazioarteko komunismoa Moskuren interesen
eta aginduen mende gelditu zen,
alegia, Stalinenen mende. Alderdi horiek,
errusiar iraultzaileak, eta baita Stalin bera
ere, garaitezinak zirelako mitoak eraginda,
zenbait garbiketa eta aldaketa estrategiko
ulertezin onartu zuten etsi-etsian, baina
hainbat tirabiraren ondoren halere. Baina
garai hartan oso gertaera negatibo bat izan
zen: Sobiet Batasunean eta handik kanpora
sortu zen Stalinenganako gurtzaz gainera eta
alderdi komunistetako demokrazia erabat
desagertzeaz gainera, sozialistak eta komunistak,
elkarren lehian, ez ziren gauza izan
1930eko hamarraldian mugimendu faxistei
aurre egiteko. Horren erakusgarri da alemaniar
nazismoaren goraldia: batzuek zein
besteak, hasieran, alderdi indartsuak ziren,
bai kideei dagokionez, baita botoei dagokionez
ere. Beste herrialde batzuetan, eta
Fronte Popularrak indarrean jarri eta gero
(Frantzian eta Espainian, batez ere), langileindarrak ezkerreko burgesiari lotu zitzaizkionean,
garrantzi handiko aurrerapenak
izan ziren legedian, batez ere gizarte arazoetan.
Aurrerapen nagusiak, zalantzarik
gabe, Frantzian izenpetu zituzten, 1936an,
enpresarioek eta sindikatuek (Matignoneko
hitzarmenak), Léon Blum lehen ministro
sozialista bitartekari zela. Sindikatuek
lortu zituzten aurrerapen nagusiak hauek
izan ziren: soldatak igotzea, 40 lan orduko
astea, eta urtean hamabost eguneko oporrak
ordaintzea.
1943ko maiatzaren 22an, bizi-bizian zela
gerra, Biltzar Eragileko Presidiumak Komintern-a
banandu zuen. Kominternaren zereginak
sobietar alderdi komunistako zerbitzu
batek hartu zituen bere gain; zerbitzu
haren bidez, alderdi nazionaletako ordezkariak
koordinatzen ziren Moskun.
Disidenteak
Internazional Komunistaren kontrakoak
ezkerraldeko hainbat eremutan bildu ziren.
Sozialdemokraziak haiek proposatzen zuten
bidearen kontra egin zuen, eta zenbait
egilek, hala nola Otto Bauer-ek, kritika gogorra
egin zioten. Internazionalaren aldeko
zirenen artean aipatzekoa da Leon Trotski.
Hark, Stalinen kontra, nazioarteko iraultza
iraunkorra proposatzen zuen; izan ere, Stalinek
?herrialde bakar bateko sozialismoaren?
alde egitea proposatzen baitzuen,
edo beste era batera esanda, komunista
guztiak SESB-ren estrategiaren mende jartzea.
Horrez gainera, Trotskik, batetik, alderdi
komunistaren burokratizazioa, eta,bestetik, sobieten hasierako ahalmena
PCUS-eko organoek bereneganatu izana
salatu zituen. 1927an alderditik bota zuten,
eta handik bi urtera SESB utzi behar izan
zuen. 1938an Internazional berri bat osatu
zuen, Laugarrena: Stalinen kontrakoa zen
argi eta garbi. 1940an Ramón Mercader katalandar
mertzenarioak (Moskutik joana) hil
zuen Mexikon.
Hasieran boltxebikeen alde egon ziren
bakarrak anarkistak izan ziren. Lehen Mundu
gerraren hasieran anarkistak indartsu
ziren, baina gerraren bukaeran, egoera berrira
egokitzeko gaitasun falta eta komunisten
banaketa zirela eta ?esate baterako Frantziako
CGT-en gertatutakoa, hasieran anarkisten
eragin handia izan zuena?, Espainiako
CNT-ko anarkosindikalistak gelditu ziren
bakarrik benetako indar gisa. 1922an, Berlinen,
anarkistek, anarkosindikalistek eta
sindikalista iraultzaileek AIT antolatu zuten
berriz ere; baina AIT berri hark ez zuen indar
handirik izan Espainiatik (1939. urtea
arte) eta Ameriketako hegoaldeko zenbait
herrialdetatik (Argentina, Uruguai) kanpora.
1920-1921 bitartean, Nestor Makhnok
alderdi komunista libertarioa osatzeko saio
bat egin zuen Ukrainan, baina Trotskiren
Gudaroste Gorriak berehala suntsitu zuen,
Kronstadt-eko marinelen matxinadarekin
egin bezala. Bestalde, George Orwell ezkerreko
komunistak, hainbat literatura lanetan
estalinismoaren izaera eta ekintzak kritikatu
zuen: Animal Farm, Homage to Catalonia
eta 1984, satira, protestazko saiakera
eta munduko erregimen totalitarioen iragarpen
ezkorra, hurrenez hurren.