Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Aro berria

Bizitza materiala (XVI-XVIII. mendeak)

1640 inguruan Le Nainek pintatutako nekazari familia. Koadro honetan ikusten denez, oso pobreak ziren XVII. mendearen erdialdeko nekazariak.<br><br>

Erdi Arotik XVIII. mendera bitartean, bizitza materialak bilakaera geldi baina nabarmena izan zuen. Hala ere, bizitza materialaren alorreko hobekuntzak ez ziren modu eta aldi berean zabaldu gizarte guztira. Izan ere, gizartea hierarkietan banatuta zegoen eta aberastasunei eta pribilejioei zegokienez alde nabarmena zegoen hierarkia hori osatzen zuten talde batzuen eta besteen artean. «Pribilejiodunak», hau da nobleak eta burgesak, ziren berrikuntzez eta hobekuntzez lehenengo baliatzen zirenak eta erreformak bideratzen zituztenak, eta ondoren iristen ziren herritar xumeetara, nekazari eta eskulangileen taldeetara hain zuzen. Bizitzan hainbat ezaugarri agertu ziren gizarte eta aberastasun mailaren adierazle bihurtu zirenak. Zibilizazio prozesua XVIII. mendean gertatu zen batez ere. Gortearen eta nobleen bidez jarrera, moda eta gustu berriak zabaldu ziren, horren ondorioz gizataldeen arteko desberdintasuna eta bizimodu batzuen eta besteen arteko bereizketa areagotu zen, eta eliteen kulturaren eta herriaren kulturaren arteko aldea nabarmendu zen, orobat. Etxeetako apaindurak, mahai tresnak, koadroak, janzkera etab. aberatsez osaturiko talde txiki baten luxuaren adierazle bihurtu ziren.

 

Bizitza materiala nekazari inguruneetan eta hirietan

Nekazariaren bizimodua oso gogorra izan zen Aro Berrian. XVI. mendetik XVIII.. endera pobreen eta lurren jabe ez zirenen edo maizterren kopuruak gora egin zuen. Zor baten atzetik beste bat zetorkien, setioak jasan behar zituzten, zerga handiak ordainarazten zizkieten, eta hori guztia medio, nekazarien jabetza suntsitu eta aristokraten eta burgesen gizarte maila sendotu zen. Nekazarien bizitza, beraz, oso kaskarrazen. Unean uneko gertaeren mende zeuden, uzta txarren, izurrien eta gerren mende, eta baita jabetza egituraren beraren mende ere.

Hirietan, oso bestelako bizitza zuten aberatsek, alde batetik, eta pobreek, bestetik.

Izugarrizko aldea zegoen nobleez eta merkatari edo burgesez osaturiko goi mailako talde txiki baten eta eskulangileen artean.

Aberatsak etxeen, errenten eta lurren jabe ziren; eskulangileak, berriz, etxe alokatuetan bizi ziren eta behar beharrezko tresnak bakarrik zituzten ?lanabesak, zenbait arropa eta altzari batzuk?, eta oso egoera kaskarrean eta unean uneko gertaeren mende bizi ziren.

 

Etxebizitza

Nekazarien etxeak: Nekazarien eta maizterren etxeak gela bakarra izaten zuen, argi gutxi; eta familia guztia han bizi ohi zen.

Etxeko gune nagusia sutondoa zen, hura baitzen lekurik beroena eta argi gehien zuena; han egiten zituzten jatorduak, han etxeko lanak, eta hantxe egiten zuten lo ere. Ez zuten, baina, toki gehiagoren beharrik, ez baitzuten etxea zerez bete askorik. Altzari gutxi zituzten, aulki batzuk eta ohe batzuk ?edo ohatzeak hobeto esateko? besterik ez, gelan han-hemenka jarriak, askotan ohe berean lo egin behar izaten zuten zenbait senidek.

Nekazarien etxe gehienak zurezkoa ziren, eta hori zela-eta, arrisku handia izaten zen. etxeak su hartzeko.

Nekazari lurjabeen etxeak, berriz, handiagoak ziren, bi edo hiru gelakoak. Gela bat jakiak, aleak eta lanabesak gortzeko biltegi moduan erabiltzen zuten eta han biltzen zituzten abereak ere. XVI. eta XVIII.. endeetan nekazari aberatsenek beren etxeak hobetzeko lanak egin zituzten, material nobleagoak erabiliz, harria adibidez, eta luxu handiagoko altzariak eta tresnak jarriz.

Hirietako etxeak. Hirietako etxebizitzak garestiak eta kaskarrak ziren. Etxeetako solairuen mailak ere gizarte mailen arteko aldea nabarmentzen zuen. Izan ere, herritar pobreenak etxeetako goiko solairuetan bizi ziren; haiek ziren teilatutik hurbilen zeudenak eta, beraz, arriskugarrienak, bai hezetasunagatik eta bai su hartzeko zuten arriskuagatik.

Eskulangileak etxe alokatuetan bizi izaten ziren; zurezko etxeak ziren, txikiak, eta gela ilun eta hotz bakarrean bizi izaten zen familia guztia. Altzari gutxi zituzten, mahai bat, aulki eta eserleku batzuk eta oheak, eta gela horretan egiten zuten bizitza.

Nobleak eta merkatariak beren etxeetan bizi ziren; solairu bat baino gehiagoko etxeak izaten ziren, harriz eginak, eta hainbat gela izaten zituzten. Gela bakoitza zeregin jakin batzuetarako erabiltzen zen eta, oro har, argiak eta berokuntzarako tresnez hornituak ?berogailuak, tximiniak edo sutontziak? ziren. Merkatarien eta maisu eskulangileen kasuan, etxearen beheko soilairuan jartzen zuten denda, lantegia edo lonja. Etxe atzean baratzeak eta kortak izaten zituzten; noble eta merkatari aberatsek, berriz, lorategiak eta zalditegiak.

 

Elikadura

Jatekoan ere bazen gizarte mailen artean alderik. Dena dela, Europako biztanle gehienentzat, nekazari inguruneetako zein hirietako biztanleentzat alegia, dieta aski bakuna, osagai gutxikoa, zen oro har. Eskulangile batek, esaterako, bere diru sarreren %50 gastatzen zuen, batez beste, elikaduran.

Ogia, olioa edo gantza eta zenbaiteltzekari zituen eguneroko jakiak, eta edateko, ardoa edo garagardoa. Dietako proteina kopurua gizarte mailaren eta aberastasun mailaren araberakoa izaten zen; aberatsek pobreek baino haragi gehiago jaten zuten, esaterako. Haragia oso gutxiren eskura zegoen, oso gutxik edo egun jakinetan bakarrik eros zezaketen haragirik.

Nekazarien ohiko jakiak ogi beltza, gazta eta arrautzak ziren, eta edateko, ura, ardoa ?Europa hegoaldean? eta garagardoa ?Europa iparraldean?. Krisi garaietan, ordea, are kaskarragoa izaten zen dieta, eta gariaren ordez, garia baitzen ogia egiteko erabiltzen zen gai nagusia, beste labore batzuk erabiltzen ziren, eskasagoak, edo gaztainak bestela.

Elikagai horiez gainera barazki, eltzekari eta landare urrintsu batzuk eta baratxuria eta tipula ere erabiltzen zuten, eguneroko zoparen bizigarri.

Haragia, arraina, bizigarriak, legatza eta azukrea luxuzko jakiak ziren, eta aberatsek bakarrik jaten zituzten halakoak. Hirietako eskulangileek eta nekazariek, aberatsenek ere, jaten zuten haragi bakarra zerrikia eta urdaia zen, freskoa edo gazitua. Zerriak etxean bertan hazten zituzten, etxeko hondakinekin eta baratzeko barazki eta ortuariekin.

Baina hala ere, zerrikia ez zen edonork eta edonoiz jan zezakeen jakia; jaietan eta ospakizun berezietan bakarrik jaten zuten. Aberatsek bestelako haragia ere jaten zuten, behikia, aharia, kapoiak eta ehiza adibidez. Arraina ?freskoa, lehorra edo gazitua? itsasaldean jaten zen, batez ere.

Herrialde katolikoetan arrain gehiago jaten zen urte sasoi jakin batzuetan, Elizak haragia jateko debekua ezartzen zuenean, Garizuman adibidez.

XVII. eta XVIII. mendeetan elikagai eta edari berriak sartu ziren Europan, eta horietako

 

Janzkera

Janzkerak ageri-agerian jartzen zuen gizarte mailen arteko aldea. Gizatalde bakoitzak janzkera jakin bat zuen, ez formari zegokionean soilik, baizik eta baita kalitateari, koloreari eta kontserbazio egoerari zegokionean ere. Gizatalde apalenen janzkera ez zen ia aldatu Aro Berria hasi zenean.

Izan ere, dirurik gabe ezin zuten modak agintzen zuena bete. Pobreek ezin zuten beren janzkera aldatu, edo aldatzekotan, ezer gutxi alda zezaketen. Arropa, altzariak bezala, oso garestia zen, garestiegia herri xehearentzat. Jende aberatsek, berriz, nobleen ezaugarritzat hartuak ziren sinboloak eskuratzeko ahalegina egiten zuten. Merkatari burges aberatsek, horregatik, nobleen janzkera bera nahi izaten zuten, eta haiek erabiltzen zituztenen moduko tankerak, ohialak, orrazkerak, farfailak eta brodatuak erabiltzen zituzten.Moda, gaurkotasunaren adierazle gisa, ez zen XVIII. mendea arte nagusitu. Moda nolakoa izango zen, aberatsenek esaten zuten, beti bezala. Garai batzuetan herrialde bateko Gorteak finkatzen zuen moda, beste herri batekoak beste batean, eta horrela beti.

XVI. mendean, adibidez, Karlos V.arekin espainiarrek nagusitasuna izan zuten garaian, espainiarrek erabiltzen zutenaren tankerako jantzi beltza, oihal lodikoa jarri zen boladan.

Aldiz, XVII. mendean, janzkera frantsesa erabili zen, kolore bizi eta oihal mehez egina.

Frantziako moda, XVII. mendeaz gero indar handia izan zuena, nahiz eta espainiarrek bereari eusteko ahalegina egin zuten, XVIII.. endean nagusitu zen erabat.

 

Laburbilduz

Aro Berrian hobetu egin ziren, oro har, bizi baldintzak, baina hobekuntza horietaz ez ziren gizatalde guztiak berdin baliatu, eta hobekuntza aski geldia izan zen, gainera.

Bizitza materialaren berrikuntzez eta aldaketez nobleek, merkatari handiek eta eskulangile aberats batzuk bakarrik baliatu ahal izan ziren. Herritar gehienak, eskulangileak, nekazariak eta herri xehea, beraz, aurreramendu materialetatik kanpo zegoen. Lurraren errentak, merkataritzatik ateratako etekina pilatzen zituzten talde txiki aberatsak izan ezik, pobreak ziren gainerako guztiak, erosteko oso ahalmen txikia zuten eta unean uneko gertaeren eta eguneroko lanaren arabera bizi ziren. Europan, industria iraultza arte ez zen ekoizpena ugaritu, horrenbestez ezin zen aberastasunen ekoizpena igo eta gizarteak ezin izan zuen, oro har, iraultza arte aberastasun gehiago eskuratu.