Historia Unibertsala»Aro berria
Bizitza materiala (XVI-XVIII. mendeak)
Erdi Arotik XVIII. mendera bitartean, bizitza materialak bilakaera geldi baina nabarmena izan zuen. Hala ere, bizitza materialaren alorreko hobekuntzak ez ziren modu eta aldi berean zabaldu gizarte guztira. Izan ere, gizartea hierarkietan banatuta zegoen eta aberastasunei eta pribilejioei zegokienez alde nabarmena zegoen hierarkia hori osatzen zuten talde batzuen eta besteen artean. «Pribilejiodunak», hau da nobleak eta burgesak, ziren berrikuntzez eta hobekuntzez lehenengo baliatzen zirenak eta erreformak bideratzen zituztenak, eta ondoren iristen ziren herritar xumeetara, nekazari eta eskulangileen taldeetara hain zuzen. Bizitzan hainbat ezaugarri agertu ziren gizarte eta aberastasun mailaren adierazle bihurtu zirenak. Zibilizazio prozesua XVIII. mendean gertatu zen batez ere. Gortearen eta nobleen bidez jarrera, moda eta gustu berriak zabaldu ziren, horren ondorioz gizataldeen arteko desberdintasuna eta bizimodu batzuen eta besteen arteko bereizketa areagotu zen, eta eliteen kulturaren eta herriaren kulturaren arteko aldea nabarmendu zen, orobat. Etxeetako apaindurak, mahai tresnak, koadroak, janzkera etab. aberatsez osaturiko talde txiki baten luxuaren adierazle bihurtu ziren.
Bizitza materiala nekazari inguruneetan eta hirietan
Nekazariaren bizimodua oso gogorra
izan zen Aro Berrian. XVI. mendetik XVIII.. endera pobreen eta lurren jabe ez zirenen
edo maizterren kopuruak gora egin
zuen. Zor baten atzetik beste bat zetorkien,
setioak jasan behar zituzten, zerga handiak
ordainarazten zizkieten, eta hori guztia
medio, nekazarien jabetza suntsitu eta aristokraten
eta burgesen gizarte maila sendotu
zen. Nekazarien bizitza, beraz, oso kaskarrazen. Unean uneko gertaeren mende
zeuden, uzta txarren, izurrien eta gerren
mende, eta baita jabetza egituraren beraren
mende ere.
Hirietan, oso bestelako bizitza zuten
aberatsek, alde batetik, eta pobreek, bestetik.
Izugarrizko aldea zegoen nobleez eta
merkatari edo burgesez osaturiko goi mailako
talde txiki baten eta eskulangileen artean.
Aberatsak etxeen, errenten eta lurren
jabe ziren; eskulangileak, berriz, etxe alokatuetan
bizi ziren eta behar beharrezko
tresnak bakarrik zituzten ?lanabesak, zenbait
arropa eta altzari batzuk?, eta oso
egoera kaskarrean eta unean uneko gertaeren
mende bizi ziren.
Etxebizitza
Nekazarien etxeak: Nekazarien eta
maizterren etxeak gela bakarra izaten zuen,
argi gutxi; eta familia guztia han bizi ohi zen.
Etxeko gune nagusia sutondoa zen, hura
baitzen lekurik beroena eta argi gehien zuena;
han egiten zituzten jatorduak, han etxeko
lanak, eta hantxe egiten zuten lo ere. Ez
zuten, baina, toki gehiagoren beharrik, ez
baitzuten etxea zerez bete askorik. Altzari
gutxi zituzten, aulki batzuk eta ohe batzuk
?edo ohatzeak hobeto esateko? besterik ez,
gelan han-hemenka jarriak, askotan ohe berean
lo egin behar izaten zuten zenbait senidek.
Nekazarien etxe gehienak zurezkoa
ziren, eta hori zela-eta, arrisku handia izaten
zen. etxeak su hartzeko.
Nekazari lurjabeen etxeak, berriz, handiagoak
ziren, bi edo hiru gelakoak. Gela
bat jakiak, aleak eta lanabesak gortzeko biltegi
moduan erabiltzen zuten eta han biltzen
zituzten abereak ere. XVI. eta XVIII.. endeetan nekazari aberatsenek beren
etxeak hobetzeko lanak egin zituzten, material
nobleagoak erabiliz, harria adibidez, eta
luxu handiagoko altzariak eta tresnak jarriz.
Hirietako etxeak. Hirietako etxebizitzak
garestiak eta kaskarrak ziren. Etxeetako solairuen
mailak ere gizarte mailen arteko aldea
nabarmentzen zuen. Izan ere, herritar pobreenak
etxeetako goiko solairuetan bizi ziren;
haiek ziren teilatutik hurbilen zeudenak
eta, beraz, arriskugarrienak, bai hezetasunagatik
eta bai su hartzeko zuten arriskuagatik.
Eskulangileak etxe alokatuetan bizi izaten
ziren; zurezko etxeak ziren, txikiak, eta
gela ilun eta hotz bakarrean bizi izaten zen
familia guztia. Altzari gutxi zituzten, mahai
bat, aulki eta eserleku batzuk eta oheak,
eta gela horretan egiten zuten bizitza.
Nobleak eta merkatariak beren etxeetan
bizi ziren; solairu bat baino gehiagoko
etxeak izaten ziren, harriz eginak, eta
hainbat gela izaten zituzten. Gela bakoitza
zeregin jakin batzuetarako erabiltzen zen
eta, oro har, argiak eta berokuntzarako tresnez
hornituak ?berogailuak, tximiniak edo
sutontziak? ziren. Merkatarien eta maisu
eskulangileen kasuan, etxearen beheko
soilairuan jartzen zuten denda, lantegia edo
lonja. Etxe atzean baratzeak eta kortak izaten
zituzten; noble eta merkatari aberatsek,
berriz, lorategiak eta zalditegiak.
Elikadura
Jatekoan ere bazen gizarte mailen artean
alderik. Dena dela, Europako biztanle
gehienentzat, nekazari inguruneetako zein
hirietako biztanleentzat alegia, dieta aski
bakuna, osagai gutxikoa, zen oro har. Eskulangile
batek, esaterako, bere diru sarreren
%50 gastatzen zuen, batez beste, elikaduran.
Ogia, olioa edo gantza eta zenbaiteltzekari zituen eguneroko jakiak, eta edateko,
ardoa edo garagardoa. Dietako proteina
kopurua gizarte mailaren eta aberastasun
mailaren araberakoa izaten zen; aberatsek
pobreek baino haragi gehiago jaten
zuten, esaterako. Haragia oso gutxiren eskura
zegoen, oso gutxik edo egun jakinetan
bakarrik eros zezaketen haragirik.
Nekazarien ohiko jakiak ogi beltza, gazta
eta arrautzak ziren, eta edateko, ura, ardoa
?Europa hegoaldean? eta garagardoa ?Europa
iparraldean?. Krisi garaietan, ordea, are
kaskarragoa izaten zen dieta, eta gariaren
ordez, garia baitzen ogia egiteko erabiltzen
zen gai nagusia, beste labore batzuk erabiltzen
ziren, eskasagoak, edo gaztainak bestela.
Elikagai horiez gainera barazki, eltzekari
eta landare urrintsu batzuk eta baratxuria
eta tipula ere erabiltzen zuten, eguneroko
zoparen bizigarri.
Haragia, arraina, bizigarriak, legatza eta
azukrea luxuzko jakiak ziren, eta aberatsek
bakarrik jaten zituzten halakoak. Hirietako
eskulangileek eta nekazariek, aberatsenek
ere, jaten zuten haragi bakarra zerrikia eta
urdaia zen, freskoa edo gazitua. Zerriak
etxean bertan hazten zituzten, etxeko hondakinekin
eta baratzeko barazki eta ortuariekin.
Baina hala ere, zerrikia ez zen edonork
eta edonoiz jan zezakeen jakia; jaietan
eta ospakizun berezietan bakarrik jaten
zuten. Aberatsek bestelako haragia ere jaten
zuten, behikia, aharia, kapoiak eta ehiza
adibidez. Arraina ?freskoa, lehorra edo
gazitua? itsasaldean jaten zen, batez ere.
Herrialde katolikoetan arrain gehiago jaten
zen urte sasoi jakin batzuetan, Elizak haragia
jateko debekua ezartzen zuenean, Garizuman
adibidez.
XVII. eta XVIII. mendeetan elikagai eta
edari berriak sartu ziren Europan, eta horietako
Janzkera
Janzkerak ageri-agerian jartzen zuen gizarte
mailen arteko aldea. Gizatalde bakoitzak
janzkera jakin bat zuen, ez formari zegokionean
soilik, baizik eta baita kalitateari,
koloreari eta kontserbazio egoerari zegokionean
ere. Gizatalde apalenen janzkera
ez zen ia aldatu Aro Berria hasi zenean.
Izan ere, dirurik gabe ezin zuten modak
agintzen zuena bete. Pobreek ezin zuten
beren janzkera aldatu, edo aldatzekotan,
ezer gutxi alda zezaketen. Arropa, altzariak
bezala, oso garestia zen, garestiegia herri
xehearentzat. Jende aberatsek, berriz, nobleen
ezaugarritzat hartuak ziren sinboloak
eskuratzeko ahalegina egiten zuten. Merkatari
burges aberatsek, horregatik, nobleen
janzkera bera nahi izaten zuten, eta haiek
erabiltzen zituztenen moduko tankerak,
ohialak, orrazkerak, farfailak eta brodatuak
erabiltzen zituzten.Moda, gaurkotasunaren adierazle gisa, ez
zen XVIII. mendea arte nagusitu. Moda nolakoa
izango zen, aberatsenek esaten zuten,
beti bezala. Garai batzuetan herrialde bateko
Gorteak finkatzen zuen moda, beste herri
batekoak beste batean, eta horrela beti.
XVI. mendean, adibidez, Karlos V.arekin
espainiarrek nagusitasuna izan zuten garaian,
espainiarrek erabiltzen zutenaren tankerako
jantzi beltza, oihal lodikoa jarri zen boladan.
Aldiz, XVII. mendean, janzkera frantsesa erabili
zen, kolore bizi eta oihal mehez egina.
Frantziako moda, XVII. mendeaz gero indar
handia izan zuena, nahiz eta espainiarrek
bereari eusteko ahalegina egin zuten, XVIII.. endean nagusitu zen erabat.
Laburbilduz
Aro Berrian hobetu egin ziren, oro har, bizi
baldintzak, baina hobekuntza horietaz ez
ziren gizatalde guztiak berdin baliatu, eta
hobekuntza aski geldia izan zen, gainera.
Bizitza materialaren berrikuntzez eta aldaketez
nobleek, merkatari handiek eta eskulangile
aberats batzuk bakarrik baliatu ahal
izan ziren. Herritar gehienak, eskulangileak,
nekazariak eta herri xehea, beraz, aurreramendu
materialetatik kanpo zegoen. Lurraren
errentak, merkataritzatik ateratako etekina
pilatzen zituzten talde txiki aberatsak
izan ezik, pobreak ziren gainerako guztiak,
erosteko oso ahalmen txikia zuten eta unean
uneko gertaeren eta eguneroko lanaren arabera
bizi ziren. Europan, industria iraultza
arte ez zen ekoizpena ugaritu, horrenbestez
ezin zen aberastasunen ekoizpena igo
eta gizarteak ezin izan zuen, oro har, iraultza
arte aberastasun gehiago eskuratu.