Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Aro berria

Ingalaterra eta Holanda

Jorge III.a Ingalaterrakoa, Allan Ramsay-ren koadro batean.<br><br>

Borbondarrak Frantziako Iraultzari aurre egiteko ahaleginetan ari ziren garaian Hannover etxea nagusitu zen Ingalaterrako aginpidean. Ingalaterrako monarkiak galdua zuen behinola izandako indarra, aginpide eraginkorrari zegokionez behintzat; gorabehera larrien arbitro bihurtu zen monarkia, eta ezin egotzi zitzaion alderdiek egindako okerren erantzukizuna.

Gilen III.a hil zenean, 1702an, Ana erreginak hartu zuen haren lekua eta 1714 arte iraun zuen agintean; bi gertaera garrantzi handiko izan ziren agintaldi hartan: Utrechteko bakea (1713) eta Eskoziarekiko batasuna (1707), «Act of settlement» agiriaren bidez lortua. Jorge I.arekin (1714-1727) eta haren ministro Walpolerekin «Balance of Power» delakoa hasi zen. Garai hartan sortu ziren «whig» eta «tory» alderdiak; ez ziren, halere, gaur egungoen moduko alderdi politikoak, sentimenduz edo tradizioz atxikitako kideez osaturiko taldeak baizik. Jorge III.aren agintaldia arte whig alderdiak izan zuen indar gehien parlamentuan, jakobinoen kontrako jarrera hartu izanari eta Gilen III.ari deitu izanari esker. Jorge III.aren agintaldiarekin (1760-1820) Pitt-tarren garaia hasi zen, Pitt agintariek Walpolerena baino izaera apalagoko gobernua eratu zuten. Ingalaterrako erreinuaren galera handienak Ameriketako kolonietako altxamenduak eta kolonia haiek galdu izana izan ziren, eta horrek nazio harrotasunaren gainbehera ekarri zuen. Egoera kaskar haren ondorioz Lord North eta, ondoren, Fox eta Burke agintariek hondoa jo zuten eta Pitt Gaztea (1784) iritsi zen agintera; Pittek tory eta whig alderdietako kideak batu baitzituen, nazioaren morala berriz indartu zuen, katolikoen onespena zabaldu zuen eta aurre egin zien Frantziako Iraultzari eta Napoleoni.

Holandan, bestalde, borroka handiak izan ziren Gilen Orangekoa Estatuderra hil zenez gero. Ez zuen zuzeneko ondorengorik utzi eta, hori zela-eta, Gilen III.a hil berriarren begikoen kontrako zapalkuntza larria antolatu zen. Orangetarrak Heinsius pentsiodunaren inguruan bildu ziren; Heinsiusek Gilenen politika jarraitu zuen eta hark bezain gogor eta tinko jardun zuen. Gobernu hark indar handia izan zuen Utretcheko bakea sinatu zen arte. Gerrak kalte handiak ekarri zizkion Holandari, ordea: zor handiak egin zituen, merkatu asko itxi zitzaizkion Ingalaterraren konkurrentzia zela-eta, eta horren ondorioz behera egin zuten itsasketak, merkataritzak eta arrantzak. Probintzia Batuen euskarri bakarrak bankua eta atzerritarrei egindako maileguak izan ziren; errentadunez eta espekulatzailez bete zen Holanda. Izpiritu publikoa gainbehera zihoan.

Oligarkia burgesa nagusitu zen, eta haren baitan eta zeregin publikoan nabarmenak izan ziren nepotismoa eta ustelkeria.

 

Ingalaterrako errejimen berria

GARAI HAU PARLAMENTARISMOAREN GARAIPEN GISA HAR DAITEKE; LEHENENGO MONARKIA KONSTITUZIONALA ERATU ZEN INGALATERRAN.Parlamentuak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen Britainiako politikan. Gilen III.ak bete egin zuen parlamentua sarritan biltzeko emandako agindua. 1695ean bertan behera gelditu zen zentsura, traizio goreneko krimenak epaituko ziren bermea eman zen, eta aginpide judizialaren independentzia sendotu zen. Erregearen aginpidea murritzagoa zen lehen baino; berez erregeak bere funtzionarioak aukeratzeko eskumena zuen arren, aintzat hartu behar zituen parlamentuaren iritzia eta betoa. Aginpide betearazlea eta legegilea elkarretatikbereizi ziren. Legegintzarako aginpidea parlamentuak zuen, eta aginpide betearazlea, berriz, erregearen esku gelditu zen. Parlamentua zen aginpidearen organo zentrala; bi ganbarez osatua zen, baina hala ere, komunen ganbara izan zen benetan herrialdea gidatu zuena, eta horren ondorioz garrantzi handia hartu zuten ganbara horretarako hauteskundeek. Dena dela, sistema hark ere ez zien ematen ordezkaritza izateko aukera herritar guztiei, ez baitzituen kontuan hartzen demografia gorabeherak eta garrantzi handia ematen baitzien «burgu ustel» delakoei hirien aurrean; horrez gainera ustelkeria handia zegoen hautaketa eraginkorra zen guneetan. Aginpide betearazleari dagokionez, erregearen esku zegoen, izenez bazen ere, baina berrikuntza handiak egin ziren alor horretan. Hanoovertarrek ez zutenez ezaguera sakonik ingeles erakunde, usadio eta hizkuntzari buruz,gabinetea osatzen zuten ministroek aukera zuten Hanoovertarrak ez zeudenean ere erabakiak hartzeko, eta horrela sortu zen lehen ministroaren kargua (Walpole, Pitt).

Jorge III.a horretaz ohartu zenerako berandu zen jada; Pitt Gaztea lehen ministro moderno baten gisara ari zen ordurako, eta izenez gobernu buru zenak baino aginpide handiagoa zuen aginpide betearazleari zegokionez.

Ministroen gabineteak ordu arteko Kontseilu pribatuaren lekua hartu zuen horrela. Administrazioa ez zen zentralizatu, eta konderri bakoitzean «Lord lurjabe» bat zegoen, erregearen ordezkari eta benetako arduraduna, eta baita «Sheriff» delako bat ere, bake epaileen epaiak betearazten zituena.

 

Europako nagusitasuna

INGALATERRAK EUROPA IPARRALDEKO OREKA ALDARAZI ZUEN, FRANTZIAREN ETA HOLANDAREN KALTETANBai Ingalaterrak eta bai Holandak antzeko interesak zituzten biek ere, baina beren arteko lehian hainbat akusazio egin zizkioten elkarri. Ingelesek Frantziarekiko merkataritza harremanak eten ez izana leporatzen zieten holandarrei. 1702an berriro hartu zen 1689an erabilitako formula bera; formula horren arabera indar banaketa Ingalaterraren hiru eta Probintzia Batuen bi indarrekoa zen itsasoan, eta Ingalaterraren bi eta Holandaren hiru indarrekoa lurrean.

Holandak, barne zatiketak eta estatu aparatuaren ezintasuna zirela eta, ez zuen onura handirik atera Espainiako ondorengotzarako gerratik.Ingalaterrak, aldiz, trebetasun handiz jokatu zuen Frantziaren kontra, eta Frantziaren kontrako elkargoen eragile nagusia izan zen. Utretcheko itunaren bidez Europan bakea eta oreka lortu ondoren, egoera onean gelditu zen Ingalaterra. Diplomazia sarea eratu zuen Frantzia, Holanda, Prusia, Suedia eta Danimarkaren artean, «statu quo» delakoa bere horretan iraunarazteko. 1740.. rtea arte, beraz, Ingalaterra izan zen Europako orekaren bermatzailea. Itun haren bidez Frantziak Ameriketan zuen indarra murriztu zen orobat. Ameriketako lurretan sartzeak garrantzi handia hartu zuen, Ameriketako koloniek biztanle gune eta metropoliko salgai eta eskulanentzat merkatu berriak eratzeko aukera eskaintzen baitzuten.

Ekialde Urrunean ere oso indartu ziren ingelesak Mumbay, Kalkuta edo Madrasko lantegien bidez. Baltiko aldean, interes ekonomikoak holandarrenak ziren arren, Londresek zuen buruzagitza.

 

«Askatasun ingelesak»

INGALATERRAKO GIZARTEAN BERE «ESTABLISHMENT» DELAKOA BABESTUKO ZUEN IDEIA MULTZO BAT ZABALDU ZEN, DIRUAK EMATEN ZUEN ASKATASUNEAN OINARRITUAXVIII. mendeko Ingalaterran erlijio eta politika arrazionalismoa gauzatzen hasi zen, baina erro sakoneko jarrera sentimental eta tradizionalek eragozpenak jarri zizkioten arrazionalismo haren aurreramenduari.

Lockeren ideien oinarrian Iraultza Ospetsutik sorturiko errejimenaren onespena zegoen, hau da hirietako ordenaren eta elkarbizitzaren erakusgarritzat hartua zen errejimaren onespena. Britainiako herria erlijio eta politika aniztasunaren jolas hura onartzeko prest agertu zen, baldin eta aniztasun horrek «establishment» delakoaren oinarriak urratzen ez bazituen. Horrela, erlijioaren eta monarkiaren kontrako ideiek ez zuten talde txiki batean baizik arrakastarik izan. Kritika sozialak onegitea eta paternalismoa besterik ez zuen aldarrikatzen.

Moralismoa –puritanismoak utzitako ondarea– ohiturak eraberritzera bideraturiko elkarteen bidez zabaldu zen. Erlijio talde eta erakundeek arreta berezia izan zuten eskola, misio eta jarduera filantropikoekiko.

Nobleak gutxietsiz eta burgesia merkataria goratuz gizartearen itxura edo kanpo ezaugarriak bakarrik aldatu nahi ziren, bere horretan jarraituko zuten aldaezintzat hartzen ziren oinarrizko zenbait ezaugarrik (establishment); jarrera kontserbadore horrek gero eta indar handiagoa hartu zuen Frantziako iraultza bitartean, eta ingelesek aurre egin ahal izan zioten Iraultza hari. Izan ere, britainiar zibilizazioa zibilizazio modernoazen itxuraz, ekonomia aurreratuagoa eta bizitza intelektual askeagoa baitzuen.

Dirua zen jarduera guztien oinarria, dirua gurtzen zen, gizabanakoaren balioa eta meritua dirua irabazteko zuen ahalmenaren arabera neurtzen ziren.

 

Iraultza teknikoa

NEKAZARITZAN EGINDAKO BERRIKUNTZAK, LANTEGIAK, KAPITALA ETA ESKULANA PILATZEAK ETA, BATEZ ERE, EHUNGINTZAN ERABILTZEN ZIREN TEKNIKA BERRIEK FINKATU ZITUZTEN INDUSTRIA IRAULTZAREN OINARRIAKXVIII. mende hasieran jarri ziren Industria Iraultzaren lehenengo oinarriak: bilakaera demografikoa gertatu zen, hirietarako exodoa hasi zen, nekazaritza eta eskulangintza teknikek aurrera egin zuten… Demografian aldaketa handiak gertatu ziren 1740. urte inguruaz gero. 1700 urtetik 1740ra Erresuma Batuko demografia 5,4 milioi biztanletik 5,7 milioira iritsi zen, eta XVIII. mende amaierarako, aldiz, 9,2 milioi biztanle ziren.

Ingalaterrako nekazaritzan antzinako moldeak erabili ziren XVIII. mendea arte.

Nekazaritzaren arazoak konpontzeko nekazaritza intentsiboa indartu, teknika aurreratuagoak erabili eta etekinak hobetu behar ziren. Nekazaritzaren hobekuntza hori lortzeko Ingalaterrako aristokratek erabili zituzten soluzioak hauek izan ziren: hazi hautatuak erabili, gai berriak landu ereintzak txandakatuahal izateko, lugorririk ez utzi, ongarri organikoak erabili (algak, simaurra)… Garrantzi handia eman zitzaion abeltzaintzari, nekazaritzaren osagarri gisa. «Enclosure» edo itxitura izan zen etxaldeetan erabili zen eredu zabalduena, landatze intentsibo eta arrazionalagoa egiteko aukera ematen baitzuen.

Itxituren sistema horrek elikadurarako landareen falta zekarren, ordea, laboreena bereziki, nekazaritzan langabezia sorrarazi zuen eta eskulangileak nekazari eremuetatik hirietara alde egien hasi ziren.

Britainiako eskulangintzaren eta industriaren oinarri nagusiak ehungintza eta metalurgia ziren. Aldaketak gertatzen ari ziren alor horietan XVII. mendeaz gero, lehengaien tratamenduari (harrikatza) eta tresna mekaniko eraginkorren sorrerari dagokionez (anezka) batez ere. XVIII. mende erditik aurrera, burdina galdatzeko labe batzuetan egurraren ordez harrikatza erabiltzen hasi ziren (kokea). Darby harrikatz labean, hasieran burdina galdatzeko soilik erabili zen arren, aldaketa handiak egin ziren XVIII.. endearen erdialdera, eta mende amaieran labe garaiak sortu ziren. Berrikuntza teknikoei esker aurreramendu handiak egin ziren ehungintzan; marazura (1733) eta ehundegi mekanikoa (1738). Kotoigintzak indar handia hartu zuen, artilearen langintzaren aldean askoz ere hobeto egituratua baitzegoen. «Jenny» (1765), «Waterframe» (1768) eta «Mule» (1779) tresnen bidez lantegiak, eskulana eta kapitala pilatzen hasi ziren.