Historia Unibertsala»Aro berria
Ingalaterra eta Holanda
Borbondarrak Frantziako Iraultzari aurre egiteko ahaleginetan ari ziren garaian Hannover
etxea nagusitu zen Ingalaterrako aginpidean. Ingalaterrako monarkiak galdua
zuen behinola izandako indarra, aginpide eraginkorrari zegokionez behintzat; gorabehera
larrien arbitro bihurtu zen monarkia, eta ezin egotzi zitzaion alderdiek egindako
okerren erantzukizuna.
Gilen III.a hil zenean, 1702an, Ana erreginak hartu zuen haren lekua eta 1714 arte
iraun zuen agintean; bi gertaera garrantzi handiko izan ziren agintaldi hartan: Utrechteko
bakea (1713) eta Eskoziarekiko batasuna (1707), «Act of settlement» agiriaren bidez
lortua. Jorge I.arekin (1714-1727) eta haren ministro Walpolerekin «Balance of Power»
delakoa hasi zen. Garai hartan sortu ziren «whig» eta «tory» alderdiak; ez ziren, halere,
gaur egungoen moduko alderdi politikoak, sentimenduz edo tradizioz atxikitako kideez
osaturiko taldeak baizik. Jorge III.aren agintaldia arte whig alderdiak izan zuen indar
gehien parlamentuan, jakobinoen kontrako jarrera hartu izanari eta Gilen III.ari deitu
izanari esker. Jorge III.aren agintaldiarekin (1760-1820) Pitt-tarren garaia hasi zen, Pitt
agintariek Walpolerena baino izaera apalagoko gobernua eratu zuten. Ingalaterrako erreinuaren
galera handienak Ameriketako kolonietako altxamenduak eta kolonia haiek galdu
izana izan ziren, eta horrek nazio harrotasunaren gainbehera ekarri zuen. Egoera
kaskar haren ondorioz Lord North eta, ondoren, Fox eta Burke agintariek hondoa jo
zuten eta Pitt Gaztea (1784) iritsi zen agintera; Pittek tory eta whig alderdietako kideak
batu baitzituen, nazioaren morala berriz indartu zuen, katolikoen onespena zabaldu
zuen eta aurre egin zien Frantziako Iraultzari eta Napoleoni.
Holandan, bestalde, borroka handiak izan ziren Gilen Orangekoa Estatuderra hil zenez
gero. Ez zuen zuzeneko ondorengorik utzi eta, hori zela-eta, Gilen III.a hil berriarren
begikoen kontrako zapalkuntza larria antolatu zen. Orangetarrak Heinsius pentsiodunaren
inguruan bildu ziren; Heinsiusek Gilenen politika jarraitu zuen eta hark
bezain gogor eta tinko jardun zuen. Gobernu hark indar handia izan zuen Utretcheko
bakea sinatu zen arte. Gerrak kalte handiak ekarri zizkion Holandari, ordea: zor handiak
egin zituen, merkatu asko itxi zitzaizkion Ingalaterraren konkurrentzia zela-eta,
eta horren ondorioz behera egin zuten itsasketak, merkataritzak eta arrantzak. Probintzia
Batuen euskarri bakarrak bankua eta atzerritarrei egindako maileguak izan ziren;
errentadunez eta espekulatzailez bete zen Holanda. Izpiritu publikoa gainbehera zihoan.
Oligarkia burgesa nagusitu zen, eta haren baitan eta zeregin publikoan nabarmenak
izan ziren nepotismoa eta ustelkeria.
Ingalaterrako errejimen berria
GARAI HAU PARLAMENTARISMOAREN GARAIPEN GISA
HAR DAITEKE; LEHENENGO MONARKIA
KONSTITUZIONALA ERATU ZEN INGALATERRAN.Parlamentuak gero eta garrantzi handiagoa
hartu zuen Britainiako politikan. Gilen
III.ak bete egin zuen parlamentua sarritan
biltzeko emandako agindua. 1695ean bertan
behera gelditu zen zentsura, traizio goreneko
krimenak epaituko ziren bermea eman
zen, eta aginpide judizialaren independentzia
sendotu zen. Erregearen aginpidea
murritzagoa zen lehen baino; berez erregeak
bere funtzionarioak aukeratzeko eskumena
zuen arren, aintzat hartu behar zituen
parlamentuaren iritzia eta betoa. Aginpide
betearazlea eta legegilea elkarretatikbereizi ziren. Legegintzarako aginpidea parlamentuak
zuen, eta aginpide betearazlea,
berriz, erregearen esku gelditu zen. Parlamentua
zen aginpidearen organo zentrala;
bi ganbarez osatua zen, baina hala ere, komunen
ganbara izan zen benetan herrialdea
gidatu zuena, eta horren ondorioz garrantzi
handia hartu zuten ganbara horretarako
hauteskundeek. Dena dela, sistema
hark ere ez zien ematen ordezkaritza izateko
aukera herritar guztiei, ez baitzituen kontuan
hartzen demografia gorabeherak eta
garrantzi handia ematen baitzien «burgu
ustel» delakoei hirien aurrean; horrez gainera
ustelkeria handia zegoen hautaketa
eraginkorra zen guneetan. Aginpide betearazleari
dagokionez, erregearen esku zegoen,
izenez bazen ere, baina berrikuntza
handiak egin ziren alor horretan. Hanoovertarrek
ez zutenez ezaguera sakonik ingeles
erakunde, usadio eta hizkuntzari buruz,gabinetea osatzen zuten ministroek aukera
zuten Hanoovertarrak ez zeudenean ere
erabakiak hartzeko, eta horrela sortu zen
lehen ministroaren kargua (Walpole, Pitt).
Jorge III.a horretaz ohartu zenerako berandu
zen jada; Pitt Gaztea lehen ministro
moderno baten gisara ari zen ordurako, eta
izenez gobernu buru zenak baino aginpide
handiagoa zuen aginpide betearazleari zegokionez.
Ministroen gabineteak ordu arteko
Kontseilu pribatuaren lekua hartu zuen
horrela. Administrazioa ez zen zentralizatu,
eta konderri bakoitzean «Lord lurjabe» bat
zegoen, erregearen ordezkari eta benetako
arduraduna, eta baita «Sheriff» delako bat
ere, bake epaileen epaiak betearazten zituena.
Europako nagusitasuna
INGALATERRAK EUROPA IPARRALDEKO OREKA
ALDARAZI ZUEN, FRANTZIAREN ETA HOLANDAREN
KALTETANBai Ingalaterrak eta bai Holandak antzeko
interesak zituzten biek ere, baina beren
arteko lehian hainbat akusazio egin zizkioten
elkarri. Ingelesek Frantziarekiko
merkataritza harremanak eten ez izana leporatzen
zieten holandarrei. 1702an berriro
hartu zen 1689an erabilitako formula
bera; formula horren arabera indar banaketa
Ingalaterraren hiru eta Probintzia Batuen
bi indarrekoa zen itsasoan, eta Ingalaterraren
bi eta Holandaren hiru indarrekoa lurrean.
Holandak, barne zatiketak eta estatu
aparatuaren ezintasuna zirela eta, ez zuen
onura handirik atera Espainiako ondorengotzarako
gerratik.Ingalaterrak, aldiz, trebetasun handiz
jokatu zuen Frantziaren kontra, eta Frantziaren
kontrako elkargoen eragile nagusia
izan zen. Utretcheko itunaren bidez Europan
bakea eta oreka lortu ondoren, egoera
onean gelditu zen Ingalaterra. Diplomazia
sarea eratu zuen Frantzia, Holanda, Prusia,
Suedia eta Danimarkaren artean, «statu quo»
delakoa bere horretan iraunarazteko. 1740.. rtea arte, beraz, Ingalaterra izan zen Europako
orekaren bermatzailea. Itun haren bidez
Frantziak Ameriketan zuen indarra
murriztu zen orobat. Ameriketako lurretan
sartzeak garrantzi handia hartu zuen, Ameriketako
koloniek biztanle gune eta metropoliko
salgai eta eskulanentzat merkatu
berriak eratzeko aukera eskaintzen baitzuten.
Ekialde Urrunean ere oso indartu ziren
ingelesak Mumbay, Kalkuta edo Madrasko
lantegien bidez. Baltiko aldean, interes ekonomikoak
holandarrenak ziren arren, Londresek
zuen buruzagitza.
«Askatasun ingelesak»
INGALATERRAKO GIZARTEAN BERE «ESTABLISHMENT»
DELAKOA BABESTUKO ZUEN IDEIA MULTZO BAT
ZABALDU ZEN, DIRUAK EMATEN ZUEN ASKATASUNEAN
OINARRITUAXVIII. mendeko Ingalaterran erlijio eta
politika arrazionalismoa gauzatzen hasi zen,
baina erro sakoneko jarrera sentimental eta
tradizionalek eragozpenak jarri zizkioten
arrazionalismo haren aurreramenduari.
Lockeren ideien oinarrian Iraultza Ospetsutik
sorturiko errejimenaren onespena
zegoen, hau da hirietako ordenaren eta
elkarbizitzaren erakusgarritzat hartua zen
errejimaren onespena. Britainiako herria
erlijio eta politika aniztasunaren jolas hura
onartzeko prest agertu zen, baldin eta aniztasun
horrek «establishment» delakoaren
oinarriak urratzen ez bazituen. Horrela, erlijioaren
eta monarkiaren kontrako ideiek
ez zuten talde txiki batean baizik arrakastarik
izan. Kritika sozialak onegitea eta paternalismoa
besterik ez zuen aldarrikatzen.
Moralismoa –puritanismoak utzitako ondarea–
ohiturak eraberritzera bideraturiko
elkarteen bidez zabaldu zen. Erlijio talde
eta erakundeek arreta berezia izan zuten
eskola, misio eta jarduera filantropikoekiko.
Nobleak gutxietsiz eta burgesia merkataria
goratuz gizartearen itxura edo kanpo ezaugarriak
bakarrik aldatu nahi ziren, bere horretan
jarraituko zuten aldaezintzat hartzen
ziren oinarrizko zenbait ezaugarrik (establishment);
jarrera kontserbadore horrek
gero eta indar handiagoa hartu zuen Frantziako
iraultza bitartean, eta ingelesek aurre
egin ahal izan zioten Iraultza hari. Izan
ere, britainiar zibilizazioa zibilizazio modernoazen itxuraz, ekonomia aurreratuagoa
eta bizitza intelektual askeagoa baitzuen.
Dirua zen jarduera guztien oinarria, dirua
gurtzen zen, gizabanakoaren balioa eta
meritua dirua irabazteko zuen ahalmenaren
arabera neurtzen ziren.
Iraultza teknikoa
NEKAZARITZAN EGINDAKO BERRIKUNTZAK, LANTEGIAK,
KAPITALA ETA ESKULANA PILATZEAK ETA, BATEZ ERE,
EHUNGINTZAN ERABILTZEN ZIREN TEKNIKA BERRIEK
FINKATU ZITUZTEN INDUSTRIA IRAULTZAREN OINARRIAKXVIII. mende hasieran jarri ziren Industria
Iraultzaren lehenengo oinarriak: bilakaera
demografikoa gertatu zen, hirietarako
exodoa hasi zen, nekazaritza eta eskulangintza
teknikek aurrera egin zuten…
Demografian aldaketa handiak gertatu
ziren 1740. urte inguruaz gero. 1700 urtetik
1740ra Erresuma Batuko demografia 5,4
milioi biztanletik 5,7 milioira iritsi zen, eta
XVIII. mende amaierarako, aldiz, 9,2 milioi
biztanle ziren.
Ingalaterrako nekazaritzan antzinako
moldeak erabili ziren XVIII. mendea arte.
Nekazaritzaren arazoak konpontzeko nekazaritza
intentsiboa indartu, teknika aurreratuagoak
erabili eta etekinak hobetu behar
ziren. Nekazaritzaren hobekuntza hori lortzeko
Ingalaterrako aristokratek erabili zituzten
soluzioak hauek izan ziren: hazi hautatuak
erabili, gai berriak landu ereintzak txandakatuahal izateko, lugorririk ez utzi, ongarri
organikoak erabili (algak, simaurra)…
Garrantzi handia eman zitzaion abeltzaintzari,
nekazaritzaren osagarri gisa. «Enclosure» edo
itxitura izan zen etxaldeetan erabili zen eredu
zabalduena, landatze intentsibo eta arrazionalagoa
egiteko aukera ematen baitzuen.
Itxituren sistema horrek elikadurarako landareen
falta zekarren, ordea, laboreena bereziki,
nekazaritzan langabezia sorrarazi zuen
eta eskulangileak nekazari eremuetatik hirietara
alde egien hasi ziren.
Britainiako eskulangintzaren eta industriaren
oinarri nagusiak ehungintza eta metalurgia
ziren. Aldaketak gertatzen ari ziren
alor horietan XVII. mendeaz gero, lehengaien
tratamenduari (harrikatza) eta tresna mekaniko
eraginkorren sorrerari dagokionez
(anezka) batez ere. XVIII. mende erditik aurrera,
burdina galdatzeko labe batzuetan
egurraren ordez harrikatza erabiltzen hasi
ziren (kokea). Darby harrikatz labean, hasieran
burdina galdatzeko soilik erabili zen
arren, aldaketa handiak egin ziren XVIII.. endearen erdialdera, eta mende amaieran
labe garaiak sortu ziren. Berrikuntza teknikoei
esker aurreramendu handiak egin ziren ehungintzan;
marazura (1733) eta ehundegi mekanikoa
(1738). Kotoigintzak indar handia
hartu zuen, artilearen langintzaren aldean
askoz ere hobeto egituratua baitzegoen. «Jenny»
(1765), «Waterframe» (1768) eta «Mule»
(1779) tresnen bidez lantegiak, eskulana eta
kapitala pilatzen hasi ziren.