Historia Unibertsala»Aro berria
Frantzia XVIII. mendean
XVIII. mendean, Europako potentzia handietako bat zen Frantzia, Britainia Handiarekin eta Austriarekin batera, eta 22 milioi biztanle zituen. Frantziaren mugak egungoen antzekoak ziren arren, bazituen alboko nazioekin liskarrak zenbait lurralderen gorabeheran: Korsika konkistatu zuen, Ingalaterra Mediterraneoan hartzen ari zen indarrari aurka egitearren, eta liskarbide izan ziren Avignon, Lorrenako dukerria, Niza, eta Savoia ere. Ipar Ameriketan kolonia zabalen jabe zenez, ontzidia ere indartsua zuen, baina ez Britainia Handiak bezainbatekoa. Kanada salbuetsita, Frantziaren Ipar Amerikako gainerako kolonietan ez zen frantziar jatorriko biztanle askorik.
Lurrezko oinak zituen erraldoia
ITSAS INPERIO ZABAL HAREN MANTENIMENDU KOSTUAK
ETA GASTU MILITARRAK, ERABAKIGARRIAK GERTATU
ZIREN LUIS XVI.AK TRONUA GALTZEKO.Ontzidiaren eta kolonietako gerren gastuak
hazi ahala, finantza publikoen zorrak
pilatuz joan ziren, eta hain zuzen, horixe
izango zen 1789ko iraultza lehertzeko arrazoietako
bat. Armadaren zeregina Indiarekin
eta Antillekin zeuden itsas bideak babestea
zen. Hango azukrea eta Indietako
merkatuak ziren kolonietako aberastasun
iturri nagusiak. Azukre kanaberadi handien
garaia izan zen. 1740an, kolonietako merkataritzaren
erdia –140 milioi libera ziren
guztira– Ameriketatik zetorrena zen.
Bretainiako Lorienten kokatutako Indietako
Konpainia, indiana, muselina, te, kafe
eta piperrauts inportazioan espezializatu zen
eta Indiako barne merkataritzarako bitartekotza
egin zuen. Konpainako ontziek bi
eginkizun zituzten: merkataritzakoa eta militarra.
1792an jo zuen gorena trafiko hark
eta baita Bordelen eta Bretainian kokatzen
zen itsas armadak ere.
Frantziaren Europako lehorreko mugak
gudaroste indartsu baten indarrez eta trebezia
handiko diplomaziaz ziurtatuta zeuden.
Europako gobernu guztiak bat zetozen
kontinenteko ezein potentziaren nagusitasuna
ez onartzeko printzipioa onartzean
(Ryswickeko hitzarmenak, 1697; Hagako
ituna, 1701; Rastatteko negoziaketak, 1714;
Nystadeko bakea, 1721). Hala, Colbertek
proposatutako Europako orekaren printzipioari
eutsi zitzaion. Ez zen oreka egonkorra
ordea, eta Familiako Hitzarmena zeritzana
ezarri zuten kontinentean bakea ziurtatu
eta koloniak hobeto ustiatzearren. Frantzian,
Espainian, Parman eta Bi Sizilietan
dinastia bereko erregeak (borbondarrak)
egonaren ondorio logikoa zen Familiako
Hitzarmena (1761), eta esandako erresumen
arteko berme sistema moduko bat zen.
Kolonietan nagusitza lortzeko lehia militarra
FRANTZIARREN ETA BRITAINIARREN ARTEKO LEHIA
MILITARRAREN AZPIAN –GARAI HARTAKO EUROPAKO BI
POTENTZIA HANDIENAK ZIREN– EKONOMIA ARRAZOIAK
ZEUDEN: BIEK USTIATU NAHI ZITUZTEN KOLONIETAKO
PRODUKTUAK (AZUKREA, TABAKOA, KAFEA EDO TEA).
AZKENEAN, INGELESEN GARAIPENAREKIN (WATERLOO)
ETA VIENAKO BATZARRAREKIN AMAITU ZIREN
LISKARRAK.Lehia haren ondorioz, lehorreko gudarostearen
erreforma militarra (1709), itsas
armadaren murrizketa eta soldadutza ezabatzea
etorri ziren. Egoera horren arrazoia
aurreko gerratik geratutako 100 milioi libera
Toursekoen zorra zen. Erregea adin
txikikoa izateak eta erregeordearen politika
zuhurrak ere izan zuten eragina erabaki
hori hartzeko. Finantza publikoak
zertxobait onbideratu ziren Law-en sistemari
esker: banku orokor bat sortu zen
(1716) eta txanpon kopuru handi batetik
abiatuta diru papera atera zuen. Ondorioa
bankuaren porrota izan zen (1720). Gerrarako
estatu idazkari Choiseul aukeratu zutenean,
honek desmilitarizazioari ekin zion.
Aginpidea ministerioak zuen eta gerrako
komisarioen bidez kontrolatzen zuen ministerioa.
Lonbardia eta Mezzogiornoren kontrolagatik
Italian izandako gerren ondoren
(1734), Fleury kardinaleak, Ingalaterrari lurralde
gatazketan parte hartzea eragozteko
Hagako bake negoziaketei ekin zien.
Vienako Hirugarren Itunak (1738) ekarri
zuen Paris eta Austriaren arteko behin betiko
bakea. Poloniako Erregetzarako gerra
salbuetsita, Luis XIV.aren heriotzaren (1715)
ondorengo mende laurdena baketsua izan
zen. Bakea baitzen, hain zuzen, garai hartako
Frantziako diplomaziaren arduradun
ziren Dubois eta Fleury kardinalen jomuga.
Azken honen politika, esate baterako, Frantziaren
eta Ingalaterraren arteko adiskidetasunekoententeari lotua zegoen. Fleury
kardinalearen heriotzarekin Adiskidetasuneko
Ententea ezaugarritzat zuen etapa bat
amaitu zen, eta Frantziako koroak Europa
ipar aldeko herrialdeen koalizio bati egin
behar izan zion aurre. 1701ean bezala, Frantziaren
lagun bakarrak Espainiako borbondarrak
eta Wittelsbachtarrak izan ziren, Ingalaterra,
Hannover eta Austriaren aurkako
gerran (1744).
Aachengo hitzarmena (1748). Itun honek,
Frantziak eta Ingalaterrak gerra aurretik
zuten «statu quo» bera ezarri zuen
berriro. Gobernuak uste zuen, Lorrena bereganatzearekin,
bere muga naturaletan zegoela,
aurrez konkistatutako lurraldeei
eustea ez baizen inolako berrikuntza. Gerrakoan
ezarritako aliantza sistema desegin
zen (Frantzia-Prusia aliantza) eta tregoa
labur bat jarri zen abian Zazpi Urteetako
gerra hasi zen arte (1756-1763), ezin
konpondu izan baitziren diplomazia hutsez
Frantziaren eta Ingalaterraren arteko
liskarrak. Gerra hau, gainera, Ameriketara
zabaldu zen.
Era honetara, mundu mailako lehen
gerretako bat sortuko zen. Frantziak gatazka
bat baitzuen kontinentean Austriako
monarkiaren alde eta beste bat itsasoan
Britainia Handiaren aurka.
Parisko ituna (1763) tregoa soil bat izan
zen. Frantziak ez zuen lortu Ingalaterra garaitzerik
itsasoko eta kolonietako gatazkan.
Gerra haren ondorioz, frantsesek Menorca
beretu zuten (1756) eta garnizoiak jarri zituzten
Korsikan ingelesak han kokatzea eragozteko.
Parisko lehen itunaren (1763) ondorengo
hogei bat urtetako ezaugarri nagusiak,
ingelesen aurkako mendeku gogoa,
Frantzia barruko oposizio indartsua eta gerrakoan
pilatzen joandako zor publiko ikaragarria
izan ziren.
Choiseeulek proposamen bat baino gehiago
egin zituen. Esaterako, Espainiarekin
aliantza bat egitea, ingelesen Ameriketako
ahalmen koloniala ahularaztea, Frantziaren
itsas armada berrantolatzea eta administrazioan
zenbait erreforma sartzea: itsas armadako
Akademiaren sortzea, 1752an, Bresten
(Bretainian); armada estatu idazkaritzatik
zuzenean administratzea, eta disziplina
eta erreklutatze moduak hobetzeko erreforma
militarrak.
Oreka berria, Familiako Hitzarmenean
eta Espainiako koroarekin egindako aliantzan
oinarritu zen. Versalles-Madril aliantza
ondorengo elementu hauetan oinarritu zen:
bi potentzia kolonialek Ingalaterrarekiko
zuten aurkakotasuna, Luis XV.a eta Karlos
III.a oso lagunak izatea, Choiseul eta Grimaldik
elkarrekin lan egin izana, eta bi potentzien
elkar hartzea itsasoan, Ingalaterraren
aurka egin ahal izateko.
Estatu arrazoia ideologiaren aurrez aurre
IPAR AMERIKETAKO IRAULTZAN FRANTSESAK PARTE
HARTU IZANAREN ARRAZOIAK EZ ZIREN IDEOLOGIKOAK
ETA INGALATERRAREN INDARRA AHULDU NAHIA BAIZIK.Frantziako ilustratuek, Ipar Ameriketako
independentisten alde gerran sartzeko iritzia
azaldu zuten, nahiz eta gobernuan denak
ez zetozen bat. Turgot, Luis XV.a eta
Aiguillongo dukea, kanpoko gerretan ez
parte hartzearen aldekoak ziren, harik eta
barruko arazoak konpondu artean. Baina
Vergennesen iritzian, amerikarren iraultza
zen hain zuzen, indar oreka berriro Frantziaren
alde jar zezakeen abagune egokia,
Ingalaterrari koloniak kendu eta haren tokia
harturik. Horretarako, postura merkantilistak
aldezten zituztenek laguntzen zioten,
kanpoko merkatuak konkistatzea nahi
zutenek, alegia.
Gatazka hark bi fase izan zituen. 1776tik
1778ra, laguntza militarra (armak), logistikoa
eta ekonomikoa eman zien Frantziak
amerikar independentistei, baina isilpean.
1778tik 1782ra ordea, ageriko gerra izan
zen, Espainiako monarkia Frantziaren aliatu
zela.
Ipar Amerikaren independentziako gerrak
Frantziak potentzia kolonial gisa galduxea
zuen izen ona berreskuratzeko balio
izan zion, baina ipar Amerikaren independentziak
Ingalaterraren porrota ekarriko
zuela iragartzen zuten azterketek huts egin
zuten, eta Frantziak ezin izan zuen haren
tokia hartu.
Bestalde, Frantziako finantza publikoak
zorrez mukuru zeuden etengabeko gerren
gastuak zirela eta. Finantza arazo hori izan
zen 1789ko iraultza lehertarazi zuena.
Kanpo politikaren nagusitasuna
FRANTZIAK XVIII. MENDEAN ITSASOAN IZAN ZUEN
OPAROALDIAK ZERIKUSI HANDIA IZAN ZUEN
INPORTAZIOEN ETA ESPORTAZIOEN GORAKADAREKIN
(1688-1672), ETA HORREKIN BATERA ITSAS
ARMADAREN INDARRAK ERE GORA EGIN ZUEN.Zenbait unetan, aurkako bilakaera izan zuten
merkataritzak eta itsas armadak, gobernuen
politika desberdinek hala bultzatuta.
Bada nolabaiteko harremana, XVIII. mendeko
gerren artean (Austriako erregetzarako
gerra, 1742-1748; zazpi urteko gerra, 1755-
1763; ipar Ameriketako independentzia gerra,
1777-1783) eta merkataritzaren bilakaera
erritmoaren artean. Atlantikoko eta Mediterraneoko
portuetako merkataritzak ere gora
egin zuen (Nantes, Bordele eta Marseilla).
Dunkerkeko portuan, Herbehereekin jokatzen
zuen bitartekotza paperetik sortzen ziren
irabaziak, eta Baionako (Euskal Herria)
portuaren garapena berriz, Mexikotik eta
Espainiatik zetorren zilarraren kontrabandoari
lotuta zegoen. 1763tik aurrera Bordele izan
zen Frantziako itsas merkataritzaren hiriburu.
XVIII. mendearen lehen erdian, itsas merkataritzako
kapitala, gehienbat, irlandarra eta
euskalduna zen jatorriz.
Tratulariek eta armadoreek presio talde
indartsua osatzen zuten garai hartan. 1720tik
aurrera, itsas armadaren garapenari bultzada
handia eman zitzaion. 1760tik 1796ra bitartean,
bi frentetan banatuko da Frantziako
ontzigintza: merkataritzarako ontzidia eta
gerrarakoa. Ibai ibilbideen erabilpena lagungarri
gertatu zen Frantziaren barru aldeko
eskualdeak (Massif Central) kolonietako
merkataritza sareetan eta diruan oinarritutako
merkataritza harremanetan sar zitezen.
Estatu barruan berriz, monarkia absolutuaren
erakundeek indarra galdu ahala,
noblezia sendotzen zihoan. Karguen salmentari
eta haiek jaraunsteko eskubideari
esker, eskumen handiagoak lortu zituen
aristokraziak. Horren lekuko izan ziren aitoren
semez osatutako Kontseilu espezializatuak.
Parlamentuek ere, zerga berriak
onartzeko ahalmena eskuratu zuten. Finantza
publikoak ziren Frantziaren benetako
puntu ahula. Zerga sistema hobetzeko egindako
saio guztiak alferrikakoak gertatu ziren.
Teorian hiru estamentuei aplikatu behar
zitzaien «kapitazioa» (1695) ezin izan
zitzaion kleroari aplikatu, eta nobleek nekazariek
baino hamar aldiz gutxiago ordaintzen
zuten. Ondasunen proportziozko zerga
ordaintzeko ideia guztiz baztertu zuten
orduko Parlamentuak kontrolatzen zituzten
talde pribilegiodunek.
Frantsesa zen nazio arteko hizkuntza.
Hizkuntza hori erabiltzen zen Ilustrazioko
kultura eta ideiak adierazteko, eta Utrechteko
Itunaz geroztik, baita nazio arteko hitzarmenak
idazteko ere.