Historia Unibertsala»Aro berria
Probintzia batuen bultzada
Herbehereetako iparraldeko probintziek, espainiar burujabetasunaren kontra matxinaturik eta aristokraziak kalbinismoari zion atxikimenduan bateraturik, itun bat egin zuten 1581ean, ?Utrechteko Batasuna?, Espainiako koroatik eta aldi berean Herbehereetako hegoaldetik ?katolikoak baitziren gehienak? banatzeko. 1609. urtea arte, espainiarrekin hamabi urteko borroka etena hitzartu ondoren, iparraldeko zazpi probintziek (Holanda, Zeelanda, Utrecht, Frisia, Groninga eta Overrijseel) ez zuten bakerik izan. Milioi eta erdi pertsona baino gehiago bizi zen kostaldeko hirietan; Amsterdam zen handiena: 120.000 biztanle XVI. mendearen bukaeran. Hamabi urteko borroka eten horretan Probintzia Batuek estatu baten antolaketa hartu zuten, eta lehenengo krisia izan zuten, krisi politikoa eta ideologikoa. Munduan zehar Holandaz zabaldu zen zoriontasun eta joritasun irudia, baina, ez zetorren bat errealitatearekin.
Gobernua eta barne krisiak
PROBINTZIA BATUAK ESTATU OROKORREN BIDEZ
GOBERNATZEN ZIREN. AGINPIDEA, BAINA,
AMSTERDAMGO BURGESIA AHALTSUAN OINARRITUA,
ESTATUDERRAREN ETA PENTSIODUN NAGUSIAREN ESKU
ZEGOEN.Probintzia Batuetako Estatuak zuten
aberastasunagatik, gizartearen eraketagatik
era erakundeengatik bereizten ziren.
Probintzia Batuetan talde askotan multzokatua
zegoen aginpidea ?hiri oligarkien
batura?; egiazko aginpidea, baina, estatuderraren
eta Pentsiodun Nagusiaren esku
zegoen. Estatu Orokorrak, bestalde, estatu
probintzialetako diputatuez osatuak zeuden,
baina probintzia bakoitzak eledun bat
baizik ez zuen, eta txandaka hartzen zuten
lehendakaritza. Estatu Orokorrak batez
ere atzerriko arazoez, gudarosteaz, eta
ekonomia, erlijio eta ogasunaren zenbait
alderdiz arduratzen ziren. Erabakiak aho
batez hartzen ziren. Estatu Kontseilua, berriz,
probintzietako hamabi diputatuez osatua
zegoen; hiru diputatu Holandakoakziren. Ez zuen oso aginpide handia: gudarostearen
administrazioaz eta probintzietako
zergez arduratzen zen bakarrik. Aginpide
betearazlea bitan banatua zegoen:
batetik, kapitain nagusia, almirante nagusia
eta probintzietako estatuderrak zeuden;
eta, bestetik, probintzia ahokularia. Eraketa
horrek, anarkikoa izan arren, ongi funtzionatu
zuen Holandako probintziaren
nagusitasunari esker, probintzia horrek
hartu baitzuen bere gain gastu komunen
%50. Probintzia horretako kapitain nagusia,
Orangeko printzea, gainerako probintziei
gailendu zitzaien.
Probintzia bateko gobernu lana estatuen
idazkariari zegokion; idazkariari pentsio
publiko bat ematen zitzaion karguagatik, eta,
hori dela eta, estatuen pentsioduna esaten
zitzaion. Holandako estatuen idazkariak,
?Pentsiodun Nagusia?, Errepublika bateko
Lehen ministro baten betekizuna zuen, gutxi
gorabehera. Amsterdamgo merkatarien
burgesia ahaltsuaren erabateko laguntza
zuen. ?Pentsiodun Nagusietan? ospetsuena
Jan de Witt (1625-1672) izan zen. Orangetarren
aldeko herri matxinada batean hil
zuten, eta Orangetarren ondorengoen esku
geratu zen orduan aginpidea.
Probintzia Batuetan, aurrez aurre zeuden
bi talde politiko eta erlijiosoetan banatua
zegoen gizartea. Taldeetako bat, itsas
probintzietako merkatari burgesen gidaritzapean
zegoena, errepublika oligarkiko eta
liberal baten aldekoa zen, probintziek eta
hiriek ahalik eta askatasun handiena izan
zezaten. Beste taldea, berriz, oso heterogeneoa
zen; itsas hirietako herritar xumeengana
erakarri zuen ekialdeko probintzietako
jaun gizartea, noblezia militar batek menderatua.
Orange familiaren jarraitzaileak ziren,
eta politika zentralizatzaile baten alde
egin zuten. Hamabi urteko borroka etenakiraun zuen bitartean bi taldeen arteko aurkakotasuna
handitu egin zen, eta erlijoarengatik
borrokan hasi ziren, Graziari buruzko
iritzi kontrajarriak baitzituzten. Azkenean,
Holandako burgesia atera zen garaile; Hagako
Biltzarrak aginpide zibilaren mendean
jarri zuen gudarostea, eta estatuei itzuli zien
magistratuak izendatzeko ahalmena. Jan de
Wittek baztertze legea bozkarazi zuen, eta
horren bidez kapitain nagusi eta estatuder
karguetatik baztertu zuen Orange familia.
Neurri hori, nolanahi ere, baliogabe utzi
zuten 1660. urtean. Holandako estatu nagusiek
bertan behera utzi zuten, 1667ko
ediktu betiereko baten bidez, estatuder kargua
beren probintzian.
Holanda jaun eta jabe itsasoan
HOLANDA, PROBINTZIARIK ABERATSENA ETA
MERKATARITZA HARREMANETAN SAIATUENA, EUROPAKO
TRUKE SISTEMAREN ERDIGUNEA ZEN.Holandarrak jaun eta jabe izan ziren
XVII. mendean. Beste herrialde batzuetako
barne merkatuetan lehiatzeko moduko ondasunak
eta zerbitzuak ekoiztu zituzten, eta,
aldi berean, beren salgaien eta zerbitzuen
saleroste askea ziurtatzeko adinako indar
militarra osatu zuten, aldi luze batean behintzat.
Itsasoaren bidez aberastu ziren.
Holandarrak XVI. mendearen azken hamarraldiez
geroztik nabarmendu ziren ontzigintzan,
Amsterdam, Rotterdam eta Middleburg-eko
ontziolen bidez.
Garraioaren eta gaboteria handiaren jaun
eta jabe izan ziren. Kopuru handietan eta
merkeago ekoiztu zituzten beren ontziak,
eta haien eskifaiak ere, urriagoak baziren
ere, saiatuagoak ziren. 1660rako 10.000 itsasontziko
ontzidia osatu zuten, bi milioi tona
inguru. 1600. urteaz geroztik argi ikusi zuten
dirutza handia egiteko aukera zegoela
ozeanoz haraindiko merkataritzaren bidez,
eta horretan saiatu ziren. Akzio bidez
konpainia bat sortu zuten, Sortaldeko Indiako
Konpainia, Java eta Moluka uharteetako
piperrautsa eta beste gai bizigarri batzuk
ustiatzeko; harrezkero merkataritza
gune asko sortu zuen konpainiak Ozeano
Indikoan. 1614an, adibidez, bat sortu zuten
Bantam sultanaren mendeko lurretan, Javako
uhartean, salerosketan aritzeko. Bestalde,
itsas garraioaren gaineko nagusitasunak
itsasketa aseguruen gaineko lehentasuna
ekarri zuen bide batez. Eta hala, XVII.. endean beste herrialde gehienetan ez bezala,
Probintzia Batuek ez zuten aparteko
neurririk hartu behar izan metal bitxien
kanporatzea eragozteko; aitzitik, haien dirua
neurriz kanpo balioztatu zen.
Itsasoko kapitalismo handia
KAPITALISMOAK BI ZUZPERTZAILE NAGUSI IZAN ZITUEN PROBINTZIA BATUETAN: ALEGIA, BATETIK, AMSTERDAMGO BANKUA, MUNDU OSOKO FINANTZEN BURUA HANDIK GUTXIRA, ETA, BESTETIK, AKZIODUNEN ELKARTEAK, BURTSAN BEREHALA KOTIZATZEKO AUKERA ZUTENAK.Kapitalismoa berehala eta mundu osora zabaldu zuten tresna nagusiak akziodunen elkarteak eta Amsterdamgo bankua izan ziren: akziodunen elkarteek Indietako merkataritza ustiatu zuten, eta Amsterdamgo Banku ahaltsuak, berriz, mundu osoko finantzak gobernatu zituen. Merkatari elkarteek sortu zituzten ontziolak; haietako bakoitzari enpresaren zati bat zegokion, notarioaren aurrean egindako kontratu baten arabera. ?Akzio? edo zati horiek balio higigarrietan ?transmitigarriak eta saltzen edo erosten errazak? alda zitezkeen, eta ?burtsan? ?hau da, merkatariak beren salerosketak egiteko biltzen ziren lekuan? kotiza zitezkeen. Holandako ontziak Espainiako merkataritzan bidegabe tartekatzean ?hau da, Espainaren Ameriketako koloniak hornituz, edo espainiar izen baten mozorropean feriaz feria (Veracruz, Habana eta Porto Bello) ibiliz?, Ameriketako meatzeetatik ateratako diruaren erdia Amsterdamen geratzen zen. 1609an Amsterdamgo Bankua trukea egiteaz gainera dirua gordetzen hasi zen, eta hala, Bankuaren esku utzita, dirua kontutik kontura aldatuz egin zitezkeen ordainketak. Probintzia Batuek geroago gainbehera egin bazuten ere, erakunde horri esker Amsterdamek munduko finantzen nagusitasuna gorde zion XIX. mendea arte.
Goren unetik 1672.. rteko hondamendira
HOLANDARREN NAGUSITASUNA MERKATARITZARA EZ
EZIK KULTURARA ETA ARTEETARA ERE HEDATU ZEN.
PROBINTZIA BATUETAN POLITIKA ETA ERLIJIO
ASKATASUNA ZEGOEN. WESTFALIAKO BAKEAREN
ONDOREN, BAINA, 1648AN, ERABAT ALDATU ZEN
PROBINTZIA BATUEN ZORIA, ETA 1678AN
INGALATERRAK HARTU ZUEN NAGUSITASUNA.Holandako zibilizazioak Jan de Witten
garaian izan zituen urterik oparoenak. Oinarrizko
heziketa beste inon baino zabalduagoa
zegoen. Leydengo unibertsitatea
mundu protestanteko hoberena zen. Holanda
zientzilari herri bat zen; kalkuluan egindako
aurrerapenak, adibidez, hainbat alorretan
erabil zitezkeen, hilarteko errenta tasak
zehazteko, esate baterako. Probintzia
Batuak politika eta erlijio askatasunaren lurralde
eredu bihurtu ziren. Kalbinismora
biztanleriaren heren bat baizik ez zen bihurtueta katolizismoak indar handi samarra
zuen oraindik. Kazetak argitaratzen ziren
astero, mundu osoko berriak emanez.
Bidaiariak zur eta lur geratzen ziren hango
hiri distiratsuak ikusirik, hango kale ederki
lauzatuak eta etxe dotore aberatsak, lorategi
eta guzti. Holandako pintore handiek ere
?Vermeer, Hals, Ruysdael eta Rembrandt
(1606-1669)? argizko distirez apaindu zuten
esne mamitan bizi zen burgesia haren
eguneroko bizimodua.
Baina holandarren nagusitasunak Ingalaterraren
eta Frantziaren hedatze asmoa
eragozten zuen. Gainera, ekonomia, politika
eta erlijio askatasunak Europako estatu
gehienen kontra ?ez baitzuten halakorik
onartzen? eta merkantilismoaren arauen
kontra jarri zituen.
Probintzia Batuek ?nazioarteko zuzenbidean
ezagutugabeak Westfaliako ituna arte
(1648)? beste zenbait gerrari aurre egin behar
izan zieten. 1672an Frantzia eta Ingalaterrako
gudarosteek eraso zieten bat eginda.
Aste gutxitan desegin zen errepublika.
Luis XIV.ak ez zituen onartu haien eskakizunak,
herria haren kontra altxatu zen, eta
Jan de Witt hil zuten matxinadan. Probintzia
Batuek, Nimegako hitzarmenen bidez
(1678), lurraldetasunari atxiki zioten, baina
ez, ordea, nagusitasun ekonomikoari. Handik
hara Ingalaterra izan zen nagusi. Probintzia
Batuen urterik oparoenak amaiturik,
beraz, Ingalaterrak hartu zuen itsas herrien
artean lehentasuna.
Iruzkina
Sortaldeko eta Sartaldeko Indietako konpainia neerlendarrak izan ziren burgesiak eta estatuak Holandan izan zuten eraginaren erakusgarri hoberenetako bat. Merkataritza Ganbarek izendatzen zituztenkonpainietako adminsitratzaileak, eta Estatu Orokorreko kideek, berriz, ?beren artean? zuzendariak. Horri esker aritu ahal izan ziren lehenengo urteetan, Espainia eta Portugalen monopolioari aurre eginez, merkataritzaren aurrerabiderako oinarriak finkatzen, errentagarritasun ekonomikoa helburu zutela, betiere. Antzeko zerbait gertatu zen beste esparru batzuetan: zerga sisteman, hirigintzan, edota, burtsari interes apaleko kapitalak emanez, diru politikan, besteak beste. Wilsonek aipatu duen bezala, ?hango gobernuak ez zuen berdinik XVII. mendeko Europan; diktadura kolektibo, sozial bat izango zen agian, baina barreiatua, dinastien, autokrazien eta teokrazien aurka berezko etsaitasuna agertzen zuena. Sofistikatua, ustela batzuetan, onbera eta aberatsa zenbaitetan, nekez aurkitu ahal izango da beste herrialderik Holandak adina zahar etxe, umezurztegi, erietxe eta eskola izan zuenik agintarien diruz eraginak. Eraiki zuten egitura ekonomikoa, ordea, hauskorra zen oso. Nola iraun zuen horrenbeste denbora zutik; hori da harrigarriena?.