Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia Unibertsala»Aro berria

Probintzia batuen bultzada

Holandako eta Ingalaterrako ontziak guduan.<br><br>

Herbehereetako iparraldeko probintziek, espainiar burujabetasunaren kontra matxinaturik eta aristokraziak kalbinismoari zion atxikimenduan bateraturik, itun bat egin zuten 1581ean, ?Utrechteko Batasuna?, Espainiako koroatik eta aldi berean Herbehereetako hegoaldetik ?katolikoak baitziren gehienak? banatzeko. 1609. urtea arte, espainiarrekin hamabi urteko borroka etena hitzartu ondoren, iparraldeko zazpi probintziek (Holanda, Zeelanda, Utrecht, Frisia, Groninga eta Overrijseel) ez zuten bakerik izan. Milioi eta erdi pertsona baino gehiago bizi zen kostaldeko hirietan; Amsterdam zen handiena: 120.000 biztanle XVI. mendearen bukaeran. Hamabi urteko borroka eten horretan Probintzia Batuek estatu baten antolaketa hartu zuten, eta lehenengo krisia izan zuten, krisi politikoa eta ideologikoa. Munduan zehar Holandaz zabaldu zen zoriontasun eta joritasun irudia, baina, ez zetorren bat errealitatearekin.

 

Gobernua eta barne krisiak

PROBINTZIA BATUAK ESTATU OROKORREN BIDEZ GOBERNATZEN ZIREN. AGINPIDEA, BAINA, AMSTERDAMGO BURGESIA AHALTSUAN OINARRITUA, ESTATUDERRAREN ETA PENTSIODUN NAGUSIAREN ESKU ZEGOEN.Probintzia Batuetako Estatuak zuten aberastasunagatik, gizartearen eraketagatik era erakundeengatik bereizten ziren.

Probintzia Batuetan talde askotan multzokatua zegoen aginpidea ?hiri oligarkien batura?; egiazko aginpidea, baina, estatuderraren eta Pentsiodun Nagusiaren esku zegoen. Estatu Orokorrak, bestalde, estatu probintzialetako diputatuez osatuak zeuden, baina probintzia bakoitzak eledun bat baizik ez zuen, eta txandaka hartzen zuten lehendakaritza. Estatu Orokorrak batez ere atzerriko arazoez, gudarosteaz, eta ekonomia, erlijio eta ogasunaren zenbait alderdiz arduratzen ziren. Erabakiak aho batez hartzen ziren. Estatu Kontseilua, berriz, probintzietako hamabi diputatuez osatua zegoen; hiru diputatu Holandakoakziren. Ez zuen oso aginpide handia: gudarostearen administrazioaz eta probintzietako zergez arduratzen zen bakarrik. Aginpide betearazlea bitan banatua zegoen: batetik, kapitain nagusia, almirante nagusia eta probintzietako estatuderrak zeuden; eta, bestetik, probintzia ahokularia. Eraketa horrek, anarkikoa izan arren, ongi funtzionatu zuen Holandako probintziaren nagusitasunari esker, probintzia horrek hartu baitzuen bere gain gastu komunen %50. Probintzia horretako kapitain nagusia, Orangeko printzea, gainerako probintziei gailendu zitzaien.

Probintzia bateko gobernu lana estatuen idazkariari zegokion; idazkariari pentsio publiko bat ematen zitzaion karguagatik, eta, hori dela eta, estatuen pentsioduna esaten zitzaion. Holandako estatuen idazkariak, ?Pentsiodun Nagusia?, Errepublika bateko Lehen ministro baten betekizuna zuen, gutxi gorabehera. Amsterdamgo merkatarien burgesia ahaltsuaren erabateko laguntza zuen. ?Pentsiodun Nagusietan? ospetsuena Jan de Witt (1625-1672) izan zen. Orangetarren aldeko herri matxinada batean hil zuten, eta Orangetarren ondorengoen esku geratu zen orduan aginpidea.

Probintzia Batuetan, aurrez aurre zeuden bi talde politiko eta erlijiosoetan banatua zegoen gizartea. Taldeetako bat, itsas probintzietako merkatari burgesen gidaritzapean zegoena, errepublika oligarkiko eta liberal baten aldekoa zen, probintziek eta hiriek ahalik eta askatasun handiena izan zezaten. Beste taldea, berriz, oso heterogeneoa zen; itsas hirietako herritar xumeengana erakarri zuen ekialdeko probintzietako jaun gizartea, noblezia militar batek menderatua.

Orange familiaren jarraitzaileak ziren, eta politika zentralizatzaile baten alde egin zuten. Hamabi urteko borroka etenakiraun zuen bitartean bi taldeen arteko aurkakotasuna handitu egin zen, eta erlijoarengatik borrokan hasi ziren, Graziari buruzko iritzi kontrajarriak baitzituzten. Azkenean, Holandako burgesia atera zen garaile; Hagako Biltzarrak aginpide zibilaren mendean jarri zuen gudarostea, eta estatuei itzuli zien magistratuak izendatzeko ahalmena. Jan de Wittek baztertze legea bozkarazi zuen, eta horren bidez kapitain nagusi eta estatuder karguetatik baztertu zuen Orange familia.

Neurri hori, nolanahi ere, baliogabe utzi zuten 1660. urtean. Holandako estatu nagusiek bertan behera utzi zuten, 1667ko ediktu betiereko baten bidez, estatuder kargua beren probintzian.

 

Holanda jaun eta jabe itsasoan

HOLANDA, PROBINTZIARIK ABERATSENA ETA MERKATARITZA HARREMANETAN SAIATUENA, EUROPAKO TRUKE SISTEMAREN ERDIGUNEA ZEN.Holandarrak jaun eta jabe izan ziren XVII. mendean. Beste herrialde batzuetako barne merkatuetan lehiatzeko moduko ondasunak eta zerbitzuak ekoiztu zituzten, eta, aldi berean, beren salgaien eta zerbitzuen saleroste askea ziurtatzeko adinako indar militarra osatu zuten, aldi luze batean behintzat.

Itsasoaren bidez aberastu ziren.

Holandarrak XVI. mendearen azken hamarraldiez geroztik nabarmendu ziren ontzigintzan, Amsterdam, Rotterdam eta Middleburg-eko ontziolen bidez.

Garraioaren eta gaboteria handiaren jaun eta jabe izan ziren. Kopuru handietan eta merkeago ekoiztu zituzten beren ontziak, eta haien eskifaiak ere, urriagoak baziren ere, saiatuagoak ziren. 1660rako 10.000 itsasontziko ontzidia osatu zuten, bi milioi tona inguru. 1600. urteaz geroztik argi ikusi zuten dirutza handia egiteko aukera zegoela ozeanoz haraindiko merkataritzaren bidez, eta horretan saiatu ziren. Akzio bidez konpainia bat sortu zuten, Sortaldeko Indiako Konpainia, Java eta Moluka uharteetako piperrautsa eta beste gai bizigarri batzuk ustiatzeko; harrezkero merkataritza gune asko sortu zuen konpainiak Ozeano Indikoan. 1614an, adibidez, bat sortu zuten Bantam sultanaren mendeko lurretan, Javako uhartean, salerosketan aritzeko. Bestalde, itsas garraioaren gaineko nagusitasunak itsasketa aseguruen gaineko lehentasuna ekarri zuen bide batez. Eta hala, XVII.. endean beste herrialde gehienetan ez bezala, Probintzia Batuek ez zuten aparteko neurririk hartu behar izan metal bitxien kanporatzea eragozteko; aitzitik, haien dirua neurriz kanpo balioztatu zen.

 

Itsasoko kapitalismo handia

KAPITALISMOAK BI ZUZPERTZAILE NAGUSI IZAN ZITUEN PROBINTZIA BATUETAN: ALEGIA, BATETIK, AMSTERDAMGO BANKUA, MUNDU OSOKO FINANTZEN BURUA HANDIK GUTXIRA, ETA, BESTETIK, AKZIODUNEN ELKARTEAK, BURTSAN BEREHALA KOTIZATZEKO AUKERA ZUTENAK.Kapitalismoa berehala eta mundu osora zabaldu zuten tresna nagusiak akziodunen elkarteak eta Amsterdamgo bankua izan ziren: akziodunen elkarteek Indietako merkataritza ustiatu zuten, eta Amsterdamgo Banku ahaltsuak, berriz, mundu osoko finantzak gobernatu zituen. Merkatari elkarteek sortu zituzten ontziolak; haietako bakoitzari enpresaren zati bat zegokion, notarioaren aurrean egindako kontratu baten arabera. ?Akzio? edo zati horiek balio higigarrietan ?transmitigarriak eta saltzen edo erosten errazak? alda zitezkeen, eta ?burtsan? ?hau da, merkatariak beren salerosketak egiteko biltzen ziren lekuan? kotiza zitezkeen. Holandako ontziak Espainiako merkataritzan bidegabe tartekatzean ?hau da, Espainaren Ameriketako koloniak hornituz, edo espainiar izen baten mozorropean feriaz feria (Veracruz, Habana eta Porto Bello) ibiliz?, Ameriketako meatzeetatik ateratako diruaren erdia Amsterdamen geratzen zen. 1609an Amsterdamgo Bankua trukea egiteaz gainera dirua gordetzen hasi zen, eta hala, Bankuaren esku utzita, dirua kontutik kontura aldatuz egin zitezkeen ordainketak. Probintzia Batuek geroago gainbehera egin bazuten ere, erakunde horri esker Amsterdamek munduko finantzen nagusitasuna gorde zion XIX. mendea arte.

 

Goren unetik 1672.. rteko hondamendira

HOLANDARREN NAGUSITASUNA MERKATARITZARA EZ EZIK KULTURARA ETA ARTEETARA ERE HEDATU ZEN.

PROBINTZIA BATUETAN POLITIKA ETA ERLIJIO ASKATASUNA ZEGOEN. WESTFALIAKO BAKEAREN ONDOREN, BAINA, 1648AN, ERABAT ALDATU ZEN PROBINTZIA BATUEN ZORIA, ETA 1678AN INGALATERRAK HARTU ZUEN NAGUSITASUNA.Holandako zibilizazioak Jan de Witten garaian izan zituen urterik oparoenak. Oinarrizko heziketa beste inon baino zabalduagoa zegoen. Leydengo unibertsitatea mundu protestanteko hoberena zen. Holanda zientzilari herri bat zen; kalkuluan egindako aurrerapenak, adibidez, hainbat alorretan erabil zitezkeen, hilarteko errenta tasak zehazteko, esate baterako. Probintzia Batuak politika eta erlijio askatasunaren lurralde eredu bihurtu ziren. Kalbinismora biztanleriaren heren bat baizik ez zen bihurtueta katolizismoak indar handi samarra zuen oraindik. Kazetak argitaratzen ziren astero, mundu osoko berriak emanez.

Bidaiariak zur eta lur geratzen ziren hango hiri distiratsuak ikusirik, hango kale ederki lauzatuak eta etxe dotore aberatsak, lorategi eta guzti. Holandako pintore handiek ere ?Vermeer, Hals, Ruysdael eta Rembrandt (1606-1669)? argizko distirez apaindu zuten esne mamitan bizi zen burgesia haren eguneroko bizimodua.

Baina holandarren nagusitasunak Ingalaterraren eta Frantziaren hedatze asmoa eragozten zuen. Gainera, ekonomia, politika eta erlijio askatasunak Europako estatu gehienen kontra ?ez baitzuten halakorik onartzen? eta merkantilismoaren arauen kontra jarri zituen.

Probintzia Batuek ?nazioarteko zuzenbidean ezagutugabeak Westfaliako ituna arte (1648)? beste zenbait gerrari aurre egin behar izan zieten. 1672an Frantzia eta Ingalaterrako gudarosteek eraso zieten bat eginda.

Aste gutxitan desegin zen errepublika.

Luis XIV.ak ez zituen onartu haien eskakizunak, herria haren kontra altxatu zen, eta Jan de Witt hil zuten matxinadan. Probintzia Batuek, Nimegako hitzarmenen bidez (1678), lurraldetasunari atxiki zioten, baina ez, ordea, nagusitasun ekonomikoari. Handik hara Ingalaterra izan zen nagusi. Probintzia Batuen urterik oparoenak amaiturik, beraz, Ingalaterrak hartu zuen itsas herrien artean lehentasuna.

 

Iruzkina

Sortaldeko eta Sartaldeko Indietako konpainia neerlendarrak izan ziren burgesiak eta estatuak Holandan izan zuten eraginaren erakusgarri hoberenetako bat. Merkataritza Ganbarek izendatzen zituztenkonpainietako adminsitratzaileak, eta Estatu Orokorreko kideek, berriz, ?beren artean? zuzendariak. Horri esker aritu ahal izan ziren lehenengo urteetan, Espainia eta Portugalen monopolioari aurre eginez, merkataritzaren aurrerabiderako oinarriak finkatzen, errentagarritasun ekonomikoa helburu zutela, betiere. Antzeko zerbait gertatu zen beste esparru batzuetan: zerga sisteman, hirigintzan, edota, burtsari interes apaleko kapitalak emanez, diru politikan, besteak beste. Wilsonek aipatu duen bezala, ?hango gobernuak ez zuen berdinik XVII. mendeko Europan; diktadura kolektibo, sozial bat izango zen agian, baina barreiatua, dinastien, autokrazien eta teokrazien aurka berezko etsaitasuna agertzen zuena. Sofistikatua, ustela batzuetan, onbera eta aberatsa zenbaitetan, nekez aurkitu ahal izango da beste herrialderik Holandak adina zahar etxe, umezurztegi, erietxe eta eskola izan zuenik agintarien diruz eraginak. Eraiki zuten egitura ekonomikoa, ordea, hauskorra zen oso. Nola iraun zuen horrenbeste denbora zutik; hori da harrigarriena?.