Historia Unibertsala»Aro berria
Espainia: distiralditik hondamendira
Filipe II.aren erreinaldiaren garrantzia
FILIPE II.AREN ERREINALDIAK HIRU ARDATZ NAGUSI
IZAN ZITUEN: UNIBERTSALISMOA, KATOLIZISMOZ BETEA,
AUSTRIA DINASTIAREN ALDEKO JARRERA ETA
HISPANISMOAKarlos V.ak ezin eutsi zituen erregetza
bakar baten mendean inperioa osatzen zuten
bi alderdiak, eta azkenean, inperioa bitan
banatu zuen bi oinordekori uzteko:
ekialdea, austriarren inperioa hartzen zuena,
bere anaia Fernandorentzat utzi zuen,
eta ekialdea (Espainia, Flandria eta Italiako
ondasunak, Milan barne) bere seme Filiperentzat.
Filipek politika unibertsalaren ideia
aitarengandik jaso zuen. Bestalde, Ameriketako
lurraldeak herentziaz hartu zituen lurraldeei
gehitu zien batetik eta Portugalgo
erreinua (1580) eta inperioa bestetik, itsasoz
haraindiko lurralde eta guzti (Ekialdeko Indiak
eta Brasil). Indietako jabetzei dagokionez,
nahitaez aipatu behar dira Ameriketatik
biltzen zituen dirutzak, horiekin finantzatzen
baitzuen bere politika.
Politikari dagokionez, Filipe II.aren erreinaldiak
hiru oinarri nagusi izan zituen: unibertsalismoa,
Inperioaz zuen ideiak eta erlijio
katolikoaren aldeko jarrerak eratua;
Austria dinastiaren aldeko jarrera, hau da,
Austria etxearen bi adarren elkarlanean oinarritua;
eta hispanismoa, errege izan zen
bitartean Espainia izan baitzen Filiperen
politika gidatzeko eta eragiteko gunea.
Filipe II.aren kanpo politikak bi aldi izan
zituen: lehenengoa oso laburra izan zen
(1556-1560), baina nahikoa Karlos V.ak
konpondu gabe utzi zituen arazoak arrakastazkonpontzeko. Bigarren aldian (1560.. rtetik aurrera), Filiperen politikak bi ardatz
izan zituen: Mediterraneoa bata eta Atlantikoa
bestea. Lehenengo hamar urteetan
Mediterraneo itsasoa izan zen Filiperen politikaren
ardatz nagusia, baina Lepantoko
garaipenaren ondoren, eta bereziki Portugalgo
inperioan sartu ondoren, Atlantikoa
eta Atlantikoko boterea izan ziren Filiperen
politikaren erdigunea.
Herbehereetako auzia
HEBEHEREETAKO AUZIA IZAN ZUEN FILIPE II.AK
ARAZORIK LARRIENA; 1598AN SAIATU ZEN ARAZOARI
KONPONBIDEA AURKITZEN, BAINA WESTFALIAKO
ITUNAK IZENPETU ZIREN ARTE EZ ZEN ERABATEKO
KONPONBIDERIK IZANFilipe II.ak Herbehereak utzi zituenerako
(1559), bazen lurralde hartan bere kontrako
higikunderik: batetik, ez zelako jadanik errege
nazionala, eta ez zituelako ulertzen ez
herrialdearen interesak ez bertako biztanleak;
bestetik, erlijio arrazoiak zirela eta, izan
ere, kalbinismoak gero eta indar handiagoa
baitzuen.
Herritarren kezka nagusia ekonomikoa
zen. Kezka hori 1560. urtean atera zen lehenengo
aldiz agerira espainiar gudarosteak,
Cateau-Cambrésiseko bakearen ondorioz,
Herbehereetan gelditu behar izan zutenean.
Bestalde, zerga berriek eta 1565eko goseteak
herriaren atsekabea areagotu zuten. Nobleen
kezka, aldiz, politikoa zen: haien ustez
beren kontura indartu nahi zuen erregeak
bere ahalmena, sortu berriak ziren hamalau
eliz barrutietako goi karguetarako ez
baitziren nobleak izendatu. Erlijio arazoek
ere garrantzi handia izan zuten: gero eta
gehiago ziren kalbindarrak eta luterotarrak.
Matxinadak hasiak ziren eta ?barkamen
orokorra?-rekin (1566) ere ezin izan zituen
baretu; gertaera haiek 1566an ??mirarien
urtean?? iritsi ziren gorenera: protestanteek
400 eliza katoliko desegin zituzten eta Anberes,
Amsterdam eta beste hiri batzuk hartu
zituzten. Iskanbilak isilarazteko indarraz
baliatzea eta errudunak zigortzea erabaki
zuen Filipe II.ak; Albako dukea Flandriara
bidali zuen osteen buru jartzeko. Orduan,
Margarita Parmakoak gobernari kargua utzi,
eta Albako dukeak ahalmen politikoa eta
militarra bere esku izan zituen. Fernando
Alvarez de Toledo dukeraren politika osogogorra izan zen: iraultzaileak garaitu zituen,
baina oso neurri gogorrak ezarri zituen,
esaterako Matxinaden Epaimahaia
sortu zuen eta zerga berri bat ezarri zuen
osteak ordaintzeko. Neurri haien kontra,
beste matxinada handi bat izan zen 1572an.
Egoera horretan, Filipe II.ak Gorteko
alderdi bakezaleari kasu egin eta Albako
dukearen ordez, Luis De Requesens jarri
zuen gobernari. Requesensen gobernua eta
haren ondorengo Joan Austriakoarena gobernu
bakezaleak izan ziren. Hala ere, erregeak
erlijioari zegokionez ez zuenez amor
ematen, arazo endemiko bihurtu zen hura;
nazionalismoak, bestalde, erabat korapilatu
zuen egoera, bereziki Iparraldeko Probintzia
Batuetan.
Austriako Joan hil zenean, Filipek
Alexandro Farnesio jarri zuen Herbehereetan
buru. Alexandro oso diplomatiko ona
zen, eta jeneral handia. Hark izan zituen
garaipen militarrek ia konpondu zuten arazoa
(1585ean Anberes menderatu zuen).
Alexandro gaur egungo Belgikaren sortzailetzat
hartzen da. Baina Alexandroren lorpen
haiek ez zuten behar adina arreta izan,
Filipe II.ak Ingalaterra menderatzeko zuen
proiektua eta Frantziarekin izan zituen gatazkak
zirela-eta. 1593an, Farnesio hil zenean,
Herbehereetako arazoa konponezina
zen; horregatik, Filipe II.ak, hil aurretik,
uko egin zien herrialde haiei eta bere alaba
Elisabet Klara Eugeniari utzi zizkion. Elisabet
Alberto artxidukearekin ezkondu zen.
Filipek itxaropena zuen errege-erregina
berriek mendekoen begirunea izango zutela
eta dinastia burujabe bat sortuko zutela
Espainiarekin ahaidetasun loturak izango
zituena. Hala ere, klausula baten arabera,
ondorengotzarik ez bazen, Espainiako erregearengana
itzuliko ziren Herbehereak.
Ingalaterraren kontrako borroka
ESPAINIAKO FILIPE II.AREN ETA INGALATERRAKO
ELISABET I.AREN ARTEKO HARREMANAK POLIKI-POLIKI
TXARRERA EGIN ZUEN, ETA AZKENEAN, ESPAINIAK
INGALATERRAREN KONTRA BORROKATU ZUENElisabet I.aren erreinaldiaren lehenengo
hamar urteetan Espainiaren eta Ingalaterraren
arteko harremanak adiskidetsuak
izan ziren oro har, Espainiak Frantziaren
kontra zuen politikarekin jarraituaz. Filipe
II.ak erreginaren alde egin zuen Frantziak
Ingalaterran sartzeko egiten zituen saio guztietan;
saio haien oinarria Maria Estuardoren
eta Frantzisko II.aren arteko ezkontza
zen. Filipe II.a neutral agertu zen anglikanismoa
Ingalaterran sartu zenean; bestalde,
erregina eskumikatzeko lehenengo asmoak
geldiarazi zituen. Baina, ingelesek Atlantiko
ozeanoan barrena zabalkundea hasi zutenean
eta Espainiari Ameriketan zuen monopolioa
kentzen saiatu zirenean, arras hoztu
ziren Ingalaterraren eta Espainiaren arteko
harremanak.
Ingeles itsasgizonek espainiarren ontzidien
edo lurraldeen kontra egin zituzten
harrapaketez gainera, ingeles erregearen eta
espainiar erregearen arteko sinesmen desberdintasunak
eta bataren eta bestearen jokabide
desberdina dago aipatu beharra.
Espainiaren eta Ingalaterraren arteko etsaitasunaren
oinarriak hauek izan ziren: Espainiak
Atlantikoan zuen nagusitasunaren
sendotzea, Portugal eta herrialde horrek
itsasoz haraindi zituen lurraldeak espainiarren
mende gelditu zirenean; Bernardino de
Mendoza espainiar enbaxadoreak Maria
Estuardo erregina egiteko azpikerian parte
hartzea; Leicesterko kondeak Herbehereetan
espedizio militar bat zuzentzea matxinatuak
babesteko. Leicesterko kondea gobernari
izendatu zuten han.
1583. urteaz gero Filipe II.aren gogoan
gero eta indar handiagoa zuen Santa Cruzeko
markesarengandik hartutako asmo
batek, alegia Ingalaterra indarrez hartzeko
asmoak; izan ere, era horretan protestante
frantsesei eta holandarrei han zuten euskarria
kenduko baitzien, eta harrapakeriaren
gunea ezeztatuko baitzuen. Alvaro de Bazánen
lehenengo asmoa itsas armada zuzenean
Ingalaterrara bidaltzea zen, baina egitasmo
hura aldatu egin zen: Lisboatik irtengo
zen ontzidia Herbehereetara joango zen
lehenbizi, eta han Alexandro Farnesioren
gudarostea ontziratuko zuen.
1588ko uztailean Espainiako gudarostea
(Garaitezina deitua) Espainiatik irten eta
Herbehereetara abiatu zen. Mantxako
itsasartean ingeles ontzidia topatu zuen.
Hainbat borrokaldi izan zituzten; ekaitzaketa kontrako haizeak zirela-eta, Espainiako
Gudarostea ezin itzul zitekeen itsasartera,
eta azkenean, Ingalaterra eta Irlanda inguruko
bidaia neketsua egin behar izan zuen.
Bidaia hartan, itsasgizon asko hil ziren eta
itsasontzi asko hondatu; urte hartako irailean
Espainiara itzuli zen ontzidia bere asmoak
huts eginda.
Kultura eta erlijioa
ESPAINIAK MENDEBALEKO KRISTAUTASUNARI SAN
JOAN DE LA CRUZEN MAILAKO MISTIKOAK EMAN
ZIZKION; URREZKO MENDEA ZEN, ETA LITERATURAN
CERVANTESEKIN IRITSI ZEN GORENEKO MAILARAErreforma Katolikoa Trenton burutu
zen; mendebaleko zenbait herrialdeetan,
ordea, askoz ere lehenagotik hasia zen
prozesu hura. Espainian aipatzekoa da Cisnerosen
erreforma, Errege-erregina Katolikoek
lagundua. Ondoren, Erasmoren eraginak,
joera iluministak (aurrekoak baino
herrikoiagoak), eta judu kristautuek egin
zituzten ekarpenek erlijio joera barnerakoia
ekarri zuten. Joera horrek XVI. mendeko
mistikan izan zuen goreneko maila. Santa
Teresa de Jesús, San Joan de la Cruz, Joan
de Avila edo Fray Luis de Granada izan
ziren erlijio higikunde hartako pertsonaia
nagusiak.
San Ignazio Loiolakoak protestantismoaren
kontra borrokatzeko Jesusen Lagundia
sortu zuen. Trentoko Kontzilioan,
bestalde, espainiar teologo ospetsu hauek
nabarmendu ziren: Diego Laínez eta Nicolás
Salmerón jesuitak; Domingo de Soto eta
Melchor Cano domingotarrak, eta beste
hainbat.
Baina, Espainiaren indarra ez zegokion
erlijioari bakarrik, kulturak ez zuen ordu arte
inoiz halako hazkunderik izan. Hazkunde
hori kulturaren ia alor guztietan gertatu bazen
ere, literatura sorkuntzan izan zuen garrantzi
gehien. Gaztelaniazko prosak La Celestinaren
mailako lanak eman zituen Errege-erregina
Katolikoen garaian, eta gorantz
jarraitu zuen, harik eta XVI. mendearen
azken herenean eta XVII.aren hasieran gailurrera
iritsi zen arte. Garai horretako literaturan
gehien nabarmendu ziren gaiak
mistika eta pikareska izan ziren. Hala ere,
ezin ahantz daiteke poesia lirikoa: Garcilaso,
Lope de Vega, Gracián, Góngora edo
Quevedo. Antzerkian ere ospe handiko
hainbat egile izan ziren: Lope de Vega, Tirso
de Molina edo Calderón de la Barca.
Dena dela, leku gehiago beharko litzateke
ospea izan zuten beste gai eta egile batzuk
aipatzeko, hala ere, derrigorrezkoa da eleberri
bat aipatzea: Miguel de Cervantesen
El ingenioso hidalgo Don Quijote de la
Mancha.
Hondamendiaren lehen zantzuak
FILIPE III.AREN ERREINALDIAN AZALDU ZIREN
ESPAINIAREN GAINBEHERAREN LEHENENGO
ARRASTOAK; HALA ERE, LERMAREN BAKEZALETASUNAK
EZKUTUAN GORDE ZITUEN1580-1598 bitartean izan zen Espainiaren
boterearen goreneko maila; baina Filipe
II.aren erreinaldirako azalduak ziren krisiaren
lehenengo arrastoak, esate baterako
estatuaren bankarrotaren edo nahikoa gari
ez sortzearen ondoriozkoak. Filipe III.aren
erreinaldiaren ezaugarri nagusia bakea izan
zen; hala ere, ez zen egoera horretaz baliatu
estatuaren barruko egitura berregiteko.
Londresko hitzarmenari esker (1604), bakea
izan zen Jakobo I.aren Ingalaterraren eta
Filipe III.aren Espainiaren artean; handik
gutxira Hamabi Urteko Su-etena izenpetu
zen (1609) Holandako probintzia batuekin.
Urte horretan bertan, Filipe III.ak moriskoak
bota zituen, eta horrek kalte handiak eragin
zituen Espainiako demografian, gizartean,
eta baita ekonomian ere.
Italian bitartean, espainiar monarkiak ez
zuen ospe ona galdu, erregeordeen, gobernarien
edo enbaxadoreen lanari eta
ahalmenari esker: Bedmar markesa Venezian,
Fuentes kondea edo Pedro de Toledo
Milanerrian eta Osunako dukea, besteak
beste.