Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Aro berria

Mesoamerikako zibilizazioak

Pakalen piramidea eta hilobia, Palenqueko maien eraikin multzoan.<br><br>

Gaur egungo Mexiko eta Guatemalako errepubliketan, eta Hondurasko eta El Salvadorko errepubliken zati batean, Colon heldu aurretik izan zen kultura eremu handi bati esaten zaio Mesoamerika. Eremu horretan gauzatu ziren Ameriketako zibilizazio handienetako bi: maien eta azteken zibilizazioak. Nahiz eta maia eta azteka kulturak desberdinak izan, eta bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan, antzina, kulturen eratze aldian, kultura eta erlijio jatorri edo sustratu bera izan zuten, eta horregatik sartu ohi dira biak kultura eremu berean.

Colonen aurreko Ameriketako kulturetan bikainena izan zela esaten da maien kulturaz, bai maiek zuten astronomia ezagutza handiagatik ?garai hartako egutegi zehatzena egin zuten? bai haien zeramika polikromoagatik, eraikuntza barrokoengatik edo erlijiozko mundu ikuskera eta gizarte antolakuntza landuagatik.

Azteka zibilizazioa, berriz, Mexiko aldean milaka urtetan zehar gauzatu zen zibilizazio baten azkeneko kate maila da. Oso herri borrokalaria izan zen, eta mendean hartu zituen Mexikoko Bailarako gainerako herriak.

 

Maiak

Maiek zibilizazio handi eta aurreratu bat gauzatu zuten mendeetan zehar oihanaren erdian.

Lurralde hauek hartu zituen: gaur egungo Guatemalako errepublika, Yucatango penintsula, Belize eta Hondurasko iparmendebala.

Bi aldi nagusi bereizten dirakultura horren barruan: aldi klasikoa, batetik, eta aldi klasikoaren ondokoa, bestetik.

Aldi klasikoa K.o. 300-900. urteetan gauzatu zen, gutxi gorabehera. Hura izan zen, inondik ere, bi aldietan distiratsu eta orijinalena.

Maien zibilizazioak hartu zuen lurralde zabal hartan sakabanaturik zeuden ehundaka hirien artean Tikal, Uaxactum, Palenque, Bonampak edo Yaxchilan izan ziren nagusiak, besteak beste.

Aldi horren bukaeran oso gauza bitxia gertatu zen: hiri klasikoak jendez hustu ziren eta biztanleek Yucatango penintsulara emigratu zuten. Oraindik ere ezin izan da argitu zergatik gertatu zen hori. Aldi klasikoaren ondokoa ?edo Yucatango aldia?, beraz, Kristo ondoko lehenengo milaldiaren bukaera eta espainarren etorrera eta konkistaren artean gauzatu zen. Bigarren aldi horrek, beraz, beste eremu batean gauzatu izanaz aparte, eragin handia izan zuen, aurrekoak ez bezala, Mexikoko kulturen aldetik, tolteken aldetik batez ere, toltekak izan baitziren Mexikoko goi ordokian nagusi, azteken aurretik. Eragin horren ondorioz mexikarrak bezain borrokalari bihurtu ziren maiak ere.

Oraindik orain arte esaten zen aldi klasikoa aldi baketsua izan zela, ondoko aldian ?mexikarren eraginez? izan zen militarismo gogorraren aldean. Gaur egun ordea, egin diren arkeologia lanak direla eta, argi dago aldi klasikoan ere maiek maiz borrokatu zutela elkarren kontra, eta haien estatu hirietako asko hiri gotortuak zirela frogatu da. Erlijioa bera ere hasieran uste zena baino askoz odoltsuago izan zen.

 

Politika eta gizartearen antolaketa

Aldi klasikoan maiak estatu hiritan antolatuta bizi izan ziren. Estatu hiri independenteak ziren, ia jainkotzat zeuzkaten buruzagi militarren eta printze gudularien agindupean zeuden; apaizek ere garrantzi handiko tokia zuten gizarte horretan. Beraz, teokrazia batean bizi zirela esan daiteke.

Gizartea mailatan banatua zegoen; guztiz maila bereiziak ziren. Goi-goian agintari politiko nagusiak, apaizak eta noble gerrazaleak zeuden; bitarteko mailan, berriz, artistak, goi mailako teknikariak eta merkatariak; ondoren, maila apalagoan, eskulangileak eta nekazariak; eta, azkenik, gizarte maila guztien azpian, esklaboak.

 

Ekonomiaren antolaketa

Maien mitologiaren arabera, jainkoek arto orez egin zuten gizakia. Horregatik esan izan diote azterlariek herri honi arto herri.

Artoa zen elikagai nagusia: ez zuen arreta handirik behar, eta uzta bat baino gehiago bil zitekeen urtean. Lurra zen arazoa: landareak ugari hazi arren, nekazaritzak ez zion etekin handirik ateratzen; lur sailak erein gabe utzi behar izaten ziren, eta lugorri utzi behar izaten zen, gainera, askotan.

Maiak, bestalde, ezin hobeto moldatu ziren oihanera: lurrak ureztatzeko eta drainatzeko teknikak asmatu zituzten, agorraldietan ura lortzeko eta eurialdietan uholdeak eragozteko.

Artoaz gainera landu zituzten gai askoren artean bada bat besteek baino garrantzi handiagoa izan zuena, haren eskari handia zela-eta oso aintzat hartua izan zelako kanpoko merkataritzan, batetik, eta zuen balio handia zela-eta diru gisa erabili izan zelako, bestetik: kakaoa.

 

Erlijioa eta zientzia

Izadi gertakariak sakralizatzeagatik ez ezik ?beste herri askok ere egin zutena? denbora gurtzeagatik ere ?horregatik batez ere? bereizi zen maia herria.

Bi maila bereiz daitezke haien erlijioan: herri mailakoa, bata, eta ofiziala, bestea.

Erlijio ofiziala, apaiz klasearena, oso-oso zaila zen, ulertezina herritar gehienentzat.

Apaiz jakintsuek astronomia aztertzen jarduten zuten, eta behaketa horien emaitza izan zen denboraren sakralizazioa. Ezagutza hori guztia azaltzen da zituzten bi egutegi moldetan: alegia, batetik, eguzki egutegian, Haab deitua, oso-oso zehatza, eta, bestetik, erritu egutegian, Tzolkin deitua, ilargi zikloen araberakoa. Bi egutegien elkarketatik sortu zen maia mendea, 52 urtekoa.

Denboraren haste eguna zehaztu zuten eta denbora kronologikoaren ikuskera bat izatea lortu zuten horrela. Astronomian oinarriturik, sortu zuten aritmetika bat oso-osozehatza, zeroaen balio matematikoa ere kontuan hartu zuena. Herriak, berriz, askoz ere erlijio molde soilagoa zuen, euria eta eguzkia bezalako izadi gertakarien gurtzari lotua erabat.

 

Aztekak

Jatorriz Mexikoko iparraldekoak, txitximeka herrikoak, ziren aztekak, nahua hizkuntza familiakoak. Beren kontakizunaren arabera, Mexikoko Bailaran zehar ibili ziren denboraldi batez, hango estatu hirien mende, harik eta Texcoco aintziraren uharte batean kokatu ziren arte. Han eraiki zuten hiriburua ?Tenochtitlan?, haien jainko nagusiak hala eskatuta. Izan ere, azteken mitologiaren arabera, intxaurrondo baten gainean arranoa suge bat jaten ikusten zuten tokian gelditu behar zutela agindu baitzien Huitzilopochtli jainkoak. Mexikoko Bailaran egin zuten ibilialdian zehar, inguruko herrien kultura, artea eta teknika aurrerapenak beretu zituzten. Azken batean, teotihuacandarren, tolteken eta beste herri batzuen kulturen zordun dira aztekak. XV.. endearen bukaeran konfederazio bat osatu zuen beste bi hirirekin, eta, gaur egun Mexiko den lurraldeko goi ordoki, kostalde eta hego muturreko herriak menderatuz, zabaltzen hasi ziren. Aztekak berak izan ziren konfederazio horretako buru.

Aztekek gudarostearen nagusitasunaz zabaldu zuten beren inperioa; baina asko zabaldu bazuten ere, ez zuten mendeen hartutako lurren batasun politikorik edo kulturazkorik lortu. Armen eta zergen indarrez eduki zituzten, beraz, mendean konkistaturiko lurrak. Lurralde horietako batzuetan aztekak iritsi aurretik zeuden gobernariak izan zituzten, eta ez ziren gutxitan gertatu azteken kontrako matxinadak.

Aztekek beren nagusitasun politikoaren zentzu erlijiosoan sinesten zuten: jainkoak aukeratu zituen beren kultura zabaltzeko. Gerrek, baina, bazuten garrantzi handiko beste zeregin bat: presoak lortzea, gero sakrifikatzeko.

Izan ere, haien mitologiaren arabera, sakrifizioak egiteari utziz gero unibertsoa eta gizateria desagertuko baitziren.

Batzuetan sakrifizioetarako behar zituzten gatibuak lortzeko beste asmorik gabe egin zituzten gerrak.

 

Gizartea eta ekonomia

Gizartea eta ekonomia Hainbat mailatan banatua zegoen beraz azteka gizartea; gizarte militarista zen, gainera.

Horregatik, zaila zen mailaz igotzea, oso zaila, baina ez, halere, ezinezkoa; gerran irabazitako merezimenduen bidez lor zitekeen. Tlatoani handia zen agintari nagusia; haren ondoren, gizarte maila goenean,nobleak zeuden, pilpitinak; gudari gisa hezten zituzten, zeukaten menderatu beharra behar bezala bete ahal izan zezaten.

Maila bat beherago herri xehea zegoen, nekazari, eskulangile, soldadu eta abarrez osaturiko gizarte taldea: mazehualtineak.

Maila horren barruan, baina, bazen talde bat abantaila bereziak zituena: merkatariak edo potxtekak. Espainar konkistatzaileak iritsi zirenean burgesia moduko bat osatzeko zorian zeuden potxtekak. Azkenik, gizarte maila guztien azpian, esklaboak-edo zeuden: tlakoltineak.

Azteken ekonomia nekazaritzan oinarritu zen. Erlijioan ere azaldu zen nekazaritzaren garrantzia, euriaren jainkoa (Koatlikue) eta ama lurra jainkosa (Tlaloc) izan baitziren haien jainko-jainkosa nagusiak. Lur sailez urri zebiltzanez, uharteak ?txinampak? egin zituzten Texcoco aintziran ?orduan oso zabala baitzen? lurra lantzeko. Merkataritzak hain garrantzi handia izateak eta antolatzen zituzten bezalako azoka handiak antolatzeak alor horretan oso gizarte konplexua osatzen zutela adierazten du.

 

Erlijioa

Erlijioak menderatzen zuen dena: Huitzilopotxtli jakinkoak hala aginduta utzi zituzten iparraldeko lurrak, eta kokatu ere hark jakinarazi zien toki batean kokatu ziren gero. Politikan ere, maien zabaldu eta hedatu behar hura erlijioaren aginduz betetzen zen.

Aztekek uste zuten beste lau mundu ?edo lau ?Eguzki?? izan zirela bizi ziren hura baino lehen, eta Jainkoek eragindako hondamendi naturalengatik desagertu zirelalauak. Laugarren ?Eguzkia? desagertu zenean berriro elkartu ziren jainko guztiak bosgarrena sortzeko. ?Eguzki? berria mugiarazteko, baina, jainkoek beren burua sutara bota behar izan zuten. Eguzkia abian jartzeko jainkoek egin zuten lehenengo sakrifizio haren ordainez giza sakrifizioak egin behar izan zituzten aurrerantzean gizonek, eguzkia bizirik mantenduko bazen.

Sakrifizio nagusia bihotza, artean taupaka ari zela, erauztea zen.

Bi egutegi zituzten, maiek bezala: eguzki egutegia, batetik, eta erritu egutegia, bestetik, eta haien arabera antolatzen zituzten zeremonia eta erritu guztiak. Hauek ziren haien jainko nagusiak: Huitzilopotxtli, gerraren jainkoa eta Eguzki jainkoa aldi berean: oso jainko odoltsua zen, giza opari asko eskatzen zituen; Tlaloc, euriaren jainkoa: haurrak eskaintzen zitzaizkion, euria egitea behar zenean; Quetzalcoatl, suge lumadun jainkoa: ongilea eta zibilizatzailea, tolteken kulturatik hartua, eta, gauza harrigarria, giza sakrifizioen aurka zegoena; eta Tezcatlipoca, gerraren jainkoa. Horiez aparte, baina, beste jainko asko gurtzen zituzten.

Ia jarduera bakoitzak hartarakoxe jainko berezi bat zuen. Errituak eta eskaintzak apaiz eta aztien zuzendaritzapean egiten ziren. Hil ondoren beste bizitza bat zegoela sinesten zuten, eta bizitza hori aurrekoan izandako bizimoduaren araberakoa eta heriotza motaren araberakoa izango zela: adibidez, borrokan hildako soldaduak eta erditzean hiltzen ziren emakumeak ?Eguzkiren soldadu bat sortuz hiltzen baitziren? Huitzilopotxtliren paradisura joaten ziren, paradisuetan ederrenera.