Historia Unibertsala»Aro berria
Mesoamerikako zibilizazioak
Gaur egungo Mexiko eta Guatemalako errepubliketan, eta Hondurasko eta El Salvadorko
errepubliken zati batean, Colon heldu aurretik izan zen kultura eremu handi
bati esaten zaio Mesoamerika. Eremu horretan gauzatu ziren Ameriketako zibilizazio
handienetako bi: maien eta azteken zibilizazioak. Nahiz eta maia eta azteka kulturak
desberdinak izan, eta bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan, antzina, kulturen eratze
aldian, kultura eta erlijio jatorri edo sustratu bera izan zuten, eta horregatik sartu ohi
dira biak kultura eremu berean.
Colonen aurreko Ameriketako kulturetan bikainena izan zela esaten da maien kulturaz,
bai maiek zuten astronomia ezagutza handiagatik ?garai hartako egutegi zehatzena
egin zuten? bai haien zeramika polikromoagatik, eraikuntza barrokoengatik edo
erlijiozko mundu ikuskera eta gizarte antolakuntza landuagatik.
Azteka zibilizazioa, berriz, Mexiko aldean milaka urtetan zehar gauzatu zen zibilizazio
baten azkeneko kate maila da. Oso herri borrokalaria izan zen, eta mendean hartu
zituen Mexikoko Bailarako gainerako herriak.
Maiak
Maiek zibilizazio handi eta aurreratu bat
gauzatu zuten mendeetan zehar oihanaren
erdian.
Lurralde hauek hartu zituen: gaur egungo
Guatemalako errepublika, Yucatango
penintsula, Belize eta Hondurasko iparmendebala.
Bi aldi nagusi bereizten dirakultura horren barruan: aldi klasikoa, batetik,
eta aldi klasikoaren ondokoa, bestetik.
Aldi klasikoa K.o. 300-900. urteetan gauzatu
zen, gutxi gorabehera. Hura izan zen,
inondik ere, bi aldietan distiratsu eta orijinalena.
Maien zibilizazioak hartu zuen lurralde
zabal hartan sakabanaturik zeuden
ehundaka hirien artean Tikal, Uaxactum,
Palenque, Bonampak edo Yaxchilan izan
ziren nagusiak, besteak beste.
Aldi horren bukaeran oso gauza bitxia
gertatu zen: hiri klasikoak jendez
hustu ziren eta biztanleek Yucatango penintsulara
emigratu zuten. Oraindik ere
ezin izan da argitu zergatik gertatu zen
hori. Aldi klasikoaren ondokoa ?edo Yucatango
aldia?, beraz, Kristo ondoko lehenengo
milaldiaren bukaera eta espainarren
etorrera eta konkistaren artean gauzatu
zen. Bigarren aldi horrek, beraz, beste
eremu batean gauzatu izanaz aparte, eragin
handia izan zuen, aurrekoak ez bezala,
Mexikoko kulturen aldetik, tolteken aldetik
batez ere, toltekak izan baitziren
Mexikoko goi ordokian nagusi, azteken
aurretik. Eragin horren ondorioz mexikarrak
bezain borrokalari bihurtu ziren
maiak ere.
Oraindik orain arte esaten zen aldi klasikoa
aldi baketsua izan zela, ondoko aldian
?mexikarren eraginez? izan zen militarismo
gogorraren aldean. Gaur egun
ordea, egin diren arkeologia lanak direla
eta, argi dago aldi klasikoan ere maiek
maiz borrokatu zutela elkarren kontra, eta
haien estatu hirietako asko hiri gotortuak
zirela frogatu da. Erlijioa bera ere hasieran
uste zena baino askoz odoltsuago izan
zen.
Politika eta gizartearen antolaketa
Aldi klasikoan maiak estatu hiritan antolatuta bizi izan ziren. Estatu hiri independenteak ziren, ia jainkotzat zeuzkaten buruzagi militarren eta printze gudularien agindupean zeuden; apaizek ere garrantzi handiko tokia zuten gizarte horretan. Beraz, teokrazia batean bizi zirela esan daiteke.
Gizartea mailatan banatua zegoen; guztiz maila bereiziak ziren. Goi-goian agintari politiko nagusiak, apaizak eta noble gerrazaleak zeuden; bitarteko mailan, berriz, artistak, goi mailako teknikariak eta merkatariak; ondoren, maila apalagoan, eskulangileak eta nekazariak; eta, azkenik, gizarte maila guztien azpian, esklaboak.
Ekonomiaren antolaketa
Maien mitologiaren arabera, jainkoek arto orez egin zuten gizakia. Horregatik esan izan diote azterlariek herri honi arto herri.
Artoa zen elikagai nagusia: ez zuen arreta handirik behar, eta uzta bat baino gehiago bil zitekeen urtean. Lurra zen arazoa: landareak ugari hazi arren, nekazaritzak ez zion etekin handirik ateratzen; lur sailak erein gabe utzi behar izaten ziren, eta lugorri utzi behar izaten zen, gainera, askotan.
Maiak, bestalde, ezin hobeto moldatu ziren oihanera: lurrak ureztatzeko eta drainatzeko teknikak asmatu zituzten, agorraldietan ura lortzeko eta eurialdietan uholdeak eragozteko.
Artoaz gainera landu zituzten gai askoren artean bada bat besteek baino garrantzi handiagoa izan zuena, haren eskari handia zela-eta oso aintzat hartua izan zelako kanpoko merkataritzan, batetik, eta zuen balio handia zela-eta diru gisa erabili izan zelako, bestetik: kakaoa.
Erlijioa eta zientzia
Izadi gertakariak sakralizatzeagatik ez ezik ?beste herri askok ere egin zutena? denbora gurtzeagatik ere ?horregatik batez ere? bereizi zen maia herria.
Bi maila bereiz daitezke haien erlijioan: herri mailakoa, bata, eta ofiziala, bestea.
Erlijio ofiziala, apaiz klasearena, oso-oso zaila zen, ulertezina herritar gehienentzat.
Apaiz jakintsuek astronomia aztertzen jarduten zuten, eta behaketa horien emaitza izan zen denboraren sakralizazioa. Ezagutza hori guztia azaltzen da zituzten bi egutegi moldetan: alegia, batetik, eguzki egutegian, Haab deitua, oso-oso zehatza, eta, bestetik, erritu egutegian, Tzolkin deitua, ilargi zikloen araberakoa. Bi egutegien elkarketatik sortu zen maia mendea, 52 urtekoa.
Denboraren haste eguna zehaztu zuten eta denbora kronologikoaren ikuskera bat izatea lortu zuten horrela. Astronomian oinarriturik, sortu zuten aritmetika bat oso-osozehatza, zeroaen balio matematikoa ere
kontuan hartu zuena. Herriak, berriz, askoz
ere erlijio molde soilagoa zuen, euria eta
eguzkia bezalako izadi gertakarien gurtzari
lotua erabat.
Aztekak
Jatorriz Mexikoko iparraldekoak, txitximeka
herrikoak, ziren aztekak, nahua hizkuntza
familiakoak. Beren kontakizunaren
arabera, Mexikoko Bailaran zehar ibili ziren
denboraldi batez, hango estatu hirien
mende, harik eta Texcoco aintziraren uharte
batean kokatu ziren arte. Han eraiki zuten
hiriburua ?Tenochtitlan?, haien jainko
nagusiak hala eskatuta. Izan ere, azteken
mitologiaren arabera, intxaurrondo baten
gainean arranoa suge bat jaten ikusten zuten
tokian gelditu behar zutela agindu baitzien
Huitzilopochtli jainkoak. Mexikoko
Bailaran egin zuten ibilialdian zehar, inguruko
herrien kultura, artea eta teknika aurrerapenak
beretu zituzten. Azken batean,
teotihuacandarren, tolteken eta beste herri
batzuen kulturen zordun dira aztekak. XV.. endearen bukaeran konfederazio bat osatu
zuen beste bi hirirekin, eta, gaur egun
Mexiko den lurraldeko goi ordoki, kostalde
eta hego muturreko herriak menderatuz,
zabaltzen hasi ziren. Aztekak berak izan
ziren konfederazio horretako buru.
Aztekek gudarostearen nagusitasunaz
zabaldu zuten beren inperioa; baina asko
zabaldu bazuten ere, ez zuten mendeen
hartutako lurren batasun politikorik edo
kulturazkorik lortu. Armen eta zergen indarrez
eduki zituzten, beraz, mendean konkistaturiko
lurrak. Lurralde horietako batzuetan
aztekak iritsi aurretik zeuden gobernariak
izan zituzten, eta ez ziren gutxitan
gertatu azteken kontrako matxinadak.
Aztekek beren nagusitasun politikoaren zentzu
erlijiosoan sinesten zuten: jainkoak aukeratu
zituen beren kultura zabaltzeko. Gerrek,
baina, bazuten garrantzi handiko beste
zeregin bat: presoak lortzea, gero sakrifikatzeko.
Izan ere, haien mitologiaren arabera,
sakrifizioak egiteari utziz gero unibertsoa
eta gizateria desagertuko baitziren.
Batzuetan sakrifizioetarako behar zituzten
gatibuak lortzeko beste asmorik gabe egin
zituzten gerrak.
Gizartea eta ekonomia
Gizartea eta ekonomia
Hainbat mailatan banatua zegoen beraz
azteka gizartea; gizarte militarista zen, gainera.
Horregatik, zaila zen mailaz igotzea,
oso zaila, baina ez, halere, ezinezkoa; gerran
irabazitako merezimenduen bidez lor
zitekeen. Tlatoani handia zen agintari nagusia;
haren ondoren, gizarte maila goenean,nobleak zeuden, pilpitinak; gudari
gisa hezten zituzten, zeukaten menderatu
beharra behar bezala bete ahal izan zezaten.
Maila bat beherago herri xehea zegoen,
nekazari, eskulangile, soldadu eta abarrez
osaturiko gizarte taldea: mazehualtineak.
Maila horren barruan, baina, bazen talde bat
abantaila bereziak zituena: merkatariak edo
potxtekak. Espainar konkistatzaileak iritsi
zirenean burgesia moduko bat osatzeko
zorian zeuden potxtekak. Azkenik, gizarte
maila guztien azpian, esklaboak-edo zeuden:
tlakoltineak.
Azteken ekonomia nekazaritzan oinarritu
zen. Erlijioan ere azaldu zen nekazaritzaren
garrantzia, euriaren jainkoa (Koatlikue)
eta ama lurra jainkosa (Tlaloc) izan baitziren
haien jainko-jainkosa nagusiak. Lur sailez
urri zebiltzanez, uharteak ?txinampak?
egin zituzten Texcoco aintziran ?orduan oso
zabala baitzen? lurra lantzeko. Merkataritzak
hain garrantzi handia izateak eta antolatzen
zituzten bezalako azoka handiak antolatzeak
alor horretan oso gizarte
konplexua osatzen zutela adierazten du.
Erlijioa
Erlijioak menderatzen zuen dena: Huitzilopotxtli
jakinkoak hala aginduta utzi zituzten
iparraldeko lurrak, eta kokatu ere
hark jakinarazi zien toki batean kokatu ziren
gero. Politikan ere, maien zabaldu eta
hedatu behar hura erlijioaren aginduz betetzen
zen.
Aztekek uste zuten beste lau mundu
?edo lau ?Eguzki?? izan zirela bizi ziren hura
baino lehen, eta Jainkoek eragindako hondamendi
naturalengatik desagertu zirelalauak. Laugarren ?Eguzkia? desagertu zenean
berriro elkartu ziren jainko guztiak
bosgarrena sortzeko. ?Eguzki? berria mugiarazteko,
baina, jainkoek beren burua
sutara bota behar izan zuten. Eguzkia abian
jartzeko jainkoek egin zuten lehenengo
sakrifizio haren ordainez giza sakrifizioak
egin behar izan zituzten aurrerantzean gizonek,
eguzkia bizirik mantenduko bazen.
Sakrifizio nagusia bihotza, artean taupaka
ari zela, erauztea zen.
Bi egutegi zituzten, maiek bezala: eguzki
egutegia, batetik, eta erritu egutegia, bestetik,
eta haien arabera antolatzen zituzten
zeremonia eta erritu guztiak. Hauek ziren
haien jainko nagusiak: Huitzilopotxtli, gerraren
jainkoa eta Eguzki jainkoa aldi berean:
oso jainko odoltsua zen, giza opari
asko eskatzen zituen; Tlaloc, euriaren
jainkoa: haurrak eskaintzen zitzaizkion, euria
egitea behar zenean; Quetzalcoatl, suge
lumadun jainkoa: ongilea eta zibilizatzailea,
tolteken kulturatik hartua, eta, gauza harrigarria,
giza sakrifizioen aurka zegoena; eta
Tezcatlipoca, gerraren jainkoa. Horiez aparte,
baina, beste jainko asko gurtzen zituzten.
Ia jarduera bakoitzak hartarakoxe jainko
berezi bat zuen. Errituak eta eskaintzak apaiz
eta aztien zuzendaritzapean egiten ziren. Hil
ondoren beste bizitza bat zegoela sinesten
zuten, eta bizitza hori aurrekoan izandako
bizimoduaren araberakoa eta heriotza motaren
araberakoa izango zela: adibidez, borrokan
hildako soldaduak eta erditzean hiltzen
ziren emakumeak ?Eguzkiren soldadu
bat sortuz hiltzen baitziren? Huitzilopotxtliren
paradisura joaten ziren, paradisuetan
ederrenera.