Historia Unibertsala»Erdi aroa
Estatu modernoaren sorrera (XII-XV. mendeak)
Erdi Aroan elizak eta inperioak izan zuten gizartea ordenatzeko ardura, baina gauza
nabarmena zen erakunde haiek ezin zutela gizabanako guztietara zuzenean iritsi. Hortaz,
molde edo egitura «askeagoak» ?parrokia, jaurrerriak, erreinuak?? erabili behar
izan zituzten agintariek eta haiek izan ziren, hain zuzen, Erdi Aroko gizarte harremanak
bideratu zituzten zelulak. Egitura «askeago» horien artean bereziki aipagarria izan
zen erregetza. Erromako inperioaren hondamena eragin zuten «jendeek» hedatu zuten
erregetza eta, aurrerago, herentzia bidez jasotzen zen dohain sakratu bilakatu zen.
«Jende» horiek kristautu zirenean haien erregeak inperioaren edo aita santuaren mende
gelditu ziren arren, indartu ere egin ziren beste alde batetik, izan ere gerra garaian
zein bake garaian, jainkoaren legearen eta ohituren arabera zuzenbidea banatuz, herritarrei
babesa eskainiko zioten egitura bihurtu baitziren. Erregeak izan ziren, beraz, harreman
feudaletatik etekin gehien atera zutenak; hain, hala ere, etekin handia, ezen inperioaren
eta elizaren aurrean nolabaiteko autonomia ere lortu baitzuten.
«Inbestiduren auzitik» aita santuen eta inperioaren hondamenera
«Dominiun mundi» delakoa eskuratzeko
lehia bizian jardun zuten bi erakundeek, aita
santuak eta inperioak, eta lehia horrek berak
ekarri zuen haien hondamena eta garrantzi
handiko monarkien sorrera. XI. mendea aurreratuxe zen arte inperioa zen Kristandadeko
erakunde nagusia, baina erregeak
eta enperadoreak izendatzeko eta
eraisteko eskubidea aita santuen esku uzteko
eskatu zuen Gregorio VII.a aita santuak,
eta inperioaren nagusitasuna ahultzen hasi
zen horren ondotik.
Elizak aginpide sekularraren aurrean
bere autonomia ?eta are bere nagusitasuna?
definitu («Inbestiduren auzia») eta
bere barne antolamendu korporatiboa zehaztu
(«Gregoriar erreforma») zuen garai
hartan. Antolamenduari dagokionez, azpimarratzekoak
dira Ekialdeko Elizatik behin
betiko bereizi izana, eliz gizonak gizabanako
laikoetatik bereizi izana ?horretan
berebiziko garrantzia izan zuen ezkongabetasunaren
aldeko eta simoniaren (eliz
ofizioak gizabanako laikoei saltzea) kontrako
borrokak?, eta orobat, zuzenbide kanonikoa
osatu izana. Aita santuek ezaugarri
feudalak hartu zituzten, jaun tenporal
edo munduko ondasunen jaun bihurtu ziren,
eta «Pontifex Maximus» ez ezik «verus
Imperator» ere izendatu zuten bere burua.
Nagusitasun tenporal hori ezagutu zitzaien
?zergak ordaintzen zitzaizkien eta beste
ezaugarri batzuk hartu zituzten?, besteak
beste Ingalaterran, Sizilian, Korsikan eta
Sardinian, Hungarian, Dalmazian eta
Kroazian, Aragoin, Danimarkan, Suedian,
Norvegian, Saxonian, Bohemian, Polonian
edo Zipren.
Inperioaren gainbehera
Aldaketa horiek kalte handia egin zioten
inperioari, eta aurrerantzean ere enperadoreak
«dominium mundi» delakoa beretzat eskatu bazuen ere, eta zenbait garaitan
behinola izandako indarra berreskuratu
izan zuen arren, gero eta garrantzi
gutxiago izan zuen. Ez zuen lortzen Europako
erregeek inperioaren nagusitasuna
onar zezaten, eta bere eragina eta aginpidea
hurbilagokoa zitzaien beste lurralde
batzuetan ezin zuen erabat sendotu (Germanian,
Italian, Provenzan, etab.). Aita santuek
ere gutxietsi egin zuen inperioa batzuetan.
Frederiko II.aren heriotzaren ondoren
(1250) inperioak Italiako penintsularen
kontrola galdu zuen, eta liskar garaia
hasi zen horrekin, antzina erregerenak
izandako eskumenak bereganatu eta
indar handia hartu baitzuten lekuan lekuko
eta eskualdeetako agintariek. Enperadoreek
lurralde haietako maila apalagoko
erakundeek sorturiko egoerari aurre egin
behar izan zioten. 1356an «Urrezko Bulda»
eman zen; bulda horrek inperioaren barne
egoera zigortzen zuen eta zazpi hautesleak
zeintzuk izango ziren zehazten
zuen. Ordurako garbi zegoen oso zaila zela
kristau aginpide guztiak Germanietako Inperioaren
mendera biltzea, baita ideologiaren
alorrean ere.
Elizaren arazoak
Baina aita santuek ere ez zuten ahalmenik izan kristautasunaren aginpide guztiak beren baitara biltzeko. Gregorio VII.a, Inozentzio III.a eta Inozentzio IV.a aita santuek, besteak beste, botere handia lortu zuten, eta Lehen Erdi Aroan zalantzan jarri zen haien zintzotasuna, bai moralaren alorrean ? aginpide tenporalarekiko atxikimendu eta joera nabarmena baitzuten? eta baita legearen alorrean ere. Aita santuek erreinu askotako jurisdikzioan eta zergetan zuten esku hartzearen kontrako erresistentziarekin batera, Jainkoaren aginduekin lotura estuagoa izango zuen erlijio jarduera baten aldeko adierazpen izpiritualak agertu ziren. Aita santuaren egoitza Aviñonera aldatzeak (1309.1377) eta «Mendebaleko Zismak» (1378-1417) erakusten dute, besteak beste, aita santuen aginpidea eta ospea gainbehera zetozela eta erreformak bideratzeko beharra zutela. Gauzak horrela zirelarik, zenbait teologoren artean kontzilioaren teoria osatu zuten, esaterako; haien arabera jainkoaren nahia ez zen aita santuaren bidez zabaltzen Lurrera, sinestunen bidez baizik, baina heresiatzat hartu zituen elizak. Era berean, XV.. endearen lehen erdian Frantziako eliza «nazional» (edo eliza galiar) bat sortzeko oinarriak finkatu ziren. Gertaera horiek guztiak XVI. mendean kristautasunaren baitan gertatu zen zatiketa handiaren iragarpen gisa har daitezke.
Monarkien, estamentuen eta beste zenbait korporazioen sendotzea
AGINPIDE UNIBERTSALEN KRISI HORREN AURREAN, XI.
MENDEAZ GERO SEGURTASUN EZAREN IZURRIA
DESAGERTU ZEN ETA ZENBAIT IDEIA KLASIKO
BERRESKURATU ZIREN ?ZUZENBIDE ERROMATARRA ETA
PENTSAMENDU ARISTOTELIKOA?. HORRI ESKER,
FEUDALISMOA EZAUGARRITU ZUEN ERA ASKOTAKO
AGINPIDEEN BERRANTOLAKETA BIDERATU AHAL IZAN
ZEN, BERRANTOLAKETA HORRETAN. MONARKIEN,
HIRIETAKO KORPORAZIOEN ETA ESTAMENTUEN ONURA
BILATUZErasoak eten zirelarik, berehalako babesa
lortzeko beharrak garrantzia galdu
zuen, eta horri esker herriak elkartu eta
beren arteko komunikazioa indartu zen.
Horren ondorioz merkataritza eta hirietako
bizimodua zuzpertu ziren, eta hirietan oinarrituriko
kultura klasikoarekiko loturak
sendotu. Horrela, Aristoteleren ideiak berreskuratzeak
talde bizitzaren «naturaltasuna»
nabarmendu zuen ?hau da bizitza
«politikoaren» naturaltasuna? eta horren ondorio
gisa atera zen Jainkoaren boterea zuzenean
igarotzen zela herritarretara, eta herritarretatik
erregeagana iristen zela gero.
Ikuspegi horren arabera, jurisdikzioa ?boterea?
elkarteak kokatuta zeuden lurraldetik
bertatik ateratzen zen ?ihintza urtegitik
bezala, italiar legegizon batek zioenez?. Era
horretako ideiek erakusten dute hiri errepubliken,
nekazari komunitateen, hiri
elkarteen eta abarren nagusitasuna gero eta
nabarmenagoa zela, bereziki Germanietako
Inperioan, eta gizabanakoen artean beren
komunitatearekio atxikimendua zabaltzen
ari zela.
Korporazioen aginpidea
Baina ez da ahaztu behar kategoria klasikoak
berreskuratzea ?»errepublikarena»
batez ere? hirietako edo lurralde txikietako
komunitateen mesedegarri ez ezik, goragoko
inolako aginpiderik onartzen ez zuen
edozein egituraren mesedegarri ere izan
zela. Horren ondorioz, errege bati loturiko
komunitateek ?edo komunitate horien multzoak?
erreinu deitura hartu zuten, baina
horrek ez zuen esan nahi erregearen eskumeneko
eremuak zirela soilik, antolaketa
jakin bat zuten komunitateak zirela baizik
?estamentuetan, korporazioetan? antolaturiko
komunitateak?; Gorteetan, Parlamentuetan
eta era askotako batzarretan islatzen
zen komunitate antolamendu hori. Hori izan
zen, errege-erreinu bikoiztasuna, aginpide
feudalen berrantolaketak ekarri zuen eredu
politiko nagusia; ingeles nobleek1215ean erregeari sinarazi zioten Carta Magna
da bikoiztasun horren erakusgarri argiena.
Erregearen ikuspegitik begiratuta, bi
modutara ikus daiteke prozesu hori. Alde
batetik bere aginpidearen mugak zehaztuta
gelditu zitzaizkion. Aginpide hori ez zen
inola ere arbitrarioa izango. Gauzen ordena
naturala bere horretan iraunaraztea eta
ordena hori ez urratzea da aginpide horren
helburua; zeregin horrek hierarkien, korporazioen,
legeen eta tradizioen errespetua
eskatzen zuen. Santo Tomas Akinokoak
?zenbait mendetan kultura erreferentziatzat
hartu izan zenak Aristoteleren ideiak eta
kristautasunarenak lotu baitzituen? esaten
zuen ordena naturala gordetzeak mendekoen
Ongia zekarrela eta erregea errege
zintzo egiten zuela, eta aldiz, ordena hori
urratzeak erregea tirano bihurtzen zuela.
Erregea «burua» zen, funtzionamendu arau
jakin batzuk zituzten «gorputz» batzuen
burua, hain zuzen.
Monarkia indartzea
Baina beste alde batetik, indartuta atera
zen monarkia. Batetik errege eta erreinu
askok inperioaren mendekotasunetik
askatzea lortu zuten, eta ordu arte inperioarenak
izandako zenbait ezaugarri bereganatu
zituzten ?Rex est imperator in regno
suo?. Horretan berebiziko garrantzia izan
zuen zuzenbide erromatarra erregearen
mesederako aplikatzeak enperadorearen
mesederako baino gehiago, hasieran bestela
izango zela zirudien arren. Zenbait
koroak, Gaztelakoak adibidez edo Frantziako
Capetarrenak indar handia hartu
zuten. XIII-XV. mendeen artean koroa horiek
eta beste batzuek erregeari aginpide
gorena eman zioten legegileak hartu zituzten;
horiei esker noble gehienen interesak
?eta baita beste talde batzuenak ere, adibidezhiritarrenak? dinastien estrategietara
bildu ziren ?bereziki kanpo politikari zegokionez,
adibidez Ehun Urteko Gerra,
Frantzian eta Ingalaterran?; lurralde barnean
bakea egiteko prozesuetan protagonista
izan ziren eta administrazioaren nolabaiteko
eraberritzea bideratu zuten; basailutza
loturez baliatu ziren eta erreinuko
biztanle guztientzat «berezko basailutza»
baten ideia zabaldu zuten? Horrekin guztiarekin
erregea Erreinuaren Ongizate
Orokorraren arduradun nagusi bihurtu zen,
egoera larriei aurre egiteko ardura hartu
zuen eta agintari goren bihurtu zen, nahiz
eta erreinuetan baziren erregeak berak
ezagutu beharreko beste erakunde batzuk.
Erdi Aroaren amaieran, beraz, Europako
agintari eta eragile politiko nagusiak erregeak
ziren, eta hemen adierazi diren bi
ideien eta botereen arteko tentsioa zen
nagusi, erregetzaren eragina indartzera bideratua
bata, eta erregetza buru zuten gorputz
eta komunitateen aurrean erregeek
zituzten mugak azpimarratzen zituena bestea.
Estatu modernoa?: eztabaida historiografiko bat
Tradizioz, arestian azaldu den prozesua
«estatu modernorako» igarobide gisa interpretatu
izan dute historialariek, baina azken
urteotan egile askok zalantzan jarri dute
«moderno» eta are «estatu» kontzeptuak egokiak
ote diren historiako garai hartako
egoera azaltzeko.
Horrela, bada, Ingalaterrako, Ipar Amerikako
eta Frantziako iraultzen garaia arte,
aginpide guztiak aginpide bakar batera biltzeko
prozesu horren aurrean beste era
bateko jarrerak azaldu ziren arte, gertaeren
nondik norakoek gure «estatu kultura» sortzera
baino «logika feudala» gauzatzera bideratuak
zirela dirudi.