Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Erdi aroa

Sortaldeko Europa (XIV. eta XV. mendeak)

San Boris eta San Gleb irudikatzen dituen XIV.. endeko errusiar ikonoa.<br><br>

XII. eta XIII. mendeetan, kanpoko herri indartsuagoek etengabe eragindako presiopean bizi izan ziren Europako Sortaldean kokaturiko eslabiar eta baltiar herriak. Kronologiari dagokionez, germaniarren Ekialderantzeko kolonizazio eta zabalkundetik etorri zen aurreneko esku hartzea (Drang nach Osten), eta XII. mendezaren bukaera izan zuen aldi erabakiorra, alegia, alemaniar noble garrantzitsuenek bultzatu zuten ekimena, Elba eta Oder ibaien ekialderako lurrak hartu eta lantzearen aldera. Ekialdetik, mongoliarrek egiten zuten presioa, sarraldi suntsigarriak eginez Errusian eta Ukrainan 1237tik eta 1240tik aurrera lehenbizi, eta, geroago, Urrezko Hordaren Kan Herriaren bitartez.

Bi mehatxu horien artean, estatu berriak sortzea izan zen eslabiar eta baltiar herrien erantzuna; prozesu horrekin batera, lurraldeen arabera finkatu ziren gehiago gizarte harremanak, noble elite oso indartsuak sortu eta sendotu ziren, eta behin betiko kristautu zen Europa ekialdea.

 

Teutoien Ordena (1226-1410)

XII. MENDEAZ GEROZTIK, ALEMANIAR HANDIKIAK, HORIEN ARTEAN ADOLFO SCHAUENBURGEKOA, KONRADO WETTINGOA, ALBERTO HARTZA ETA HENRIKE LEHOIA, ELBA IBAIAREN EKIALDEKO LUR ZABALAK KONKISTATZEN ETA OKUPATZEN HASI ZIREN, ETA, HARTARA, MILAKA ERAMAN ZITUZTEN ALEMANIAR KOLONOAK. XIII. MENDEAN ZEHAR, PROZESU HORREK BULTZADA BERRI BAT IZAN ZUEN ODER IBAIAREN ESKUINEKO ALDEAN, SILESIAN, POMERANIAN, PRUSIAN ETA BALTIAR ITSASOAREN ERTZEAN, ORDUKO HARTAN ZENBAIT ORDENA MILITARREN LAGUNTZAREKIN.Teutoien Ordena Akreko San Joanek sortu zuen 1190ean, xede nagusia gaixoak zaintzea zuen anaidi baten gisara, baina 1198an ordena militarra bihurtu zen. Prusiara joanda, herri haren konkistari heldu zion, eta ia estatu bat zena osatu zuen, gune garrantzitsuena Marienburg zuena; hura izan zen, 1309tik aurrera, Ordenaren egoitza nagusia. Eslabiarren kristautze prozesuarekin batera, zaldun teutoiek milaka germaniar nekazari eraman zituzten lurrak kolonizatzera, Lübeck eta Bremengo hirien laguntzarekin.

Horren ondorioz, lur asko eta asko landu, eta hiri berriak sortu ziren, merkatari hiriak gehienbat, hala Rostock, Wismar, Stralsund, Danzig, Brandenburgo eta Frankfurt an der Oder, berehala Hansaren merkataritza federazioan txertatu zirenak.

Atzerrian ere oso eraginkorra izan zen ordena, nazioarteko merkataritzaren alorrean bereziki, enpresa baten modura jokatu baitzuen, ekonomatu handiak zeuzkalarik Marienburg eta Könisbergeko hirietan,eta ordezkariak Baltiar eta Iparreko itsasoetako hiri nagusietan. Lan handia egin zuen salerosketan, eta Flandriara eta Ingalaterrara laboreak, zura, anbarra, larrua eta argizaria esportatzen gailendu zen batez ere.

Teutoien Ordenak goren maila Winrich von Kniprode maisu handiaren gobernuaren garaian lortu zuen arren (1351-1382), pixkana-pixkana behera eragin zion Poloniaren eta Errusiaren indar gero eta handiagoak, harik eta, 1525ean jada, Brandeburgoko Alberto maisu handia luterotar egin zenean, ordena militar gisa desagertu, eta jatorrian zuen ospitaletako laguntzazko eginkizunetara mugatua geratu zen zen arte.

 

Lituaniako Dukerri Handia eta Poloniako Erreinua

XIII. MENDEAREN ERDIALDETIK AURRERA, MONGOLIARREN ERASOEK ERAGIN ZUTEN PRESIOA, ETA TEUTOIEN ORDENAREN MEHATXUAK, POLONIAR ETA LITUANIAR LURRETAN BI ERAKUNDE POLITIKOREN FINKATZEA BULTZATU ZUTEN: LITUANIAKO DUKERRI HANDIA, NIEMEN ETA DVINA IBAIEN ARTEAN BIZI ZIREN BALTIAR HERRIAK BATERATZEN ZITUENA, ETAPOLONIAKO ERREINUA, X. MENDEAN SORTUA, BAINA XIV. MENDEAREN HASIERA ARTE BATERATZEA LORTU EZ ZUENA.Ladislao I.aren garaian, 1320an, bateratu zen herria, aita santuaren eta germaniar jatorriko burgesiaren laguntzari esker. Alabaina, haren ondorengoak, Kasimiro III.a Handiak (1333-1370), sendotu zuen erreinua, eta eragin zuen poloniar estatu baten antolatzea: mendebalekoen estiloko berrikuntzaasko jarri zituen abian, horien artean hirien garapena, eta eskulangintza eta merkataritza bultzatuko zituen burgesiaren indartzea; horrez gainera, Krakovian zentralizaturiko gorte bat ere antolatu zuen. Hiri hori, bestalde, Poloniako lehen unibertsitatearen egoitza izan zen 1364tik aurrera.

Kasimiro hil zenean, erreinuko nobleek haren iloba, Luis Anjou, Hungariako erregea (1370-1382), bultzatu zuten erregetzera; Luis erregeak, babes horren truke, Kaschaw-ko pribilejioaren bidez, pribilejio garrantzitsuak eman behar izan zizkien nobleei, eta hori, berez, aginpide zentral indartsu bati uko egitea zen, eta, era berean, aristokrazia feudalaren independentzia onartzea.

Bitartean, ekialderago, XIII. mende erdialdetik aurrera, lituaniar herriak bateratu egin ziren, teutoien mehatxuari aurre egiteko.

Lituaniako Dukerriaren zabaltzea Ladislao II.a Jagellonek bururatu zuen (1382- 1434). Hark, katoliko bihurtu, eta Anjouko Luisen Eduvigis alabarekin ezkondu ondoren (1386), Polonia eta Lituaniaren arteko dinastia batasuna lortu zuen.

Ekialdeko Prusia elkartuta (Thorneko Ituna, 1466), indar handia lortu zuen Poloniak Baltiar itsasoan; izan ere, Europako lurralde handienetako bat baitzen: Baltiar itsasotik Itsaso Beltzera, eta Karpato mendietatik Dnieper ibaira zabaltzen zen. Ez zen ordea estatu ondo egituratua, jaurerri ia independentez baitzegoen osatua, hiriak oso gutxi ziren, eta aitonen semeen oligarkiaren erabakien mende zegoen erregea.

 

Hungariako erreinua

Barne gatazkak ez ziren amaitu harik eta Karlos Robertorekin, Anjouko Etxeak (1307-1382), erregearen aginpidea berriro ezarri eta Transilvania menderatu ahal izan zuen arte. Haren semeak, Luis I.a Handiak (1342-1382), politika berrizalea bultzatu, nobleen ahalmena murriztu eta, haien indarra oreka zezan, burgesia indartsu bat bultzatu zuen; horretarako, hirien papera indartuko zuten atzerritarren etorreraren alde egin zuen, eta Sartaldeko kulturaren zabalkundea bultzatu zuen, Pécs-eko unibertsitatea sortuz. Anjoutarren politika horren lagungarri izan ziren Kremnikan, Eslovakian, aurkitu ziren urre meategi aberatsak; urre harekin, Karlos Robertok eta Luis I.ak urrezko dirua egin eta ugari erabili ahal izan zuten beren asmoak betetzearen alde.

Polonia 1370ean bateratu zen arren, hegoalderantz begiratzen zuen gehiago Luis I.aren politikagintzak, eta, hala, Ragusako Errepublikaren alde esku hartu zuen Dalmazian, Itsaso Adriatikoan Veneziak zeukan nagusitasuna gutxiagotzeko bitarteko gisa.

Zabalkunde politika honek Sejismundoren erreinaldian jo zuen gorena, eslabiar erreinu handi bat sortzen saiatu baitzen hura. Alabaina, Luis I.aren heriotzaz gero, Hungariaren historia, gero eta gehiago, irauteko ahalegin sail bat besterik ez zen izan; aldi batzuetan, Matias I.a Corvinoren erreinaldian adibidez (1458-1490), halako suspertze bat izan zen arren, XV. mendearen azken hamarralditik aurrera areagotu egin zen gainbehera, harik eta 1526an turkiarrek Luis II.a garaitu eta hil, eta hungariar erregetza Habsburgotarren jabetzaren barne geratu zen arte.

 

Moskuko printzerritik Hirugarren Erromara

XIII. MENDEAREN HASIERAN ERRUSIAR ESTEPAK, POLITIKARI ZEGOKIONEZ, OSO ZATIKATUAK ZEUDEN, ERREPUBLIKA ETA PRINTZERRIETAN; HORIETAN, KIEV HEGOALDEAN ETA NOVGROD IPARRALDEAN ZIREN NAGUSIAK. 1223TIK AURRERA MONGOLIARRAK DON IBAIAREN ZABALDIAK ERASOTZEN HASI ZIREN, ETA BERTAKO PRINTZERRI GEHIENAK SUNTSITU ZITUZTEN.

HORREN ONDORIOZ, BATETIK ERRUSIA SORTALDEAREN ALDEKOAGO BIHURTU ZEN, ETA, BESTETIK, ERRUSIAR HIRIGUNEAK ERRAUSTUAK ETA BIZTANLEZ HUSTUAK GERATU ZIREN.Giro horretan, Vladimirko printzeak, Alexander Nevskik, erresistentziako politika trebe bat bideratu ahal izan zuen Ezpataren Anaidiko zaldunen presioaren kontra, eta mongoliarrei buruz autonomia handia lortu zuen. Ivan Kalitaren (1328-1341) gobernualdian iritsi zen Moskuko printzerriaren lehen goraldi honen une gorena; Moskuko lehen harrizko eliza eraki zuen hark (Jasokundearen eliza), eta abian jarri zuen Kremlinaren eraikuntza.Izurri Beltzaren hondamendiaren ondorengo hamarraldietan, borroka odoltsuak izan ziren lituaniar, errusiar eta mongoliarren artean, zeinek lortu estepa errusiarren jabetasuna. Basilio I.aren (1389-1425) eta Basilio II.aren (1425-1462) erreinaldien ezaugarri nagusia Lituaniako mugen finkatzea izan zen, eta Novgorod, Pskov eta Riazango lurraldeetan barna Moskuko printzerriaren lurrak zabaltzea. Baina, izan zen gertaera bat besteak baino esanguratsuagoa: 1453. urtean Konstantinopla turkiarren esku erori ondoren, Basilio II.a konturatu zen aurrenekoz zein paper garrantzitsua izan zezakeen Moskuk, latin munduaren aurrez aurre, ortodoxiaren azken gordeleku gisa eta, hala, ?Hirugarren Erroma? bihurtu zen printzerriaren hiriburua.

Azkenik, Ivan III.ak (1462-1505), Urrezko Hordatik geratzen ziren arrastoak suntsitu zituen, eta, aldi berean, lurraldeen antolamenduari zegokionez, errotik aldatu zituen Moskuko printzerriaren ondasunak, Errusiar estatu baten sorrerari begira. Prozesu horretan erabakiorra izan zen Ivan eta Sofia Paleologoren ezkontza; Konstantino XI.a azken bizantziar enperadorearen iloba zen Sofia, eta, hortaz, Moskuko printzea, legez, Sortaldeko Inperioaren oinordeko bihurtu zen, eta inperioaren ikurrak beretu zituen: bi buruko arranoa, bizantziar zeremoniak eta Zar titulua.

 

Balkanetako penintsula.

Serbia Handiaren nagusitasuna

BALKANETAKO PENINTSULAKO MENDEBALAKO MUTURREAN ZEGOEN ERREINU INDEPENDENTE TXIKI BAT IZAN ZEN, SERBIA, MONGOLIARREK INGURU HAIETAN EGIN ZITUZTEN SARRALDIEN ONURADUN HANDIA. IZAN ERE, GAUZA IZAN BAITZEN SERBIA, ELIZA ORTODOXOARI ETA AITONEN SEME HANDIEI OSO ESTU LOTURIK, ESTATU ANTOLAMENDU BAT EGITURATZEKO, ETA ERA HORRETAN, BALKANETAKO HERRI NAGUSIA BIHURTU ZEN.XII. mendearen erdialdean mongoliarrek eragindako presioak Bulgaria Handiko Bigarren Erreinuaren desegitea eta zatikatzea ekarri zuen; izan ere, XII. mendearen azken laurdenetik aurrera, Bulgaria zen Balkanetako herri nagusia.

Egoera hori Serbiak beretzat baliatzen asmatu zuen. Serbia erreinu txiki bat zen, XII. mendearen bigarren erdian Eztebe Nemaniak bateratu zuena (1151-1196), XIII.. endean antzinako leinu antolamendua aldatu eta harreman sozialak feudalismorantz eramanez. Horren ondorioz, gizarte klase guztiz ahaltsu bat sortu zen, lurjabe handiena, eta nekazarien egoerak berriz, askeak izanik arestian, okerrera egin zuen, azkenean joputasunera iritsi arte.1330ean bulgariar eta grekoez osaturiko konfederazio bati nagusitzea lortu zuten serbiarrek, eta, horren ondorioz, orain Serbia Handia izenaz ezagutzen zenaren barruan geratu ziren bulgariar estatu feudalak.

Eztebe Dusanek zabalkundezko politika bati ekin zion, ?Serbiarren eta Grekoen enperadore? izendatu zuen bere burua Skopjen, eta serbiar eliza ortodoxoaren patriarka herria sortu zuen. Eztebe Dusanen erreinuaren oinarria, goi mailako aitonen semeei eta Elizari pribilejioak emanik, haiek aberastea zen, eta, hortaz, eliza bihurtu zen erreinuko lurjabe nagusia.

XIV. mendearen bigarren erdialdean behera egin zuen dinastiak, printzerriak fuedoetan zatikatu ziren, eta ez ziren gauza izan turkiarren erasoei aurre egiteko. Serbiar nobleak Kosovoko borrokaldian garaituak eta suntsituak izan ondoren (1389), Serbiak ezin izan zuen galarazi Otomandar Inperioan sar zezaten.