Historia Unibertsala»Erdi aroa
Sortaldeko Europa (XIV. eta XV. mendeak)
XII. eta XIII. mendeetan, kanpoko herri indartsuagoek etengabe eragindako presiopean
bizi izan ziren Europako Sortaldean kokaturiko eslabiar eta baltiar herriak. Kronologiari
dagokionez, germaniarren Ekialderantzeko kolonizazio eta zabalkundetik etorri
zen aurreneko esku hartzea (Drang nach Osten), eta XII. mendezaren bukaera izan zuen
aldi erabakiorra, alegia, alemaniar noble garrantzitsuenek bultzatu zuten ekimena, Elba
eta Oder ibaien ekialderako lurrak hartu eta lantzearen aldera. Ekialdetik, mongoliarrek
egiten zuten presioa, sarraldi suntsigarriak eginez Errusian eta Ukrainan 1237tik
eta 1240tik aurrera lehenbizi, eta, geroago, Urrezko Hordaren Kan Herriaren bitartez.
Bi mehatxu horien artean, estatu berriak sortzea izan zen eslabiar eta baltiar herrien
erantzuna; prozesu horrekin batera, lurraldeen arabera finkatu ziren gehiago gizarte
harremanak, noble elite oso indartsuak sortu eta sendotu ziren, eta behin betiko kristautu
zen Europa ekialdea.
Teutoien Ordena (1226-1410)
XII. MENDEAZ GEROZTIK, ALEMANIAR HANDIKIAK,
HORIEN ARTEAN ADOLFO SCHAUENBURGEKOA,
KONRADO WETTINGOA, ALBERTO HARTZA ETA
HENRIKE LEHOIA, ELBA IBAIAREN EKIALDEKO LUR
ZABALAK KONKISTATZEN ETA OKUPATZEN HASI ZIREN,
ETA, HARTARA, MILAKA ERAMAN ZITUZTEN ALEMANIAR
KOLONOAK. XIII. MENDEAN ZEHAR, PROZESU HORREK
BULTZADA BERRI BAT IZAN ZUEN ODER IBAIAREN
ESKUINEKO ALDEAN, SILESIAN, POMERANIAN, PRUSIAN
ETA BALTIAR ITSASOAREN ERTZEAN, ORDUKO HARTAN
ZENBAIT ORDENA MILITARREN LAGUNTZAREKIN.Teutoien Ordena Akreko San Joanek
sortu zuen 1190ean, xede nagusia gaixoak
zaintzea zuen anaidi baten gisara, baina
1198an ordena militarra bihurtu zen. Prusiara
joanda, herri haren konkistari heldu
zion, eta ia estatu bat zena osatu zuen, gune
garrantzitsuena Marienburg zuena; hura izan
zen, 1309tik aurrera, Ordenaren egoitza
nagusia. Eslabiarren kristautze prozesuarekin
batera, zaldun teutoiek milaka germaniar
nekazari eraman zituzten lurrak kolonizatzera,
Lübeck eta Bremengo hirien laguntzarekin.
Horren ondorioz, lur asko eta
asko landu, eta hiri berriak sortu ziren,
merkatari hiriak gehienbat, hala Rostock,
Wismar, Stralsund, Danzig, Brandenburgo
eta Frankfurt an der Oder, berehala Hansaren
merkataritza federazioan txertatu zirenak.
Atzerrian ere oso eraginkorra izan zen
ordena, nazioarteko merkataritzaren alorrean
bereziki, enpresa baten modura jokatu
baitzuen, ekonomatu handiak zeuzkalarik
Marienburg eta Könisbergeko hirietan,eta ordezkariak Baltiar eta Iparreko itsasoetako
hiri nagusietan. Lan handia egin zuen
salerosketan, eta Flandriara eta Ingalaterrara
laboreak, zura, anbarra, larrua eta argizaria
esportatzen gailendu zen batez ere.
Teutoien Ordenak goren maila Winrich
von Kniprode maisu handiaren gobernuaren
garaian lortu zuen arren (1351-1382),
pixkana-pixkana behera eragin zion Poloniaren
eta Errusiaren indar gero eta handiagoak,
harik eta, 1525ean jada, Brandeburgoko
Alberto maisu handia luterotar egin
zenean, ordena militar gisa desagertu, eta
jatorrian zuen ospitaletako laguntzazko eginkizunetara
mugatua geratu zen zen arte.
Lituaniako Dukerri Handia eta Poloniako Erreinua
XIII. MENDEAREN ERDIALDETIK AURRERA,
MONGOLIARREN ERASOEK ERAGIN ZUTEN PRESIOA, ETA
TEUTOIEN ORDENAREN MEHATXUAK, POLONIAR ETA
LITUANIAR LURRETAN BI ERAKUNDE POLITIKOREN
FINKATZEA BULTZATU ZUTEN: LITUANIAKO DUKERRI
HANDIA, NIEMEN ETA DVINA IBAIEN ARTEAN BIZI
ZIREN BALTIAR HERRIAK BATERATZEN ZITUENA, ETAPOLONIAKO ERREINUA, X. MENDEAN SORTUA, BAINA
XIV. MENDEAREN HASIERA ARTE BATERATZEA LORTU
EZ ZUENA.Ladislao I.aren garaian, 1320an, bateratu
zen herria, aita santuaren eta germaniar
jatorriko burgesiaren laguntzari esker. Alabaina,
haren ondorengoak, Kasimiro III.a
Handiak (1333-1370), sendotu zuen erreinua,
eta eragin zuen poloniar estatu baten
antolatzea: mendebalekoen estiloko berrikuntzaasko jarri zituen abian, horien artean
hirien garapena, eta eskulangintza eta
merkataritza bultzatuko zituen burgesiaren
indartzea; horrez gainera, Krakovian zentralizaturiko
gorte bat ere antolatu zuen. Hiri
hori, bestalde, Poloniako lehen unibertsitatearen
egoitza izan zen 1364tik aurrera.
Kasimiro hil zenean, erreinuko nobleek
haren iloba, Luis Anjou, Hungariako erregea
(1370-1382), bultzatu zuten erregetzera;
Luis erregeak, babes horren truke, Kaschaw-ko
pribilejioaren bidez, pribilejio garrantzitsuak
eman behar izan zizkien nobleei,
eta hori, berez, aginpide zentral indartsu
bati uko egitea zen, eta, era berean,
aristokrazia feudalaren independentzia onartzea.
Bitartean, ekialderago, XIII. mende erdialdetik
aurrera, lituaniar herriak bateratu
egin ziren, teutoien mehatxuari aurre egiteko.
Lituaniako Dukerriaren zabaltzea Ladislao
II.a Jagellonek bururatu zuen (1382-
1434). Hark, katoliko bihurtu, eta Anjouko
Luisen Eduvigis alabarekin ezkondu ondoren
(1386), Polonia eta Lituaniaren arteko
dinastia batasuna lortu zuen.
Ekialdeko Prusia elkartuta (Thorneko
Ituna, 1466), indar handia lortu zuen Poloniak
Baltiar itsasoan; izan ere, Europako
lurralde handienetako bat baitzen: Baltiar
itsasotik Itsaso Beltzera, eta Karpato mendietatik
Dnieper ibaira zabaltzen zen. Ez zen
ordea estatu ondo egituratua, jaurerri ia independentez
baitzegoen osatua, hiriak oso
gutxi ziren, eta aitonen semeen oligarkiaren
erabakien mende zegoen erregea.
Hungariako erreinua
Barne gatazkak ez ziren amaitu harik
eta Karlos Robertorekin, Anjouko Etxeak
(1307-1382), erregearen aginpidea berriro
ezarri eta Transilvania menderatu ahal izan
zuen arte. Haren semeak, Luis I.a Handiak
(1342-1382), politika berrizalea bultzatu,
nobleen ahalmena murriztu eta, haien indarra
oreka zezan, burgesia indartsu bat
bultzatu zuen; horretarako, hirien papera
indartuko zuten atzerritarren etorreraren
alde egin zuen, eta Sartaldeko kulturaren
zabalkundea bultzatu zuen, Pécs-eko unibertsitatea
sortuz. Anjoutarren politika horren
lagungarri izan ziren Kremnikan, Eslovakian,
aurkitu ziren urre meategi aberatsak;
urre harekin, Karlos Robertok eta Luis I.ak
urrezko dirua egin eta ugari erabili ahal izan
zuten beren asmoak betetzearen alde.
Polonia 1370ean bateratu zen arren, hegoalderantz
begiratzen zuen gehiago Luis
I.aren politikagintzak, eta, hala, Ragusako
Errepublikaren alde esku hartu zuen Dalmazian,
Itsaso Adriatikoan Veneziak zeukan
nagusitasuna gutxiagotzeko bitarteko gisa.
Zabalkunde politika honek Sejismundoren
erreinaldian jo zuen gorena, eslabiar erreinu
handi bat sortzen saiatu baitzen hura. Alabaina,
Luis I.aren heriotzaz gero, Hungariaren
historia, gero eta gehiago, irauteko ahalegin
sail bat besterik ez zen izan; aldi batzuetan,
Matias I.a Corvinoren erreinaldian
adibidez (1458-1490), halako suspertze bat
izan zen arren, XV. mendearen azken hamarralditik
aurrera areagotu egin zen gainbehera,
harik eta 1526an turkiarrek Luis II.a
garaitu eta hil, eta hungariar erregetza Habsburgotarren
jabetzaren barne geratu zen arte.
Moskuko printzerritik Hirugarren Erromara
XIII. MENDEAREN HASIERAN ERRUSIAR ESTEPAK,
POLITIKARI ZEGOKIONEZ, OSO ZATIKATUAK ZEUDEN,
ERREPUBLIKA ETA PRINTZERRIETAN; HORIETAN, KIEV
HEGOALDEAN ETA NOVGROD IPARRALDEAN ZIREN
NAGUSIAK. 1223TIK AURRERA MONGOLIARRAK DON
IBAIAREN ZABALDIAK ERASOTZEN HASI ZIREN, ETA
BERTAKO PRINTZERRI GEHIENAK SUNTSITU ZITUZTEN.
HORREN ONDORIOZ, BATETIK ERRUSIA SORTALDEAREN
ALDEKOAGO BIHURTU ZEN, ETA, BESTETIK, ERRUSIAR
HIRIGUNEAK ERRAUSTUAK ETA BIZTANLEZ HUSTUAK
GERATU ZIREN.Giro horretan, Vladimirko printzeak,
Alexander Nevskik, erresistentziako politika
trebe bat bideratu ahal izan zuen Ezpataren
Anaidiko zaldunen presioaren kontra, eta
mongoliarrei buruz autonomia handia lortu
zuen. Ivan Kalitaren (1328-1341) gobernualdian
iritsi zen Moskuko printzerriaren lehen
goraldi honen une gorena; Moskuko
lehen harrizko eliza eraki zuen hark (Jasokundearen
eliza), eta abian jarri zuen Kremlinaren
eraikuntza.Izurri Beltzaren hondamendiaren ondorengo
hamarraldietan, borroka odoltsuak
izan ziren lituaniar, errusiar eta mongoliarren
artean, zeinek lortu estepa errusiarren
jabetasuna. Basilio I.aren (1389-1425) eta
Basilio II.aren (1425-1462) erreinaldien ezaugarri
nagusia Lituaniako mugen finkatzea
izan zen, eta Novgorod, Pskov eta Riazango
lurraldeetan barna Moskuko printzerriaren
lurrak zabaltzea. Baina, izan zen gertaera
bat besteak baino esanguratsuagoa:
1453. urtean Konstantinopla turkiarren esku
erori ondoren, Basilio II.a konturatu zen
aurrenekoz zein paper garrantzitsua izan
zezakeen Moskuk, latin munduaren aurrez
aurre, ortodoxiaren azken gordeleku gisa
eta, hala, ?Hirugarren Erroma? bihurtu zen
printzerriaren hiriburua.
Azkenik, Ivan III.ak (1462-1505),
Urrezko Hordatik geratzen ziren arrastoak
suntsitu zituen, eta, aldi berean, lurraldeen
antolamenduari zegokionez, errotik aldatu
zituen Moskuko printzerriaren ondasunak,
Errusiar estatu baten sorrerari begira. Prozesu
horretan erabakiorra izan zen Ivan eta
Sofia Paleologoren ezkontza; Konstantino
XI.a azken bizantziar enperadorearen iloba
zen Sofia, eta, hortaz, Moskuko printzea,
legez, Sortaldeko Inperioaren oinordeko
bihurtu zen, eta inperioaren ikurrak beretu
zituen: bi buruko arranoa, bizantziar zeremoniak
eta Zar titulua.
Balkanetako penintsula.
Serbia Handiaren
nagusitasuna
BALKANETAKO PENINTSULAKO MENDEBALAKO
MUTURREAN ZEGOEN ERREINU INDEPENDENTE TXIKI
BAT IZAN ZEN, SERBIA, MONGOLIARREK INGURU
HAIETAN EGIN ZITUZTEN SARRALDIEN ONURADUN
HANDIA. IZAN ERE, GAUZA IZAN BAITZEN SERBIA,
ELIZA ORTODOXOARI ETA AITONEN SEME HANDIEI
OSO ESTU LOTURIK, ESTATU ANTOLAMENDU BAT
EGITURATZEKO, ETA ERA HORRETAN, BALKANETAKO
HERRI NAGUSIA BIHURTU ZEN.XII. mendearen erdialdean mongoliarrek
eragindako presioak Bulgaria Handiko Bigarren
Erreinuaren desegitea eta zatikatzea
ekarri zuen; izan ere, XII. mendearen azken
laurdenetik aurrera, Bulgaria zen Balkanetako
herri nagusia.
Egoera hori Serbiak beretzat baliatzen
asmatu zuen. Serbia erreinu txiki bat zen,
XII. mendearen bigarren erdian Eztebe Nemaniak
bateratu zuena (1151-1196), XIII.. endean antzinako leinu antolamendua
aldatu eta harreman sozialak feudalismorantz
eramanez. Horren ondorioz, gizarte klase
guztiz ahaltsu bat sortu zen, lurjabe handiena,
eta nekazarien egoerak berriz, askeak
izanik arestian, okerrera egin zuen, azkenean
joputasunera iritsi arte.1330ean bulgariar eta grekoez osaturiko
konfederazio bati nagusitzea lortu zuten
serbiarrek, eta, horren ondorioz, orain Serbia
Handia izenaz ezagutzen zenaren barruan
geratu ziren bulgariar estatu feudalak.
Eztebe Dusanek zabalkundezko politika
bati ekin zion, ?Serbiarren eta Grekoen
enperadore? izendatu zuen bere burua Skopjen,
eta serbiar eliza ortodoxoaren patriarka
herria sortu zuen. Eztebe Dusanen erreinuaren
oinarria, goi mailako aitonen semeei
eta Elizari pribilejioak emanik, haiek aberastea
zen, eta, hortaz, eliza bihurtu zen
erreinuko lurjabe nagusia.
XIV. mendearen bigarren erdialdean
behera egin zuen dinastiak, printzerriak fuedoetan
zatikatu ziren, eta ez ziren gauza
izan turkiarren erasoei aurre egiteko. Serbiar
nobleak Kosovoko borrokaldian garaituak
eta suntsituak izan ondoren (1389),
Serbiak ezin izan zuen galarazi Otomandar
Inperioan sar zezaten.