Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Erdi aroa

Iberiako penintsula VIII. eta XIII. mendeen artean

Gaztelako Alfontso XI.a erregea.<br><br>

 

«Errekonkista»: musulmanen nagusitasunetik kristau hegemoniara

VIII. ETA XIII. MENDEEN ARTEAN BI ZIBILIZAZIO ETABI GIZARTE EREDU ARITU ZIREN ELKARREN KONTRAKO LEHIAN, ZABALKUNDE ETA IRAUPENAREN ALDEKO PROZESU LUZE ETA GORABEHERA HANDIKO BATEAN.

AZKENIK, BIETAN GIZARTE GAZTE ETA DINAMIKOENA ZENA, GIZARTE KRISTAU FEUDALA, NAGUSITU ZITZAION ISLAM ANDALUSIARI.711. urtean Gibraltarretik igaro zen taldeak erreinu bisigodoaren hondamena ekarri zuen. Izan ere, musulmanak hegoaldean finkatu ziren eta haien sarrerarekin hutsune politiko nabarmena gertatu zen Duero ibaiaren ibarrean, erreinu asturiar sortu berriari mesedegarri izan zitzaiona. Pirinioen eta Ebro ibaiaren arteko lurretan kristauek musulmanekin hitzarmenak egin zituzten batzuetan eta frankoen mende egon ziren besteetan.

Lehen dinastia nafarrak, esaterako, lotura zuen Banu Kasitarrekin, Ebroko agintariekin.

Gainerako eremu kristauak frankoen eraginpean zeuden; frankoen «Marca Hispanica» delakoa osatzen zuten. Berberiarren konkistaren ondoren garrantzi handiko aldaketa politiko bat gertatu zen musulmanen lurraldearen hegoaldean. Abd al-Rahman printze omeiar gaztea Al-Andalusen kokatu zen, eta gudaroste siriarren laguntzarekin Kordobako emir izatera iritsi zen. Emirrek aurre egin behar izan zieten kristau erradikalek, asaldari berberiarrek edo muladi arnegatuek eragindako krisiei, eta kristauek, aldi berean, beren erasoak areagotu zituzten. Hala ere, dinastia omeiarrak tinko eutsi zion bere aginteari, eta 929. urtean Abd al-Rahman III.a Kordobako lehen kalifa izendatu zuten. X. mendearen bigarren erdian Almanzor bisirrak kristauen konkistak eten zituen; baina haren heriotzaren ondoren anarkia nagusitu zen alderdi guztietan.

Eta XI. mendearen hasierako egoera nahasi hartaz baliatuta, Antso III.a Nafarroako erregeak iparraldeko erreinu guztietara zabaldu zuen bere eragina. Haren ondorengoek Leon, Gaztela, Nafarroa eta Aragoiko erreinuak hartu eta bateratu zituzten.

Kristauen berrindartze horrekin batera Al- Andalusen krisia gertatu zen, omeiarren gainbeheraren ondorioz. Musulmanen lurraldeaerreinu txiki askotan banatu zen, taifa erreinuetan; horietan ospetsuenak Zaragoza, Toledo, Valentzia, Murtzia, Sevilla, Granada eta Almeriakoak izan ziren. Gauzak aldatu egin ziren, horrenbestez, eta taifetako erregeak kristauen basailu bihurtu ziren. Garai hartan Toledo hartu zuen Gaztelako Alfontso VI.ak, eta haren noble batek, Rodrigo Diaz de Vivar, el Cid deituak, Valentzia eskuratu zuen Zaragozako taifako erregearentzat lanean jardun ondoren. Dena dela, susperraldi hura eten egin zuten almorabideek; almorabideak dinastia berberiar bateko kideak ziren, eta inperio ahaltsua osatu zuten Tutera eta Zaragoza artean.

Hala ere, Ebro beherea musulmanek errekonkistatu zuten, eta gertaera horrek, Alfontso I.a Gudulariaren heriotzarekin batera, Nafarroaren bereizketa ekarri zuen. Kataluniaren errekonkistan ez zen gertaera aipagarririk izan; errekonkistaren bidez Bartzelonako kondeen aginpidea areagotzea besterik ez baitzen lortu. Garai hartan eratu zen Portugalgo erreinua, Leongo eta Gaztelako erreinuak bereizi ziren eta almorabideen aginpidea ahuldu zen. Musulmanen lurraldea hiru urtez taifa erreinuetan banatuta egon ondoren, dinastia berberiar batek, almohadeen dinastiak, berriro batu zuen Al-Andalusko lurraldea eta Sevillan ezarri zuen hiriburua; dinastia autoritario eta fanatikoa zen, eta XII. mendearen bigarren erdian garaipena lortu zuen. Baina barne gatazkak zirela-eta ahuldu egin zen beren indarra, eta hondoa jo zuten Navas de Tolosako guduaren ondoren (1212). Horrenbestez, taifak eratu ziren berriro, eta apurka-apurka kristauen esku gelditu zenAl-Andalus. Portugaldarrak izan ziren lurraldeak hartzen lehenak, XII. mendearen erdialdean Lisboa konkistatu zutelarik. Gaztelarrak eta leondarrak beren egoerari irtenbidea ematen saiatu ziren, 1230ean behin betiko bat egin ondoren. Fernando III.aren eta haren seme Alfontso X.aren eskutik Andaluziako Mendebala eta Murtzia konkistatu ondoren, XV. mendea arte iraun zuen muga bat ezarri zen. Katalandar-aragoitarren konkista, berriz, XIII. mendean amaitu zuen Jaume I.ak. Katalunia eta Aragoiren batasunari esker Valentzia, Baleareak eta Murtzia konkistatu ahal izan zituzten mende bat geroago. Hala ere, Murtzia Gaztelaren esku gelditu zen, eta aragoitarrek Mediterraneora zabaldu zuten beren nagusitasuna eta babes herriak eskuratu zituzten Sardinian, Sizilian, Italia hegoaldean eta Grezian.

 

Kristauen «jendeztatzea»: kolonizazioa eta feudalismoa

ISLAMIARREN KONKISTAREN ONDOREN, IBERIAKO PENINTSULAKO IPARRALDEKO HERRIEK HEGOALDERAKO ZABALKUNDEA HASI ZUTEN. «ERREKONKISTA» DERITZONA IZAN ZEN PROZESU HORREN ISLA, BAINA HAREN ATZEAN ARE GARRANTZI HANDIAGOKO BESTE GERTAERA BAT IZAN ZEN: KOLONIAZIO ETA BERRANTOLAKETA POLITIKOA, «JENDEZTATZE» IZENAZ EZAGUNA. HORREKIN BATERA KRISTAU GIZARTEEN OINARRIZKO EGITUREK BESTE GIZARTE ANTOLAKETA MOLDE BAT HARTU ZUTEN: FEUDALISMOA.Kolonizazioa geldiro-geldiro gertatu zen, baina etenik gabeko prozesua izan zen IX.. endeaz gero. Iparraldeko kristauek mendi eta baso eremuak hartu zituzten, ereintza lur bihurtzeko. Herriek bizitoki finkoak hartu zituzten, berez edo aginpide publikoaren eta elizaren eraginez. Paisajea aldatuz joan zen, eta baita pertsonen arteko harremanak ere.

Erreinu sortu berri haietako erregeek oinarrizko administrazio sareak eratu zituzten, aristokrazia indartsuaren mesedetan. Horrela gertatu zen, bereziki Dueroren ibarrean; ibar horretan bisigodoen hondamenaren ondoren iraun zuten komunitateak indartu egin ziren, iparralde zein hegoaldetik iritsitako talde berriekin. Zabalkunde horrek aldaketa handia ekarri zuen gizarte kristauetara: feudalizazioa, hain zuzen ere. Lurralde batzuen eta besteen artean desberdintasunik izan bazen ere, feudalizazio prozesuak X- XI. mendeetan iritsi zuen maila gorena. Aristokrazia berria izan zen sistema haren oinarri nagusietakoa, hura baitzen, hain zuzen, zabalkundetik onura gehien atera zuen taldea, erregeentzako ezinbesteko tresna bihurtu baitzen. Nekazari taldeen mendekotasuna izan zen feudalizazioaren beste oinarri bat;pixkana-pixkana eta aginpide publikoaren laguntzaz, nekazariek autonomia galdu zuten.

Abatetxe handiak eraiki ziren eta kondeek etengabeko gatazkak izan zituzten erregeekin.

Eredua ez zen berdin-berdina Pirinioetako isuraldean ?antzinako karolingiarren Marca Hispanica?, izan ere eremu hartan kondeen aginpideak behera egin zuenean finkatu zen feudalismoa. Duero ibaiaren hegoaldean muga berriak zabaldu ziren eta nekazari eremu eta antolamendu politiko berriak finkatzeko aukera eman zuen horrek; muga-kontzeju deitu zitzaien egitura berri haiei. Herrigune txikiak ziren, eta autonomia politiko handia, lurralde ugari eta gizarte estatutu egokia zuten, eta iparraldeko herri asko erakarri zituzten horri guztiari esker.

Kolonizazioa barnealdean ere gertatu zen, batez ere Santiago Bidearen eraginez; bide horren inguruan garrantzi handiko gune burgesak eratu ziren.

 

Zibilizazio andalusia : oparoaldia eta barne gatazkak

VII ETA XIII. MENDEEN ARTEAN AL-ANDALUSEK.

GARAI OPAROA BIZI IZAN ZUEN. ISLAMARENTZAT.

KLASIKOTASUNAREN ETA FINTASUNAREN EREDU IZAN.

ZEN ZIBILIZAZIO ANDALUSIA , BAINA BARNE GATAZKAK.

ZIRELA ETA , KRISTAUEN MENDE GELDITU ZEN AZKENIK.Konkistak hasieran indar handia izan zuen arren, musulmanek oso erromatarturik zeuden lurraldeetan bakarrik lortu zuten beren aginpidea finkatzea. Musulmanak nekazaritza tradizionalean oinarritzen ziren ?laboreak eta olibondoak? eta ureztatze sistema bikainak erabili zituzten. Merkataritzak indar handia zuen Al-Andalusen; elikagaiak, Afrikako urrea, bertako zein ekialdeko eskulanak saltzen eta erosten ziren. Europa guztian miresmena eta beldurra sortzen zuten errege andalusiek, hirietan oinarrituriko zibilizazio aberats baten buru baitziren. Al-Andalusko hiriak merkataritza eta politika guneak ziren eta indar handia zuten Europa kristauko hirien egoera kaskarraren aldean. Hainbat mendetan zehar mendebaleko Islamaren hiriburu izan zen Kordoba hiriak, adibidez, Damaskoko edo Bizantzioko gortearekin alderatzeko moduko oparotasuna lortu zuen. Al-Andalusko gizarteak eskema islamiarrari jarraitzen zion, eta hiritar sinestun eta sinesgabeen arteko bereizketa nabarmena zen. Legearen aurrean sinestunak eta sinesgabeak berdinak izan arren, sinestunek abantaila sozioekonomiko nabarmenak zituzten. Gortesauek, aristokrazia militarrak eta erlijio eliteak kasta nagusia osatzen zuten, nekazari eta eskulangileen gainetikzeuden. Musulman ez ziren herritarrak ez zeuden zergak ordaintzera behartuta, eta beren sinesmena eta gizarte antolamendua mantendu zuten, nahiz eta izan zen erlijioarekin jarrera zapaltzailerik kasu batzuetan. Al-Andalusek estatu zentralizatu bat osatu zuen omeiarren, almorabideen eta almohadeen garaietan, baina banaketa politikoko garaiak ere izan ziren, lurraldea «taifa» izeneko erreinuetan zatituta egon zenean.

 

Spania, Al-Andalus, Sefarad: mestizajerako eta kultura desberdinen arteko trukerako gune bat

HIRU ERLIJIO ETA GIZATALDE ASKOREN ARTEKO BORROKA ETA, ALDI BEREAN, ELKARBIZITZA GERTATU ZIREN MENDEETAN ZEHAR. MESTIZAJEA ETA KULTUREN ARTEKO TRUKEA DIRA «ERREKONKISTAREN» GARAI HURA DEFINITZEN DUTEN GERTAERAK. KULTUREN ARTEKO TRUKEAREN BIDEZ MENDEBALEAN AHAZTUA EDO EZEZAGUNA ZEN KULTURA ONDARE ABERATSA JASO AHAL IZAN ZUTEN KRISTAUEK.Iberiako penintsulako gertaera aipagarrienetako bat mestizajea izan zen. Hiru erlijioez ?musulmana, judua eta kristaua? osaturiko eskema klasikoak aberastasun etniko ikusgarria zuen oinarri. Hegoaldean arabiar, siriar eta berberiarrak bizi ziren herritar hispanogodoekin nahasian. Kristauen lurraldeetan mestizajea ez zen batbatean gertatu, izan ere mugetako lurraldeetaara apurka-apurka iritsi ziren mozarabeak edo europarrak. Bi gizarteen artean gizatalde batzuek beren ezaugarriak gorde zituzten mendeetan zehar. Muladiek esaterako, islamera bihurtu arren, bere kulturaren ezaugarriak gorde zituzten hispanogodoak ziren. Horiez gainera mozarabeak zeuden, Al-Andalusen beren jatorrizko erlijioari eutsi zioten kristauak. Talde honek estatutu berezia zuen eta bizimodu oparoa izan zuen hegoaldeko hirietan.

Zibilizazio desberdinez osaturiko eremu hartan beste talde bat ere bazen, aurreko bi gizataldeekin batera bizi zena: mudejarrak, edo kristauen mende gelditutako musulmanen taldea.

Mestizaje horrekin batera kulturen arteko trukea ere izan zen. Talde guztietan onura gehien lortu zutenak kristauak izan ziren, kultura atzeratuagoa baitzuten besteenaren aldean. Zientzia, filosofia, ohiturak edo teknologiak ustez itxita zeuden islamaren mugak igaro zituzten.